1 / 12

FORMA ETA FIGURAK

FORMA ETA FIGURAK. 1.lana. Bigarren lauhilabetea. Mikel Pinillos. FORMA ETA FIGURAK AURKEZPENA. Garrantzia ; Lehenengo nozio espazialek geometriaren bidea ez ezik zenbaki zentzuarena eta orohar pentsamendu matematikoaren garapena ere irekitzen dute. Helburuak;

mabyn
Download Presentation

FORMA ETA FIGURAK

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. FORMA ETA FIGURAK 1.lana. Bigarren lauhilabetea. Mikel Pinillos.

  2. FORMA ETA FIGURAKAURKEZPENA • Garrantzia; Lehenengo nozio espazialek geometriaren bidea ez ezik zenbaki zentzuarena eta orohar pentsamendu matematikoaren garapena ere irekitzen dute. • Helburuak; - Forma zer den ulertu; objetuek forma dutela barneratzea - Zenbait figura geometriko ezagutu. - Forma eta figuren ikuste elkarketak, konparazioak eta sailkapenak egitea. • Horretarakohaurrentzako beharrezkoa zaie; - Objetu arruntak, modelo fisikoak ere asko erabili. - Esperientzi sensorial aberatsa; tamaina, orientazio, kolore..ezberdinak eta ugariak.

  3. 1.Jarduera: forma zer den barneratzen • Helburua: Objetuek forma dutela eta objetuaren forma eta objetu bera bereizten ikastea. • Materiala: Objetu ezberdinak beti ere zirkulu eta laukizuzen formakoak, bi forma soilik (pilota, liburua, ...) • Prozedura: 1.Denok lurrean borobilean eserita irakasleak guztiei ohikoak zaizkien zirkulu eta laukizuzen formako objetuezberdinak erakutsiko dizkie. 2.Hauetako bi aukeratu (zirkular formako bat eta laukizuen beste bat) denon bistan kartulina baten gainean jarriko ditu. Denon artean identifikatu eta arbelean marraztuko ditu, hauen forma bakarrik. Haurrek asmatu behar dute zein objetu marraztu diren. 3. Beste objetu bat gehituko dugu kartulinan, beste laukizuzen bat. Laukizuzen forma berriz marraztean arbelan bi objetu izan daitekeela agerian geratuko da.

  4. 2.Jarduera: forma berdina • Helburua: Objetu ezberdinak forma berdina izan dezaketela ikusi eta barneratzea. • Materiala: Objetu ezberdinak (tamainaz, kolorez...) beti ere zirkulu eta laukizuzen formakoak, bi forma soilik (pilota, liburua, ...) • Prozedura: 1.Irakasleak zirkulu formakoak kenduko ditu kartulinatik eta halere zirkulu bat margotuko du arbelean eta haurrek kartulinan dagoen zein objetu margotu duen asmatu behar dutenez,noraezean geratuko dira apur batez. Berriz ere kartulinan daudenen beste objetu batzuk margotuko ditu jokoa jarraituz. . 2.Oraingoan kartulinan objetu guztiak jarriko ditu eta zirkulu bat arbelean margotu ondoren, haurrek kartulinatik txandaka, forma hori duten objetuak hartu beharko dituzte. Orduan irakaslean esango du; ”pilotak, baloiak eta tapak forma berdina dute” arbelean tamaina ezberdinetako zirkuluak margotzen dituen bitartean. Gauza bera egingo dugu laukizuzen formako objetuekin.

  5. 3.Jarduera: -ren forma berdina izan • Materiala: kolorezko eta zirkulu, triangelu eta karratu formadun kartoiak edo bestelako materialez egindako geoplanoak. • Helburua: Objetu ezberdinak forma berdina dutela jabetu eta adieraztea. • Prozedura: 1.Prozedura mota asko egin eta sortu daitezke. Kartoi hauekin jolastea da kontua, jarrai dezakegu borobilean lurrean denok batera eta kartoiak edo fitxak denon erdian sakabanatu. 2.Txanda errespetatuz haurrak forma berdinekoak zeintzuk diren adierazi dezake, hauek eskuekin hartzearekin lagunduta adibidez eta esanez “ kartoi horiak kartoi gorriaren forma berdina dauka” eta antzeko esaldiak.

  6. 4.Jarduera: formak margotzen • Materiala: Espreski honetarako sortutako fitxa batzuk eta margotzeko materiala. • Helburua: Haurretik ikusi ditugun oinarrizko formen irudiak margotu eta grafomotrizitatea erabiliz oinarrizko figuren formak barneratzea. • Prozedura: 1.lehendabizi kartulina batean marraztutako figura geometriko baten forma erakutsiko zaie eta denon artean “airean” egingo dugu figura horren forma, bitartean haur batek aipatutako kartulinan dagoen figuraren forma margotuko duelarik besteen aurrean. 2.Gero figura hori lantzeko fitxa bat banatuko da. Bakarka bakoitzak fitxa beteko du, bere mahaian. Fitxaren hasieran irudi hori errepikatuta egongo da behatza figuraren gainetik pasatzeko prestatuta. Gero fitxaren beste zati batean iada beraiek sortuko dituzte irudia eredu batetatik kopiatuz. Azkenik marrazki batean hainbat aldiz“kamuflaturik” dagoen irudi geometriko hori topatu eta margotu behar dute.(adibidez zirkuloa kotxeen gurpiletan, edo betaurreko batzuetan...)

  7. 5.Jarduera: formak bereizten I • Materiala: Bloke logikoak edo antzeko piezak. Beti ere hiru irudi geometrikoekin lan egingo dugu; zirkulo, iruki, eta laukiekin. • Helburua: Figurak bereizten hastea. Hasieran eta jarduera honetan, zirkuloak gainontzekoetaz bereiztu ahal izatea. • Prozedura: Bi kartulina. Batean zirukulu bat eta bestean iruki eta lauki bat. Irakasleak pieza gehiago jarriko ditu katulinatan sailkatze irizpidearen arabera. Hasiera hontan neurri eta kolore berdinekoak. Haurrak jarraituko dute hariketa, gehituz tamaina ezberdineko fitxak, geroago gehituz tamainaz gain kolore ezberdinekoak.... Azkenik zirkulua aurkeztu;“irudi hauek forma zirkularra dute eta zirkuluak deitzen dira”.

  8. 6.Jarduera: formak bereizten II • Materiala: lauki eta iruki formadun piezak. • Helburua: Triangeluak eta laukiak bereiztea beraien figuraren arabera eta beraien aurkezpena egitea. • Prozedura: 1.Arbelaldera aurreratutako mahai batean iruki eta lauki bana jarriko dugu. Irukia hartuko dugu eta bere aldeetako bat ondo oinarrituz mahaiean bertikalki jarriko dugu. Borragoma edo antzeko objeturen bat hartu eta gokaldean geratzen den aldean utziko dugu. Borragoma aldean zehar irristatu egiten da, erortzen da. Ikasleekin komentatuko dugu; “Zer gertatzen da?” 2.Laukiarekin ere errepikatuko dugu hariketa. Bai laukian zein irukian jarduera errepikatu behar da aldeak eta pozizioak aldatuz,eta baita piezen tamaina eta kolorea ere. 3.Azkenik figura hauen aurkezpena egin.

  9. 7.Jarduera: formak bereizten III • Materiala: Arbela. • Helburua: Triangeluak eta laukiak bereiztea beraien figuraren arabera eta bakarrik modu grafiko baten laguntzaz. • Prozedura: Aurreko jardueran fisikoki ikusten zen borragoma eroriko ote zen edo ez, figuraren formaren arabera. Honetan ere hortan jarraituko dugu baina modu grafikoan lagunduta bakarrik. 1.Irakasleak arbelean iruki eta lauki ezberdinak margotuko ditu eta haurrek esan behar dute non eroriko litzatekeen borragoma eta non ez. 2.Azkenik irakasleak irudiren bat seinalatu eta haurrek esan beharko lukete ze ote den, irukia edo laukia.

  10. 8.Jarduera: figurekin jolasean • Materiala: Ahal bada irudi geometrikodun pieza bigun handiak. • Helburua: Figuren bereizketen sakontzea jolas eta psikomotrizitatearen bidez. • Prozedura: Soinketa gelan gaudelarik taldeak egingo ditugu eta jolas ezberdinen bitartez lantzen ari garen irudi geometrikoetan sakonduko dugu. • 1. Piezak garraiatzen lasterketa; Pieza zirkularrak giratuaraziz garraia daitezkeela ikusiz... • 2. Taldeka, forma bereko piezak biltzeko lasterketa...figuren izenak erabiliz...

  11. 9.Jarduera: figurak ankaz gora • Materiala: kortxo xafla bat eta kartoi gogorrez egindako figura geometrikoak (2 iruki, bi zirkulo, bi lauki) • Helburua: Triangeluak eta laukiak eta zirkuloak bereiztea beraien figuraren arabera eodozein dela ere bere posizioa edo orientazioa. • Prozedura: Askotan zaila egiten zaie haurrei irudiak bereiztea gehiegitan aurkeztu zaizkielako irudiak posizio berean. Hau lantzeko; 1.Irakasleak kortxo xafla batean hiru figura bakoitzeko bina irudi sartuko ditu kartoi gogorrez egindakoak bata bestearen azpian. Goikoak irakasleak nahi bezala giratuko ditu eta gero ikasleak saituko dira modu berean uzten azpikoak. Goikoak geratu diren posizio berean jarri behar dituzte behekoak.

  12. 10.Jarduera: figurak ankaz gora II • Materiala: kortxo xafla bat eta kartoi gogorrez egindako figura geometrikoak (2 iruki, bi zirkulo, bi lauki, eta bi lauki zuzen) • Helburua: Triangeluak, laukiak, zirkuloak eta laukizuzenak bereiztea beraien figuraren arabera eodozein dela ere bere posizioa edo orientazioa. • Prozedura: Aurrekoaren jarduera berdintsua da baina honetan laukizuzena ere sartu egiten da. 1.Irakasleak lauki zuzena aurkeztu egiten du klasean. Bloque logikoetako pieza bat baliatuz eta arbelean marrazkia eginez. Guztion artean komentatzen dugu. 2.Aurreko ariketako kortxo xaflari laugarren figura honetako bina pieza gehitzen zaizkio. Eta lehen bezala arituko gara.

More Related