1 / 6

XVI-XVIIIndeko Donostialdeko ekonomia

XVI-XVIII.mendeko Donostialdeko ekonomia. XVI.mendean zehar Donostiak goraldi handia izan zuen merkataritzan.Inportazioak eta esportazioak, gora egin zuten, batez ere artilea, burdina,lehengaiak…e.a. ARTILEA.

malory
Download Presentation

XVI-XVIIIndeko Donostialdeko ekonomia

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. XVI-XVIII.mendeko Donostialdeko ekonomia

  2. XVI.mendean zehar Donostiak goraldi handia izan zuen merkataritzan.Inportazioak eta esportazioak, gora egin zuten, batez ere artilea, burdina,lehengaiak…e.a.

  3. ARTILEA • XVI.mendean, Donostiako portua nabarmendu zen, artilea esportatzen baitzuen.Nafarroako artilea esportatzen zuten gehienbat, baita Errioxa eta Aragoikoa ere. • XVII.mendean egoera aldatu zen.Bilboko portu beretzat bakarrik hartu zuen artilearen esportazioa, Donostia behin betiko galduz.Beheraldi honen arrazoia portuetakop zergen handitzea izan zen. • 1654.urteaz geroztik, artilea lehorretik eramaten zuten Baionara eta handik, Frantrziako industrietara.

  4. BURDINA •Europako merkatuan zegoen benetako Euskal Herriko produktu bakarra burdina zen.Burdina inportazeko eta esportatzeko joan-etorriak Donostian gurutzatzen ziren. •Bizkaiko mineralak,ontzi batzuetan Urumena gora eramaten zituzten burdinoletaraino.Hango sutegiak izen handia zuen beste merkatuetan •XVI.mendeko azken hamarkadetan, Euskal Herriko burdingintzak gainbehera egin zuen, krisiak jota. •Merkatuan Europako burdina nagusitu zen eta Europako Iparraldean, baztertu egin zutenEuskal Herriko burdina. •Itsasoan, nazioen arteko itsas-gerrak zeuden eta honek eragina izan zuen burdinaren merkataritzan.Beheraldi hark hurrengo mende osoan iraun zuen. •

  5. ONTZIGINTZA Ontzigintza izan zen gerratearekin batera gora egin zuen ekonomiaren alorretako bat. XVI. Mendearen bigarren erdialdean ontzigileek gogotik ekin zioten neurri handiko itsasontziak egiteari garaiko erregearen enkarguak zirela-eta. Hala ere, itsasgintzak hainbat gora-behera izan zituen mende bukaeran. Lantegi txikiak maisu arotzen ardurapean zeuden, eta hauek ziren itsagintzaren oinarri. Aldi baterako egiten zuten lana ontzioletan, eta, arrantza ontzi txikiak egiteaz gainera, bestelako lanak ere egiten zituzten: arrantza, zurgintza,... Profesionalizazioa ontzi handiak egitearen ondorioa da. Ontzigintzaren abiapuntu nagusia Pasaia zen. Lehengaien eta produktu landuen eskariak joan-etorri handia bultzatu zuen kostaldearen eta barrualdearen artean. Donostiar batzuk erregearen itsas armadan nabarmendu ziren, horietako asko arrantzaleen semeak ziren. Aberastasunik handienak, Euskal Herrriko burdina, kolonietara eramaten jardun zuten merkatariek eskuratu zituzten.

  6. ARRANTZA Atunzuria, sardina, bisigua eta legatza harrapatzen zuten gehien bat.Udaberria eta uda izaten ziren bakailaoaren arrantza aldiak balearen arrantza berriz, urtarrila arte luzatzen zen. Hau burutu ahal izateko kapital handiak behar izaten zituzten: hornidura hobeak, hontzi handiak,...lortu ahal izateko. Arrantza bidaiak zirela eta, arrisku askorekin aurkitu ohi izaten ziren, hala nola, piratak, kortsarioak,... Bakailaoa Ternuan harrapatzen zuten, gero Donostiara eraman eta probintzi guztira zabaltzen zen. Merkatura atera aurretik, bakailaoa aldez aurretik landu beharra zegoen: umotu, gazitu, lehortu eta fardeletan ipini. Lan horiek emakumezkoak egiten zituzten bakailaoa gordetako txaboletan eta lana egiten zuten bitartean lekua bizilekutzat zuten. 1540tik aurrera bakailaoak garrantzia handitu zitzaion eta probintzian saltzetik, Aragoi, Nafarroa eta Gaztelara saltzera abiatu ziren

More Related