200 likes | 389 Views
FEMINISMOA ETA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA. MAIALEN M., NAGORE, LEIRE ETA ADEI. FEMINISMOA.
E N D
FEMINISMOA ETA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA MAIALEN M., NAGORE, LEIRE ETA ADEI.
Feminismoa emakumeen esperientzia oinarritutako eta iraganeko eta gaur egungo erlazio sozialak kritikatzen dituen teoria soziala eta praktika politikoen multzo bat da. Gizonen eta emakumeen arteko eskubideen ezberdintasuna kritikatzen du eta emakumeen eskubideen sustapena aldarrikatu eta ekonomikoaren arteko erlazioa zalantzan jartzen du. Teoria feministek sexuaren, sexualitatearen eta botere sozial, emakume guztia ez dira feministak eta feministak guztiak ez dira emakumeak. Feminismoa mendebaldeko gizarteetako mugimendua izan da XX. Mendean.
Historia • 1848an Emakumeen Eskubideen lehen Biltzarra egin zuten New Yorken. • 1893an Zelanda Berria bihurtu zen boto unibertsala onartzen lehen estatua. • 1911ko martxoaren 8an lehen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatu zuten. Manifestazioak izan ziren Austria - Hungaria, Danimarka, Suitza, Alemanian. • 1935an Islandian abortua legeztatu zuten aurreneko herrialdea izan zen. • 1977an Euskal Herriko Jardunaldi Feministak antolatu zituzten lehenengo aldiz.
Feminista ezagunak : • Kate Sheppard, sufragista. • Clara Zetkin, politikaria. • Rosa Luxemburg, filosofo eta politikaria. • Virginia Woolf, idazlea. • MargaretMead, antropologoa. • Simone de Beauvoir, filosofo eta idazlea. • ToniMorrison, idazlea • MargaretAtwood, idazlea. • ElfriedeJelinek, idazlea.
ZER DA? Emakumeen aurkako indarkeria, emakumeek, emakume izateagatik jasaten duten indarkeria da, eta emakumeak gutxiestetik hiltzeraino irits daiteke.
Gutxienez HIRU EMAKUMETIK BATEK jasan du bere bizitzan zehar indarkeria mota hau (tratu txarrak, bortxaketak, abusuak). Indarkeria mota hau 15 eta 44 urte arteko emakumeen hilketen kausa nagusia da. Indarkeria jasan du.
Emakumeen aurkako indarkeria mundu osoan ematen da, berdin dio egoera ekonomikoak, arrazak edo kulturak eta indarkeria honek emakumeei beren eskubideez gozatze eragozten die.
XX. mendearen erdialdean erakunde feministak izan ziren arazo hau aditzera eraman zuten lehenak. Ordura arte ez zitzaion garrantzirik ematen indarkeria mota honi, baina, gaur egun, egunero entzun daitezke gai hori buruzko kasuak.
1975 – 1985eko hamarkada, emakumeen hamarkada izan zen, eta berebiziko garrantzia izan zuen. Oso garrantzitsua izan zen 1976. urtean Bruselasen ospatu zen Emakumeen Indarkeriaren Aurkako heriotzen Tribunal Internazionala. Bertan emakumeen aurkako hainbat indarkeria mota heriotza bezala zigortzeko erabakia hartu zuen eta “Red Feminista Internacional” eratu zen emakumeentzako laguntza programekin. 1980an Mexikon ONU-ren emakumeen aldeko lehenengo konferentzia mundiala ospatu zen. Gertakari hauek eraman zituzten mundu osoko estatuak arau legislatiboak eta kode penala aldatzera.
Familian: Haurtzaroan hasten da indarkeria mota hau eta muturrera eramatea oso ohikoa da herrialde batzuetan. India, Pakistan, Bangladesh eta Txinan, mutilak nahiago izaten dituzte, ondorioz, umea neska baldin bada oso ohikoa da hil edo abandonatzea. Gaur gun, umea eduki aurretik sexua detektatzeko posibilitateak arazo hau gero eta larriago egiten dute.
Bikotean: Munduan oso ohikoa da indarkeria mota hau. Kausa nagusia gizonaren emakumea dominatzea nahia da. Honen eraginez, emakumearen auto-estima asko jaisten da. Askotan ordea, haratago joaten dira eta emakumeak jo do hiltzen dituzte
Bortxaketa: Mundu guztian ematen da, berdin dio kulturak, erlijioak edo ekonomiak, emakumea objektu sexual bezala kontsideratzean datza, gizonaren desio sexualak asetzeko.
17 urte baino gehiago dituzten emakume estatubatuarrei inkesta bat egin zitzaien eta %14ak baina gehiagok noizbait bortxatuta izan zela onartu zuen. Hego Afrikan portzentaia larriagoak dira %25 izan da bortxatua, hau da, urtean 1.500.000 bortxaketa baina gehiago.
Klitoriaren ablazioa edo erauzketa: Emakumearen klitoriaren mozketa da. Emakumearen aurkako beste biolentzia mota bat da. Urtean 2.000.000 emakumek jasaten dute erauzketa hau.
Honek, emakumeen sexualitatea ezabatzen du. Erauzketa honen ondorioz, emakumeak sarketa garaian min jasanezina jasaten du heriotza ere eragin diezaiokeena. Ondorioak ez dira soilik sarketan pairatzen, bizitza guztian zehar min kronikoak jasaten dituzte, baita erditzean ere eta ezin dute harreman – sexual satisfaktoriorik eduki. Min psikologikoek ere garrantzi handia dute, emakume askok autoestima guztiz galtzen baitute. Ablazioa, Afrikan eta Asia praktikatzen da batikbat; komunitate musulmanetan: Nigeria, Egipto, Pakistan Indonesia, Saudi Arabia, Irak …
Feminizidioa: Emakumearen aurkako indarkeria motarik bortitzena, emakumea hiltzean datza.
Azkenurtetan, kanpainaaskoegindiraarazohoniaurreegiteko; bainaoraindik ere arazolarria da. http://www.tu.tv/videos/violencia-de-genero_1