1 / 20

Minbizia zelulak

Minbizia zelulak. Zer da minbizia?. Minbizia gaixotasun hedatuenetariko bat da, hilkortasun-kausetatik bigarrena gure artean.

janice
Download Presentation

Minbizia zelulak

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Minbizia zelulak

  2. Zer da minbizia? Minbizia gaixotasun hedatuenetariko bat da, hilkortasun-kausetatik bigarrena gure artean. Denboraren poderioz, gure gorputzeko zelulak zahartzen joaten dira, eta halako batean, erreplikatzeko orduan, akatsen batengatik edo zahartu direlako, gaixotasunak agertzen dira.

  3. Nola sortzen da? Minbizia norberaren zelulak gaiztotzean sortzen da. Gure gorputza osatzen duten bilioika zelulen artetik batek kontrolei muzin egin (errefusatu) eta etengabeko hazkuntzarako bidea hartzen du. Kontrolik gabeko hazkuntza horren ondorioz, tumore primarioa sortzen da. Oro har, tumore primarioa garaiz aurkituz gero, ez da arriskurik egoten kirurgia bidez kentzeko. Arazoa metastasia da, hau da, tumoreko beste ehun batzuk inbaditzen dituztenean, odolaren bitartez organismoko beste alderdi batzuetara hedatuz. Beraz, bi zelula mota bereiz daitezke:

  4. Zelula normalak eta zelula kantzerosoak Zelula normalak -Zelula bereizi edo diferentziatuak dira osatzen duten ehunari dagokionez. -Indibiduoaren beharren erantzun gisa bakarrik ugaltzen dira. -Zelula-bikoizketen kopurua kontrolatzeko sistema dute. -Alboko zelulei itsatsita egoten dira. -Mutazio txikiek sortarazitako kalteak konpotzeko gai dira. -Transformazio anormalen bat gertatuz gero, apoptosia geratzen zaie. Zelula kantzerosoak -Zelula atipikoak dira dagokion ehuneko zelulekin konparatuz. -Ugalketa zelular gehiegizkoa burutzen dute, inbidiuoaren beharrei erantzun gabe. -Mugarik gabe zatitzen dira zelula hilezkor bihurtuz. -Beste zelula batzuen espazioa inbadituz ugaltzen dira eta migratu egiten dute metastasia sortaraziz. -Konpodu gabeko mutazio mordoa eta akats kromosomiko ugari dituzte. -Apoptosia inhibitzen dute (ezin dira autosuntsitu)

  5. Agente kartzinogenoak Minbizia eragiten duten faktoreei dagokienez, minbiziaren %80 kanpoko agenteen eraginez sortzen da. Agente horiei kartzinogenoak deritze eta ondokoak dira nabarmentzekoak:

  6. 1.- TABAKOA Birikietako minbiziarekin zerikusia duen agenterik kartzinogenoena da. Tabakoaren errekuntzan zehar sorturiko alkitranak zelulen ezaugarri normaletan eta zelulen ugalketan ondorio kaltegarriak eragiten ditu.

  7. 2.- KOIPEUGARIKOETA FRUTA EDOBARAZKI URRIKO DIETAK Koloneko eta ondesteko minbizia sor dezaketen agente kartzinogenoak dira. Hesteetan gantzak degradatzean hesteetako bakterioek substantzia kantzerigenoak sor ditzakete. Bestalde, barazki ugariko dietak zuntz-eduki oparoa dela eta, erraztu egiten du hesteak hustutzea eta ez du uzten substantzia kantzerigenoen eta hesteetako paretaren arteko kontaktua luzeegia izan dadin.

  8. 3.- EGUZKIAREN ERRADIAZIO ULTRAMOREAK Erradiazio hauen pean luzaro egoteak, azaleko minbizia pairatzeko arriskua areagotzen du. Erradiozek ADNaren egiturari eraso egiten diote base nitrogenatuak aldaraziz. Ohikoenetakoa timinaren dimerizazioa da, ADNaren ARNmrako transkripzioa eta beraz, proteinen sintesia aldatuz.

  9. 4.- BIRUS ONKOGENIKOEK ERANGIDAKO INFEKZIOAK Birus onkogenikoak tumoreen garapenarekin erlazionatuta dauden birus jakin batzuk dira. Birus hauek prosezu kantzeroso batzuetan duten eragina zelulen genoman tartekatzea lortzen dutelako gertatzen da, eta horrek aldaketak eragin ditzake generen baten sekuentzian eta beraz, gene horiek bere funtzioa betetzeari uzten diote.

  10. 5.- SUBSTANTZIA KIMIKOAK Substantzia kimiko batzuekiko kontaktua industriarekin erlazionatutako lan-ingurune jakinetan gertatu ohi da. Substantzia horiek ADNaren gainean eragiten dute, honi elkartzen zaizkio, eta aldakuntza larriak sortzen dizkiote beren aktibitateari.

  11. Agente kartzinogenoen eraginak Zelula kantzerosoek material genetikoan aldakuntza asko ageri dituzte, agente kartzinogenoek zelulen ADNaren gainean jartuten baitute. Mutazioak sortutakoan tumore baten agerpena bultzatu ohi duten hiru gene-talde ezagutzen dira: -Protoonkogeneak. -Antionkogeneak. -Gene modulatzaileak.

  12. 1.- PROTOONKOGENEAK Hazkuntza faktoreen sintesian eta ugalketa zelularrean parte hartzen dute. Gene horiek mutazio bat jasatean onkogene bihurtu eta hazkuntza faktore hiperaktiboak sortzen dituzte ondorioz, ugalketa zelular inkontrolatuak sortaraziz.

  13. 2.- ANTIONKOGENEAK(Gene tumore-ezabatzaileak) Gene hauek baldintza normaletan ugalketa zelularra inhibitzen duten eta apoptosira daramatzaten proteinak sortzen dituzte. Gene horiek inaktibatzen dituzten mutazioek zelulen neurriz kanpoko ugalketa eragiten dute.

  14. 3.- GENE MODULATZAILEAK Hauek, zelulak beren bizi-espazio normalean mantenarazi eta beste ehun batzuk inbaditzeko ahalmena mugatzen dieten seinale kimiko batzuen lanketan parte hartzen dute. Geneon mutazioek, zelulak beste ehun batzuk inbaditzea ahalbidetzen dute, baita metastasia sortzea jatorrizko tumoretik urrun dauden eremuetan ere.

  15. Telomerasa entzimaeta minbizia ADN-molekularen sintesiak, zebatzailea deitutako ARN-zati bat izan behar du abiapuntu, eta ondoren, ADNak zebatzailea ordezkatzen du. Baina zebatzailea katearen muturrean (telomeroan) dagoenean, ezin da sintetizatu ordezkatu beharreko ADN-zatia. Ondorioz, kromosomak bikoiztean laburtu edo moztu egiten dira, eta mozketa horrek muga bat gainditzean, zelula ez da gehiago zatitzen.

  16. Telomerasa (bideoa) Baina zenbait zeluletan, telomerasa entzima agertzen da kromosomen laburtzea saihesteko. Entzimahorrek kromosomen muturrak luzatzen ditu, puntu horietan zebatzailearen loturak gerta daitezen. Osatu gabe geratuko den hutsuneak telomerasak utzitakoari dagokio eta kromosomaren egiturak ez du eraginik jasango. Tumore zeluletan, zoritxarrez, telomerasa aktibo ageri da: kromosomen laburtzea saihesten du, zelula horiek hilezkor bilakatuz.

  17. Minbiziaren prebentzioa eta tratamendua Bi motatako prebentzio neurriak hartu ohi dira: -Lehen mailako prebentzioa: Gaixotasuna hartzeko arriskua murriztea helburu, tabakoaren kontsumoa guztiz uztea, fruta eta barazki ugariko dieta mantentzea, erradiazioen eta substantzia kaltegarrien eragina seihestea eta infekzio biriiko batzuen kutsatzea saihestea litzateke.

  18. -Prebentzio sekundarioak: Hasierako garapen-aldian senda daitezkeen tumoreen antzemate goiztiarra helburu, aldizkako azterketa edo txekeoak egitea litzateke. Adibidez, Papanicolau-ren proba, umetokiko lepoko zelulen azterketa, emakume helduei urtero egin behar litzaiekeena, tumoreak antzeman ahal izateko.

  19. Minbiziaren aurkako tratamenduak Minbiziaren aurkako tratamenduetan honakoak konbinatzen dira: -Kirurgia: tumorea kururgikoki erauztea -Erradioterapia: tumore-zelulak suntsituko dituen erradiazioak jasatea. -Kimioterapia: tumore-zelulentzat toxikoak diren sendagaiak hartzea. Azken biek eragin kaltegarriak izaten dituzte batzuetan zelula osasuntsuen gainean edota asaldurak eragiten dizkiete gaixoei (anemia, goragalea, ilea galtzea…)

More Related