1 / 17

ELGOIBAR 2010-2011

ELGOIBAR 2010-2011. SAN MIGEL IKASTETXEA. Kaixo denoi, ni Beñat naiz, bosgarren mailakoa eta San Miguel ikastetxetik nator. Beste behin ere, San Miguel eta Institutuko ikasleok, Eskolako Agenda 21aren barnean ikasitakoa eta egindakoa aurkezteko asmoz etorri gara Udaletxera.

lan
Download Presentation

ELGOIBAR 2010-2011

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. ELGOIBAR 2010-2011

  2. SAN MIGEL IKASTETXEA Kaixo denoi, ni Beñat naiz, bosgarren mailakoa eta San Miguel ikastetxetik nator. Beste behin ere, San Miguel eta Institutuko ikasleok, Eskolako Agenda 21aren barnean ikasitakoa eta egindakoa aurkezteko asmoz etorri gara Udaletxera. Aurten, mugikortasunaren gaia landu dugu eta gai honen inguruan hainbat ekintza antolatu eta burutu ditugu ikasturte honetan. Gaur, batzar honetan, egindakoaren berri eman nahi dizuegu eta batez ere, Mutrikun egindako diagnostikoaren emaitzak eta identifikatu ditugun arazoak konpontzeko guk harturiko konpromisoak eta Udalari zuzendutako proposamenak aurkeztuko dizkizuegu. Mila esker, aurten ere Udalbatzar hau ospatzeko aukera eskaini diguzuelako eta besterik gabe, hasiko gara.

  3. SAN MIGEL IKASTETXEA Lehenik burutu ditugun inkesten emaitzak eta ateratako ondorioak aurkeztuko dizkizuegu. Gure ikastetxera, Lehen hezkuntzan, ikasleen %79a oinez dator. Kotxez datorren ikasle kopurua txikia da. Gure ikasleek, oinez etortzearen ondorengo abantailak aipatzen dituzte: osasuntsua da, lagunekin kontu kontari aritzeko tarte egokia da, ez du kutsatzen, ez ditu trafiko arazoak sortzen eta autoz etorrita baino lehenago iristen dira.

  4. SAN MIGEL IKASTETXEA Etxeko autoaren erabilera ere aztertu dugu. Zenbat auto daude etxean? a) %15=0 b) %15=1 c)%62=2 d)%7=>2 Zein ibilbide egiten ditu autoak astean? a) %17,5 eskolara b)%45 lanera c) %37,5 erosketak Zenbat kilometro egiten ditu astean? a) %45 10 eta 50 km bitartean b) %55 50 km baino gehiago Zenbat pertsona joaten dira bidaia bakoitzean? a) %35 Bat b) %20 Bi c) %45 Bi baino gehiago Egiten diren bidaiak oinez egin daitezke? ¡a) %5 Bai b) %40 Ez c) %55 Batzuk bai Egiten diren bidaiak egiteko zein beste garraiobide erabil ditzakezue? a) %42 autobusa b) %11,5 trena c)%3,8 bizikleta d) %15,3 beste baten autoa d) %27 Bat bera ere ez. Erabiltzen al dituzu? a) %41,6 Bai b) %58,4 EZ: Ordutegi arazoak. Autoa erabiltzea beharrezkoa al da zure etxean? a) %14 EZ b) %86 Bai

  5. SAN MIGEL IKASTETXEA Ikusi dezakegunez, autoa gaur egun oraindik, garraiobide lehenetsi eta nagusia da. Aitona batek bere gaztaroa gogoratuz kontatzen zigun bezala, herritarrek Mutrikun espazioa galdu dugu gutxika, autoei lehentasuna emateko. Garraio modu iraunkor baten alde egin beharra dago oinez, bizikletaz edota garraio kolektiboen aukera sustatuz autoaren erabilera gutxitzeko. Udalari dagokionez, hirigintza berrantolatu beharko luke herritarrentzat aparkalekuetara bideratzen den leku hori guztia berreskuratuz. Hirian autoa aparkatzen dugun bakoitzean, 20 metro koadro, etxe bateko egongelak betetzen duen tokia galtzen dugu.

  6. 1.- Proposamena: San Miguel Kaixo denoi, ni Julen naiz, bosgarren mailakoa eta San Miguel ikastetxetik nator. Kokapena:Tamayo taberna aurreko eta txoko taberna aurreko zebrabidea. Arazoa:Tamayo aurreko zebrabidea herriko umeentzat igarobide oso garrantzitsua da: Ikastolara joateko, Institutura, polikiroldegira, musika eskolara, …. Kotxeak gehiegizko abiaduran ibiltzen dira eta batzuetan ez dute zebrabidea errespetatzen. Bestalde, Eroski, Expert eta Tamayo tabernaren aurrean kotxeak bigarren ilaran aparkatzen dituzte bidea zeharkatzerako orduan ikuspena trabatuz. Txoko taberna aurreko zebrabideari dagokionez, Tamayokoak ez bezala zebrabide honek berez zeharkatzerako orduan ikuspen oso txarra du eta oso arriskutsua da. Inkestetan, ia guztiek arazo bera aipatu digute.

  7. 1.- Proposamena: San Miguel • Konpromisoak: • Ikasleek arazoari aurre egiteko konpromisorik hartzeko prest badaude adierazi. Semaforoak eta zebrabideak behar den tokitik zeharkatzeko eta gurutzatu aurretik zuhurra izatea eta bi aldeetara begiratzeko konpromisoa hartzen dugu. • Udalari proposamena: • Tamayoko zebrabideari dagokionez, bi proposamen ditugu: • Beste herri batzuetan bezala, zebrabidea igotzea edo semaforoak ipintzea. • Txoko aurrekoari dagokionez, berez ikuspen oso txarra duenez, hoberena kentzea dela uste dugu.

  8. 2.- Proposamena: San Miguel Kaixo denoi, ni Ugaitz naiz, bostgarren mailakoa eta San Miguel ikastetxetik nator. Kokapena:Tenientes txurruka kalean Garroren garajearen inguruan. Arazoa:Nahiz eta kotxeak aparkalekuan ongi aparkatuta egon, batzutan ibilgailuen atal zati bat espaloian sartzen da oinezkoen pasabidea oztopatuz. Ondorioz hauek oztopoa igarotzeko errepidetik zeharkatzen dute honek dakarren arriskuarekin. Konpromisoak:Eskolan mugikortasunari buruz ikasitakoa etxera eramateko konpromisoa hartzen dugu. Udalari proposamena:Nahiz eta aparkaleku batzuk kendu, kotxeak baterian aparkatu ordez, seriean aparkatzea eskatzen dugu.

  9. 3.- Proposamena: San Miguel Kaixo denoi, ni Keyla naiz, seigarren mailakoa eta San Miguel ikastetxetik nator. Kokapena:Kutxatik San Miguel kalerako igarobidea. Arazoa:San Miguel Egoitzako nagusiek esan diguten bezala, ezinezkoa da elbarri eta ezindu fisikoentzat San Agustin kaletik San Miguel egoitzara aldapatik igarotzea. Bestaldetik joanda ere, Tenientes txurruka kaletik, nahiko oztopo ere aurkitzen dituzte. Konpromisoak:Herriko igogailuak behar diren bezala erabiltzeko konpromezua hartzen dugu. Udalari proposamena:Deban bezala, eskailera automatikoak eta igogailu gehiago ipintzea, adibidez moilatik Samikoilara, eskatzen dugu.

  10. 4.- Proposamena: San Miguel Kaixo denoi, ni Ainara naiz, bosgarren mailakoa eta San Miguel ikastetxetik nator. Kokapena:Herriko espaloiak, parkeak eta belar-guneak. Arazoa:Azkeneko urteetako plenoetan komentatu dugun bezala, herriko haur parkeen egoera penagarria da, jostailuak erreta eta apurtuta, belar-guneak zikinak daude eta txakurren kakak espaloietan non-nahi aurki daitezke oinezkoentzat arriskutsuak izan daitezkeelarik. Zer egin da arazo hauen inguruan? Aplikatzen al da 1996. urteko animaliak eduki eta babesteko udal ordenantza arautzailea? Zenbat isun ipini dira azkenengo urtean txakurren kakak direla eta?

  11. 4.- Proposamena: San Miguel Konpromisoak: Herriko parkeak eta belarguneak behar diren bezala erabiltzeko konpromezua hartzen dugu. Udalari proposamena: Jendeak Udal ordenantzak betetzeko, umeak barne, neurri gogorragoak eskatzen ditugu.

  12. MUTRIKUKO INSTITUTUA Hizlariak aurkeztu:Kaixo ni XXX, eta Institutuko 3DBHtik nator. Urtean zehar egindako lanaren aurkezpena: aurtengo gaia Mugikortasuna izan dugu. Gai horren inguruan, eta herriko diagnostiko txiki bat egiteko, Institutuko DBHko ikasleak Mutrikuko kale batzuk aztertu ditugu, kale horiek nolako egoeran dauden: espaloiak dauden ala ez, nolako egoeran, zer neurri duten, zebra bideak dauden... Aztertu ditugun kaleak Teniente Txurrula, Almirante Gaztañeta, Institutuko igoera eta inguruak, etxe berriak, eta San Mikoia dira. Hala nola, trafikoa neurtu dugu eta zarata. Eta datu ugari jaso ondoren, aurkeztuko ditugunak laburtzen dute garrantzitsutzat eman ditugun arazoak eta hauek konpontzeko proposamenak.

  13. 5. Proposamena: San Miguel Hizlariak aurkeztu:Kaixo ni XXX, eta Institutuko 3 DBHtik nator. Arazoa: San Mikoiako paseoa aztertu dugunean ohartu gara espaloirik ez dagoela bide guztian. Beraz, espaloiarik ez dituzten zatiak arriskutsuak bilakatzen dira. Institutuko ikasle batzuk hortik etortzen gara egunero eskolara. Bestalde, Ondarrura edo Saturraranera joateko oinezkoentzat edo bizikletentzat hainbat zati ez dira nahikoa zabal. Hau eragozpen handia da jendea animatu dadin bertatik gehiago ibiltzen, adibidez, umeekin bizikletaz . Konpromisoa: bide gorria egingo balitz, bizikleta erabiltzea Saturraraneko hondartzara joateko. Proposamena: San Mikoiako paseoko espaloia amaitu eta Saturraranerainoko bide gorria egin. Mutrikuarren aisialdirako aukera paregabea bilakatuko litzateke.

  14. 6. Proposamena: San Miguel Hizlariak aurkeztu:Kaixo ni XXX, eta Institutuko 3DBHtik nator. Arazoa: Tenientes Txurruka kalea aztertzen ibili eta gero, ikusi dugu espaloia oso estua dela. Errepide ondoan dagoenez, autoak etengabe pasatzen dira eta bertatik dabilen jendearentzat, batez ere ume eta pertsona nagusientzat arriskutsua dela eta gerta daitekeela istripuren bat. Proposamena: Arazoa konpontzeko, beharrezko ikusten dugu espaloia babestea. Horrela, nahiz eta espaloia estua izaten jarraitu, bertatik pasatzen direnak ziurrago eta lasaigo ibiliko dira.

  15. 7. Proposamena: San Miguel Hizlariak aurkeztu:Kaixo ni XXX, eta Institutuko 3DBHtik nator. Arazoa: espaloien neurriak eta zebra bideak aztertzen geundelarik ikusi dugu espaloiak koska haundiegia dutela zebra bidera jeisteko eta elbarrituek ezingo luketela hura jeitsi, eta haur gurditxoarekin dabiltzan emakumeak ere zaila izango lukete. Elbarrientzako aparkalekuak ere oso leku gutxi dute eta beteta daudenean arazo handiak dituzte autoetatik irteteko. Espaloiak direla eta, Institutura igotzeko dagoen azken aldapan, espaloia labaina dago, eta eskolarako sarrerako “firmea” apurtuta. Hau ere pertsona nagusientzat (irakasleak...) arriskutsua izan daiteke. Proposamena: zebra bide guztiak aztertu eta elbarrituentzako egokitu. Batzuk ondo dauden arren, herri guztia prestatu beharko litzateke haiek erraz ibil daitezen. Bestalde, eta elbarrituen aparkalekuak zabalagoak izan behar direla eta, haiek errebisatzea eta behar izanez gero egokitzea. Berdin egitea insitutuko aldapa eta sarrerarekin.

  16. 8. Proposamena: San Miguel Hizlariak aurkeztu:Kaixo ni XXX, eta XXX nator. Arazoa: eskolara etortzeko orduan haurrak, gehienetan, bere gurasoek autoan ekartzen dituzte. Horrela, eskolara sartzeko orduan, auto pila bat elkartzen dira eskola parean, aparkatzeko tokia aurkitu ezinik. Konpromisoa: Proiektua onartuko balitz, eskatzen duen seriotasunarekin hartuko genukeela eta aste betez egingo genukeela saiakera bat. Proposamena: Eskolara oinez proiektua martxan jartzea. Guk astean hiru egunetan (astelehen, astearte eta ostegunetan) haurrak oinez eramango genituzke, bai San Migueleko ikastetxera bai Herri Eskolara. Horren truke kurtso bukaerako ikasbidaiako diru pixka bat lor genezake. Badakigu gauza zaila dela, eta bilera asko egin beharko ditugula bai gurasoekin, bai udaltzainekin. Horregatik Udalaren laguntza eskatzen dugu hori guztia dinamizatzeko.

  17. ELGOIBAR 2010-2011

More Related