slide1 n.
Skip this Video
Loading SlideShow in 5 Seconds..
“Euskadi… “Etorkizunari Begira” Juan José Ibarretxe Markuartu Lehendakaria PowerPoint Presentation
Download Presentation
“Euskadi… “Etorkizunari Begira” Juan José Ibarretxe Markuartu Lehendakaria

play fullscreen
1 / 31
Download Presentation

“Euskadi… “Etorkizunari Begira” Juan José Ibarretxe Markuartu Lehendakaria - PowerPoint PPT Presentation

farhani
115 Views
Download Presentation

“Euskadi… “Etorkizunari Begira” Juan José Ibarretxe Markuartu Lehendakaria

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Presentation Transcript

  1. “Euskadi… “Etorkizunari Begira” Juan José Ibarretxe Markuartu Lehendakaria Martín Ugalde Foroa 2005eko azaroaren 30a

  2. ORIXE Geroak esan beza Herri bat izan zan edo ta ats emaiogun ontan iraun dezan

  3. Martín Ugalde “Denon Askatasunak egiten gaitu libre”

  4. “Bide luzea Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatuz” • 1839ko urriaren 25a: “…Sin perjuicio de la unidad constitucional de la Monarquía” • 1979ko urriaren 25a: • “Gernikako Estatutua : itxaropenari irekitako atea” • 2003ko urriaren 25a: • “Euskal Estatutu Politiko Berria: Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidea onartzea”. • 2005eko azaroaren 30a: • Etorkizunari Begira

  5. “Euskal auzia” “No se reconoce expresamente la existencia de una nación diferenciada, de un sujeto político al que le corresponden unos derechos históricos existentes antes de la propia Constitución y, en definitiva, de un Pueblo con capacidad y soberanía para decidir libre y democráticamente su propio futuro”. “Ez da berariaz onartzen berezko nazio bat dagoela, Konstituzioa bera baino lehenagotik dagozkion eskubide historikoak dituen subjektu politiko bat dagoela, eta azken finean, bere etorkizuna askatasunean eta demokrazian erabakitzeko gaitasuna eta soberania dituen Herri bat dagoela”. Ibarretxe Lehendakaria. Club Siglo XXIeko Hitzaldia (2000-3-23)

  6. 1839ko urriaren 25a: “…sin perjuicio de la unidad constitucional de la Monarquía” • “Euskal Auziaren sorburua” • 1839ko urriaren 25ean estatu espainiarrak bere kabuz erabaki zuen Euskadirekiko harreman esparru bilateralaren ordez beste bat ezartzea; atxikimendu librean oinarrituta zegoen hura; nahitaez ezarritakoa da bestea, guztiak berdintzen zituena. • 1876ko uztailaren 21eko abolizio-legeak handitu eta osatu zuen aurreko lege hori.

  7. Víctor Hugo (XIX. Mendean) “Un vínculo secreto y profundo, y que nada ha podido romper, une, incluso a pesar de los tratados, esas fronteras diplomáticas incluso a pesar de los Pirineos, esas fronteras naturales, a todos los miembros de la misteriosa familia vasca … Sin duda esta unidad vascongada tiende a disminuir y acabará desapareciendo. Los grandes Estados deben absorber a los pequeños; es la ley de la historia y de la naturaleza. Pero es notable que esta unidad tan endeble en apariencia, haya resistido tanto tiempo. Francia tomó una cara de los Pirineos, España tomó la otra; ni Francia ni España han podido disgregar el grupo vasco. Bajo la historia nueva que se superpone desde hace cuatro siglos, todavía es perfectamente visible como un cráter bajo un lago.”

  8. 1979ko urriaren 25a : “Gernikako Estatutua, itxaropenari irekitako atea”. • “Euskal Herria, bere naziotasunaren adierazgarri, eta bere burujabetasuna iristeko, espainol estatuaren barruan komunitate autonomo gisa eratzen da”. (1go artikulua) • Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiak eta era berean Nafarroak ere, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren partaide izateko eskubidea dute. ( 2. artikulua) • Autonomia araubidea onartu izanak ez dakar Euskal Herriak bere historiaren haritik herri gisa dagozkiokeen eskubideei uko egiten dienik”. (Xedapen gehigarria)

  9. Gernikako Estatutuaren hiru ikasbide: • Autogobernua garatzeak argi eta garbi hobetu du euskaldunon bizimodua. • Estatutuan jasotakoa bete gabe utzita, Estatuak Estatutuaren ahalmenak baliogabetu ditu eta huts egin dio itxaropenari. • Tresna onuragarria izan da, baina ez du gehiago ematen euskal auzia konpontzeko eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko. • Ondorioa: Euskadiren eta Estatuaren arteko harremanetarako esparru berria ezarri beharra dago, datozen belaunaldiek itxaropen-ateak zabalik izan ditzaten etorkizunari begira.

  10. 2003ko urriaren 25a :“Euskal Estatutu Politiko Berria”. Euskal auziaren konponbidearen zumeak. • 2004ko abenduaren 30ean, Eusko Legebiltzarrak, gehiengo osoz, Estatutu Politiko Berriaren Proposamena onartu zuen. • “Euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du, hori baita demokraziaren funtsa eta irtenbidearen giltza”. • “Gaur da etorriko den aro berriaren lehenengo eguna”. • (Ibarretxe Lehendakaria. Eusko Legebiltzarraren Bilkura Monografikoa Estatutu Berria dela eta, 2004-12-30).

  11. Eusko Legebiltzarrak 2004ko abenduaren 30ean gehiengo osoz onartutako proposamenari “ate danbatekoa” eman zioten Espainiako Gorteek. • Euskal gizarteak bizikidetzarako aurkeztu zuen eskaintzaren aurrean… • “Eusko Legebiltzarraren izenean etorri naiz hona, Espainiako Gorteetara, defendatzeko Euskadik eta Euskaldunok eskubide osoa dugula gure etorkizuna askatasun osoz erabakitzeko”. • “En el ejercicio de nuestro derecho democrático a decidir, el Parlamento Vasco ha aprobado por mayoría absoluta una propuesta de convivencia entre Euskadi y el Estado español basada en la libre asociación y el respeto mutuo”. • (Ibarretxe lehendakaria 2005eko otsailaren 1ean Espainiako Kongresuan). • “… berriro ere horma bera: “sin perjuicio vigente desde 1839”. “Si vivimos juntos tenemos que decidir juntos” • (J.L.R.Zapatero. Espainiako Gobernuaren presidentea. 2005eko otsailaren 1a Diputatuen Kongresua) • …/…

  12. …/… • “Tenemos que poder decidir vivir juntos” • (Lehendakariak Espainiako Gobernuaren presidenteari emandako erantzuna. 2005eko otsailaren 1a Diputatuen Kongresua). • Ondorioa :Kongresuak 2005eko otsailaren 1ean Eusko Legebiltzarraren proposamenari emandako “ate danbatekoak” adierazten du argien Euskal Herriaren eta Espainiako herriaren artean 1839tik konpondu gabeko auzi bat dagoela eta elkarrizketa eta negoziazioaren bitartez aurre egin behar zaiola auzi horri.

  13. Nelson Mandela One effect of sustained conflict is to narrow our vision of what is possible. Time and again, conflicts are resolved through shifts that were unimaginable at the start. Etengabeko gatazkak murriztu egiten du egin ahal denaz dugun ikuspuntua. Behin eta berriro, hasieran pentsaezinak ziren aldaketen bidez konpontzen dira gatazkak.

  14. 2005eko azaroaren 30aEtorkizunari Begira:Etorkizunaren ilusioa eta itxaropena I.- Bakea, amets. Aukera historiko berri baten aurrean aurkitzen gara II.- Normaltasuna lortzeko itxaropena. Normalizazio Politikorako Hitzarmenerantz. III.- Euskal gizarteak du azken hitza. Kontsulta demokratikoa.

  15. I. Bakea, amets:Aukera historiko berri baten aurrean aurkitzen gara Bakearen ametsa egia bihurtzeko. • ETAk prozesuari ekin behar dio armak behin-betirako uzteko asmoa duela argi eta garbi adieraziz. -Hobe gaur bihar baino. • Guztion artean bideratu behar dugu elkarrizketaren bidez indarkeriari amaiera ematea: • Bizitza eta giza eskubideen errespetua abiapuntu hartzea. • Biktima guztiak aintzat hartzea. • Atxilotuta dauden pertsonen giza eskubideak errespetatzen eta bake prozesuan eta bergizarteratzen laguntzen duen espetxe-politika. • Adiskidetze bidea hasi beharko dugu.

  16. Simón Peres (Que salga el Sol, 1999) “Un proceso de paz siempre comienza con un encuentro secreto, vacilante, que puede desmentirse entre unas partes que no están seguras ni de los otros ni de si mismas” “Cuanto más avánzabamos en el camino de la paz, más apoyo perdíamos en la opinión pública” “Bake prozesu guztien hasieran beti dago isilpeko bilera bat, zalantzaz beterikoa, gezurtatu ahal dena, ez besteez ez beren buruez seguru ez dauden aldeen artean” “Zenbat eta aurrerago egin bakearen bidean, orduan eta aldeko gutxiago genituen iritzi publikoan” 

  17. II. Normaltasuna lortzeko itxaropena“Euskal gizarteak etorkizuna bakean eta askatasunean erabaki behar du” • Normalizazio Politikorako Hitzarmenerantz. • Elkarrizketarako printzipioak eta konpromisoak. • Edukiak. • Baliabideak. • Estatutu Politiko Berria: normalizaziorako ekarpena. • * Ibarretxe Lehendakaria. Inbestidura-Debatea 2005ko ekainaren 22a.

  18. Mahatma Gandhi “No quiero mi casa amurallada por todos lados ni mis ventanas selladas. Yo quiero que las culturas de todo el mundo soplen sobre mi hogar tan libremente como sea posible, pero me niego a ser barrido por ninguna de ellas”. “Nik ez dut nahi nire etxea harresiz inguraturik; ezta ere nire leihoak betiko itxirik. Nire etxean munduko kultura guztiak haizea bezain libre ibil daitezen nahi dut nik, baina ez dut nahi horietako bakar batek ere eraman nazan”

  19. II. Normalizazio politikorako hitzarmenarantz. • Bost printzipio eta … Konpromisoak • Indarkeriarik ez … Giza eskubideak errespetatu eta bakar-bakarrik bide politiko eta demokratikoak erabili. • Bazterketarik ez … Nahi duten sentsibilitate politiko, sozial eta lurraldeetako sentsibilitate guztien parte hartzea. • Demokratikoa … Euskal Herriak duen borondatea eta erabakitzeko eskubidea errespetatu. • Berdintasuna … Proiektu guztiek aukera berak eduki behar dituzte ordenamendu juridikora batu eta defendatzeko. • Pluralitatea … Ez inposatu – ez galarazi identitate nazionalari buruzko sentimentu desberdinekin jarduteko aukera.

  20. Koffi Annan “Podemos amar lo que somos sin odiar lo que no somos” “Garena maitatu ahal dugu, ez garena gorrotatu gabe”

  21. II. Normalizazio Politikorako Hitzarmenerantz. b) Edukiak • Euskal Herriaren izaera subjektu politiko gisa. • Erabaki eta jarduteko eskubidea. • Lurraldetasuna. • Estatuarekiko harreman eremua. • Bi aldeen arteko Itunaren konpromisoa.

  22. II. Normalizazio Politikorarako Hitzarmenerantzc) Baliabideak Atariko fasea: Bi aldeen eta alde askoren arteko elkarrizketak Fase erabakitzailea: Alderdien arteko elkarrizketa mahaia - Indarkeriarik gabe - Bazterketarik gabe - Aurre baldintzarik gabe

  23. José María Arizmendiarrieta “Para que el dialogo sea visible hay que partir de que no hay ignorantes absolutos ni sabios absolutos. No hay dialogo sin esperanza”.

  24. II. Normalizazio politikorako Hitzarmenerantzd) Estatutu Politiko Berria: Normalizaziorako ekarpena. Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartutako Proposamenak auzi hauei irtenbidea ematen die: • Euskal Herria subjektu politiko gisa onartzeari (Hitzaurrea) • Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubideari (Hitzaurrea) • Lurraldetasunari (2.1, 6, 7.1 eta 7.2 artikuluak) • Askatasunez elkartzean oinarritutako harreman esparruari • (1. artikulua) • 5) Erabakitzeko eskubideari eta negoziatzeko betebeharrari • (13.3 artikulua) • 6) Giza Eskubideen lehentasuna (10. artikulua) …/…

  25. II. Normalizazio politikorako Hitzarmenerantzd) Estatutu Politiko Berria: Normalizaziorako ekarpena. Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartutako Proposamenak auzi hauei irtenbidea ematen die: • Euskal Herria subjektu politiko gisa onartzeari (Hitzaurrea) “Euskal Herria Europako herri guztien artean berezko nortasuna duen herria da, historia, gizarte eta kulturako ondare berezi baten gordailu; bi estatutan kokatuta eta gaur egun hiru eremu juridiko politiko ezberdinetan antolatuta dauden zazpi lurraldetan du bere leku geografikoa”. (Hitzaurrea). • Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubideari (Hitzaurrea) “Euskal Herriak eskubidea du bere etorkizuna erabakitzeko, Eusko Legebiltzarrean gehiengo osoz onartu zen bezala, eta nazioartean aitortuta dagoen herrien autodeterminazio-eskubidearekin bat etorriz, besteak beste Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean eta Ekonomia, Gizarte eta Kulturako Eskubideen Nazioarteko Itunean onetsita baitago”. “Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearen erabilera honela gauzatzen da: Euskal Herria egun antolatua dagoen eremu juridiko-politikoetako herritarrek beren etorkizuna erabakitzeko kontsultatuak izateko duten eskubidea errespetatuz”. …/…

  26. …/… • Lurraldetasunari (2.1, 6, 7.1 eta 7.2 artikuluak) “Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal lurraldeei eskubidea aitortzen zaie harremanetarako lurralde-esparru erkide batean elkarri lotzeko, bakoitza bere lurraldeko herritarren borondatearekin bat etorriz”. (2.1. artikulua). • “Euskadiko Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitateak beren herritarren garapenerako eta gizarte, ekonomia eta kulturako ongizaterako egokien irizten dieten lotura politikoak eta barne-harremanak ezarri ahal izango dituzte udalerri eta lurralde mailan, muga bakarra herritarren beren borondatea dela”. (6 .artikulua). • “Euskal instituzioek lehentasuna emango diete Iparraldeko euskal lurraldeekiko harremanei. Hartarako, … mugaz gaindiko lankidetzarako egungo zein etorkizuneko araudiak eskainitako aukerak erabili ahal izango dira, udalerri eta lurralde mailako lankidetzarako tresnak ezartzeko gaitasuna barne dela, alde bakoitzeko herritarren borondatea errespetatuz”. (7.1. artikulua). • “Euskadiko Erkidegoak Euskal Herri osoko behar komunei aurre egiteko lankidetza-organo baten jarduera sustatuko du. Organo horretan, Frantziako Estatuan dauden euskal lurraldeekin batera arituko da Euskadiko Erkidegoa, eta Nafarroako Foru Komunitatearekin batera”. (7.2. artikulua). …/…

  27. …/… • Askatasunez elkartzean oinarritutako harreman esparruari (1. artikulua) • “Euskal Herriaren zati osagarri direnez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskal lurraldeak osatzen dituzten herritarrek, antolaketa eta harreman politikoetarako beren esparru propioa askatasunez eta demokraziaz erabakitzeko duten eskubidea erabiliz, euskal nazioaren adierazgarri eta autogobernuaren bermagarri, Espainiako Estatutuarekin askatasunez elkartutako euskal erkidego gisa eratzen dute bere burua, Estatua osatzen duten herriekiko solidaritate askean”. (1. artikulua) • 5.Erabakitzeko eskubideari eta negoziatzeko betebeharrari (13.3 artikulua) • Kanadako Auzitegi Gorenak emandako printzipio juridikoari dagokion testuan ezarritakoaren arabera, honako hau planteatzen da: • “Euskal herritarrek, berariaz egin zaien kontsultan beren erabaki askea demokraziaz erabilita, beren borondate argi eta zalantzarik gabea –baliozkotzat jotako botoen gehiengo osoan oinarritua- adierazten dutenean Estatutu honetan arautzen diren Espainiako Estatutuarekiko harreman politikoaren eredua eta araubidea osorik edo funtsean aldatzeko, euskal instituzioek eta Estatukoek beren buruak behartutzat joko dituzte euskal gizartearen borondate demokratikoa adostasunez gauzatzeko aukera emango duten baldintza politiko berriak ezartzearen alde negoziazio-prozesu bat bermatzera”. (13.3 artikulua). • …/…

  28. …/… 6) Giza Eskubideen lehentasuna (10.artikulua) 1.- Euskal herritarrek bere dituzte Konstituzioan ezarritako oinarrizko eskubide eta betebeharrak; Europar Batasuneko itunetan ezarritako eskubide eta betebeharrak, Europako herritar direlako dagozkienak, eta, orobat, nazioartean aitortutako banakoen eta taldeen giza eskubideak, bereziki honako hauek: Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean, Ekonomia, Gizarte eta Kulturako Eskubideen Nazioarteko Itunean eta Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean berariaz jasotakoak. 2.- Eusko Legebiltzarrak kontuan hartuko du pertsona guztien giza eskubideak eta askatasun publikoak defendatu eta babesteak euskal instituzioentzat duen lehentasuna. Eusko Legebiltzarraren lege batek arautuko du giza eskubideen eta askatasunen euskal behatoki bat sortzea, pertsona guztien defentsa –inor bereizi gabe egin beharrekoa- zaintzen duen tresna independentea izateko.

  29. III. Euskal gizarteak du azken hitza: Kontsulta demokratikoa. • Kontsulta demokratikoa Eusko Legelbiltzarraren baimenaz: Ibilbide guztiak bukatzeko gunea. • Eusko Legebiltzarrak, honako hauek berretsi beharko ditu: - Indarkeriarik eta bazterketarik gabeko baldintzak. - Emaitzak onartzeko printzipio demokratikoak. - Negoziazioa bideratzeko eta ordenamendu juridikora emaitzak eransteko prozedura.

  30. “Etorkizunari Begira” • Etapa berri eta garrantzitsua hasiko dugu. • Aukera historikoa izango dugu esku artean. • Gure etorkizuna Bakean eta Askatasunean erabakitzeko aukera dugu. • Elkar bizitza eta adiskidetzarako aro berria hasteko aukera dugu. • Denon artean eta behin-betirako irekiko dizkiogu ateak itxaropenari.

  31. Miquel Martí i Pol Parlo de pau en pau, des d`aquest temps que em toca de viure i de sofrir, des de la meva altura d`home senzill que creu que la pau és possible, des del´amor profund al poble i a la llengua que m´han fet el que sóc i em serven i m´impulsen. Bakeaz, bakean mintzo naiz, bizitzea eta sufritzea egokitu zaidan denboratik, bakea posible dela sinesten duen gizaki xumearen ikuspegitik,hizkuntzari eta herriari diodan maitasunetik, gordetzen, bultzatzen, eta naizena egin nauen maitasun sakonetik. Juan José Ibarretxe Markuartu Lehendakaria Martín Ugalde Foroa 2005eko azaroaren 30a