Biodibertsitatea
This presentation is the property of its rightful owner.
Sponsored Links
1 / 16

BIODIBERTSITATEA PowerPoint PPT Presentation


  • 160 Views
  • Uploaded on
  • Presentation posted in: General

BIODIBERTSITATEA. BIODIBERTSITATEA: Ekosistema bateko espezie-kopuruari eta bere aniztasun erlatiboari buruzko kontzeptua da. 1992an Río de Janeiroko Konferentzian kontzeptuak honako alderdiak barneratu zituen: Espezie-dibertsitatea : espezie kopurua

Download Presentation

BIODIBERTSITATEA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Presentation Transcript


Biodibertsitatea

BIODIBERTSITATEA


1 biodibertsitatearen kontzeptua

BIODIBERTSITATEA: Ekosistema bateko espezie-kopuruari eta bere aniztasun erlatiboari buruzko kontzeptua da.

1992an Río de Janeiroko Konferentzian kontzeptuak honako alderdiak barneratu zituen:

Espezie-dibertsitatea: espezie kopurua

Dibertsitate genetikoa: Espezie baten populazioak duen alelo aniztasuna

Ekosistema dibertsitatea: Ekosistema aniztasuna eta beren barneko eta beren arteko harremanen aniztasuna

BIODIBERTSITATEA EBOLUZIOAREN ONDORIOA DA ETA ALDI BEREAN, HAUTESPEN NATURALARAKO OINARRIA DA

1. BIODIBERTSITATEAREN KONTZEPTUA


2 biodibertsitate genetikoa

2. BIODIBERTSITATE GENETIKOA

  • Populazio edo espezie batek duen geneen aldakortasunaren adierazlea da.

  • Aldakortasuna hau espeziaren aleek alelo konbinazio desberdinak izatearen ondorioa da, zenbat eta alelo gehiago izan populazioan orduan eta biodibertsitate genetiko handiagoa izango da.

  • Orohar, zenbat eta aldakortasun handiagoa izan, orduan eta biziraupenerako aukera handiagoak ditu espezieak.


3 aldakortasun genetikoarekin loturiko faktoreak

3. ALDAKORTASUN GENETIKOAREKIN LOTURIKO FAKTOREAK

  • MUTAZIOAK: Genotipoako aldaketak alelo berriak sortzea eragin dezake. Adibidez gizakietan:

    • Begien kolore urdina

    • Laktosarekiko tolerantzia

      2) MIGRAZIOAK: Migrazioen ondorioz, espezie baten populazioen arteko gene fluxua eman daiteke.


3 aldakortasun genetikoarekin loturiko faktoreak1

3. ALDAKORTASUN GENETIKOAREKIN LOTURIKO FAKTOREAK

3) UGALKETA SEXUALA: aldakortasuna bultzatzen du.

Informazio berria sortzen ez duen arren, gene konbinazio berriak eragiten ditu.

  • Gametoak eratzean: meiosiko elkargurutzaketak eta kromosoma errekonbinanteen banaketaren ondorioz

  • Ernalkuntzan: gene konbinazio berriko gametoak elkartzean


3 aldakortasun genetikoarekin loturiko faktoreak2

3. ALDAKORTASUN GENETIKOAREKIN LOTURIKO FAKTOREAK

4) POPULAZIOAREN TAMAINA eta JITO GENIKOA: Zenbat eta populazio txikiagoa izan orduan eta dibertsitate genetiko txikiagoa izan ohi da.


3 aldakortasun genetikoarekin loturiko faktoreak populazioaren tamaina eta jito genikoa

3. ALDAKORTASUN GENETIKOAREKIN LOTURIKO FAKTOREAK: populazioaren tamaina eta jito genikoa

  • JITO GENIKOA: Populazio txiki batean ematen den geneen maiztasunaren aldaketa handia, halabeharrezko gertaera baten ondorioz. Zenbaitetan, alelo multzo bat edo alelo mota bat erabat galdu daiteke.

  • Jito genikoaren kasu berezia POPULAZIOAREN “BOTILA-LEPOA” izenekoa da.


3 aldakortasun genetikoarekin loturiko faktoreak3

3. Aldakortasun genetikoarekin loturiko faktoreak

“BOTILA-LEPOA”

  • Hasierako populazioan alelo urdinen eta horien maiztasuna antzekoa da

  • Katastrofe batek populazioa oso maila handian txikitzen du

  • Iraun duen populazioak gene maiztasun desberdina erakusten du

  • Populazio berriak alelo urdin gehiago ditu horiak baino


3 aldakortasun genetikoarekin loturiko faktoreak4

3. Aldakortasun genetikoarekin loturiko faktoreak

  • Botila-lepoaren adibideak:

    • Gizakiok eragindakoa: Iparraldeko itsas-elefantea (Mirounga angustirostris): XIX. Mendearen bukaeran gehiegizko ehizaren ondorioz soilik 20 ale gelditu ziren; ondoren babes-neurriak hartu ziren eta gaur egun 30.000 ale daude, baina, espezieak iraungitze arriskuan egoteari utzi al dio?

    • Naturalak: Gepardoak (Acinonyx jubatus) jasandakoa pleistozenoko glaziazioetan gepardo mota gehienak iraungi ziren baldintza berrietan ezin izan zutelako moldatu. Gepardo haietatik soilik argalenek, azkarrenek eta txikienek jarraitu zuten aurrera, beren aitzindariekiko ezaugarri “arraroak” zituztenak hain zuzen. Gaur egun espezie hau ugaztunen artean aldakortasun genetiko txikienetarikoa dutenen artean dago, horrenbesteraino heltzen da, ze beren artean oso erraz kutxatzen dira gaixotasun desberdinekin eta organoren bat txertatzen zaienean ia ez duten errefusarik erakusten. Gepardoaren egoera genetiko kaxkarrari gehitu behar zaio jasan duen ehiza-presioa eta bere bizitokiaren txikitzea nekazaritzaren garapenarengatik.


3 aldakortasun genetikoarekin loturiko faktoreak5

3. ALDAKORTASUN GENETIKOAREKIN LOTURIKO FAKTOREAK

5) UGALKETA SELEKTIBOA: Ugalketarako ezaugarri batzuk aukeratzen direnez, jatorrizko dibertsitate altu batetik abiatuz ondorengoek aldakortasun txikiagoa dute.


4 espezieen biodibertsitatea

4. ESPEZIEEN BIODIBERTSITATEA


5 zergatik da garrantzitsua dibertsitatea

5. ZERGATIK DA GARRANTZITSUA DIBERTSITATEA?

IRAKURRI ONDOKO ORRIKO TESTUA ETA LABURTU ZURE KOADERNOAN DIBERTSITATEAREN GARRANTZIA ADIERAZTEN DUTEN HAINBAT ARRAZOI

http://www.hiru.com/biologia/conservacion-de-biodiversidad


7 iraungitze aldiak

7.IRAUNGITZE ALDIAK

  • Lurraren historian zehar biodibertsitateak goruntz egin du orohar, tartean suntsipen aldiak izan badira ere.

  • 5 suntsipen-aldi nagusi bereizten dira kanbrikotik hona

  • Une honetan espezieen suntsipen erritmoa horren handia da ezen 6. suntsipen masiboaz hitz egiten da eta pentsatzen da gizakiok eragindakoa dela neurri handi batean


6 biodibertsitatearen mehatxuak

6.BIODIBERTSITATEAREN MEHATXUAK

  • Planetan 10 milioi espezie inguru omen daude. Guk oraindik, asko eta asko ez ditugu ezagutzen. Urtero 13000 espezie berri inguru aurkitzen dira. Adibidez, itsas hondoan bizi diren % 0,0001 baino ez daudela ikertuta uste du UNESCO erakundeak. Hala ere, gizakiaren eraginez gaur egun ezagutzen den espezieen desagertze-abiadura “naturala” baino 1.000 aldiz azkarragoa dela pentsatzen da. Neurri egokiak hartzen ez badira, hurrengo 30 urteetan espezieen % 5-20 inguru iraungitzeko arriskua dagoela kalkulatzen da


6 biodibertsitatearen mehatxuak1

6.BIODIBERTSITATEAREN MEHATXUAK

  • 8 mehatxu nagusienak:


  • Login