1 / 36

ELGOIBAR 2010-2011

21. ELGOIBAR 2010-2011. 1. - SAN ANDRES ESKOLA. Egunon, ni Alex naiz eta San Andres Ikastetxeko 5. mailako ikaslea naiz.

george
Download Presentation

ELGOIBAR 2010-2011

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. 21 ELGOIBAR 2010-2011

  2. 1. - SAN ANDRES ESKOLA Egunon, ni Alex naiz eta San Andres Ikastetxeko 5. mailako ikaslea naiz. Aurten ere, Eibarko hainbat ikastetxetako ikasleok agenda 21en barruan murgildu gara eta landutakoa aurkeztera gatoz. Aurtengo gaia Mugikortasuna izan da eta oso interesgarria iruditu zaigu Eibarko hiria gai hau lantzeko egokia iruditzen zaigulako. Gaia aztertu eta gero, gure kaleetan ikusitako makina bat arazo eta hainbat proposamen ditugu aurkezteko. Espero dugu gure proposamenak aintzakotzat hartuko dituzuela Eibar eroso eta jasangarriago baten alde. Mila esker eta espero dugu guk landutakoa denon gustukoa izatea.

  3. 1. -SAN ANDRES ESKOLA Kaixo, ni Maialen naiz eta San Andres eskolatik nator. Mugikortasun jasangarriaren proiektuaren barruan, Eibar ezagutzea izan da gure helburuetako bat. Horretarako hiru puntu hauetatik abiatu gara: Eibarren oinezkoentzat dauden oztopoak identifikatzea; Eibar hiria delarik eta bere orografia ikusita zein errepide mota dituen ezagutzea; eta azkenik, ia trafiko ikurrak era egokian azaltzen diren ikertzea.

  4. 1.- SAN ANDRES ESKOLA • ARAZOA KONPONTZEKO HURRENGO KONPROMISOAK HARTUKO DITUGU: • Herriko material publikoa eta pribatua babestea eta zaintzea. • Zerbait apurtuta, edo kolokan, edo arriskurik sortzeko eran ikusten dugunean Udaltzaingoan abisua pasatu, udaletxean jakin dezaten. • Norbaitek zerbait apurtzen edo lursail publikoaren erabilera okerra egiten badu salatu. • UDALARI EGITEN ZAION PROPOSAMENA: • Herrian dauden oztopoak zerrendatu. • Lehentasunak erabaki, konpontzen joan. • Komisioa, talde bat sortu...: noizean behin herritik buelta eman eta konpontzeko dagoena konpondu. • Hondatzen ez utzi jarraipena emanez.

  5. 1.- UDALAREN ERANTZUNA EVA JUEZ

  6. 2.- ARRATEKO ANDRA MARI IKASTETXEA Hizlariak aurkeztu: Kaixo gu, Maitane eta Iñaki gara eta Arrateko Andra Mari Ikastetxetik gatoz. Arazoa: Aurten, Urki auzoko kaleak aztertu ditugu: zebra bideak, kaleen egoera,...eta inguru honetako mugikortasuna hobetzeko hainbat gauza aldatu beharrean daudela konturatu gara.

  7. 2.- ARRATEKO ANDRA MARI IKASTETXEA • Konpromisoak: Guk, bidea zebra bidetatik gurutzatzeko konpromisoa hartzen dugu. • Udalari proposamena: • Urki kaleko badenen altuera jeitsi (16 cm-koak dira) • Txaltxa zelai kalean, parkeko sarreraren inguruan, zebra bidea jartzea.

  8. 2.- UDALAREN ERANTZUNA CARMEN LARRAÑAGA

  9. 3.- AMAÑA HERRI IKASTETXEA • Kaixo gu,Alba eta David gara eta Amaña ikastetxetik gatoz, Lehen hezkuntzako laugarren mailatik, hain zuzen. • Aurten mugikortasuna lantzeko, Amañako kaleen (Tiburcio Anituan, Axola Igartzan, Bustinduy ) eta eskolara joateko erabiltzen den bidearen ( Arteguieta)azteerketa egin dugu. Atzeman dugu gure ikastetxean %90 oinez gatozela baina bide honetan hainbat hutsune topatu ditugu : • Eskolako bide nagusienean “Artegieta”n espaloiak amaitzean ikasleok errepidea gurutzatu behar dugu zebrabidea behar da, ibilgailuek norabide bakarreko errepidea bihurtu denetik abiadura haundiagoa hartzen baitute eta ez da batere ziurra hor oinezko izatea, • Espaloiek ez dute beherapenik ( Tiburcio Anituan, Axola Igartzan, Bustinduy eta Artegieta kaleetan) zebrabideetan. • Kaleetako horniduran ( farola, barandila, lurzorua, bidegorria…) hainbat hutsune. • Espaloiaren erabilera desegokia ( aparkaleku modura, terrazak…) • Kaleak zikinak topatu ditugu. • Zabor ontzien kokapena hainbatetan arriskutsua da oinezkoentzako. • Ume kotxe eta elbarrientzako egokitzapen neurriak ez daude kontutan hartuta.

  10. 3.- AMAÑA HERRI IKASTETXEA • Konpromisoak:Gure aldetik,arazoari aurre egiteko eskolara oinez joateaz gain trafiko seinaleak, zebrabideak etab…errespetatzen saiatuko gara. • Zaborrontziak erabiliko ditugu zaborrak botatzeko. • Espaloietatik ibiltzen saiatuko gara, eta guretatzat nahiz oinezkoentzat egokituta dauden guneetan. • Auzoa garbi eta txukun mantentzeko ahaleginak egingo ditugu, auzotarrei guzti hau gogoratuaz. Kotxea espaloietan ez dela aparkatu behar gogora eraziko diegu gurasoei. • Udalari proposamena: Guzti hau kontutan izanik zera eskatzen diogu udalari: • - Eskolako bide nagusienean “Artegieta”n espaloia amaitzean zebrabidea behar da. • - Amañako pasealekuko lurzorua ez da batere egokia , berriztu eta Ardantza inguruko “bidegorriari” jarraipena emanik, bertan Bidegorria eskatzen dugu, bestalde espaloien beherapena hainbat kaleetan ( Tiburcio Anitua, Axola Igartza, Bustinduy eta Arteguietan). • - Auzokideak kontzientziatzeko (kanpañak) zaborrontzien erabilera areagotzeko. Aldi berean garbitzaileak sarriago garbiketa egitea. ZEBRA BIDEA BEHAR DA

  11. 3.- UDALAREN ERANTZUNA ESTHER KAREAGA

  12. 4.- LA SALLE ISASI Hizlariak aurkeztu: Kaixo gu, Irune Gonzalo eta Amaia Domínguez gara eta La Salle Isasitik gatoz. Arazoak: 1.-Gure ikastetxea Isasi kalean dago. Ikastetxearen ondoan beste bi ikastetxe daude. Hori dela eta egunero ikasle pila bat etortzen da kale honetara, batzuek gainera txikiak izanik bere gurasoekin. Urrutitik datozenak kotxez etortzen dira. La Salle Isasi inguruan eskola sarrera eta irteera orduetan, bigarren ilaran kotxe asko ikusten ziren eta udaltzainek, urtarrilan, oso ondo zaindu zituzten gure inguruak hori ez gertatzeko eta gure eskolako familiek ikasi zuten hobeto aparkatzen. 2.-Aparkaleku falta ikusten dugu inguruan. Goiko aldean Polikiroldegia dago, tartean Haur Hezkuntzako eskola bat, ondoan Institutoa eta aldamenean Armeria Eskola, ezin dugu ahaztu Nagusiendako eskola bat dagoela eta dendak, bulegoak eta etxebizitza pila bat, garagerik gabe gainera. Bestalde, zamalanetarako guneak gure kalean ez dira nahikoak dagoen mugimendua atenditzeko.

  13. 4.- LA SALLE ISASI Konpromisoak: Gure eskolako familiek ikasi behar dute hobeto aparkatzen, eta horretarako guraso bileretan gure irakasleek eskatuko dute kotxea ondo aparkatuta uztea eta automobila erabiltzeko beste erremediorik ez dagoenean. Udalari proposamena: 1.-Herrian bigarren ilarak debekatu sortu ez daitezen ataskuak eta zarata, eta biztanlegoari ondo aparkatzen erakutsi, denbora gehiago galdu behar dutela ulertu arazten. 2.-Inguruan dauden aparkatzeko aukerak aztertu jakiteko nahikoak diren ala ez, inguruan aparkaleku berriak egiteko posibilitateak bilatu edota bestela dauden aparkaleku pribatuekin negoziatu bertan ibiltzen garenok dauzkagun beharrak asetzeko.

  14. 4.- UDALAREN ERANTZUNA ENEKO ANDUEZA

  15. 5.- JUAN ANTONI MOGEL IKASTOLA Hizlariak aurkeztu: Kaixo gu, Asier Elkoroberizibar eta Itza Jauregiberria gara. J.A Mogel ikastolako 2. eta 3. mailakoak gara. Arazoa: Hasteko, eskertu behar dizuegu aurten elurra egin duenean izan dugun laguntza: Elurra kentzeko makina pasatzen zenez, guk ikastolan egoteko aukera izan dugu. Espero dugu hemendik aurrera horrela jarraitzea.

  16. Arazoa: Guk, ikatolara joateko, derrigorrez autobusa erabili behar dugu. Jende asko biltzen garenez autobus geltokia arriskutsua bihurtzen da. Horretaz gain, sarritan, ikastolara berandu heltzen gara autobusa ezin delako pasatu. Kotxeak gaizki aparkatuta egoten dira eta. Konpromisoak:Gure aldetik,arriskua sahieteko geltokian txintxo egoten konprometitzen gara eta gurasoei nahiz ezagunei, kotxea gutxiago erabili dezaten eskatu eta bigarren filan ez aparkatzea gogoratuko diegu. Udalari proposamenaAutobusa gelditu behar den tokietan udaltzaina egotea, arriskuak gutxitzeko eta kotxeak Traban ez egoteko.

  17. Arazoa: Gure ikastolako bide hasieran seinaleak.egon arren,oso zaharrak daude eta gurutzetik ikastolaraino ez daude gehiago. Hori dela eta batzuetan jolas orduan edo soinketan baloiak ihes egiten badigu arriskuan sentitzen gara kotxeak abiadura handiz igotzen direlako. Konpromisoak:Gure aldetik errepidera zerbaitegatik joan behar garenean irakasle edo heldu batekin joaten konprometitzen gara. Udalari proposamenaIkastolako bidean, bidegurutzetik gora seinaleak jarri arriskua agertuz (ikasleak dabiltza eta) eta abiadura murriztera behartuz.

  18. 5.- UDALAREN ERANTZUNA ENEKO ANDUEZA

  19. 6.- URKIZU IKASTETXEA • Hizlariak aurkeztu: Egun on ni Naz naiz eta nire laguna Laura eta Urkizu eskolatik gatoz. • Arazoak: • Aurten Mugikortasun gaiaren inguruan ekintza desberdinak egin ditugu. Auzora irten gara eta hobetu beharrean dauden gauza asko aurkitu ditugu. • - Iparragirretik eta Sautsi auzoaren arteko espaloien egoera penagarria da. Estuak, altuak, jarraipen gabekoak. Sautsi sarreran hori ere ez dago, bakarrik marra bat lurrean margotuta. IPARRAGIRRE SAUTSI

  20. ESPALOIETAN BETI ZERBAIT 6.- URKIZU IKASTETXEA • - Urkizu inguruko espaloietan oztopo asko aurkitu ditugu, dendetako kutxak, obretako lanabesak, tabernetako kupelak eta mahaiak, kotxeak ..... KOTXEAK ZEBRA BIDEAN

  21. ESPALOIETAN BETI ZERBAIT 6.- URKIZU IKASTETXEA ERREPIDERA! • - Zebrabidetik hurbilegi hasten dira kotxeetako aparkalekuak. Hau dela eta askotan errepidera irten behar izaten dugu gurutzatu baino lehen. ERREPIDERA!

  22. 6.- URKIZU IKASTETXEA • Konpromisoak: Kaixo ni Laura naiz eta Urkizu eskolatik ere nator. • Gu beti bezala gure herriaren alde lan egiteko prest gaude, horregaitik gure laguntza eskeintzen dizuegu gure herria hobetzeko asmoz. • Udalari proposamena: • Erabakiak hartzekotan lehentasunak ipini eta beti herritarrei errezago mugitzeko lagunduko dieten neurriak hartu. • Aldi berean ere gu umeak kontutan hartzea gustatuko litzaiguke Eibar umeen herria izateko eta ez kotxeen herria.

  23. 6.- UDALAREN ERANTZUNA IGOR ALDALUR

  24. 7.- LA SALLE AZITAIN • Hizlariak aurkeztu: Eva eta Eider Etxegarai • Urtean zehar egindako lana: • BIRZIKLAPENA: PAPERA, TONERRA, MOBILAK • MOTIBAZIOA: Kartelak ura eta argindarra aurrezteko • FOTOZALAKETA: Kurtsoa hasieran Arraten. ARGAZKI RALLYA ( TXAPELKETA) • MUGI ZAITEZ proiektu kooperatiboa DBHn • ESKOLARAKO BIDEA aztertu: puntu beltzak, erabiltzen ditugun garraioak. BIDEOA

  25. 7.- LA SALLE AZITAIN • Konpromisoak: LASALLE ikastetxera ikasle gehienak oinez eta tranbiaz etortzen dira, bizikletaz etortzeko oztopo handiak ditugulako. • Datorren urterako tranbiak geltoki berri bat edukiko du eta obrak direla eta proposamen bat aurkeztu nahi dugu. • Udalari proposamena: • Plataforma bat edo beste bide barri bat geltokia eta La Salle ikastetxea urbiltzeko.

  26. ARRATE BIDEAN ESPALOIRK EZ 8.- ITZIO • Hizlariak aurkeztu: Kaixo, gu Cristina Gisasola, eta Ion Alonso gara, Itzio BHI 4. eta 3. mailako ikasleak. • Urtean zehar egindako lana: • Aurten, mugikortasuna lantzeko, etxetik ITZIO-ra joateko erabiltzen dugun bidearen azterketa egin dugu. Atzeman dugu gure ikastetxean %97 oinez etortzen garela baina institutuko bidean hainbat arazo ditugu: • A) Arrate bidean: espaloirik ez, zebrabiderik ez, institutu dagoela seinalerik ez,….. …

  27. 8.- ITZIO • B) Aldatze aldapatik: kotxe asko pilatzen dira ( aparkatu, pasatu,…..) oinezkoentzat arriskua da. ALDATZEN KOTXEAK PILATZEN DIRA

  28. 8.- ITZIO • Konpromisoak: Guk ditugun arazoak konpontzeko ez daude gure eskuetan, gure konpromisua institutura oinez etortzen jarraitzea izango da. • Udalari proposamena: • Eta Udalari, gure eskolako bidea hobetzeko, hurrengoa proposatu nahi diogu: • Eskolako Arrate bidean falta den espaloia jartzea. • Itziotik ondoan daukagun parkera joateko zebrabideak jarri, baita institutua dagoela seinaleak ere. • Aldatzetik Jardinetara norabide bakarra jartzea.

  29. 8.- UDALAREN ERANTZUNA SOCORRO BASKARAN

  30. 9.- MOGEL ISASI • Hizlariak aurkeztu: Kaixo gu, Ainhoa Larruskain eta Jone Azkarate gara eta Mogel Isasitik gatoz. • Urtean zehar egindako lana Mugikortasuna lantzea izan da bi ikuspuntutik, Gurpildun aulkidunak herrian mugitzeko dauzkaten trabak eta Trafikoa eragindako Kutsadura akustikoa.

  31. 9.- MOGEL ISASI Lehenengoan Gurpildun aulkidunaktraba asko topatu ditugu,(Bideo http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=SxJCEbK95Hc) baina bat aukeratzeko, eskilara mekanikoak ezin igotzearena, eta ikusi dugu Ranpa mekanikoak agian horrelako gehiago jartzea eta aldapa gogorregia bada zig-zagen jarri. Kutsadura akustikoaren aldetik ez dugu zarata larregirik aurkitu (Bideo http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=CK1vPJwpLhU baina kotxeen kopurua jaisteko WEB atari bat egin, mantendu eta bultzatu (sariak, aparkaleku orduak, multak kendu, zergak…) litzatekeela pensatzen dugu. Gure aldetik gurpildun aulkidunei lagunduko diegu ikusitako egoeren arabera eta web ataria sortzen danean berria zabaltzen eta erabilera bultzatzen lagunduko dugu.

  32. 9.- UDALAREN ERANTZUNA EVA JUEZ

  33. 10.- UNI EIBAR-ERMUA Hizlariak aurkeztu: Kaixo gu Martin eta Borja gara eta Uni Eibar- Ermua ikastetxetik gatoz. Arazoa:Aurten, mugikortasuna lantzeko, UNI ondoko kaleen eta eskolara joateko erabiltzen dugun bidearen azterketa egin dugu. Zihurtatu dugu, gure ikastetxeko ikasleen %20a oinez etortzen dela eta %80a,ostera, garraio publikoa erabiltzen duela. Hala ere, eskola inguruko bidean hainbat gauza alda daitezkeela antzeman dugu. Hala nola, kotxeak gaizki aparkatuta egon ohi dira eta zebra-bidearen beharra dugu, baita bizikletaz etortzeko bide-gorriaren beharra.

  34. 10.- UNI EIBAR-ERMUA • Konpromisoak: • Gure aldetik, ikastetxera jendea oinez edota bizikletaz etortzeko publizitatea egingo dugu. • Udalari proposamena: • Hurrengoa proposatu nahi dugu: • Eskolako bidean ibiltzen diren kotxeen abiadura moteltzeko zebra- bidea jartzea. • Zenbait tokietan oinezkoek lehentasuna izatea.

  35. 10.- UDALAREN ERANTZUNA ENEKO ANDUEZA

  36. 21 ELGOIBAR 2010-2011

More Related