1 / 10

LEHEN MUNDU GERRA

LEHEN MUNDU GERRA. REALPOLITIKETIK WELTPOLITIKERA.

rian
Download Presentation

LEHEN MUNDU GERRA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. LEHEN MUNDU GERRA

  2. REALPOLITIKETIK WELTPOLITIKERA • Bismarcken politika: Alemaniak lehentasun bat zuen,interes nazionala babestea, eta realpolitikaren printzipioak kanpo politikan ezartzen hasi zen, estatuaren arteko aliantza sistemak eratzeari ekin zion. Bismarckek Alemania Europako ardatz bihurtu nahi zuen, hainbat aliantza sinatu zituen Alemaniak beste estatu batzuekin: • 1881- Hiru enperadoreen liga, Alemaniak aliantza eratu zuen Austria-Hungaria eta Errusiarekin. • 1882- Aliantza hirukoitza Austria-Hungariarekin eta Italiarekin, ez zuen guztiz bazterrean utzi Errusiarekin zuen lotura. • Gillermo bigarrenaren kanpo politika • Gillermo bigarrenak estrategia diplomatiko berria sortu zuen, weltpolitika. Frantzia isolatzeak garrantzia galdu zuen Alemaniarentzat, Alemania politika helburu berrien arabera aldatu zen eta horrela ontzidi boteretsua sortu zuen ontzidi britainiarrari aurre egiteko, eta kolonien banaketan parte hartzeko eskatu zuen.

  3. Alemaniak mundu potentzia bihurtu nahi zuen: kaiserrak berak esana zuen ontzidia zela weltpolitika garatzeko tresna. Gerra aurretik, britainiarren ontzidia Alemanena baino hobea zen, hla eta gustiz ere Alemanen ontzidia Europako bigarren potentzia zen itsasoan. • BLOKEEN SORRERA • 1890eko hamarkadatik aurrera, gerrarako bidea bizkortu egin zen, bi gertakari zirela eta: • Nazioarteko aliantza trinkoak ezarri zituzten, aliantza horiek ia bloke bezala funtzionatzen zuten, nahiz eta printzipio ideologiko ezberdinak euki. • Aurrez aurreko blokeak • Europako potentziak bi bloketan banatu ziren: • Lehen blokea Aliantza hirukoitza zen, hemen Alemania, Austria-hungaria eta Italia zeuden, aliantza Bismarcken diplomazioaren arabera sortu zen, Austro-Hungariar inperioak Errusiari Balkanetako bidea itxi zion aliantzari esker, Erromako arazoan Viena aita santuaren alde jartzea galarazi zuen, eta Afrikako iparraldean zituen interesak ziurtatu zituen.

  4. Bigarren blokea Entente Hirukoitza zen, Erresuma Batuak, Frantziak eta Errusiak osatu zuten, Aliantza hirukoitzeko kideen erasoetatik babesteko sinatutako zenbait akordioren bidez. Entente horrek Frantzia isolamendutik atera zuen, eta Alemania bi fronteren aurkako gerra arriskuan jarri zuen. • Kolonietako krisiak • Bi liskar iturri nagusi izan ziren, Maroko eta Balkanak • Marokon hainbat gatazka egon ziren, denak Gillermo bigarrenaren inguruan sortutakoak, enperadoreak Frantzia eta Ingalaterraren aliantza hautsi nahi zuen eta, baina azkenean aliantza horrek guztiak sendotu egin ziren. • Lehen gatazka 1905ean izan zen, Alemaniako enperadorea Tanger-era joan eta hitzaldi batean Marokoko sultanaren eta erresumaren independentziaren aldekoa zela aldarrikatu zuenean, horren ondoren, Algecirasko nazioarteko biltzarrarerako deia etorri zen. • Bigarren gatazka, 1911n izan zen, Panther korazatu alemana Agadir eko portuan sartu zelako, Frantziari Marokon sartzeagatik erronka eginez. • Balkanetan ekialdeko arazoa piztu zen: • Zenbait independentzia prozesu sortu ziren,(Serbian, Grezian, Errumanian, Bulgarian) eta balkanetako mapa politiko berria eratu zen.

  5. 1878ko Berlingo kongresuak Austria-Hungariak eskualde horretan zuen boterea berretsi zuen, Bosnia-Herzegovina kudeatzeko ardura eman zion eta. • Austria-hungariaren eta Errusiaren arteko liskarrak arazo sko sortu zituen, bi erresumek balkanetako eskualdea kontrolatu nahi zuten,bai politikoki eta bai ekonomikoki ere. Bestalde, Serbiako erresumak Serbia handia sortu nahi zuen, serbio guztiak estatu batean biltzeko. • BERRARMATZE MATERIALA ETA BERRINDARTZE MORALA • Gerra sortzearen arrazoiak ez ziren izan bakarrik blokeak eta gatazkak sortu zirelako, beste bi faktore zeuden: Potentzia nagusien berrarmatzea eta gerrak ideologikoki legitimizatzea. • Berrarmatze politika • Armadak ikaragarri hazi ziren, salbuespen bakarra Britaina handia izan zen, gainerako potentziek ia bikoiztu egin zituzten lurreko eta itsasoko armadetako soldaduak. Soldadutza ere ezarri zen, eta horren ondrioz militarrak ere bizkorrago mobilizatzen hasi ziren. • Armadek ekipamendu askoz hobea zuten, XIX. Mendean industria asko aurreratu zen eta armadak sistematikoki ezartzen hasi ziren: arma berriak egin zituzten, korazatuak, itsaspekoak etab.

  6. Legitimizazioa ideologikoa • Berrindartze morala oraindik ere handiagoa izan zen, gutxi batzuk baino ez ziren agertu militarismoaren aurka eta azaldu ziren gehienak alderdi sozialistetakoak ziren. • Abertzaletasun sutsua indartu zen, batez ere Alemanian, horregatik ez zen inongo oztoporik izan gerra pizteko. • GERRAREN HASIERA • Gerra 1914ko Uztailean hasi zen eta hau bideratu zuen lehen gertakaria Frantzisko Fernando artxidukeak Sarajevora egindako bidaian Bosniaren eskutik jasandako atentatu baten ondorioz heriotza galtzea izan zen. • Austriak Serbiari ultimatuna eman zion eta gerra deklaratu zion. • Errusiak, Serbiarren alde egin zuen bere alaiatua zelako • Gerraren Bilakaera: • Gerrak fronteetan: Masen benetako lehen mundu gerra izan zen eta lehenbiziko aldiz, erabili zituzten aurrerapen tekonologikoak. • Gerrako aurkari nagusiak: Aliantza Hirukoitza osatzen dutenek, Entente Hirukoitzaren aurka.

  7. Gatazkaren faseak: a)Mugimendu Gerra: Alemanek gerra azkarra antolatu zuten, Frantsesen frontera deusestatzeko eta Errusiako armadari aurre egiteko. b)Lubakietako Gerra: Bi ezaugarri zituen: fronterak eginkortu ziren eta lubakian oinarritutako defentsa taktikak erabili zituzten(kasu hau Verdún) • c)Hirugarren Fasea(1917.urtea): Bi gartakari aiapgarri:bat, fronte errusiarraren gainbehera eta, bestea, Estatu Batuak gerran sartu ziren. • Atzeguardiako gerra: • Atzeguardiako Gerra • Gerraekonomia:Gerrara joandako pertsonek lanean utzitako hutsuneak betetzeko jendea behar zen.Frantziaren lurralde zati bat Alemaniak zuen,Briatania Handiak eta Estatu Batuak importazio gaien beharra zuten eta honen ondorioz emakumeak lantegian lanean hasi ziren

  8. Estatuak ekonomian parte hartzeko beharra:Zuzenean parte hartu behar zuen, prezioak ezartzeko, ekoizpena zuzentzeko eta merkatua erregulatzeko. • Herrialde neutralak eta Estatu Batuak:Gerrari esker Estatu Batuen ekonomia nazionala indartu zen gehien: elikagaien esportazioa bikoiztu eta aliatuei maileguak eskatu. • Gerraren amaiera • Gerraren amaiera Rethondes hirian sinatu zen Alemania eta irabazleen artean. Alemaniak armada Rhinaren ekialdera erretiratu behar zuen, Estatu Batuak gerran sartzeak garrantzi handia izan zuen. • Gerraren azterketa: • Heriotza asko:65milloi jende joan zen gerrara, handik,9 milloi hil ziren, galera handienak Frantziar armadak izan zituen. • Galera materialak: Meategi eta nekazaritzako lur eta etxaldeak galdu ziren leku askotan

  9. Estatu Nazional Berrien sorrera: Bake hotzarmenak aldaketak ekarri zituen, galtzaile izandako imperioak zatituta geratu ziren adidez;otomandar imperioa..., ondorioz, administrazio egitura berriak sortu, garapen aldaketak eta eskualdeak lurralde ekonomiko homogonoetan kokatu zituzten. • Aldaketak nazioarteko mailan: Nagusitasun ekonomikoa Estatu Batuak zuen gerra amaieran eta Europako ekonomiak menpean hartu zituzten • Bakearen antolakuntza • Bakearen printzipio nagusiak: Gerra ondoko buruzagiek uste zuten gerra amaitu eta baita belle epoque sistema ezarri ahalko zutela. Itunak baldintza gogorrak ezarri zizkion Alemaniari, bera bota zuten errudun bakarra, Europako maparen eraldaketa eta kolonietan banatu zituzten.

  10. BAKE ITUNAK -A) Parisen bildutakoak: Austriarhungariar imperioa deusestatzea eta Alemania ahultzea. -B) Herrialde bakoitzaren interesak: Estatu Batuak: 14 puntu aurkeztu zituen eta bi onaru zituzten, bat; nazionaltasunaren printzipioa ezartzea eta, bestea; Nazioen elkartea sortzea. Britania Handiak:Otomandar imperioaren etorkizuna Italia: Kosta Adriatikoko lurraldeak anxionatu. • Nazioen elkartea: Negozioaren bidetik, bakea ziurtatzea eta gaztazkak konpontzea eginbeharra zuen erakundea.

More Related