1 / 17

DONE PEDRO ITSAS GIZONEN KOFRADIA

DONE PEDRO ITSAS GIZONEN KOFRADIA. Zer da Kofradia?

jerry
Download Presentation

DONE PEDRO ITSAS GIZONEN KOFRADIA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. DONE PEDRO ITSAS GIZONEN KOFRADIA

  2. Zer da Kofradia? San Pedro Itsas Gizonen Kofradiak, Hondarribiko itsasontzietan lan egiten duten arrantzaleak osatzen dugu. Irabazi asmorik gabeko erakunde honen helburu nagusia Kofradiako kideen beharrei erantzuna ematea da. Hornidura, tresna, izotza, aholkularitza, erakundeekiko harremanak eta abar. Kofradiak arrantzalea bere lan gogorrerako ahalik eta ondoen prestaturik egon dadin lan egiten du, talde honen interes eta beharrak zainduz. Kofradiako instalazioetan arrainaren deskarga lanak eta subasta, izotz eta gasolioaren banaketa eta bestelako portu zerbitzuak burutzen dira.

  3. Historia pixka bat...San Pedro Itsas Gizonen Kofradia 1361. urtean sortu zen. Aurretik bazegoen arrantza handia, baina urte horretan lortu zuen kofradiak agintarien onarpena.Ordutik hona, ugariak izan dira arrain salmentarako tokiak. 1997an gaur egungo Kofradiaren behin betiko egoitza zabaldu zen.

  4. Balearen ehizaBalearen ehizaren lehen dokumentazioa 1200. urteko abenduaren 31koa da. Honetan Alfontso VIII. Erregeak urtero bale bat eskatzen zien arrantzaleei.Datu gehiegi ez dagoen arren, badirudi balearen ehiza oso errotua zegoela gure arrantzaleen artean, garai hartako armarri eta zigiluetan agertzen diren irudiek erakusten duten bezela.

  5. ARRANTZAHondarribiko itsasontziek harrapatzen duten espezietariko batzuk hauek dira: antxoa, berdela, hegalmotza eta hegaluzea, txardina, txitxarroa beste espezie askoren artean.Otsailaren erdi aldera ateratzen dira itsasora gure itsasontziak berdela, antxoa, txardina, txitxarro eta antzeko espezien bila, ekainaren hasiera arte. Ekainetik azaro arte berriz, hegaluzea eta hegalmotzaren sasoia izaten da.

  6. Hondarribiko espezie arruntenak hauek dira:Hegalmotza hegaluzea txitxarroa antxua berdela txardina

  7. Hondarribiko itsasontziak ingurugiraren oldakor ez diren teknikekin konpromisoa dute, arrantza baliabideen jasangarritasuna bilatuz. Zer esan nahi du honek? Hondarribiko arrantzaleak kalte egiten ez duten teknikekin ibiltzen direla arrantzan. Ingurugiroa hondatu gabe eta beste espeziei kalterik egin gabe. Erabilitako sistema hauek arrainaren kalitatea asko hobetzen dute.

  8. ARRANTZA MOTAK Ingurasareko arrantza edo Cerco (erderaz): antxua, berdela, txardina, erla, makarela.... Karrete edo amuaz (itsasontzi txikiak) berdela Kañaberaz (itsasontzi haundiek) Hegalmotza Hegaluzea Xaxiango arrantza edo kurrikan (legatzketariak) Hegaluzea

  9. INGURASAREKO EDO CERCO (erderaz) Arrantza sistema honen osagai nagusia errektangelu formako sare handi bat da 250 eta 1000 metro bitarteko luzera eta 40 metroko sakonera duena. Sarearen gaineko aldean dauden flotagailuek zuzen eusten diote erabiltzeko garaian.

  10. Beheko aldean dauden berunek funtzio bera dute, hauetaz gain, hainbat aro (uztai) daude eta bertatik pasatzen da txikotea, zerra izena du; berak, sarea ixten du eta horregatik ingurasare zerraduna izena du. Arrantzaleek zerraren muturrak tenkatu egiten dituzte eta honela sarearen beheko aldea itxi egiten da, bertan arraina geratzen delarik. Arraina ateratzen da mutur batetik salabardo baten bidez, edo bonba xurgatzaileen bidez igotzen da itsasontzira.

  11. KARRETE EDO AMUAZOrain arte barko txikiak bakarrik ibiltzen ziren sistema honekin, orain urte gutxi barko haundi batzuek hasi ziren horrela lanean. Barko ixkinean karreteak daude. Karretea, pitaz eta amuez osatua dago. Muturrean beruna haundi bat du, eta patroiak arrain motxokara bat bilatzen duenean karretea biraka hasten da eta aparejua beheruntz joaten da muturrean amuak dituelarik. Arrainek amua jan nahiean bertan gelditzen dira harrapatuak eta karretea biraka hasten goruntz , berdel guztiak barkora sartuz.Bideo honetan ikusiko dugu hobeto:

  12. KAÑABERAZ Sistema hau hegalmotza eta hegaluzea harrapatzeko erabiltzen dute arrantzaleek. Lehenengo arrain motxokara bat bilatu behar da. Bilatu ondoren engañatu egin behar dute txitxarroa edo bestelako arrain txikiak bizirik botaz , arrain motxokara barko ondoan gelditzeko. Gero kañaberak botzen dira amuan arrain txiki bat duelarik atuna edo hegaluzea engainatzeko eta harrapatzeko.Bideo honetan ondo ikusiko dugu:

  13. KURRIKAN EDO XAXIANGO Sistema hau barko txikiek erabiltzen dute hegaluzea arrantza egiteko. Itsasontziatik bi xarde luze ateratzen dira alde banatara, bertatik amuak daude zintzikilik, amu horiek gomazko pulpo batzuekin kamuflatzen dira, hegaluzeek pulpoak jan nahiean bertan gelditzen dira harrapatuak.Beste bideo hau ikusiko dugu:

  14. Gutxi gora behera esplikatu dugu nola arrantza egiten duten hondarribiko arrantzaleek.Galderaren bat baldin badezue…..

More Related