1 / 9

JOSTAILUAK

JOSTAILUAK. JOSTAILUA Jostailua jolasarekin lotuta badago ere, ez du jakin- min handirik sortu duela gutxira arte. XX.Mendean egin ziren lehen azterketa eta ikerketak.

nibaw
Download Presentation

JOSTAILUAK

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. JOSTAILUAK

  2. JOSTAILUA Jostailua jolasarekin lotuta badago ere, ez du jakin- min handirik sortu duela gutxira arte. XX.Mendean egin ziren lehen azterketa eta ikerketak. Gaur egun psikologia, pedagogia, soziologia eta industria arduratu egiten dira jostailuen izareaz, ezaugarriez eta haurren jolasaldietako beharretara egokitzeaz.

  3. Haurrak jarduera ludikoetan jolasgaitzat erabiltzen dituen tresnei behatuz, esan dezakegu, haur gehienek jarduera horietan erabiltzen dituzten objetu asko ez zirela horretarako asmatu berez. ADIBIDEZ: Haurrei biziki gustatzen zaie elementu naturalekin jolastea: lurra, ura, hostoak,.. Jolasaren testuinguruan, EDOZEIN “OBJETU” JOSTAILU PREZIATU BIHUR DAITEKE HAURRARENTZAT. Jolasa eta jostailua elkarri lortuta daude?- Elkarri lotuta daude, baina haurrek orduak eta orduak eman ditzakeela inolako euskarri- materialik gabe, hau da, jolasean jostailurik gabe. ONDORIO GARRANTZITSU BI: Jolasa lehenagokoa da, beraz jostailua ez da ezinbestekoa haurren jolasean. Jostailuak ezinbesketekoak izan arren, askotan objetu ludikoak, jostailuak erabiltzen dituzte beraien jolasetan.

  4. JOLASAREN DEFINIZIOA ETA FUNTZIOAK Autore adina definizo daude: P. Borotavena: “Jolaserako berez nahikoa den elementu bat da jolasa. Erabilerak soilik ematen dio jostailuari bere behin betiko izaera; jostailu gisa asmatutako objetua eta beste helburu baterako erabiltzen dena, ez jolasteko, ez da jostailua”. M. De Borjak: “ Giza jolasa estimulu eta dibertitzeko bereziki pentsatutako, diseinatutako eta landutako elementua. Haurrak dibertitzeko eginak, haien sormena bultzatzen dute, eta hortik abiatuta eragina dute haien gorputz, motrizitate, afektibitate, adimen, sormen eta soziabilitatearen garepenean”.

  5. JOSTAILUAK ZER IZAN BEHAR DU ETA ZER EZ DU IZAN BEHAR? Jostailua joslasteko objetutzat ikusi behar da, helduak fabrikatuta edo haurrak berak landua edo naturalki lortua. Jolasteko aukera bultzatzen duena, gaitasunak garatzen dituena eta sormena eta irudimena sustatzen duena. Jostailuak ez dio haurrari oztopoak jarri behar bere burua askatasunez adierazteko eta irudimena erabiltzeko. AUTORE EZBERDINEN DEFINIZIOEN ELEMENTU KOMUNAK: Haurren eskuetan dagoenean jolasera bultzatzen duen edozein objetu da jostailua. Jostailu batzuk modu zehatz eta zorrotz batean soilik erabil daitezke, baina beste batzuek mota guztietako funtzioak edo zereginak bete ditzakete, haurraren aldartearen, nortasunaren edo unearen arabera. Ez dute nahitaez asmo horrekin fabrikatutakoak izan behar; berez sortu ditzakete haurrek, beren eskuak edo burua erabiliz. Ez dugu uste haurrarentzat jostailu jakin bat onena denik; betetzen dituen beharren eta haurrak jostailu horri ematen dion balioaren araberakoa da. BENETAN GARRANTZITSUA DENA EZ DA JOSTAILUA BERA, HAURRAK EMATEN DION BALIOA BAIZIK.

  6. IKERKETA BATZUEN ARABERA, NORMALEAN, ZENBAT ETA JOSTAILU GEHIAGO EDUKI, ORDUAN ETA ELKARRERAGIN SOZIAL GUTXIAGO IZATEN DUTE HAURRAK, ETA ZENBAT ETA EGITURAGOA ETA SOFISTIKATUAGOA IZAN JOSTAILUA, ORDUAN ETA AUKERA GUTXIAGO EMATEN DIZKIO HAURRARI GARAPEN INTELKTUAL, SOZIAL, MOTOR ETA AFEKTIBOA ETA SORMENA LANTZEKO.

  7. JOSTAILUEN EZINBESTEKO EZAUGARRIAK SEGURTASUNA ETA KALITATEA

  8. Europan eta Bigarren Mundu gerra bukatu zenetik, “sentsibilizazio handia” dago giza eskubideen inguruan, oro har, eta haurren eskubideei dagokionez, bereziki. Horregatik, kontsumo produktu guztiek, merkaturatu aurretik, eskakizun edo irizpide batzuk bete behar dituzte beren egokitasunari, segurtasunari eta kalitateari dagokionez, kontsumitzaileen eskubideak bermatu aldera. Jostailuen kalitatea, egokitasuna eta segurtasuna arautzat jo behar dira.

  9. Onargarri diren jostailuak, gutxienez, irizpide eta ezaugarri hauek bete behar dituzte: Kalitate materiala: Europako araudia bete behar dute eta paketearen etiketan adierazi. Edozein kolpez erraz suntsitu daitekeen pieza sofistikaturik gabekoak izatea. Haurrari zauriak eragiteko moduko ertz zorrotzik gabekoak izatea. Pieza neurriak haurraren adinari egokitutakoak izatea. Erraz garbi daitezkeenak izatea; ez dira toxikoak izango, haurtxoak ahora eramaten baditu ere. Kalitate formala: Jostailuak estetikoak, haurrentzako erakargarriak izatea. Komeni da jostailuak erraz muntatzeko eta gordetzekoak izatea. Kalitate hezitzailea: Alde batera utzi behar da jostailu hezitzailearen esteriotipoa, haurrarengan ikaskuntzaren alderdi hau edo bestea garatzeko espresuki fabrikatutako jostailua. Jostailu gehienak, egoki erabiliz gero, hezitzaileak dira. Jostailu hezitzailea ikasketa bultzatzen duena bada, ez dugu ahaztu behar ikaskuntzak ez direla irakurketa, idazketa eta matematika bakarrik, sormena, irudimena, afektibitatea, ohiturak hartzea eta beste hainbat ere badirela, adin horietan batez ere.

More Related