1 / 15

GURE GORPUTZAREN MUSIKA ALA ZARATA?

GURE GORPUTZAREN MUSIKA ALA ZARATA?. Ahoa, ipurdia eta eskua. 1.a Zer soinu ateratzen dira ahotik, eta zergatik sortzen dira?. ZOTINA. DOMINISTIKUAK. KORROKADAK. EZTULA. ZURRUNGAK. ZERGATIK EGITEN DUGU DOMINISTIKU?.

sirvat
Download Presentation

GURE GORPUTZAREN MUSIKA ALA ZARATA?

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. GURE GORPUTZAREN MUSIKA ALA ZARATA?

  2. Ahoa, ipurdia eta eskua. • 1.a Zer soinu ateratzen dira ahotik, eta zergatik sortzen dira? ZOTINA DOMINISTIKUAK KORROKADAK EZTULA ZURRUNGAK

  3. ZERGATIK EGITEN DUGU DOMINISTIKU? Hautsa edo polena sudurrean sartzen denean. kanporatzen saiatzen gara zerbaitek molestatzen digula nabaritzen dugulako. Eta horregatik egin ohi da doministiku. Hoztuta bagaude, sudurra narriatuta dagoelako egiten dugu doministiku. Doministiku egiterakoan, lehenengo arnasa hartzen da .Gero, airea sudurretik eta ahotik oso indartsu eta azkar botatzen da. Airea 150 km/orduko baino arinago ateratzen da. Normalean, honekin ateratzen da traba egiten zuen guztia adibidez: listua eta mikrobioak .

  4. ZERGATIK EGITEN DUGU EZTULA? Eztulaarnas-gaixotasunen artean sintomarik ohiko eta tipikoenetarikoa da. Halaber, beste mota bateko eritasunetan ere ager daiteke: ORL-ko batzuetan edo digestio aparatukoak. Eztula amasbidearen (sudurra, eztarria, laringea, trakea eta bronkioak) berezko erreflexua da, narritadura sortzen duten substantzia arrotzak edo jarioak kanporatzeko.Oso sintoma gogaikarria da, lo egitea eta elikatzea eragotzi ahal dituena; gainera, egun edo asteetan iraun dezake. Normalean, sintoma honen iraupen eta bizitasunak ez dira lotuta egoten gaixotasun sortzailearen larritasunarekin.

  5. ZERGATIK DAUKAGU ZOTINA? Zotina arnasketa arazo bat da. Oso arin jatean, zerbait oso bero edo hotz hartzean, edari gaseoso bat hartzean edota arrazoirik gabe agertzen da. Birikien azpian diafragma dago, bomba baten moduan dabilen muskulu bat. Arnasa hartzerakoan, normalean uzkurtu eta askatu erregularki, birikak airez betetzeko edo husteko. Zotina dugunean, diafragma kontrola galduta mugitzen da. Oso gogor bultzatzen ditu birikak eta haiek duten airea arinegi botatzen du. Aire hori eztarrira igotzen da eta ahots kordak dardaratzen ditu, horregatik egiten dugu “hip” soinua. Zotina gelditzeko arnasketa lasaitu behar da koilara bat duen ur baso bat edanez edota arnasari segundu batzuetan eutsiz.

  6. ZERGATIK EGITEN DUGU ZURRUNGA? Lo egiten dugunean, muskuluak erlaxatu egiten dira. Ahoz gora lo egiterakoan, mihia eta ahosabaiaren beloa eztarriaren sarreran daudela, atzerantz joaten dira. Arnasten den airea hain hodi estu du igarotzeko, oso bortxatuta pasatzen baita, eta ahosabaiaren beloa bibrarazi egiten ditu. Bibrazio honek zarata erregularra sortzen du: zurrunga. Zurrungak zarata handiagoa egiten du hoztuta edo nekatuta gaudenean. Zurrunga sahiesteko, hobe da gorantz lo ez egitea.

  7. ZERGATIK IZATEN DITUGU KORROKADAK? Korrokada gas batzuk ahotik ateratzea da, eta askotan edo ia beti soinu berezi batek laguntzen dio. Aire burbuila bat urdailan geratzean sortzen da. Normalean ume txikiei gertatzen zaie gehiena jaten hasten direnean. Era berean gasa duen edari bat edatean gertatzen zaigu aire gehiegi hartzen dugulako.Korrokadak oso desatseginak dira eta gaixotasun bat izan ez arren, haien  kausak aurkitu behar ditugu eta erremedio naturalekin tratatu. Dietak eta fitoterapia erremedio naturalik eraginkorrenak dira korrokadak ebazteko.

  8. Ahoa, ipurdia eta eskua. • 1.b Zer soinu ateratzen da ipurditik, eta zergatik sortzen da? PUZKERRAK PUZKERRAK

  9. ZER DA PUZKER BAT? Metaketa baten ebakuazioa da: hodi digestiboen gasen bat, usain desatsegin bat, zarata berezi baten lagundutakoa. PUZKERREN ERAGOZPENAK EKIDITEKO: GANTZONTZILO PUZKER JALEAK Ikusten ondoko galtzontzilo horiek? Ez, ez dira jostailu erotikoa. Underez izeneko asmakizuna dira: Estatu Batuetako zoro batzuek asmatu dituzten galtzontzilo bereziak, puzkerrak‘jan’ egiten dituztenak. Harrituta geratu gara gaur haien berri irakurri dugunean. Bazkalondoko gasekin arazoak dituzten lagunentzat pentsatuta daude: iragazki berezi bat daramate hankartean, puzkerrak sortzen dituen gasak irentsi eta aire garbia baino kanporatzen ez duena. Mota bikoak aurki daitezke: iragazki finkoa eta aldagarria dutenak. Nahiko originala iruditu zaigu asmakizuna hasieran, japoniarren asmakizun absurduen bilduma horietako batean egoteko modukoa. Hala ere, eta egileen webgune ezin kutreagoari kasu eginez gero, badirudi produktuak baduela bere publikoa, batez ere Crohn eta antzeko gaixotasun digestiboak pairatzen dituztenen artean. Tira, guk geuk ere eskertuko genituzke batzuetan, amaren garbantzu gozoak probatu osterako, adibidez…

  10. Ahoa, ipurdia eta eskua. • 1.c Zer soinu ateratzen da eskutik, eta zergatik sortzen da?

  11. Txaloak: Gehienetan onarpenaren expresioa zaplastadenondorioz zarata sortzeko. Gero eta zaratatsuago eta luzeagoak, orduan eta onarpen handiagoa. Kriskitinak: Soinua ez da gertatzen hatzen igurtzimenduarekin, baizik eta gure hatzaren talka eginarekin eskuaren ahurrarekin. Hatzak urratzen direnean energia potentziala produzitzen dute, Hatz baten desadostasunak gelditua "dena“ beste batekin, askatuta izatean bultzada bat bihurtzen da nahiko handia eta horretaz hatzaren mugimendu sinplearekin produzitu ahal izango genuke.

  12. Gorputzaren beste zein soinu ezagutzen duzue? HESTEETAKO SOINUAK Betiko usteak esaten zuen zarata desatsegin hauek goseak egotean besterik ez direla agertzen . Baina soinu hauek maiztasun handiarekin agertzen dira ; antsietatea eragiten duten egoeretan batez ere : azterketak, bilerak, joan amaginarrebaren etxera , Eguberriak… Medikuntzan, sabelako ”orro” hauei esaten zaie borborigmoak. Zarata gastrointestinalak likido eta gasen mugimenduak eragindakoak. dira

  13. BELARRIETAKO INFEKZIOA DAUKAGUNEAN, IRENSTEAN ENTZUTEN DUGUN BARNEKO SOINUA Erdi belarriaren infekzioak haurtzaroan zehar osasun ohizkoen arazoetako bat dira. Infekzio bat gertatzean birusa eta bakterioak sartzen dira eta arazoak eragiten dituzte. Ernamuinak belarrietara heldu ahal dira. Belarria hiru zatitan zatitzen da : kanpoko belarria, erdiko belarria eta barneko belarria. Ernamuinek kutsatzen dute kanpoko belarria, infekzioak kanpoko otitisaren izena jasotzen du edo igerilariaren belarria. Eta soinua irenstean sortzen da.

  14. ARTIKULAZIOEN SOINUAK Tarte batean zehar geldi egotearen ostean, mugitzera, itzultzean, zaraten sinfonia desatsegina eragiten da gure hezurretan. Fenomenoa oso arrunta da eta, osasunaren ikuspuntutik, ez dauka garrantzirik. Baina, Zergatik gertatzen da hau? Gure gorputzak artikulazio mota batzuk dauzka, funtsean, hiru: sinobialak, haritsuak eta kartilagotsuak  Artikulazioek fluido babesle bat dute motelgailu lana betetzen duena eta kartilagoak, giharrak eta ehunak elikatzen dituena. Likido hau likido sinobiala deitzen da eta kapsula baten barruan dago. Artikulazioa higitzean, kapsula luzatzen da eta likidoaren barnean dauden gasak askatzen ditu. Horrek artikulazioen soinuak eragiten ditu. Zurdek eta estekek ere soinuak sor ditzakete. Soinu hauek erabat naturalak dira eta ez dute garrantzirik batzuetan gogaikarriak izanda ere.

  15. Gorputzaren soinu eta hotsak ezkutatu behar dira? Gure gorputzaren soinuak mota ezberdinetakoak dira, batzuk, doministikuak esate baterako, arazorik gabe botatzen ditugu, inor molestatzen baitute eta askotan kontrolaezinak baitira. Beste batzuk , adibidez puzkerrek, arazoak sortzen dituzte beste pertsonen aurrean botatzen baditugu, kirasdunak baitira eta zarata desatseginak sortzen baitituzte. Baina beti ez , adibidez, lagunen artean gaudela eta norbaitek puzker bat botatzen badu, besteok aprobetxatzen dugu aukera barre egiteko eta txantxetan ibiltzeko ea nork egiten duen komentariorik xelebreena . Gurasoek esaten digute publikoan puzkerrak ez botatzeko; begirune falta handia delako , baina, botatzen ez baditugu eta aguantatzen baditugu, gero tripako mina izango genuke barnealdean gas gehiegi pilatzeagatik. Beraz, askotan zalantza hori dugu, batez ere, puzker bat baino gehiago jadanik agoantatu baditugu, eta buruari galdera hau egiten diogu: zer egin dezakegu, disimuluz bota eta gero eroarena egin ,; edo, bota eta gero barkamena eskatu?. Orain ezin dugu erantzun eta egoerak berak esango digu nola eta zer egin. Antzekoa esan genezake korrokadaz ariko bagina, batzutan zaratasuak eta kirasdunak baitira. Horietaz gain, oso nabarmenak direla eta, gure gorputzak nahiko desatseginak eta arriskutsuak diren beste soinu batzuk botatzen ditu eta ez diegu kasu handirik egiten. Lehen aipaturiko doministikuak adibiderik deigarriena da. Doministikuekin batera listua kanporatzen dugu, eta listua bakterio, birus eta izaki bizidun ikustezinez kutsatuta ateratzen da gure ahotik. Puzkerrak baino arriskutsuagoak izanda ere, ez diegu hainbeste garrantzirik ematen. Orain A gripea dela eta esaten digute besoa jarri behar dugula era berezi batean besteak ez kutsatzeko, baina “pandemia” pasa eta gero, zer?, lehen bezala jarraituko dugu egiten?

More Related