Enpresa berrikuntzaren plan integrala
This presentation is the property of its rightful owner.
Sponsored Links
1 / 19

Enpresa Berrikuntzaren Plan Integrala PowerPoint PPT Presentation


  • 86 Views
  • Uploaded on
  • Presentation posted in: General

Enpresa Berrikuntzaren Plan Integrala. Bizkaian enpresa berrikuntzari laguntzeko esparrua: Bizkaiko Foru Aldundia orain ari da ematen inoiz baino gehiago Bizkaiko enpresei bere laguntza, Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko Sailaren bidez.

Download Presentation

Enpresa Berrikuntzaren Plan Integrala

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Presentation Transcript


Enpresa berrikuntzaren plan integrala

Enpresa Berrikuntzaren Plan Integrala

Bizkaian enpresa berrikuntzari laguntzeko esparrua:

  • Bizkaiko Foru Aldundia orain ari da ematen inoiz baino gehiago Bizkaiko enpresei bere laguntza, Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko Sailaren bidez.

  • Berrikuntzak une honetan, alegia, krisi garaian, garrantzi handiagoa dauka: enpresei gure laguntza eman behar diegu epe laburreko exijentziak epe ertainean eta luzean behar ditugun berrikuntzako inbertsio beharrekin batera ditzaten.

  • Kalitatezko enpleguak mantentzeko eta sortzeko modu bakarra honakoa da: produkzio sare dinamikoa, berritzailea izatea, pertsonen gaitasuna eta sormena ahalik eta gehien aprobetxatzen duena, mundu mailan produktu bereiziak eta lehiakorrak sortzeko.


Enpresa berrikuntzaren plan integrala1

Enpresa Berrikuntzaren Plan Integrala

  • Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko Saileko jarraibideak barne hartzen dituen erreferentzia esparrua pertsona ekintzaile eta enpresa guztientzat eta jarduera mota, finantza laguntza, zerbitzuaren emate edo aholkularitza ororentzat; betiere, berrikuntzaren bidean laguntzeko.

  • Enpresek modu eraginkorragoan berrikuntza ibilbidean diseinatu ahal izateko bidea ematen du, ibilbideko urrats bakoitzean eskuragarri dauden laguntzekin.

  • Berrikuntza mota guztiak hartzen ditu barne: produktuari eta prozesuari dagozkion tradizionalenak, baina baita beste batzuk ere, hala nola, pertsonak eta negozio eredua oinarri dituen enpresa antolamenduan, eskualdaketan berrikuntza.

  • Kontuan hartzen du ezagutza sortzeko prozesuan, ikerkuntzan eta berrikuntzan parte hartzen duten agente guztien laguntza, baita enpresen aldetik horien eskualdaketa eta erabilera ere.

  • Bizkaiko Foru Aldundiak hartutako konpromisoari jarraiki, genero ikuspegia gehitzen du proiektuak aztertzerakoan.


Enpresa berrikuntzaren plan integrala2

Enpresa Berrikuntzaren Plan Integrala

  • Enpresa Berrikuntzaren Plan Integralak laguntza emango dien proiektuak guztira 492 izango direla aurreikusi da.

  • Enpresa Berrikuntzaren Plan Integraleko aurrekontua 12.842.500 eurokoa izango da.


Helburu estrategikoak

Helburu estrategikoak

  • Enpresa berrikuntza sustatzea eta bultzatzea.

  • Enpresa sareko lehiakortasuna hobetzea.

  • Pertsona ekintzaile eta enpresa berriak sortzen laguntzea.

  • Garatzen ari diren sektore berrien garapena sustatzea.

  • Gure enpresei transferitu ahal zaien ezagutza berria sortzea.


Jarduteko eremuak

Jarduteko eremuak

  • 1. eremua. Enpresetan berrikuntzarako zerbitzuak

  • 2. eremua. Enpresetan berrikuntza proiektuak sustatzea

  • 3. eremua Pertsonak oinarri dituen enpresa transformazioa

  • 4. eremua Enpresa berritzaileak sortzea

  • 5.eremua Teknologia


1 eremua enpresetan berrikuntzarako zerbitzuak

1. eremua; Enpresetan berrikuntzarako zerbitzuak

  • Helburua:

    Bizkaiko enpresei laguntza ematea berrikuntzaren alde has daitezen eta aurrera egin dezaten, modua edozein dela ere, jarduerak hasierako egoeraren arabera eta sektoreek non jarduten duten eta definitzen dituzten estrategiak pertsonalizatuz.

  • Laguntza:

    • Enpresa Kudeaketa Sistema ezartzeko Zerbitzua, EFQM ereduan oinarrituta

    • Enpresa Erantzukizun Sozialaren Kudeaketa Sistema ezartzeko Zerbitzua

    • Nazioarteratzeko Berehala Ekiteko Plana

    • Produktuaren Berrikuntzako Plan Espezifikoa

    • Berrikuntza Plana egitea

    • Negozio eredu berriak bilatzea

    • Proiektua diseinatzea eta produktua eta produkzio prozesua aztertzea

    • Antolamendu prozesuen araberako Kudeaketa Zerbitzua

    • Zainketa Estrategikoaren Zerbitzua

    • Enpresa Informazioaren Sistema (EIS)

    • Berrikuntza Kudeaketaren Sistema (BKSI)


1 eremua enpresetan berrikuntzarako zerbitzuak1

1. eremua; Enpresetan berrikuntzarako zerbitzuak

  • Enpresa onuradunak:

    • Bizkaian produkzio zentroa duten edo balio erantsi handia duten enpresak.

    • Langileak: 3-100 pertsona.

    • Jarduera: Industria, Eraikuntza, Garraioa, handizkako industriarekin eta merkataritzarekin lotutako zerbitzuak.

  • Eskaerak aurkezteko epea:

    2009ko urriaren 15era arte

  • Erakunde laguntzailea:

    BAI, Bizkaiko Berrikuntza Agentzia

  • 2009ko aurrekontua:

    1.100.000 euro

  • Aurreikusitako proiektu kopurua:

    250 proiektu


2 eremua enpresetan berrikuntza proiektuak sustatzea

2. eremua; Enpresetan berrikuntza proiektuak sustatzea

  • Helburuak:

    • Enpresen berrikuntza ahalak eta gaitasuna sustatzea.

    • Enpresetan berrikuntza proiektuak garatzen eta ezartzen laguntzea.

    • Bizkaiko enpresa berritzaileen kopurua handitzea, jada berritzen ez duten horiek gehiago berritu dezaten.

  • Proiektuen garapenari laguntza ematea:

    • Diseinuko proiektuekin produktuen berrikuntza edo produktu berrien garapena.

    • Prozesuaren berrikuntza, horrek balio erantsi handiagoa izan dezan.

    • Antolamenduaren berrikuntza, enpresako kudeaketa eta antolamendu teknika berriak gehitzeko.

    • Merkatuaren berrikuntza, enpresa merkatura hurbiltzeko modua berriro orientatzea edo aldatzea.

    • Nazioarteratzea, enpresako nazioarteko dimentsioa garatze aldera.


2 eremua enpresetan berrikuntza proiektuak sustatzea1

2. eremua;Enpresetan berrikuntza proiektuak sustatzea

  • Enpresa onuradunak:

    • Bizkaian produkzio enpresa duten eta balio erantsi handia duten enpresak.

    • Langileak: 3-100 pertsona.

    • Jarduera: Industria, Eraikuntza, Garraioa, handizkako industriarekin eta merkataritzarekin lotutako zerbitzuak.

  • Eskaerak aurkezteko epea:

    2009ko irailaren 15era arte

  • Erakunde laguntzaiela:

    BAI, Bizkaiko Berrikuntza Agentzia

  • 2009 y 2010erako aurrekontua:

    4.572.000 euro

  • Aurreikusitako proiektu kopurua:

    125 proiektu


3 eremua pertsonak oinarri dituen enpresa transformazioa

3. eremua; Pertsonak oinarri dituen enpresa transformazioa

  • Helburuak:

    • Pertsonen partaidetza oinarri duten proiektuak sustatzea.

    • Topaleku eta eztabaida guneak sortzea.

    • Enpresetan esku hartzeko modu batzuk esploratzea, transformazio prozesu horiek bultzatzeko.

  • Proiektuen garapenari laguntza ematea:

    • Pertsonen eta taldeen protagonismoa oinarri duten enpresa transformazio proiektuak.

    • Irismen partzialagoa duten proiektuak, betiere, proiektua epe ertainean gainontzeko erakundeei zabaltzeko konpromisoa baldin badago.


3 eremua pertsonak oinarri dituen enpresa transformazioa1

3. eremua;Pertsonak oinarri dituen enpresa transformazioa

  • Enpresa onuradunak:

    • Bizkaian produkzio zentroa duten edo balio erantsi handia duten enpresak.

    • Langileak: 3-100 pertsona.

    • Jarduera: Industria, Eraikuntza, Garraioa, handizkako industriarekin edo merkataritzarekin lotutako zerbitzuak.

  • Eskaerak aurkezteko epea:

    2009ko irailaren 15era arte

  • Erakunde laguntzailea:

    BAI, Bizkaiko Berrikuntza Agentzia

  • 2009 y 2010erako aurrekontua:

    500.000 euro

  • Aurreikusitako proiektu kopurua:

    10 proiektu


4 eremua enpresa berritzaileak sortzea

4. eremua; Enpresa berritzaileak sortzea

  • Helburuak:

    • Enpresa proiektu berritzaile berriak abian jartzen laguntzea

    • Enpresa berritzaileak sortzean emakume gehiago izatea lortzea.

    • Lanpostu finkoen sorrera sustatzea.

    • Enpresa ekimen berriekin zerikusia duten agenteen laguntza areagotzea.


4 eremua enpresa berritzaileak sustatzea

4. eremua; Enpresa berritzaileak sustatzea

  • Honako hauen garapenean laguntza ematea:

    • Enpresa proiektu berritzaileak edota oinarri teknologikokoak: Enpresa Planaren garapena eta definizioa

      • Oinarri teknologikoko proiektuak

        • Enpresa planaren garapen gastuaren % 90 arte, 80.000 euro arte.

      • Proiektu berritzaileak

        • Enpresa planaren garapen gastuen % 70 arte, 40.000 euro arte.

    • Enpresa berritzaile berriak: Enpresa berria sortzea, abian jartzea eta merkaturatzea

      • Inbertsio proiektuak partaidetza maileguaren 100.000 euro arte (Seed Capital)

      • Eraketa prima 15.000 euro arte

      • Abian jartzeko gastuak 15.000 euro arte

      • Lokalaren alokairua ekitaldiko 8.000 euro arte

      • Jabetza intelektualaren babesa 15.000 euro arte

      • Pertsona doktoreak edo teknologoak kontratatzea ekitaldiko 15.000 euro arte.


4 eremua enpresa berritzaileak sortzea1

4. eremua; Enpresa berritzaileak sortzea

  • Beaz, S.A.tik laguntza eta aholkularitza

  • Azpiegitura, S.A.ko Elkartegietan moduluetarako sarbidea

  • Barakaldon CEDEMI, S.A. enpresa zentroko moduluetara sarbidea

  • Partaidetza maileguetara sarbidea eta Seed Capital Bizkaia, S.A.kokapitalean parte hartzea


4 eremua enpresa berritzaileak sortzea2

4. eremua; Enpresa berritzaileak sortzea

  • Enpresa onuradunak:

    • Enpresa berritzaile berriak sustatu dituzten pertsona fisikoak.

    • Enpresa berritzaile berriak sustatu dituzten enpresak eta erakundeak (TZ, unibertsitateak…).

    • Berriki sortutako enpresa berritzaileak.

      (Kasu guztietan: egoitza soziala eta fiskala Bizkaian)

  • Eskaerak aurkezteko epea:

    2009ko irailaren 15era arte

  • 2009-2011rako aurrekontua:

    2.776.000 euro

  • Aurreikusitako proiektu kopurua:

    45 enpresa proiektu eta 50 enpresa berritzaile berri


5 eremua teknologia

5. eremua; Teknologia

  • Helburuak:

    • I+G unitateak sortzen eta abian jartzen sustatzea, baita dauden I+G unitateen ikerkuntza jardueraren handitzea ere.

    • Berrikuntza sistemako agenteen eta enpresen artean berrikuntzarako bideak erraztea.

  • Honako hauen garapenari laguntza ematea:

    • Industria ikerketarekin zerikusia duten inbertsioak.

    • Garapen esperimentaleko jarduerekin zerikusia duten inbertsioak.

    • I+G enpresa unitate berriak sortzea eta abian jartzea.

    • I+G unitateen kokapen berriak.


5 eremua teknologia1

5. eremua; Teknologia

  • Enpresa onuradunak:

    • Irabazteko asmorik gabeko erakundeak eta nortasun juridikoa dutenak (fundazioak, teknologia zentroak, bikaintasun zentroak, sektore elkarteak eta I+G enpresa unitateak eta enpresak); Bizkaian egoitza soziala eta fiskala.

    • I+G enpresa unitate berrien edota kokapen berrien kasuan, Bizkaian kokatuta egon daitezela.

  • Eskaerak aurkezteko epea:

    2009ko uztailaren 24ra arte

  • 2009 y 2010erako aurrekontua:

    3.894.500 euro

  • Aurreikusitako proiektu kopurua:

    12 proiektu


Enpresa berrikuntzaren plan integrala

Mila esker eskainitako arretagatik


  • Login