lan zuzenbidea n.
Download
Skip this Video
Loading SlideShow in 5 Seconds..
Lan Zuzenbidea PowerPoint Presentation
Download Presentation
Lan Zuzenbidea

Loading in 2 Seconds...

play fullscreen
1 / 11

Lan Zuzenbidea - PowerPoint PPT Presentation


  • 154 Views
  • Uploaded on

Lan Zuzenbidea. 2012- 2013 Mikel Urrutikoetxea Barrutia Bulegoa: 8 Luzapena.; 3109 E-maila mikel.urrutikoetxea@ehu.es Web-orria: http://urrutibaeuskara.wordpress.com Tutoretzako orduak (1. lauhilabetean): astelehenean 9tik 12ra arte eta Aztekenean 11tik 12ra arte. Sarrera.

loader
I am the owner, or an agent authorized to act on behalf of the owner, of the copyrighted work described.
capcha
Download Presentation

PowerPoint Slideshow about 'Lan Zuzenbidea' - helia


An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Presentation Transcript
lan zuzenbidea

Lan Zuzenbidea

2012- 2013

Mikel Urrutikoetxea Barrutia

Bulegoa: 8

Luzapena.; 3109

E-maila mikel.urrutikoetxea@ehu.es

Web-orria: http://urrutibaeuskara.wordpress.com

Tutoretzako orduak (1. lauhilabetean): astelehenean 9tik 12ra arte eta Aztekenean 11tik 12ra arte

sarrera
Sarrera
  • Aurten irakasgaia Graduaren barruan eta Kredituak transferitzeko sistema europarrean edo ECTS-en arabera gauzatu behar dugu. Horrek eskatzen du irakaskuntza/ikasteko prozesua bideratzea ez soilik edukiera teorikoak eskuratzera baizik eta gaitasun batzuk lortzera. Gaitasunak arazo batean parte hartzeko trebeziak edo fakultateak bezala defini ditzakegu.

Gure irakasgaian ondokoak definitu ditugu:

Gaitasun espezifikoak:

  • -1. aplikatu beharreko arau juridikoak ezagutzea, zehaztea eta ulertzea, aplikatzeko erregela edo printzipioen arabera.
  • -2. laneko instituzio juridikoak barneratzea, bakoitzari dagokion erregimen juridikoa zehazteko helburuaz.
  • -3. oinarrizko lan zuzenbidearen dokumentuak egite eta kudeatzean trebetasuna lortzea.
  • -4. kasu zehatza erabakitzekotan lan zuzenbideko argudiatzeko gaitasuna eskuratzea

Zeharkako Gaitasunak:

  • -5. taldean lan egiteko gaitasuna garatzea, eta baita ere, argudioak azaltzeko trebezia hedatzea bai ahoz bai idatzizko adierazpenetan
  • -6. Baliabide erabilgarriak (arau bildumak, lege eta jurisprudentziaren datu-baseak, web-orriak,…) era egokian ezagutzea eta erabiltzea, arauk, epaiak eta lan dokumentuak bilatu eta aukeratzeko helburuaz.
sarrera1
Sarrera
  • Ikusten denez, irakasgai honen bidez bi helburu nagusiak lortu nahi dugu. Bata, zehatzagoa, lan kontratuaren inguruan sortzen diren gorabeherak eta arazoak kudeatze juridikoa (dokumentu betetzetik irizpide juridiko sortzeraino) egiteko trebeziak eskuratzean gauzatzen da . Bestea, orokorragoa da, lan arloko zuzenbidea eta oro har zuzenbide osoaren sarrera gisa bezala ulertu behar dugu, Lan Zuzenbidean lehen aldiz ikaslea lan arloko ordenamenduarekin kontaktuan sartzen baita.
  • Ikasleak gaitasuna hauek lortu dituen ebaluatzeko azken azterketako sistema ez da oso egokia. Beraz, ebaluatzeko sistema orokorra presentziaren bidezko ebaluatze jarraitua izango da. Salbuespena bezala, ebaluazio jarraituan eskatzen dituen baldintzak betetzen ez dituen ikaslearentzat azken azterketako ebaluatzea egongo da.
lan zuzenbide irakasgaiaren aurkezpena
Lan Zuzenbide irakasgaiaren aurkezpena
  • Lan Zuzenbidearen PROGRAMA
  • EDUKIA
  • 7 gune berezi ahal da;
    • 1Lau hilabetekoa
      • a. Lan zuzenbidearen esanahia eta bere eraketa historikoa
      • b. Lan zuzenbidearen Iturri arautzaileak
      • c.Lan-kontratuaren eraketa
    • 2 Lau hilabetekoa
      • c.Lan-kontratuaren eraketa (JARRAIPENA)
      • d. lan kontratuaren edukia
      • e. lan kontratuaren gorabeherak
  • Hona hemen atal bakoitzari dagozkion gaiak
    • a =1 ikasgaia
    • B=2 eta 3ikasgaiak
    • C= 4,5,6 eta 7 ikasgaiak
    • D=8,9eta 10 ikasgaiak
    • E=11,12 eta 13 kasgaiak
aurkibidea
Aurkibidea
  • 1. Lan zuzenbidearen esanahia eta garapena
  • 2. Lan zuzenbidearen Iturri arautzaileak
  • 3. Lan Zuzenbidearen iturri arautzaileen aplikazioa
  • 4. Lan-kontratuaren definizioa eta ezaugarriak
  • 5. lan kontratuaren subjektuak
  • 6. lan harremanaren sorrera, betekizunak eta ondorioak
  • 7. lan kontratuaren motak.
  • 8. Lan ematearen nolakotasuna eta zenbatekotasuna zehaztea: Lanbide sailkatzea eta Lana eta denbora
  • 9. Soldata
  • 10. Enpresaria eta langileen eskubideak eta betebeharrak
  • 11. Lan prestazioen aldakuntza
  • 12. Lan kontratuaren etendura eta etenaldiak
  • 13. Lan kontratuaren iraungitzea
      • Egia esan eta laburbiltzeko bi atal nagusi berezi ahal dira;

Lan zuzenbidearen iturriak eta lan kontratua

materiala
Materiala
  • Web-orria badago irakasgaiari buruz:http://urrutibaeuskara.wordpress.com, moodle-an ere jarriko dira apunteak
  • -Klasean ez dut diktatzen; klase emateko erabiltzen ditudan apunteak zure eskuetara heltzeko prest daude
  • Eskematik at hainbat dokumentu (kontratu-ereduak, nominak eta abar eskuragarri dituzue web-orrian). Eginbeharrak eta bestelako dokumentazio orri horretan topatu ahal dituzue
  • Esku-libururik =>Erderaz testu liburu asko daude, ez da agintzen liburu zehatzik erosteko, baina gomendatzen dizuet hurrengo hau;Ramirez Martinez, J.M.; “Curso básico de Derecho del Trabajo para titulaciones no jurídicas”, Valencia, Ed. Tirant . Euskaraz itzulpenaren bat badago, esate baterako: Lan zuzenbidearen ikasgaiak, Deustuko Unibertsitatea, 2004, baina pixka bat zaharkituta beraz
  • Iturriei buruz hurrengo liburuxka kontsulta daiteke: Gorostiaga, K, Irurtzun,K. eta Urrutikoetxea, M Lan zuzenbidearen iturriak. Eleria, Donostia, 1999
  • Langile-Estatutua. Lan arloko Lege-bilduma (Aranzadi-rena ondo dago)
lan zuzenbide irakasgaiaren ebaluaketa
Lan Zuzenbide irakasgaiaren ebaluaketa
  • 2010/2011 ikasurtearen ebaluatzeko irizpideak:
  • Ebaluatzeko bi sistemak): ebaluazio jarraitua eta azken azterketa. Lehengo da orokorra eta bigarrena salbuespena. Beraz, lehengoan parte hartu ezin duenak 2.a eskatu behar du justifikatuz bere egoera.
  • 1. presentziaren bidezko ebaluaketa jarraitua
    • Sistema hau erabiltzeko ikasleak zenbait betekizun bete behar du:
      • Egunero klasera etorri eta parte hartzea (bereziki klase praktiketara) Ebaluazio jarraituan parte hartzeko asistentzia ehuneko 75a izan behar da.
      • Norbanako edo taldeko lanak garaiz ematea
      • Eta lanak ondo eta egoki burutzea
    • Betekizun hauek burutzen dituzten ikasleentzat egiaztatzeko froga bat egingo da lau hilabete bakoitzean.
slide9
Oharrak:
  • Azterketa teorikoa izango da; testa edo froga objektiboa eta galdera laburrekin edo galdera luzeagoak erantzuteko. Hala ere, eginkizunaren bat ez bada gauzatu edo gainditu azterketa sartuko da baita ere.
  • Asignatura gainditzeko lauhilabeteko bakoitzaren frogak aprobatu behar dira.
  • Betekizunak ez badira asetzen sistema honetatik at geratuko da ikaslea
lan zuzenbide irakasgaiaren ebaluaketa1
Lan Zuzenbide irakasgaiaren ebaluaketa

2. sistema: azken azterketaren bidezko ebaluaketa

  • Aurreko sistema erabili ez dutenentzat
  • Gaiak programakoak dira eta klasean banatutako apunteen eta egindako kasuen bidez garatzen dira.
  • Azterketa bakarra egingo da, ekainean
  • Azterketek bi atal dituzte; teorikoa (10tik 7raino balioztatzen dena; eta praktikoa (10tik 3raino baloratutakoa) baina lehengo zatian gutxienez 3,5 puntu eta bigarrenean bederen puntu bat eta erdia atera behar da, irakasgaia gainditzeko.
  • teorikoa testa edo galdetegi laburrekin eta garatzeko galderekin osa daiteke)
  • Emaitza orokorra izango da, irakasgai osoa gainditu edo ez
iraileko deialdia
Iraileko deialdia
  • Ebaluazio jarraituan parte hartu dutenentzat lau hilabete bakoitzaren nota partziala mantenduko da iraileraino. Beraz, deialdi horretan soilik gainditu ez dena sartuko azterketan.
  • Azken azterketako ebaluazioa egin dutenek aprobatu ez badute ekainean irakasgai osoa izango dute irailerako.
  • Ebaluatzeko sistema; azken azterketa bezalakoa izango da (zati teorikoa eta praktikoa izanik (70% eta 30%, hurrenez hurren)