1 / 11

BIODIBERTSITATEA

BIODIBERTSITATEA. Biodibertsitatea lurra osoaren edo ekosistema baten barruan bizitza agerpen taxonomikoen ( landare eta animalien ) barietatea da. Askotan, kontzeptu hau erabiltzen da sistema biologikoen osasuna neurtzeko. URDAIBAI.

willow
Download Presentation

BIODIBERTSITATEA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. BIODIBERTSITATEA Biodibertsitatea lurra osoaren edo ekosistema baten barruan bizitza agerpen taxonomikoen ( landare eta animalien ) barietatea da. Askotan, kontzeptu hau erabiltzen da sistema biologikoen osasuna neurtzeko.

  2. URDAIBAI • Mendi-mazelan behera, erlijio-enklabetik bereizirik, garai batean Errigoiti hiribildua izandakoa dago. Don Juan Infanteak, Bizkaiko Jauna zenak, sortu zuen 1376an. Bertokoek eskatu zuten hiribildua sortzea, Erdi Aroko bando gerretan borrokatzen zuten nobleen gehiegikerietatik babesteko. • Aitzina sortu zen Elexalde. Berton eliza egon zela aipatzen duen lehen agiria XI. mendekoa da. 1366an, Gernikako sorrera-pribilegioan ere jasotzen da Elexalderen sorrera. • Ohikoa da Bizkaian hiribilduko eliza harresiz kanpo kokatuta egotea. Errigoitiko kasuan oso urrun dago, hain urrun non erlijio-multzo txikia osatzen baitu: eliza, baseliza, hilerria eta apaizaren etxea. Multzo hori hiribilduko zibilaren hautazko bide da. Gainera, haritz eta arte bakartien misterio airea dago. Leku hori aitzinako kondairaz beteta dago.

  3. ESPEZIE INBADITSAILEAK EUSKAL HERRIAN • Ekosistema oro oreka konplexu eta hauskorrean oinarritzen da: hau da, bizidun bakoitzaren populazioa denboran egonkor mantentuko bada, behar-beharrezkoak dira kontrol mekanismo edo harrapariak. Oreka hori, halere, hauskorra da, eta horretan gizakiak badu zeresana: zer gertatzen da ekosistema batean berez bertakoak ez diren espezieak sartzen direnean? Elikatzeko, apaingarri gisa... ehunka landare eta animalia ekosistemaz aldatu ditu gizakiak historian zehar. Ez da gaurko kontua. Landare inbaditzaileen historia, ordea, duela 7.000 urte inguru hasi zen, Neolitoan, nekazaritza hasi zenean..

  4. Gizakiak mugimendua gogoko du, eta leku batetik bestera ibiltze horrek hainbat espezieren migrazioak eragin ditu, nahita edo nahi gabe. Patata Amerikatik ekarri zuten Europara, eta Amerikara hainbat animalia eta landare espezie eraman zituzten, Amerikako biodibertsitatearen kalterako zenbaitetan. Garai hartako gizakiak ez zekien mugimendu haietan guztietan beste zenbait espeziegarraiatzen ari zirela ohartu gabe. Itsasontzietan itsatsita, jantzietan , zakuetan ezkutatuta... Onddoak, haziak, beldarrak... ekarri zituzten. Eta behin portura iritsita, gizakiengandik urrundu eta bizitza berri bati ekin zioten espezie horiek guztiek. Batzuk hil eta beste batzuek bizirik diraute.

  5. Zebra-muskuilua • Itsaso Beltzean eta Kaspio itsasoan du jatorria, eta ez da jangarria. Ur gezatan zein gazitan egokitzen den moluskua da. Ibaietako nabigazioa zela eta, XIX. mendean Europan hedatu zen. Muskuilu horren beldarrek ugaritzeko eta tokiz aldatzeko gaitasun handia dute. Zebra-muskuiluak fitoplanktona jaten duenez, bertako espezieak jan ezinik gertazen dira, eta substratua estaltzen du; hala, ekosistema bera aldatu eta azpiegituretako gainazalak estaltzen ditu. Oso garestia da zebra-muskuilua erauztea.

  6. Karramarro amerikarra • XX. mendearen bigarren erdialdean iritsi zen Euskal Herriko ibaietara, Nafarroara batez ere. Karramarro amerikarra onddoen bitartez sartu zen ibaietan; itsasontzietan, arrantza tresnetan... Karramarro amerikarra itxura ederreko animalia da, hortz handikoa eta gorrizta, baina jateko ez da europarra bezain gozoa. Gainera, karramarro amerikarraren onddoek europarra gaixotu eta hil egiten dute. Zebra-muskuiluarekin bezala, oso garestia da karramarro amerikarra ibaietatik kanporatzea

  7. KOIPUSA • Bisoi amerikarra bezala, larrugintzarako ekarri zen haztegietara, Hego Amerikatik. Animalia horren larruak behera egin zuenean, etxaldeetatik alde egiten utzi eta Europa osoan barreiatu ziren. Bidasoa-Baztan aldeko ibaien jabe egin da. Belarjalea da, eta ibaietako landaredia suntsitzen du. Lurra aztarrikatzen duenez, habiak suntsitu, ur emariak desbideratu eta dikeak apurtzen ditu. Oso animalia bizkorra da, eta oso zaila da desagerrarazten. Eskopetaz tiro eginez edo sator artez harrapatzen dira.

  8. Floridako dortoka • Klima bero eta epeleko lurralde zingiratsuetan bizi da. Hala ere, gizakiaren babespean oso erraz hazten denez, erruz hasi dira saltzen azken urteetan maskota dendetan. Haragijale eta sarraskijalea da, eta 30 cm luze izatera iristen da. Ohikoa da, gainera, hazi ahala uztea errekatxo edo aintziraren batean, horrek bertako galapagoei (galapago arrunta eta legenduna) egin dakiekeen kalteaz jabetu gabe. Espeziea ez ugaritzeko modurik egokiena, dendetara itzultzea da.

  9. Bisoi amerikarra • Larrua baliatzeko ekarri ziren Europara bisoi amerikarrak. Kontrolatzeko zaila denez, haztegietatik alde egin edo aske utzi izan dituzte.Euskal Herriko ibaietan ikus daitezke, eta ipurtatsa baino indartsuagoa denez, hura baztertzen ari da. Sakonera txikiko urak eta ur lasterrak ditu gogoko, eta gauez bizi da. Haragijalea da, eta hegaztiak, arrainak, anfibioak eta karraskariak jaten ditu. Lau edo bost kume izaten ditu aldi bakoitzeko.

  10. URDAIBAIKO ESPEZIEAK • Ondoko landare inbaditzaileak hedatu dira Urdaibai Biosfera Erreserbako hainbat ekosistemetan. Gainera, bertan Euskal Herrian aurki daitezkeen gehienak ordezkatuta daudela aitortu beharra dago.

  11. Urdaibaiko belardi hezeetan burutzen ziren nekazal ustiapenek Baccharis-a kontrolpean mantendu zuten XX. mendeko 1950ko hamarkadaren amaiera arte. Ziurrenez, munen (polderren –itzen– babes harresiak) ertzetan ohikoa izango ei zen. Nekazaritza baztertu zenean, belardi horietan espeziea hedatu zen era esponentzialean itsasadarraren zehar. Espezie inbaditzaile horren arrakasta hazi-ekoizpenean (landare bakoitzeko 1,5 miloi hazi baino gehiago), haizeak eragindako hazi-dispertsioan, gaztaroan duen hazkuntza-tasan (nitrogeno gutxi egonda ere) eta gazitasunarekiko, behin behineko uholdearekiko eta lehortearekiko landareak duen tolerantzian datza. Espeziaren hostoak toxikoak dira eta abereek ezin dituzte jan. Kantauri aldean egindako saiakeren arabera, Baccharis-ak ezin du jasan ur gazitan denbora luze. Urdaibain 300 Ha inguru hartzen du, Gernikako hezegune eta paduretatik Busturiako San Kristobaleko hareatza arte. Espezie honen indibiduo kopuru handien duen eskualdea Forua-Murueta eta Arteaga –Kortezubi artean dagoen padura da.

More Related