hezkuntza saileko zentroen atarien eta intraneten plataforma prestakuntza n.
Download
Skip this Video
Loading SlideShow in 5 Seconds..
Hezkuntza Saileko zentroen atarien eta intraneten plataforma Prestakuntza PowerPoint Presentation
Download Presentation
Hezkuntza Saileko zentroen atarien eta intraneten plataforma Prestakuntza

Loading in 2 Seconds...

play fullscreen
1 / 107

Hezkuntza Saileko zentroen atarien eta intraneten plataforma Prestakuntza - PowerPoint PPT Presentation


  • 165 Views
  • Uploaded on

Hezkuntza Saileko zentroen atarien eta intraneten plataforma Prestakuntza. 2011ko urtarrila. Aurkibidea. Plataformaren deskribapena Plataformaren administraziora sartzea Web-ataria Web-edukia Weba – Portletak eraikitzea Intraneteko portlet espezifikoak Dokumentuen kudeaketa

loader
I am the owner, or an agent authorized to act on behalf of the owner, of the copyrighted work described.
capcha
Download Presentation

PowerPoint Slideshow about 'Hezkuntza Saileko zentroen atarien eta intraneten plataforma Prestakuntza' - judah


An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Presentation Transcript
hezkuntza saileko zentroen atarien eta intraneten plataforma prestakuntza

Hezkuntza Saileko zentroen atarien eta intraneten plataformaPrestakuntza

2011ko urtarrila

aurkibidea
Aurkibidea
  • Plataformaren deskribapena
  • Plataformaren administraziora sartzea
  • Web-ataria
  • Web-edukia
  • Weba – Portletak eraikitzea
  • Intraneteko portlet espezifikoak
  • Dokumentuen kudeaketa
  • Inprimakien eta eskabideen kudeaketa
plataformaren deskribapena
Oinarrizko plataforma bat zehaztu dugu, eta ikastetxe bakoitzak bere intraneta eta Web-ataria eraiki ahal izango ditu horren gainean.

Zenbait moduluz osatzen da plataforma, intranetak eta Web-atariak ikastetxe bakoitzaren ezaugarrietara egokitu ahal izateko.

Gainera, honako oinarrizko komunitate hauek eskaintzen ditu plataformak lanari ekiteko:

Ikastetxeko intranet korporatiboak

Irakasleen intraneta

AZLen intraneta

Ikasleen intraneta

Lan-taldeak.

Web-ataria.

Plataformaren deskribapena

2

plataformaren deskribapena plataformako osagaiak
Plataformaren deskribapenaPlataformako osagaiak

Atariak kudeatzea

  • Ikastetxe bateko komunitateak kudeatzea.
  • Komunitate bat osatzen duten orrialdeak edo menuak kudeatzea.
  • Informazioa pertsonalizatzea erabiltzaileen eta rolen arabera.
  • Komunitate bateko orrialde batek jasotzen duen informazio- edo zerbitzu-mota konfiguratzea.
  • Komunitate bateko diseinu grafikoa pertsonalizatzea plataforman zehaztutako ildoei jarraiki.
  • Informazioa orrialde batean aurkezteko modua konfiguratzea.
plataformaren deskribapena plataformako osagaiak1
Plataformaren deskribapenaPlataformako osagaiak
  • Edukiak kudeatzea
  • Intranetetan edo Web-atarietan argitaratuko diren edukiak administratzeko aukera ematen du. Horretarako, zehaztutako eduki-tipologiaren bidez informazioa mantentzeko mekanismoak eskaintzen ditu.

4

plataformaren deskribapena plataformako osagaiak2
Plataformaren deskribapenaPlataformako osagaiak
  • Dokumentuak kudeatzea
  • Dokumentu-kudeatzailea izango da plataformako dokumentuak gordetzeko gordailu bakarra.
  • Honako hauek aurkituko ditugu plataforman:
    • Lan-espazio bat ikastetxe bakoitzarentzat. Ikastetxean lan egiten duten pertsonek dokumentazioa partekatu ahal izango dute espazio horretan.
    • Lan-espazio komun bat, Hezkuntza Sailaren eta ikastetxeen artean dokumentazioa partekatzeko aukera emango duena.
  • * Lan-espazioa = artxibo-karpeta
plataformaren deskribapena plataformako osagaiak3
Lankidetza-tresnak

Komunikazio-tresnak emango dizkie ikastetxeko pertsonei.

Edozein ataletan gaitu ahal izango dira bi norabideko komunikaziorako espazioak. Horietan, plataforman nabigatzen ari den pertsonak, bere burua identifikatu ostean, informazioa eman ahal izango du, eta, horrela, norbanakoen jakintza aprobetxatu eta jakintza kolektibo bihurtuko da.

Hona hemen erabilgarri dauden tresnak:

Foroak

Blogak

Wikiak

Iragarki-taula

Plataformaren deskribapenaPlataformako osagaiak

6

plataformaren deskribapena plataformako osagaiak4
Foroak

Komunitate bat osatzen duten erabiltzaileek ideiak eztabaidatu eta trukatzeko tresna dira.

Elkarrizketa eta jakintzak partekatzea erraztuko du horrek.

Hona hemen erabilera-adibide batzuk:

Proiektu bat lantzen duten lan-taldeek ideiak trukatzeko eta lan-ildoak zehazteko erabili ahal izango dituzte foroak.

Ikasleen intranetean, ikasleek foroak erabili ahal izango dituzte esperientziak partekatzeko praktiketan edo bekaldian daudenean.

Plataformaren deskribapenaPlataformako osagaiak

7

plataformaren deskribapena plataformako osagaiak5
Blogak

Espazio horietan, pertsona batek edo batzuek artikuluak argitaratu ahal izango ditu/dituzte.

Parte-hartze aktiboa sustatuko du horrek; izan ere, blog bateko bisitariek iruzkinak idatzi ahal izango dituzte, eta elkarrizketa sortuko da pertsona-multzo baten artean.

Hona hemen erabilera-adibide batzuk:

Proiektu bat lantzen duten lan-taldeetan, blogak erabili ahal izango dituzte proiektuak zer aurrerapauso eman dituen jakinarazteko.

Ikastetxe batek bloke korporatibo bat jar dezake bere atari publikoan, egiten diren jarduerak eta lanak argitaratzeko.

Plataformaren deskribapenaPlataformako osagaiak

8

plataformaren deskribapena plataformako osagaiak6
Wikiak

Horien bidez, informazioa sor daiteke pertsona baimendunek batera editatutako artikulu-zuhaitz batean oinarrituta. Zenbait pertsonen artean sortzen da informazioa.

Plataforman, lan-talde batean gauzatzen ari diren proiektu bati buruzko informazio guztia sortzeko erabili ahal izango da adibidez.

Iragarki-taula

Iragarkiak argitaratzeko aukera emango du, komunitate bera erabiltzen duten pertsonek ondasun materialak trukatu ahal izateko.

Plataforman, irakasleen intranetean argitaratuko da horrelako espazio bat adibidez.

Plataformaren deskribapenaPlataformako osagaiak

9

plataformaren deskribapena plataformako osagaiak7
Informazioa bilatzea

Plataformaren helburu nagusietako bat da informazioa bilatzen laguntzea erabiltzaileei. Horretarako, zenbait bilatzaile eskaintzen ditu:

Testu askearen bilatzaile orokorra. Edukietan, dokumentuetan eta pertsonek lankidetza-espazioetan egindako ekarpenetan egingo du bilaketa.

Dokumentuen bilatzaile espezifikoa.

Foroen edo blogen gaineko bilatzaile espezifikoa.

Plataformaren deskribapenaPlataformako osagaiak

10

plataformaren deskribapena plataformako osagaiak8
Inprimakien eta eskabideen kudeaketa

Web-inprimakiak sortu ahal izango dira intranetetan argitaratzeko.

Honako bi erabilera hauek dauzka:

Webeko edo intraneteko edukietan argitaratuko diren esteken bidez, informazioa eskatzen duten eta ikastetxearekin harremanetan jartzeko aukera ematen duten inprimakietan sartu ahal izango gara.

Aplikazio baten bidez, ikastetxeko kudeatzaileek beste Web-inprimaki batzuk diseinatu ahal izango dituzte, bai eta inprimaki horien bidez jasotzen diren eskabideak kudeatu ere.

Plataformaren deskribapenaPlataformako osagaiak

11

slide13

Plataformaren deskribapenaPlataformako osagaiak

  • Instantzia: ikastetxe bakoitzak plataforman duen espazioa; erabilera publikoko edo pribatuko komunitate bat edo batzuk izan ditzake.
  • Komunitatea: instantzia bateko espazioa, Web-atari batek (edo atari bateko atal batek) ordezkatzen duena, eta Web-orrialdeen multzo bat biltzen duena. Orrialde publikoak eta pribatuak izan ditzake komunitate bakoitzak. Atari bakoitzak komunitate bat deitzen du berez. Komunitate horri guest deitzen zaio, eta horren gainean eraikitzen da ikastetxeen atari publikoa.
  • Web-orrialdea: atariaren edo intranetaren menua; zerbitzuak eta edukiak argitaratuko dira bertan.
  • Portleta:Web-orrialde batean informazioa edo zerbitzuak jartzeko aukera ematen duen osagaia.Orrialde bat eraikitzeko, portlet bat edo batzuk erabiliko dira.

12

slide14
Edukia: Web-atari edo intranet batean argitaratu behar den informazio-unitatea.
  • Egitura: eduki-mota jakin batek zer formatu jarraitzen duen zehazten du. Hau da, zer osagaik osatzen duten.
  • Txantiloiak: edukiak zer modutan bistaratuko diren zehazten dute. Zenbait modutan bistaratu ahal izango da eduki bera.
  • Gaia: komunitate bati aplikatzen zaion diseinu grafikoa; horren antolaketa eta informazioa bistaratzeko modua zehazten du. Gaur egun, honako bi gai hauek daude: ikastetxeetako intraneta eta EuskadiNet.
  • Orrialde-txantiloia edo layouta:Web-orrialde batean edukiak nola banatzen diren zehazten duen txantiloia.

13

plataformaren deskribapena plataformako osagaiak9
Plataformaren deskribapenaPlataformako osagaiak
  • Rola: atarira konektatzen den erabiltzaile baten karakterizazioa, atariko osagaien gainean baimen jakin batzuk bermatzen dituena. Bi rol dauzkagu atari honetan: (1) administratzailea, edukiak kudeatzen dituena; eta (2) guesta, edo erabiltzaile orokorra, edukiak kontsumitzen dituena.
  • Lan-taldeak: pertsona-talde bati zuzendutako plataformako komunitatea; horiek interes komunak izango dituzte, eta espazioak, informazioak eta tresnak partekatuko dituzte.

14

plataformaren deskribapena zer edukiko du zentro bakoitzak
Plataformaren deskribapenaZer edukiko du zentro bakoitzak?
  • Zentro bakoitzak bere instantzia edukiko du, modu autonomoan kudeatu ahal izango duena bere beharren arabera.
  • Ikastetxe bakoitzak zenbait espazio zehaztu ahal izango ditu, komunitateetan oinarrituta antolatuko direnak.
  • Erabiltzaile-multzo batda komunitate bat, interes komuna duena, eta bere informazioa, dokumentazioa eta lankidetza-tresnak partekatzen dituena espazio jakin batean. Adibidez:
    • Web-atari bat
    • Irakasleen intraneta
plataformaren deskribapena zer edukiko du zentro bakoitzak1
Plataformaren deskribapenaZer edukiko du zentro bakoitzak?

Hezkuntza Sailaren instantzia

Tartanga ikastetxearen instantzia

  • Hezkuntza Saila:
  • SIC zuzendariak
  • Premia Plana

Proiektua

Agenda21

Tolosaldea ikastetxearen instantzia

Proiektua

Ebaluazioa

Proiektua

Ingurumena

AZLen intraneta

Irakasleen intraneta

Irakasleen intraneta

Ikasleen intraneta

Ikasleen intraneta

AZLen intraneta

16

atariko administraziora sartzea kontrol panela
Atariko administraziora sartzeaKontrol-panela

Bi tokitatik egin daitezke ataria administratzeko lanak:

  • Atariko nabigaziotik.
  • Kontrol-paneletik.

17

atariko administraziora sartzea kontrol panela1
Atariko administraziora sartzeaKontrol-panela

Kontrol-panela bi zutabetan banatzen da:

Ezkerrekoan menu bat agertzen da, aukerak lau ataletan banatzen dituena (datuak administratzea, edukiak kudeatzea, ataria administratzea eta zerbitzaria kudeatzea (super-administratzaileek)), eta eskuinekoan, berriz, lanerako eremua agertzen da.

18

atariko administraziora sartzea kontrol panela2
Atariko administraziora sartzeaKontrol-panela

Beste funtzio batzuen artean, honako hauek egin ditzakegu:

  • Web-atarian/Intranetean argitaratu behar diren edukiak kudea ditzakegu.
  • Ataria osatzen duten orrialdeak kudea ditzakegu.
  • Atariko orrialde bateko informazioa bana dezakegu.
  • Erabiltzaileak eta rolak kudea ditzakegu.

19

web ataria deskribapena
Web-atariaDeskribapena
  • Komunitate bat osatzen duten orrialdeak kudeatzea eta mantentzea (adibidez: Web publikoa, estraneta edo intraneta). Orrialde horietako bakoitzean informazioa sartzeko tresnak eskaintzen ditu, eta, gainera, aukera ematen du informazio hori pertsonalizatzeko erabiltzaileen arabera.
  • Honako osagai hauek osatzen dute:
    • Komunitatea (Web-atariaren edo intranetaren antzekoa).
    • Orrialdea (atariko menuko elementua).
    • Portleta. Web-orrialde batean informazioa edo zerbitzuak jartzeko aukera ematen duen osagaia.
    • Gaia (Web-atariaren edo intranetaren diseinu grafikoa).
    • Layout (orrialde bateko informazioa antolatzeko edo banatzeko moduak).

20

slide22

Web-atariaGaiak

  • Diseinu grafiko jakin bat lotzen da komunitate bakoitzarekin, eta gai bat ematen zaio. Plataformak bi gai dauzka gaur egun:
  • Ikastetxeen intraneta
  • EuskadiNet
  • Gainera, gai bakoitzak kolore-sorta bat eskaintzen du.
  • Hiru sail nagusitan egituratzen dute ataria bi horiek:
  • 1.- GOIBURUA:sail honetan, ikastetxearen irudi pertsonalizatu bat eta logotipoa agertzen dira.Honako esteka global hauetara sartzeko aukera ematen du:Web-mapa, harremanetarako inprimakia eta abar, hizkuntza aldatzeko aukera eta administraziora sartzeko aukera.
  • 2.- EDUKIEN SAILA:atariko orrialdeen sail editagarria; bertan jartzen dira edukiak eta zerbitzuak.
  • 3.- OINA:gune hau antzekoa da ikastetxe guztientzat; bertan agertzen dira ikastetxe bakoitzarekin harremanetan jartzeko datu espezifikoak, bai eta lotura globalak ere.

21

web ataria gaiak ikastetxeen intraneta

Edukien Saila

Orri-Oina

Web-atariaGaiak: Ikastetxeen intraneta

Ikastetxeen intranetaren gaiari dagokion egitura da hau

22

web ataria gaiak euskadinet
Web-atariaGaiak: EuskadiNet

ORRI-GOIBURUA

Euskadinet gaiari dagokion egitura da hau

NABIGAZIOA

EDUKIEN SAILA

ORRI-OINA

23

web ataria goiburua ikastetxeen intraneta
Web-atariaGoiburua – Ikastetxeen intraneta

GOIBURUA – Ikastetxeen intraneteko gaia

Honako bi xede nagusi hauek ditu orrialdeen goiburuak: ataria ikastetxera pertsonalizatzea eta laguntza-puntu nagusi izatea atariko nabigazioan.

24

slide26

Web-atariaGoiburua – Ikastetxeen intraneta

  • Ikastetxeen intraneta gaiaren goiburuan, sail edo atal jakin batzuk nabarmenduko ditugu:
  • Hizkuntzak: orrialde guztiek dute hori.
  • Esteka globalak: ezkutuan dagoen goiburuko orrialdearen azpian kokatutako orrialdeak dira. Gutxienez honako hauek jartzea gomendatzen da: Hasiera, Harremanetarako eta Web-mapa.
  • Bilatzaile globala: Webeko bilatzaile orokorra.
  • Administrazioan sartzea: ataria administratzeko loginera sar gaitezke botoi horren bidez.
  • Ikastetxearen logotipoa eta goiburua: kontrol-paneletik pertsonalizatzen dira logotipo horiek (plataforma administratzea).
  • EJren logotipoa: berez agertzen da gaiarekin.
  • Atariko nabigazio nagusia: orrialdeak administratzeko sailetik eransten, aldatzen edo ezabatzen diren orrialdeak. Ezkutukoak ez diren orrialde aitak soilik agertuko dira, lehenengoa izan ezik.

25

web ataria goiburua euskadinet
Web-atariaGoiburua – Euskadinet

GOIBURUA – Euskadinet gaia

Ikastetxearen logotipoa

EuskadiNet

logotipoa

Esteka globalak

Administraziora

sartzea

Hasierako orrialdea

Nabarmenduak

Hizkuntzak

26

web ataria goiburua euskadinet1
Web-atariaGoiburua – Euskadinet

GOIBURUA

  • Euskadinet gaiaren goiburuan, sail edo atal jakin batzuk nabarmenduko ditugu:
  • Hizkuntzak: orrialde guztiek dute hori.
  • Esteka globalak: aita orrialde gisa sortu ziren orrialde horiek, hasiera-orrialdearen mailan. Honako hauek izatea gomendatzen da: Web-mapa, erabilerraztasuna, laguntza eta harremanetarako.
  • Administrazioan sartzea: ataria administratzeko loginera sar gaitezke botoi horren bidez. Berez agertzen da gaiarekin.
  • Ikastetxearen logotipoa eta goiburua: kontrol-paneletik pertsonalizatzen dira logotipo horiek.
  • Euskadinet logotipoa: berez agertzen da gaiarekin.
  • Hasierako orrialdea: orrialdeen administrazioan agertzen den lehenengo orrialdea. Horren gainean klik eginez gero, hasierako orrialdera eramango gaitu.
  • Nabarmenduak: goiburuko sail horik hutsik agertzen da hasiera batean. Nabarmendu nahi ditugun orrialdeak jar ditzakegu bertan. Orrialdeak agertzeko, horiek ezkutuko Nabarmenduak aita orrialdearen azpian sortu behar dira.
  • Euskadinet gaian, bilatzailea orrialdearen beheko ezkerraldean jartzea gomendatzen da, hizkuntzen azpian, eta horren azpian atariko nabigazio nagusia.

27

web ataria goiburua euskadinet2
Web-atariaGoiburua – Euskadinet

Nabigazio-portletean erakutsiko dira nabigazioko orrialde nagusiak, eta orrialdeen administrazioan sortu behar dira orrialde horiek, hasierako orrialdearen azpian.

28

web ataria edukien saila
Web-atariaEdukien saila

EDUKIEN SAILA

Bi zutabeko banaketa hori aldatu egin daiteke; horretarako, beste orrialde-txantiloi bat ezarri behar da (banaketa hori aldatu egin daiteke, layout desberdinak erabiliz).

29

slide31

Web-atariaOrri-oina

Ikastetxeen intraneta gaian, ikastetxearekin harremanetan jartzeko oinarrizko informazioa jasotzen da orri-oinean, bai eta garrantzi txikiagoa duten esteka global batzuk ere.

Ikastetxearekin harremanetan jartzeko oinarrizko informazioak barne hartzen ditu ikastetxearen izena eta harremanetarako telefono-zenbakia eta e-maila; estekak, berriz, “Oina”-ren azpiko orrialdeak izango dira.Gutxienez lege-informazioko eta erabilerraztasuneko orrialdeak jartzea gomendatzen da.

Euskadinet gaian ez da agertzen ikastetxeko informaziorik, eta esteka bakar bat dago, Lege Informaziorako lotura duena. Oina orrialdearen azpian sortzen den orrialde bat da esteka hori, eta Lege Informazioa du izena.

30

web ataria komunitateak
Web-atariaKomunitateak
  • Web-espazio bat da komunitate bat, Web-atari, Intranet edo lan-talde bateko informazioa jaso dezakeena. Nabigatzeko berezko egitura bat dauka komunitate bakoitzak, bai eta bere informazioa eta edukiak ere, eta erabiltzaile-talde espezifiko bati zuzenduta egon daiteke.
  • Bi atal aurki ditzakegu komunitate batean:
    • Orrialde publikoak, erabiltzaile anonimoek ikus ditzaketenak. Horien xedea da informazio publikoa argitaratzea Webean. Adibidez, ikastetxearen Web-atari korporatiboa edo lan-talde batek eskuratutako emaitzak argitaratzea.
    • Orrialde pribatuak, plataforman identifikatu diren eta komunitateko kide diren erabiltzaileek soilik ikus ditzaketenak.
  • Honako ataza hauek gauzatu behar dira komunitate bat kudeatzeko:
    • Komunitate berri bat sortu.
    • Komunitate bat aldatu.
    • Komunitate bat konfiguratu.
    • Komunitate batekin lotutako orrialdeak administratu.
    • Komunitate edo talde batekin lotutako erabiltzaileak kudeatu.

31

web ataria komunitate bat sortze a

Web-atariaKomunitate bat sortzea

Web-atariaKomunitate bat sortzea

  • Ikastetxe batek web-espazio berri bat behar badu, komunitate berri bat sortu beharko du. Honako pausoak jarraitu behar ditu horretarako: Kontrol-panela >> Komunitateak >> Erantsi. Honako datu hauek beharko ditu:
    • Komunitatearen izena. Izen horrek zehaztuko du komunitate honekin lotutako den URLa, komunitatea sortzeko unean.
    • Deskribapena.Esparru honen bidez bereizi ahal izango ditugu lan-talde diren eta ez diren komunitateak. Lan-talde bat bada, "talde" hitza gehitu behar da.
    • Komunitate- edo talde-mota.Horrek zehazten du erabiltzaileak nola bihur daitezkeen komunitateko kide:
      • Irekia: sisteman kontu bat daukan edozein pertsonak izan ahalko du komunitateko kide.
      • Mugatua: sisteman kontu bat daukan edozein pertsonak eskatu ahal izango du komunitateko kide izatea. Komunitateko administratzaileak onartu edo ukatu beharko du eskaera.
      • Pribatua: administratzaile batek kudeatuko ditu komunitateko kide diren erabiltzaileak. Pertsonek ezingo dute eskatu komunitateko kide izatea.
    • Aktiboa. Komunitatea aktibo badago, bertan lan egin eta nabigatu ahal izango da.

32

web ataria komunitateak kudeatzea
Web-atariaKomunitateak kudeatzea

Komunitate batean mantentze-lanak gauzatzeko, kontrol-paneleko “Komunitateak” aukeran sartuko gara. Pantaila horrek erakutsiko digu zer komunitatetan sar daitekeen erabiltzailea. “Ekintzak” botoiaren bidez sar gaitezke mantentze-lanetara.

Kontuan hartu behar da behin komunitate bat sortuta dagoenean, komunitatearen izena aldatzen badugu ere, ez dela aldaketarik egingo komunitatearekin lotutako URLan, hots, hasierako URLa mantenduko dela.

34

web ataria pertsonalizatzea harremanetarako datuak
Web-atariaPertsonalizatzea:harremanetarako datuak

Kontrol-paneleko menuko “Konfigurazioa” aukeraren bidez, ikastetxearekin harremanetan jartzeko datuak, atarietako orri-oinean ikusiko direnak, pertsonalizatu daitezke, bai eta ikastetxearen irudiak ere.

35

web ataria pertsonalizatzea harremanetarako datuak1
Web-atariaPertsonalizatzea:harremanetarako datuak
  • Ikastetxeetako datuak pertsonalizatzeko, konfigurazio honetako zenbait sailetan lan egingo dugu. Ikastetxeko atari edo intranet guztiek jasotzen dituzte honako datu hauek:
    • Orokorra. Honakoak jasotzen ditu atal honek:
      • Ikastetxearen izena;atariko orrialdeetako oinean agertzen den informazioa.
      • Hasierako URLa; ikastetxearen logotipoan, atariko orrialde guztietan goiburuko goiko ezkerraldean bistaratuko denean, klik egiten badugu, URL horretara zuzenduko gaitu plataformak.Plataformako orrialde bat izan beharko litzateke, eta izen berdina eman beharko litzaioke komunitate guztietan.
    • Posta elektronikoko helbidea. Hiru helbidera arte sar daitezke atal honetan, eta atariko orri-oinetan bistaratuko dira horiek.
    • Helbide gehiago sartu nahi baditugu, “Erantsi” botoia sakatu behar dugu, ikonoarekin adierazten dena.

36

slide38

Web-atariaPertsonalizatzea:harremanetarako datuak

Telefono-zenbakiak. “Telefono-zenbakiak” aukeraren bidez alda ditzakegu orri-oinean harremanetarako gunean agertzen diren telefono-zenbakiak.

Nahi adina telefono-zenbaki sartu ahal izango ditugu pantaila horretan. Telefono bat sartzeko botoia sakatu beharko dugu, eta ezabatzeko, berriz, zakarrontziaren ikonoa sakatu.Telefono-zenbakien aurrean Telf: eta Faxa: aurrizkiak edukiko dituzten telefono-motak (tokikoa eta faxa) soilik erabiltzea gomendatzen da.Luzapen bat jartzen bada, parentesi-artean agertuko da hori.

37

web ataria pertsonalizatzea harremanetarako datuak2
Web-atariaPertsonalizatzea:harremanetarako datuak

Ikastetxeko posta elektronikoko helbidea. “Helbide gehigarriak” aukeran alda daiteke orri-onean agertuko den harremanetarako e-maila. Harremanetarako helbide bakar bat jartzea gomendatzen da.

Orain arte deskribatutako esparruetako bat eguneratzen badugu, klik egin behar dugu "Gorde" botoian, egindako aldaketa erregistratu dadin, eta aldaketa behar bezala egin dela adierazten duen baieztapen-mezua agertuko da berdez.

Izena, telefonoak eta helbidea aldatu ondoren, jarraian azaltzen den emaitza ikusiko dugu orri-oinean.

“Konfigurazioa” saileko gainerako aukeretako eremuak aldatzen baditugu, baliteke atariak behar bezala ez funtzionatzea.

38

slide40

Web-atariaPertsonalizatzea:logotipoa

Ikastetxearen logotipoa, goiburuko goiko ezkerraldean agertzen dena, aldatu nahi badugu, kontrol-paneleko "Konfigurazioan" sartu beharko dugu; bertan, Hainbat > Aurkezpen-lehentasunak sailean, logotipoa aldatu ahal izango dugu.

“Aldatu” aukeran klik egiten badugu, irudi bat aukeratzeko eta gora kargatzeko leiho bat zabalduko zaigu. Behin irudia gora kargatu dugunean, “Gorde" botoia sakatu behar dugu logotipoaren irudia aldatu nahi dugula baieztatzeko.

39

web ataria pertsonalizatzea logotipoa
Web-atariaPertsonalizatzea:logotipoa

Kontuan hartu behar dugu logotipoaren eta goiburuko irudiaren neurriaren araberakoa izango dela goiburuaren neurria, eta horiek proportzionalak izan behar dutela.

130 pixeleko altuera eta 136 pixeleko zabalera izango duen logotipo bat jartzea gomendatzen da.

Beste alde batetik, oso garrantzitsua da “Komunitateetako administratzaileei beren logotipoa erabiltzen utzi” aukera gaituta mantentzea, izan ere, komunitate bakoitzean goiburuko irudia ezartzeko aukera emango digu horrek.

40

web ataria pertsonalizatzea atari bakoitzeko goiburua
Web-atariaPertsonalizatzea:atari bakoitzeko goiburua

Goiburuko irudia pertsonalizatu egin daiteke komunitate bakoitzerako (atariak edo intranetak). Aurreko datuak, berriz, instantzia bakoitzerako pertsonalizatu daitezke, hau da, ikastetxeko komunitate guztiei aplikatzen zaizkie.

Goiburuko irudia aldatzeko, kontrol-paneleko menuko “Komunitateak" aukerara jo behar dugu, “Ekintza” botoia sakatuko dugu, pertsonalizatu behar dugun komunitatearen eskuinaldean agertzen dena, eta “Orrialdeak administratu” aukera sakatuko dugu.

Zenbait fitxa dituen leiho berri bat irekiko da. “Logotipoa” fitxa aukeratu behar dugu, eta, bertan, “Arakatu” botoia sakatuko dugu komunitatearen goiburuan bistaratuko den irudia aukeratzeko. Orrialdetik irten baino lehenago, "Gorde” botoia sakatu behar dugu ahaztu gabe.

41

web ataria pertsonalizatzea atari bakoitzeko goiburua1
Web-atariaPertsonalizatzea:atari bakoitzeko goiburua
  • Ikastetxe baten goiburuko irudia sortzerakoan, kontuan hartu behar dira honako gomendio hauek:
    • Ezkerreko aldetik erakutsiko da goiburua, eta logotipoaren azpian kokatzen da.Goiburua ez da hasten logotipoa bukatzen den tokian.
    • Kolore zuriz bukatu behar du goiburuak, eta degradatua erabiltzea gomendatzen da.Irudiak betetzen ez duen atzeko planoa zuria izango da.Horrela, pantaila zabalagoa bada, diseinua luzatu egin daiteke eskuinaldetik zuria gehituz.
    • Ikastetxearen logotipoa gutxi gorabehera 13 pixel mugituko da ezkerreko aldetik goiburuko irudiaren gainera, nabigatzailearen arabera.
    • Erabiltzaileentzako gidaliburuan zehazten da zer neurri gomendatzen den irudi horrentzat.

42

web ataria orrialdeak kudeatzea
Web-atariaOrrialdeak kudeatzea
  • Bi modutan sar gaitezke atari bateko orrialdeen administraziora:
  • Administrazio-menutik.
  • Kontrol-paneletik, komunitateen ataletik.

Administrazio-menua

Kontrol-panela

43

web ataria orrialdeak kudeatzea orrialdeak administratzea
Web-atariaOrrialdeak kudeatzea – Orrialdeak administratzea
  • Orrialdeen administraziotik, orrialdeak gehitu eta ezabatu egin daitezke, bai eta horien itxura ezarri ere.
  • Zuhaitzeko edozein orrialdetan klik eginez gero, orrialde horren xehetasunak agertuko zaizkigu eskuinaldean, eta horren konfigurazioa aldatu ahal izango dugu.
  • Honako aukera hauek ematen dizkigu orrialde baten edizioak:
    • Orrialdea fitxa: oraingo orrialdearen edizio-xehetasunak erakutsiko dizkigu.
    • Azpiatalak: oraingo atalaren barneko orrialdeak eransteko edo berrantolatzeko aukera emango digu.
    • Itxura: egungo orrialdea bistaratzeko modua aldatu ahal izango dugu; beste gai bat edo kolore-eskema bat ezarri ahal izango diogu.

44

web ataria orrialdeak kudeatzea orrialdeak editatzea
Web-atariaOrrialdeak kudeatzea – Orrialdeak editatzea
  • Orrialdea fitxa
  • Honakoak aldatzeko aukera ematen du:
    • Orrialdearen izena (atariko hizkuntza guztietan). Menu gisa agertzen da hori.
    • Nabigatzailearen leihoan agertzen den izenburua (orrialdearen izena dago lehenetsita). Izenburu egoki bat hautatzea gomendatzen da, bilatzaileetan toki on bat izateko.
    • Oraingo orrialdea ezkutukoa izango den erabakitzea (hau da, nabigazio-menuetan agertuko den edo ez).
    • URL semantikoa (orrialde horri atzipen azkarreko URL bat jartzeko aukera ematen du nabigatzailetik sartzeko; "/hasiera"-rekin konfiguratuko da hasierako orrialderako).
    • Metadatuak eta orrialdeari erantsi nahi dizkiogun gainerako elementuak.
  • Gainera, badaude beste aukera batzuk ere, adibidez, lehendik existitzen den orrialde bat, horren eduki-banaketa eta edukiak barne, sisteman kopiatzeko aukera ematen duena.
  • Orrialde-motak konfiguratuko du orrialdearen jokaera. Hasiera batean, orrialde guztiak portlet motakoak dira, hau da, edukiak edo zerbitzuak barne hartzen dituzte. Baina badaude beste mota batzuk ere, adibidez: orrialderako esteka (nabigatu behar den komunitateko orrialde bat aukeratu daiteke); edo URL (URL bat aukera daiteke horra nabigatzeko, atarikoa izan edo ez).

45

web ataria orrialdeak kudeatzea orrialdeak editatzea1
Web-atariaOrrialdeak kudeatzea – Orrialdeak editatzea
  • Orrialdea fitxa
  • Orrialde-motak konfiguratuko du orrialdearen jokaera. Hasiera batean, orrialde guztiak portlet motakoak dira, hau da, edukiak edo zerbitzuak barne hartzen dituzte. Baina badaude beste mota batzuk ere, adibidez: orrialderako esteka (nabigatu behar den komunitateko orrialde bat aukeratu daiteke); edo URL (URL bat aukera daiteke horra nabigatzeko, atarikoa izan edo ez).
  • Azpiatalak fitxa

Azpiatalen fitxak aukera ematen digu beste orrialde batzuk eransteko edo orrialdeen ordena aldatzeko.

Itxura fitxa

Egungo orrialdearen gaia aldatzeko aukera ematen du; estilo orokorraren gainean berridazten du (itxura orokorra erabili BAI/EZ). Itxura fitxaren bidez aldatzen da komunitate bateko orrialde guztien itxura orokorra. Goialdean dago fitxa hori, Orrialdea eta Esportatu/Inportatu fitxen artean.

46

web ataria orrialdeak kudeatzea atazak
Web-atariaOrrialdeak kudeatzea - Atazak
  • Atazak:
  • Atal berri bat sortzea
  • Azpiatalak sortzea
  • Orrialde bat aldatzea
  • Menu-ordena aldatzea
  • Itxura aldatzea

47

web edukia kudeaketa
Puntu bakar batean kudeatzen da eduki bat, eta atariko zenbait puntutan bistaratu daiteke, edo atari desberdinen artean partekatu.Horrela, aldatzen bada, bistaratzen den toki guztietan aldatuko da.

Eduki bat ezabatzen bada orrialde batean, orrialdeko erreferentzia soilik ezabatzen da, ez edukia bera.Eduki bat ezabatzeko, edukiak kudeatzeko sailetik ezabatu behar da.

Beraz, kontuan hartu behar da web edukiak kudeatzea eta horiek ondoren bistaratzea gauza desberdinak direla.

Web-edukiaKudeaketa

48

web edukia kudeaketa1
Mantentze-lanak egiteko behar ditugun tresna guztiak eskaintzen dizkigu plataformak kontrol-paneletik:

Web-edukiak. Atarian argitaratuko den informazio-edukia (testua) kudeatzeko aukera ematen digu.

Irudi-galeria.Atariko edukietako irudiak eta galeria-formatuan erakutsi behar den irudi-multzoa kudeatzeko aukera ematen du.

Dokumentu-liburutegia.Atari batean argitaratu behar diren dokumentuak kudeatzeko aukera ematen du. Plataformak dokumentuak kudeatzeko sistema bat (Alfresco) badauka ere, osagai hori gaituta utzi da Liferay-n, web-atari batean argitaratu behar diren dokumentuak kudeatzeko bertan, bai eta normalean aldatu ohi ez diren intraneteko dokumentuak ere.

Hori horrela, portlet/osagai jakin batzuk erabil ditzakegu atariko edukiak eta orrialde-egitura aurkezteko.

Edukiak administratzeko sailera jotzeko, kontrol-panelean sartu behar dugu Liferayko administrazio-menuaren bidez, eta, behin hor gaudenean, “Web–edukia” aukera sakatuko dugu. Liferayko edukiak administratzeko saila irekiko digu horrek.

Web-edukiaKudeaketa

49

web edukia kontzeptuak1
Lau atal daude:

Edukia: komunitate bateko edukiak kudeatzeko.

Egiturak: eduki-tipologiak administratzeko. Ez dira egiturak sortu, ezabatu edo aldatu behar.

Txantiloiak: informazioa bistaratzeko moduak ezartzeko. Txantiloi bakoitzak fitxategi bat dauka, Script edo programa bat duena, eta horrek zehazten du eduki bat nola aurkeztuko den HTMLn.

Feedak: atari bateko edukien RSS kanalak argitaratzeko aukera ematen dute, eta, horrela, azkena argitaratutako edukietara sar gaitezke errazago.

Web-edukiaKontzeptuak

51

web edukia edukiak sortzea eta editatzea
Eduki berri bat sortzeko, “Web-edukia erantsi” botoiaren gainean klik egin behar dugu, bilaketa-inprimakiaren azpian. Artikulu bat sortzean, inprimaki bat agertuko zaigu berez, eremu jakin batzuk betetzeko eskatuko diguna.Web-edukia Edukiak sortzea eta editatzea
  • Honako atal hauek dauzka edizio-pantailak:
  • Goiburua
  • Erdialdeko eremua
  • Alboetako kutxak
  • Oina

52

web edukia edukiak sortzea eta editatzea1
Goiburua: artikuluaren barne-izena eta hizkuntza sartzeko aukera ematen digu.

Erdialdeko eremua: eduki-motaren ezaugarriak erakusten ditu. Ez badugu datu-egiturarik aukeratzen, artikuluaren testua zuzenean sartzen utziko digu atariak; bestela, aukeratutako egiturarekin lotutako eremuak erakusten ditu. Eremu guztiek dute bilaketa-check bat, eta, horri esker, zehaztu dezakegu ea eduki bera sartu dugun hizkuntza guztietan, edo edukia desberdina sartu dugun hizkuntza bakoitzerako.

Informazio gehigarria: artikuluen alderdi funtzionalak jasotzen dituzte. Egiturak eta txantiloiak aukera ditzakegu, artikuluaren egoera kudeatu, artikulu bat etiketatu...

Oina: laburpeneko aukerak irekitzen baditugu, elementua deskribatzen lagunduko diguten eremuak agertuko dira. Beherago agertuko zaizkigu gordetzeko aukerak.

Edukiaren bizi-zikloaren araberakoak izango dira eduki baten gainean gauza ditzakegun ekintzak: Sortuta edo Berria => Onartuta => Amaituta. Artikulu batek onartuta egon behar du argitaratua izan dadin.

Zentzu horretan, hiru aukera nabarmenduko ditugu:

Gorde: egungo artikulua gordetzeko, eta zerrendara itzultzeko.

Gorde eta jarraitu: egungo artikulua gordetzeko, eta hori editatzen jarraitzeko. Askotan erabiltzen da aukera hori, adibidez, hizkuntzak gehitzeko edo editatzeko.

Gorde eta onartu: “Gorde” aukeraren antzekoa, baina, gainera, onartu egiten da artikulua argitaratu dadin.

Web-edukiaEdukiak sortzea eta editatzea

53

web edukia egitura eta txantiloi bat aukeratzea
Web-edukiaEgitura eta txantiloi bat aukeratzea

Eduki bat sortu behar duzunean, horrek zer egitura edukiko duen erabaki behar duzu.Egitura bat aukeratzeko botoian klik egiten badugu, erabilgarri dauden egiturak agertuko dira leiho batean.Behin egitura bat aukeratutakoan (adibidez, albistea), artikuluaren edizioari dagozkion esparruak eguneratuko dira. Txantiloi lehenetsi bat lotzeko aukera ere emango digu.

Horrekin lotutako txantiloi lehenetsia garrantzitsua da, izan ere, hori erabiliko da zenbait portletetan orrialdeetako edukia adierazteko.

54

web edukia hizkuntza lokalizazioa
Web-edukiaHizkuntza - Lokalizazioa
  • Artikulu bat editatzean, hizkuntza hautatzeko aukerak agertzen dira goiburuan. Artikulu bat sortzen dugunean, eta datuak sartzen ditugunean, nabigatzeko erabili dugun hizkuntzari dagokiona betetzen ari gara berez. Behin hori gordetakoan, hizkuntza hautatzeko aukerak gaituko dira artikuluan.
  • Berez, artikulu bat editatzen hasten garenean, nabigatzeko erabili dugun hizkuntzan hasiko gara editatzen. Artikulua editatu baino lehenago, egiaztatu behar dugu hizkuntza egokia ari garela editatzen.
  • Artikulua beste hizkuntza batean editatzeko, egungo artikuluan egindako aldaketak gorde behar ditugu lehenengo (gorde eta jarraitu), eta, ondoren, hizkuntza aukeratu hautatzeko aukeran. Berez, ez badugu hizkuntza hori aurrez sartu, berezko hizkuntzari dagozkion datuak agertuko dira, eta hizkuntza berrira editatuko dira; bestela, aukeratutako artikuluarentzat lehendik dauden datuak kargatuko dira.
  • Garrantzitsua da honako alderdi hauek gogoan hartzea:
  • Gorde egin behar dugu beste hizkuntza batera aldatu baino lehen.
  • Behin gorde eta jarraitu egin dugunean, ez dugu lehenetsitako hizkuntzan jarraituko; aitzitik, nabigatzeko erabili dugun hizkuntza kargatuko da.
  • Hizkuntza egokia editatu dugula egiaztatu behar dugu.

55

web edukia atazak
Eduki berriak sortzea

Irudiak eranstea eta dokumentuak lotzea.

Egoerak aldatzea

Informazioa bilatzea eta aldatzea.

Web-edukiaAtazak

56

webeko eraikuntzak portletak erabiltzea
Webeko eraikuntzakPortletak erabiltzea

Behin orrialdea sortu dugunean, eta orrialdeari itxura bat jarri diogunean, orrialde horretan edukiak jartzea soilik falta da.

Horretarako, xede orrialdera nabigatu behar dugu, eta Liferayren administrazio-menuan portletak eransteko aukera hautatu.

Portleta orrialdearen atal bat da, atarian zenbait zerbitzu eransteko aukera ematen duena, hala nola, nabigazio-menuak, edukiak edo lankidetzako beste tresna batzuk.

Portletak horien funtzioaren arabera taldekatzen dira.Gainera, plataformak bilatzaile txiki bat ere eskaintzen digu, portlet bat arinago bilatu ahal izateko horren izenaren arabera.

Behin portleta aurkitu dugunean, hautatu egin behar dugu, eta orrialdean jarri nahi dugun tokira arrastatu.

Portlet bat eransten badugu orrialde batean, orrialdeko sailetan zehar mugi dezakegu hori.Hori mugitzeko, klik egin behar dugu izenaren gainean, eta nahi dugun tokira arrastatu.Behin kokatu ditugunean, portlet batzuk konfiguratu egin behar dira behar bezala funtziona dezaten.

57

weba eraikitzea portletak i
Weba eraikitzeaPortletak (I)
  • Bi ataletan aurki ditzakegu informazio edo edukiak argitaratzeko erabiliko ditugun portletak: edukien kudeaketako eta hezkuntza-edukien ataletan.
  • Edukien kudeaketa
  • Ogi-apurren bidea: oraingo orrialdea atarian non kokatzen den adierazten du. Web-atari edo intranet bateko orrialde guztietan agertzea gomendatzen da.
  • Web-mapa: atariko atal nagusiak aurkezten ditu.
  • Nabigatzea: atariko oraingo orrialdearen azpiatalak jasotzen dituen menu bat erakusteko aukera ematen du.
  • Web-edukien ikustailea: orrialde batean eduki bat sartzeko aukera ematen du. Horrelako portlet bat baino gehiago jarri ahal izango ditugu orrialde berean.

58

weba eraikitzea portletak i ogi apurren bidea eta nabigazioa portleta
Weba eraikitzeaPortletak (I) – Ogi-apurren bidea eta nabigazioa portleta
  • Ogi-apurren bidearen portleta
  • Atal nagusitik oraingo orrialdera bitarteko ogi-apurren bidea erakusten du portlet honek.
  • Nabigazioko portleta
  • Nabigazioko portletaren bidez, atariko orrialdeen ezkerraldeko zutabean aurkitzen ditugun ohiko azpimenuak eraiki ditzakegu.
  • Orain portleta konfiguratu behar dugu. Hiru puntuen gainean klik egiten badugu, portleta konfiguratzeko menua agertuko zaigu.

Liferayko portlet guztiek dituzte konfigurazio-menuko aukera hauek.

59

weba eraikitzea portletak i nabigazioko portleta
Weba eraikitzea Portletak (I) –Nabigazioko portleta

Aurkezpen-estilo bat zehazteko aukera emango digu konfigurazio-pantailak. Lehenetsitako sei aukera eskainiko dizkigu; halere, aukera pertsonalizatua erabiltzea gomendatzen dugu, horrela errazagoa izango baita nahi duguna egitea. Portletaren aurrebista bat egongo da aurkezpen-estiloaren gainean behin "Gorde" aukera sakatu dugunean. Irudian ikus ditzakegun aukerak gomendatzen ditugu.

Gomendatutako aukerekin, honela bistaratuko litzateke:

60

weba eraikitzea portletak i web edukiak bistaratzeko portleta
Weba eraikitzeaPortletak (I) – Web-edukiak bistaratzeko portleta

Web-edukien ikustaileak, izenak adierazten duen eran, aukera ematen du eduki-kudeaketako edukiak argitaratzeko atariko orrialdeetan. Portlet hori eransten badiogu orrialde bati, hasiera batean hutsik egongo da, eta, beraz, ez du ezer ere argitaratuko. Bi aukera emango dizkigu portletak, honako bi irudi hauek hain zuzen ere: aukera-gurpila, eta + batuketa ikurra daukan dokumentua.

  • Nola aukeratzen den eduki-ikustaile batean aurkeztu nahi dugun edukia.
  • Portletaren amaierako gurpilean klik eginez gero, erakutsi nahi dugun edukia aukeratzeko pantaila batean sartuko gara.

Lehen kontrol-panelean ikusi dugun eduki-bilatzailea agertuko zaigu pantaila honetan, aukera ditzakegun edukien zerrendarekin batera.

61

weba eraikitzea portletak i web edukien ikustailearen portleta1
Weba eraikitzeaPortletak (I) – Web-edukien ikustailearen portleta

Eduki bat aukeratzean, bi aukera gehigarri agertuko zaizkigu orain: web-edukia editatu, eta web-edukia erakusteko erabilitako txantiloia editatu. Bigarren aukera hori ez erabiltzea gomendatzen da; izan ere, txantiloi hori erabiltzen duten eduki guztiei eragingo die.

  • Nola eransten den eduki bat eduki-ikustailearen bidez.
  • Klik egiten badugu (+) bat duen dokumentuaren gainean, eduki bat erantsi ahal izango dugu eduki-kudeatzailean.Eduki-administratzailean web-eduki bat eransterakoan egiten genuenaren antzeko ekintza bat da hori; emaitza bera lortuko dugu.

63

weba eraikitzea portletak i web edukien ikustailearen portleta2
Weba eraikitzeaPortletak (I) – Web-edukien ikustailearen portleta

Eduki bat sortzean, gorde egiten badugu, eta ez badugun onartzen, eduki-ikustaileak ez du ezer ere erakutsiko, sortutako edukia ez delako onartua izan.

64

weba eraikitzea portletak i web edukien ikustailearen portleta3
Weba eraikitzeaPortletak (I) – Web-edukien ikustailearen portleta
  • Nola editatzen den eduki bat eduki-ikustailearen bidez
  • Ikustaile baten bidez bistaratutako eduki bat ikustailetik bertatik editatu daiteke zuzenean. Horretarako, arkatz bat daukan dokumentuaren gainean egin behar dugu klik (lehenengo aukera da). Web-edukiak editatzeko pantailara joango gara horrela. Artikulu bat editatzerakoan kontrol-panelean web-edukiak administratzeko agertzen den pantaila bera da.
  • Nola kentzen den edukia eduki-ikustaile batetik
  • Ezin da horrelakorik egin. Ikustailea kendu behar da orrialdetik, eta beste bat jarri.
  • Edukia aldatu nahi badugu, berriz, beste eduki bat aukeratu ahal izango dugu edukiak aukeratzeko atalaren bidez.

65

weba eraikitzea portletak i web maparen portleta
Weba eraikitzeaPortletak (I) – Web-maparen portleta

Web-maparen orrialdean soilik erabiltzen da web-maparen portleta, eta goiburutik hel gaitezke orrialde horretara. Atariko orrialdeen zuhaitza erakusten du portlet horrek. Zuhaitz hori konfiguratu egin dezakegu; horretarako, adierazi behar dugu zer orrialdetatik abiatzen garen, eta zer mailatara arte bistaratu behar diren orrialdeak. Irudian ikus daitekeen adibidean, ez da erroko orrialderik aukeratu, eta bi sakontasun-maila bistaratzen dira. Web-mapa erakusten du irudiak, konfigurazio horri jarraiki.

66

weba eraikitzea portletak ii
Weba eraikitzea Portletak (II)
  • Honako portlet hauek aurkituko ditugu "Hezkuntza-edukiak” atalean:
    • 1.- Ekitaldi-agenda: agenda erakusten du portlet honek.
    • 2.- Edukien xehetasuna:eduki-zerrendarekin batera, zerrendatik nabiga daitezkeen edukiak aurkezten ditu portlet honek.
    • 3.- Eduki-zerrenda: eduki-zerrenda bat sortzeko aukera ematen du portlet honek.
    • Portletak nola erabiltzen diren azalduko dugu jarraian.

68

weba eraikitzea portletak ii eduki zerrenda
Weba eraikitzeaPortletak (II) – Eduki-zerrenda

Edukiaren portletaren xedea da Liferayko edukiak erakustea zerrendaren portletaren bidez heltzen diren parametroak kontuan hartuta.

Edukiaren xehetasunaren portletarekin batera funtzionatzen du portlet honek. Zerrendako elementu bat hautatzean, konfigurazioan ezarritakoari jarraiki, edukiaren xehetasunaren portleta barne hartzen duen orrialde batera nabigatuko dugu. Portlet horrek erakutsiko digu aukeratutako edukia jarritako konfigurazioari jarraiki. Edukiaren xehetasunaren portletak ezin du bere kasa funtzionatu.

Zerrendaren portlet bat sartzen badugu lehen aldiz Liferayko orrialde batean, portletaren lehentasunak oraindik ezarri gabe daudela adieraziko digu horrek (ikus irudia).

Nola konfiguratzen den zerrenda bat

Portletak konfiguratzeko bi metodo eskaintzen ditu Liferayk. Aukera horietara heltzeko, klik egin behar dugu portletaren gaineko izenburu-barran agertzen diren hiru puntuetan. Honako hauek dira bi aukerak: “Konfigurazioa” eta “Lehentasunak”. Portlet batzuek ez dituzte bi aukerak eskaintzen. Adibidez, nabigazioko portletak, lehen ikusi dugunak, “Konfigurazioa” aukera soilik eskaintzen du.

69

weba eraikitzea portletak ii eduki zerrenda1
Weba eraikitzeaPortletak (II) – Eduki-zerrenda
  • Honako logika honi jarraitzen diote bi aukera horiek:
    • Konfigurazioa: atariari dagozkion elementu espezifikoak konfiguratzeko aukera ematen du.
    • Lehentasunak: portletaren funtzionamendua erabiltzaileak zehaztutako bistaratze-lehentasunetara egokitzeko aukera ematen du.
  • Eduki-zerrendaren portletak “Lehentasunak” aukera erabiltzen du. Irudian ikus daiteke lehentasunetara lehen aldiz sartzean agertzen den pantaila.

70

weba eraikitzea portletak ii eduki zerrenda2
Weba eraikitzeaPortletak (II) – Eduki-zerrenda

Portleta konfiguratzeko, edukiak zer komunitatetatik eskuratu nahi ditugun adierazi behar dugu lehenik. Behin komunitatea hautatutakoan, komunitate horren egitura aukeratzen utziko digu, eta horrekin lotuko dugu zerrenda.

Adibidez, albiste-zerrenda bat sortu nahi badugu, albiste-egitura aukeratuko dugu (ikus irudia). Proiektu-zerrenda bat sortu nahi badugu, proiektu-egitura aukeratuko dugu.

71

weba eraikitzea portletak ii eduki zerrenda3
Weba eraikitzeaPortletak (II) – Eduki-zerrenda

Jarraian, egitura bat aukeratutakoan, erabilgarri dauden txantiloiak kargatuko dira hiru goitibehera-zerrendatan: “Txantiloi nagusia”, “Bigarren mailako txantiloia” eta “Edukiarentzako txantiloia”. Edukiak bistaratzeko modua gidatzen duten "patroiak" dira Liferayko txantiloiak. Beraz, portlet honek txantiloiak erabiltzen ditu edukiak modu desberdinetan erakusteko.

72

weba eraikitzea portletak ii eduki zerrenda4
Weba eraikitzeaPortletak (II) – Eduki-zerrenda

Lehenengo edukia erakusteko erabiltzen da “txantiloi nagusia” goitibehera-zerrendan aukeratutako txantiloia. Lehenengo edukia bereizi egin ohi da gainerakoengandik; izan ere, lehenengoa nabarmendu nahi izaten da normalean, eta horren xehetasun gehiago erakusten dira. “Bigarren mailako txantiloia", beraz, zerrendako gainerako edukiak erakusteko erabiliko da.

Behin zerrendako albiste bat aukeratutakoan, xehetasun handiagoz erakutsiko da edukia azkeneko txantiloiaren bidez, hau da, “Edukiarentzako txantiloiaren” bidez. Txantiloi horrek ez dio zuzenean eragiten portlet honi. Edukiaren portletari eragiten dio, bigarren portlet horretako edukiak nola erakutsiko diren zehazten baitu.

Irudian ikusten da nola konfiguratu behar den zerrenda albiste-zerrenda bat osatzeko. Zerrenda horretan, lehenengo albistea nabarmenduta dago, eta gainerakoak lerro gisa erakusten dira.

Hurrengo bi goitibehera-zerrenden bidez adieraziko dugu edukietan orrialde-zenbakia jartzea nahi dugun edo ez, eta zenbat eduki erakutsiko diren orrialde bakoitzean. Adibidean, ez dugu orrialde-zenbakirik jarri zerrendan, eta lehenengo bost albisteak soilik erakutsiko dira.

Datuak nola ordenatu nahi ditugun adieraziko dugu hurrengo bi eremuetan. Argitaratu zireneko dataren, aldatu zireneko dataren eta abarren arabera ordenatu ahal izango ditugu, behetik gora edo goitik behera. Normalean, argitaratu zireneko dataren arabera (atarian argitaratu badira) eta goitik behera (berrienak lehenengo) ordenatu ohi dira.

73

weba eraikitzea portletak ii eduki zerrenda5
Weba eraikitzeaPortletak (II) – Eduki-zerrenda

Edukiei zer iragazki aplikatuko dizkiegun ere adierazi behar dugu. Hau da, ez dira albiste guztiak argitaratuko, irizpide jakin bat betetzen dutenak bakarrik baizik. Bi eremuren bidez ezartzen da irizpide hori: “Mota” eta “Etiketak”.

“Mota” goitibehera-zerrenda erabiltzen da mota jakin bateko edukiak iragazteko. Normalean, “Orokorra” motarekin sortzen dira edukiak, baina edukiak bereiz ditzakegu mota desberdinak erabiliz.

Artikuluekin asoziatutako etiketak sartzeko aukera ematen digu “Etiketak” eremuak. Zerrendan jasoko dira etiketa horietako bat asoziatuta duten artikuluak.

"Mota” iragazkia erabiltzea gomendatzen da, eraginkorragoa delako. Halere, erabilera gehiagotarako balio dute etiketek, eta zerrenda-irtenbide konplexuagoak erabiltzeko aukera ematen dute.

Azkenik, “URL” eremuan, eduki-xehetasunaren portleta barne hartzen duen orrialdearen URL semantikoa (Liferayren Friendly URL) zehaztuko da. Portlet hori erabiliko da edukiak erakusteko, eta “Edukiarentzako txantiloia” eremuan zehaztutako txantiloia aplikatuko da.

Behin konfigurazioko parametroak ezarritakoan, lehentasunak biltegiratu behar dira datu-basean; horretarako, “GORDE” botoia sakatu behar da. Edonola ere, botoia sakatu ostean, portletak jakinaraziko digu ea behar bezala gorde diren lehentasunak.

74

weba eraikitzea portletak ii eduki zerrenda6
Weba eraikitzeaPortletak (II) – Eduki-zerrenda

Ez badugu eremuetako bat aukeratu, akats-ohar bat erakutsiko digu zer informazio falta den adierazteko.

Behin zerrenda konfiguratu dugunean, irudiak azaltzen digu nola bistaratuko den zerrenda normalean.

75

weba eraikitzea portletak ii eduki zerrenda7
Weba eraikitzeaPortletak (II) – Eduki-zerrenda

Azkenik, edukien izenburuan klik egiten badugu, lotutako orrialdera birbideratuko da nabigazioa, eta eduki-xehetasunaren portlet bat egon beharko litzateke hor. Xehetasun handiagoz erakutsiko du edukia eduki-xehetasunaren portlet horrek. Horrek garrantzi handia dauka; izan ere, orrialdea ez bada existitzen, akats bat dagoela jakinaraziko digu atariak “ez da baliabidea aurkitu” mezuaren bidez. Bestalde, orrialdea existitzen bada, baina ez badauka eduki-xehetasunaren portletik, orrialde horretako edukiak soilik bistaratuko dira, eta ez erabiltzaileak espero dituenak (aukeratutako edukiaren xehetasuna).

76

weba eraikitzea portletak ii eduki xehetasuna
Weba eraikitzeaPortletak (II) – Eduki-xehetasuna

Edukiaren portletaren xedea da Liferayko edukiak erakustea zerrendaren portletaren bidez heltzen diren parametroak kontuan hartuta.

Inola ere ez dugu zuzenean sartu behar portlet honetara edo hori barne hartzen duen orrialdera. Eduki bakar bat erakusteko diseinatuta dago portlet hau; eduki horren identifikatzailea jasoko du parametro gisa, hori formateatzeko erabili nahi den txantiloiaren identifikatzailearekin batera. Irudian ikus daiteke orrialdera erantsi berri den portlet bat, eta, beraz, parametrorik jaso ez duena.

Portlet hori erabiltzeko, eduki-zerrendaren portletaren edo bilaketako portletaren bidez heldu behar genuke horra; izan ere, edukiaren portletarekin elkarreragiteko prestatuta daude bi horiek. Albiste-zerrendatik nabigatutako albiste bat erakusten du irudiak.

77

weba eraikitzea portletak ii eduki xehetasuna2
Weba eraikitzeaPortletak (II) – Eduki-xehetasuna

Zerrendaren portleta barne hartzen duen orrialdearen mendeko xehetasun-orrialde batean jarri ohi da edukiaren portleta.Xehetasun-orrialde hori, bere aldetik, ezkutatuta egon ohi da, nabigazio-menuetan ager ez dadin, eta soilik zerrendatik sar gaitezke horra zuzenean.Horrela, zerrenda-xehetasun efektu bat lortuko dugu, atariko ogi-apurren bideetan ikusiko dena.

Portlet horrek behar bezala funtziona dezan, eduki-zerrenda konfiguratu behar da portleta barne hartzen duen orrialdera zuzen gaitzan jarritako URLak.Horretarako, garrantzitsu da, baita ere, edukiaren portleta jarriko den orrialdearen URL semantikoa ezartzea.

79

weba eraikitzea portletak ii ekitaldi agendaren portleta
Weba eraikitzeaPortletak (II) – Ekitaldi-agendaren portleta

Agendaren portletaren bidez, Liferayko edukiak lotu ditzakegu ekitaldiekin modu errazean. Eduki edo artikulu bat Liferay ekitaldi batekin lotzeko, artikuluaren identifikatzailea idatzi behar da ekitaldiaren deskribapenean.

Bi tokitan bistaratzen da eduki baten identifikatzailea: alde batetik, lehenengo zutabean aipatutako taulan, eta, beste alde batetik, artikulua editatzean, artikuluaren izenaren gainean, goiko aldean.

80

weba eraikitzea portletak ii ekitaldi agendaren portleta1
Weba eraikitzeaPortletak (II) – Ekitaldi-agendaren portleta

Agendako ekitaldi bat eduki-kudeatzaileko artikulu batekin lotzeko (adibidez, 2EKITALDIA), nahikoa da gertaeraren deskribapena artikuluaren IDrekin hastea.

82

weba eraikitzea layoutak
Orrialde bateko eduki-saileko barne-egitura guk konfigura dezakegu (portlet moduko orrialdeetarako). Orrialde-txantiloi deitzen zaio barne-egitura horri.

Atariko orrialde batekin lotutako orrialde-txantiloi bat aldatzeko, xede orrialdera nabigatu behar dugu, eta “orrialde-txantiloia” aukera hautatu administrazio-menuan. Horrela, leiho bat zabalduko da, orrialdearentzat egitura bat aukeratzen utziko diguna.

Weba eraikitzeaLayoutak

83

weba eraikitzea atazak
Weba eraikitzeaAtazak
  • Atazak:
  • Ogi-apurren bidearen, nabigazioaren eta eduki-ikustailearen portleta eranstea.
  • Aurrez sortutako eduki bat aukeratzea, eta eduki-ikustailearen portletean sartzea.
  • Eduki bat editatzea Web-edukiak ikusteko portletaren bidez.
  • Orrialdearen layouta aldatzea.
  • Ogi-apurren bidea, nabigazioa eta zerrenda jartzea beste orrialde batean. Xehetasuneko orrialde ezkutuarekin lotzea.

84

dokumentuen kudeaketa alfresco
Dokumentuen kudeaketaAlfresco
  • Dokumentu-kudeatzailearen bidez, puntu bakar batean partekatu eta biltegiratu ahal izango da ikastetxeetako dokumentazioa, bai eta sailak edo sailarekin lotutako erakundeek ikastetxeekin partekatu nahi duten dokumentazioa ere.
  • Windows esploradoreko karpeta baten antzekoa da lan-espazio bat; nahi duen direktorio-egitura sortu ahal izango du arduradunak bertan.
  • Honako modu hauetan erabili ahal izango dugu dokumentu-kudeatzailea:
    • Windows esploradorearen bidez.Horrela, ikastetxeko eta/edo saileko informazioa kontsultatu eta eguneratu ahal izango dugu modu errazean eta bizkorrean.
    • Intranetaren bidez; horrela, dokumentuak ikusi ahal izango ditugu Liferayk kudeatutako orrialdeen bidez.

85

dokumentuak kudeatzea alfresco windows arakatzailea
Dokumentuak kudeatzea — AlfrescoWindows arakatzailea

XP sistema eragilea: morroiaren bidez, sareko gune bat erantsi dezakegu, eta bertan adieraziko dugu gure dokumentu-gordailura sartzeko aukera emango digun URLa.

86

dokumentuak kudeatzea alfresco windows arakatzailea1
Dokumentuak kudeatzea — AlfrescoWindows arakatzailea

WebDAV-en bidezko konexio-softwarea (adibidez, NetDrive).Modu errazean erabili ahal izango dugu gordailua, sare-unitate bat izango bailitzan.

https://alfresco.test.hezkuntza.net/alfresco/webdav/

87

dokumentuak kudeatzea alfresco kontsultarako portleta
Dokumentuak kudeatzea - AlfrescoKontsultarako portleta
  • Dokumentu-kudeatzailea bistaratzeko, dokumentu-zerrendaren portleta erabili behar dugu.
  • Portlet horren bidez, bistaratu nahi dugun informazio iragaziko dugu konfigurazioko “Lehentasunak” aukeraren bidez.

88

portlet espezifikoak nire taldeak eta komunitateak
Portlet espezifikoakNire taldeak eta komunitateak
  • Identifikatutako erabiltzaile garen heinean, komunitate batera baino gehiagotara sartu ahal izango dugu; lan-taldeak edo intranet korporatiboak dira horiek.
  • Bi portlet horiek honako aplikazio hauetan sartzeko aukera ematen dute.
  • Komunitate bat taldetzat jotzen dugula adierazteko, “taldea” hitza jarri behar dugu komunitatea deskribatzeko eremuan.

89

portlet espezifikoak ikastetxeko eta saileko nire aplikazioak
Portlet espezifikoakIkastetxeko eta saileko nire aplikazioak
  • Erabiltzaile gisa identifikatzen bagara, eguneroko lana erraztuko duten kudeaketa-aplikazioetara sartu ahal izango gara.
  • Bi portlet horiek aplikazioetan sartzeko aukera ematen dute, eta honako hauek bereizten dituzte: ikastetxeko apoikazioak eta saileko aplikazioak.

90

portlet espezifikoak iragarki taula
Portlet espezifikoakIragarki-taula

Iragarki-taularen portleten bidez, plataformako erabiltzaileek “erosi/saldu/alokatu nahi dut” motako iragarkiak argitaratu ahal izango dituzte.

Xedea da ikastetxeetako erabiltzaileek plataforma erabiltzea sustatzea tresna horien bidez.

Bi erabilera nagusi ditu:

  • Webean kudeatzea eta bistaratzea:
    • Azkeneko iragarkiak.
    • Iragarki-bilatzailea.
  • Iragarkiak administratzea.

91

portlet espezifikoak azken iragarkiak
Portlet espezifikoakAzken iragarkiak

Azkeneko iragarkien portletaren bidez, sisteman egiten diren eguneratze guztien berri emango diegu erabiltzaileei.

Zenbat iragarki bistaratu nahi ditugun erabaki ahal izango dugu, bai eta gainerako informazioa zer orrialdetan ikusiko den ere (iragarki-taularen orrialde bat ezkutuan mantentzea gomendatzen da, edo Nire Guneko orrialdean egitea).

92

portlet espezifikoak iragarki bilatzailea
Portlet espezifikoakIragarki-bilatzailea

Iragarki-bilatzailearen bidez, komunitatean argitaratu diren iragarkiak aurkitu ahal izango ditugu.

Hona hemen beste portlet interesgarri batzuk:iragarkien alta eta nire iragarkiak.

93

portlet espezifikoak iragarki administratzailea
Portlet espezifikoakIragarki-administratzailea

Iragarkiak administratzeko portletaren bidez kontrola daiteke zer iragarki argitaratuko edo desargitaratuko diren, zenbat denboraz egongo diren indarrean, eta nork moderatuko dituen.

94

inprimakien eta eskabideen kudeaketa
Inprimakien eta eskabideen kudeaketa
  • Web-inprimaki sinpleak sortu ahal izango ditugu intranetean/Web-atarian argitaratzeko.
  • Inprimaki horiek sortu ditugu ikastaroetan/jardunaldietan izena emateko, harremanetarako, iradokizunak egiteko, inkestak egiteko eta abar, kudeaketa automatizatu bat egin beharrik gabe.
  • Honako funtzio hauek egin ahal izango dira, erabiltzailearen profilaren arabera:
    • Inprimakiak kudeatu.
    • Inprimakien bidez jasotako eskabideak kudeatu.

95

inprimakien eta eskabideen kudeaketa inprimakiak
Inprimakien eta eskabideen kudeaketaInprimakiak

“Inprimakien kudeaketa” aukeraren bidez, kudeaketako oinarrizko funtzioak egiteko aukera izango dugu: bilatu, sortu, aldatu eta ezabatu.

Hiru motatakoak izango dira inprimakiak, eta, horren arabera, mota bateko edo besteko erabiltzaileek bete ahal izango dituzte inprimakiak atariaren/intranetaren bidez:

  • Publikoak.
  • Pribatuak.
  • Pribatu anonimoak.

Bi motatako informazioz osatzen da inprimaki bat:

  • Informazio orokorra.
  • Inprimakia osatzen duten eremuetako informazioa.

96

inprimakien eta eskabideen kudeaketa eskabideak
Inprimakien eta eskabideen kudeaketaEskabideak
  • Inprimaki horien bidez jasotzen dugun informaziora sartzeko. Pertsona-talde desberdinen esku utz daiteke eskabideak kudeatzeko ardura.

100

inprimakien eta eskabideen kudeaketa eskabideak1
Inprimakien eta eskabideen kudeaketaEskabideak
  • Egin behar diren funtzioak:
    • Jasotako eskabide bat kontsultatzea. Datuak aldatzeko aukerarik gabe.
    • Eskabidea kudeatzea, horren eskabideak aldatzea eta oharrak gehitzea.
    • Excel formatuan behera kargatzea informazioa.

101

erabiltzaileak eta profilak kudeatzea
Erabiltzaileak eta profilak kudeatzea
  • Plataformako erabiltzaileen eta profilen sistema XLNetsekin integratuta dago irakasleei eta AZLei dagokienez.Ikasleentzat, berriz, kudeaketa akademikoko integrazio bat dago.
  • Erabiltzaileen kontuak soilik kargatuko dira.Plataforma honetan emango zaizkie baimenak kontu horiei.Ikastetxe bakoitzeko sistema-administratzaileak gauzatu behar du kudeaketa hori:
    • Kontrol-panela >> Erabiltzaileak.
    • Kontrol-panela >> Rolak.

102

erabiltzaileak eta profilak kudeatzea1
Erabiltzaileak eta profilak kudeatzea
  • Rol-motak: komunitatea eta normala.
  • Rol-motek zehazten dute zer esparrutan aplikatuko den rol horren segurtasuna/ikuspena. Hau da:
    • Komunitate-motako rol bat komunitate bateko erabiltzaile bati profilak aplikatzeko erabiltzen da, beste komunitate batekoa ez denean. Adibidez: Administratzailea_Estekak.
    • Mota normaleko rol bat erabiltzaile bati profilak aplikatzeko erabiltzen da, komunitatea kontuan hartu gabe. Adibidez: Helbidea.

103

erabiltzaileak eta profilak kudeatzea2
Erabiltzaileak eta profilak kudeatzea
  • Ataza:
    • Komunitate / ikastaro berri bat sortzea. Orrialde pribatuak:
        • Hasiera
        • 1. orrialdea
          • 1. ikastaroaren deskribapena
          • 2. ikastaroaren deskribapena
        • 2. orrialdea
        • Helbidea
          • Dokumentazio orokorra
          • Ordutegiak
        • Estekak administratzea
    • Oinarrizko gaia aplikatzea

104

erabiltzaileak eta profilak kudeatzea3
Erabiltzaileak eta profilak kudeatzea
  • Ataza:
    • Bi rol sortzea:
      • Admin_Esteka: <komunitatea>
      • Helbidea:<ataria>
    • Bi erabiltzaile sortzea.
    • Orrialdeetara sartzeko aukerak pertsonalizatzea.

105

erabiltzaileak eta profilak kudeatzea4
Erabiltzaileak eta profilak kudeatzea
  • Honako orrialde-egitura hau edukitzea gomendatzen da:
    • Plataformaren administrazioa.Administratzailea soilik sartu ahal izango da.Orrialde horren azpian:
      • Aplikazioetarako estekak, ikastetxeko aplikazioen portletarekin.
      • Foroak, foroen portletarekin (komunitateak halakorik badago soilik).
      • Taula, administrazioko portletarekin.

106