1 / 29

GERRA HOTZA

GERRA HOTZA. GERRA HOTZA. Kontzeptua. Kontzeptua. Gerra Hotza:

cayla
Download Presentation

GERRA HOTZA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. GERRA HOTZA

  2. GERRA HOTZA Kontzeptua

  3. Kontzeptua Gerra Hotza: • “Gerra Hotza” terminoak 1945 eta 1989 bitarteko nazioarteko harremanak zehazten ditu. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, bi superpotentziak, hau da, Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna, etengabeko tentsio dinamikan sartu ziren. Handik gutxira tentsio hori mundu osora zabaldu zen. Hori da Gerra Hotza

  4. Kontzeptua Gerra Hotza: • Gerra ondoren, munduaren berreraikuntza politikoa Aliatuen buruzagiek konferentzia sorta batean hartutako erabakien ondorioa izan zen: Jaltakoa, Potsdamekoa • Konferentzietan, lehenengo desadostasunak sortu ziren Europaren berreraikuntzaz, ezarri beharreko erregimen politikoez eta nazioen arteko muga berriez

  5. Kontzeptua Gerra Hotza: • Estatu Batuak, Gerra amaitu zenetik, mundu kapitalistaren lider ziren. Sobietar Batasuna mundu sozialistaren ordezkari bakarra zen une hartan; garaipenak eragin zabalagoa izateko aukera eman zion. Borroka bukatu eta gero, potentzien artean azaldu zen konponezinaren ondorioz, elkarren kontrako bloke bi eratu ziren, Gerra Hotzaren protagonista nagusiak

  6. Kontzeptua Gerra Hotza: • Blokeen arteko tentsioa etengabea zen; hala ere sekula ez zen erabateko gerra egoerara iritsi. Tentsio goreneko uneak tokian tokiko gatazken bidez gainditu ziren beti; normalean bi superpotentzien gune neuralgikoetatik urruti • Estatu asko, Hirugarren Mundukoak batez ere, bi bloke horietatik at gelditu ziren, eta ez-alienazioa aldarrikatu zuten; dena dela, erabateko neultraltasunik ez zen inoiz izan, eta azkenean bloke batera edo bestera hurbildu ziren

  7. Kontzeptua Gerra Hotza:

  8. GERRA HOTZA Gerra Hotzaren faseak

  9. Gerra Hotzaren faseak • Sarrera • Faseak • Tentsio gorena (1947-53) • Blokeen finkapena • Mendebaldeko blokea • Ekialdeko blokea • Krisi nagusiak • Bakezko bizikidetasuna (1953-77) • Bakezko bizikidetasunaren arrazoiak • Gatazka nagusiak • Gerra Hotzaren berrindartzea eta amaiera (1977-91)

  10. Gerra Hotzaren faseak Sarrera: • Ohiko kronologiari jarraituz, gerra hotzaren bilakaeraren hiru etapa egon litezke Faseak: 1.Tentsio gorena (1947-53) • Blokeen finkapena: • Sobietar Batasunak, gerra amaitu eta berehala, bere armadaren kontrolpen zegoen Europa ekialdeko herri gehienetan gobernu komunistak ezarri zituen. Gobernuok erregimen sobietarren antzeko sistemak ipini zituzten • Mendebaldekoek, berriz, alderdi komunistak baztertu eta demokrazia parlamentarioko erregimenak bultzatu zituzten • Munduaren zatiketa bi bloketan, mendebaldekoa Estatu Batuen kontrolpean eta ekialdekoa SESBen kontrolpean, sendotu egin zen akordio eta gertakari batzuen bidez: Marshall Plana, Nato, Comecon, Varsoviako Ituna, Berlineko Blokeoa

  11. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 1.Tentsio gorena (1947-53) • Blokeen finkapena • Mendebaldeko Blokea • Marshall Plana • 1947tik aurrera, Estatu Batuek laguntza ekonomiko handia bideratu zuten Europaren ekonomia suspertzeko eta sobietar hedapena gelditzeko. Laguntza programa Marshall Planean zehaztu zen • Nato • 1949an bloke amerikarrak aliantza militarra eratu zuen, OTAN edo NATO (Ipar Atlantiko Tratatuaren Erakundea), argi eta garbi bloke komunistaren kontrakoa • Base militarrak • Beste itunei esker, Estatu Batuek Sobietar Batasunaren aurkako base militarrak eraiki ahal izan zituzten mundu osoan zehar. Argi ikusten zen Estatu Batuak beren blokeko lider eztabaidaezinak zirela

  12. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 1.Tentsio gorena (1947-53) • Blokeen finkapena • Ekialdeko Blokea • Ekialdeko blokeak beste bloke bezala jokatu zuen eta antzeko bi erakunde sortu zituen • Comecon • Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua: 1949an ekialdeko blokeak merkatu batu sozialista eratu zuen. Helburu nagusia plangintza ekonomikoko politikak eta elkarrenganako laguntza teknikoa koordinatzea zen • Varsoviako ituna • 1955ean, sozialistek euren aliantza militarra antolatu zuten: Varsoviako hitzarmena

  13. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 1.Tentsio gorena (1947-53) • Krisi nagusiak • Berlingo krisia • Berlingo krisiak bloke antagonikoen antolamendua bizkortu zuen • Gerra ondoren aliatuek Alemania militarki okupatu eta lau aldetan zatitu zuten beren agindupean (Berlin sobietarren aldean geratu zen) • 1948an, Erresuma Batuak, Frantziak eta Sobietar Batasunak berauen hiru zatiak alemaniar Estatu bakar batean bildu ziren

  14. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 1.Tentsio gorena (1947-53) • Krisi nagusiak • Berlingo krisia • Horren ondorioz, sobietarrek Berlin hiria blokeatu zuten Alemania mendebaldea eta hiriaren mendebaldeko loturik egon ez zitezen • Blokeoak urte bete iraun zuen eta estatubatuarrek ipinitako aire-zubiari esker heldu zitzaizkion hornigaiak Berlin mendebaldeari • Berlineko krisiak behin betiko aldendu zituen Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna

  15. Gerra Hotzaren faseak

  16. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 1.Tentsio gorena (1947-53) • Krisi nagusiak • koreak gerra • Koreako penintsula Japoniako inperioarena izandakoa zen • 1945ean, erdibidu egin zuten: iparraldeaz sobietarrak arduratu ziren eta hegoaldea estatubatuarrek hartu zuten • 1949an armada biak atera ziren baina banaketa hantxe gelditu zen: iparraldean gobernu komunista zegoen eta hegoaldean, mendebaldekoen aldekoa

  17. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 1.Tentsio gorena (1947-53) • Krisi nagusiak • koreak gerra • 1950ean, iparraldeak, sobietarrek trebatuta eta hornituta, hegoaldea inbaditu zuen • Estatu Batuek tropak bidali zituzten Nazio Batuen banderapean • 1953an, bakea sinatu eta Korearen banaketa sendotu zen

  18. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 1.Tentsio gorena (1947-53) • Krisi nagusiak • koreak gerra

  19. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 2.Bakezko bizikidetasuna (1953-77) • Hirurogeiko hamarkadatik aurrera nazioarteko tirabirak urritu egin ziren. Potentzia handi biek errespetua agindu zioten elkarri, esanaz ezberdintasun ideologikoak eta bestearen eraginpeko lurraldeak errespetatuko zituztela. Bizikidetza baketsuaren garaia zen, Kennedy presidente amerikarrak eta Khrustxev sobietarrak bultzatuta • Bakezko bizikidetasunaren arrazoiak: • Monopolio nuklearraren amaiera • Estatu Batuek monopolio nuklearraren galtzearen ondorioz armamentu lehia handitu egin zen. Armamentu hazkundea kontrolatzeko bi superpotentzien arteko bilerek blokeen arteko hurbilketa eragin zuten; bilerek bloken arteko lankidetza bultzatu zuten • Buruzagitza politikoen aldaketa • Khrustxev, Truman eta beranduago Kennedy bakezko bizikidetasunaren azaldu ziren • Blokeen baitako arazoak • 50ko hamarkadaren erdialdetik, blokeen baitako diziplina hausten hasi zen. Bi superpotentziek blokeen batasunari eusteko zailtasunak nabarmenak ziren

  20. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 2.Bakezko bizikidetasuna (1953-77) • Bakezko bizikidetasunaren arrazoiak: • Txinaren eta Sobietar Batasunaren arteko haustura • Txina komunista, 60ko hamarkadatik aurrera erreferente bilakatu zen Hirugarren Munduko askapen mugimendu askorentzat • Hirugarren Mundua • Afrika eta Asiako deskolonizazioak blokeen zatikaketa zalantzan jarri zuen. Horrela 1955ko Bandungeko Biltzarrean Estatu ez-alienatuen mugimendua sortu zen • Beraz, blokeen nagusitasuna zalantzan jartzen hasi zen

  21. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 2.Bakezko bizikidetasuna (1953-77) • Krisi nagusiak • Vietnam • 1954ko Genevako itunaren bitartez Vietnam erdibitzea erabaki zen: Iparraldean komunismoa eta hegoaldean estatubatuarren aldeko Vietnamgo Errepublika • Vietnamgo errepublikan herritar gehienek Estatu Batuen kontrako jarrera hartu zuten • Egoera horretan, 1960an Hegoaldeko Vietnamgo Askapen Nazionalerako Frontea (Vietcong) sortu zen; gobernuaren kontra borrokatu zuten

  22. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 2.Bakezko bizikidetasuna (1953-77) • Krisi nagusiak • Vietnam • Vietcong gerrillak, Ipar Vietnamen, Txinaren eta Sobietar Batasunaren laguntza izan zuen • Hego Vietnami Estatu Batuek lagundu zioten • 60ko hamarkadan Estatu Batuek zuzenean esku hartu zuten: tropak bidali zituzten, bonbardaketan egin zituzten … • Estatu Batuek ezin izan zuten Vietcong menperatu • 1975an estatubatuarrek Hego Vietnam utzi zuten eta onartu zuten Vietnam bakarra eta gobernu komunistakoa eratzea

  23. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 2.Bakezko bizikidetasuna (1953-77) • Krisi nagusiak • Vietnam

  24. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 2.Bakezko bizikidetasuna (1953-77) • Krisi nagusiak • Kubako misilen krisia • Kuban 1959tik sobietarren aldeko erregimena zegoen • 1962ko uztailean, sobietarrak kohete baseak ipintzen hasi ziren, Ipar Amerikako hiri nagusiei erasotzeko modukoak • Estatu Batuek blokeoa agindu zuten kubarantz material estrategikoa zeramaten ontzientzat • Holokausto nuklearraren beldurra mundu osora hedatu zen • Azkenean, sobietarrek bertan behera utzi zituzten baseak eta armak kenduko zituztela agindu zuten

  25. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 2.Bakezko bizikidetasuna (1953-77) • Krisi nagusiak • Kubako misilen krisia

  26. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 3.Gerra Hotzaren berrindartzea eta amaiera (1977-91) • 1977-1985 bitartean, arma lehiaren areagotzearen ondorioz, gerra hotza indartzen hasi zen berriro • Sobietarren jarrera 1977 eta 1985 bitartean • 1977an, SESBk Europan eta Asian kontrolatzen zituen lurraldeetan 5.000 kilometroko irismeneko SS-20 misilak hedatu zituen • Aldi berean, sobietarrek Hirugarren Mendean zuten parte hartzea areagotzen hasi zen

  27. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 3.Gerra Hotzaren berrindartzea eta amaiera (1977-91) • Estatu Batuetako jarrera Reaganen aroan • 1981eko hauteskundeetan Ronald Reaganek irabazi zuen honako programarekin: berrarmatze psikologiko, ekonomiko eta militarraren bidez estatubatuarren nagusitasuna berreskuratzea • Ondorioz gastu militarra handitu zen: Galaxietako gerra • Horren ondorioz gerra hotzaren izua berriro piztu zen

  28. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 3.Gerra Hotzaren berrindartzea eta amaiera (1977-91) • Gerra hotzaren amaiera • 1985ean, Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasuneko presidentea izendatu zuten • Gorbatxoven agintaldiak irekidura politikoko (Perestroika) aro baten hasiera markatu zuen, gerra hotzaren amaiera erabat bultzatu zuena • Perestroika erreformak martxan jarri zituen • Glasnot, edo gardentasun informatiboa: prentsa-zentsuraren amaiera esan nahi zuen • Pentsamolde berria edo Estatu Batuekiko distentziorako itzulera, ondorio gisa desarme-itun garrantzitsuen izenpetzea ekarriko zuena

  29. Gerra Hotzaren faseak Faseak: 3.Gerra Hotzaren berrindartzea eta amaiera (1977-91) • Gerra hotzaren amaiera • Perestroikak sobietarren sistemaren krisia begi bistan jarri zuen • Horren ondorioz: • Bloke sobietarra desegin zen • 1989an Berlingo Harresia erori zen • 1991n, Varsoviako ituna desagertu zen • Gerra hotza amaitzear zegoen

More Related