1 / 34

URTE BERRIA MUNDU OSOAN ZEHAR

URTE BERRIA MUNDU OSOAN ZEHAR. AURKIBIDEA. BA AL ZENEKIEN HERRIALDEAK EGILEAK. Ba al zenekien. Munduan zehar Urte Berria hasteko modu bakarra ez dagoela?

flower
Download Presentation

URTE BERRIA MUNDU OSOAN ZEHAR

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. URTE BERRIA • MUNDU OSOAN ZEHAR

  2. AURKIBIDEA BA AL ZENEKIEN HERRIALDEAK EGILEAK

  3. Ba al zenekien Munduan zehar Urte Berria hasteko modu bakarra ez dagoela? Herrialde bakoitzak bere xarma dauka azken egunari agurra emateko. Superstizio, erritu eta festen bidez ospatzen dute, euren adiskide edota familien inguruan. Ospatzeko moduak oso ugariak dira munduan zehar, batzuk antzekoak dira euren artean, eta beste batzuk aldiz oso desberdinak. Zenbait herrialdeetan, Urte Berria gureak ez diren datetan ospatzen dira , baina guztietan ospatzen da egun hau.

  4. HERRIALDEAK EspainiaFrantziaTailandia MexikoAlemaniaEgipto Argentina eta UruguayDinamarkaJaponia EkuadorAustraliaEskozia VenezuelaErrusiaAustria KolonbiaHegoafrikaTxina ItaliaKoreaVietnam BrasilIndiaTibet Estatu BatuakIsraelTxile IngalaterraPeru

  5. ESPAINIA Garrantzitsuena hamabi mahatsak jatea da, hamabi kanpaien erritmoan. Eta tradizioak dioenez hamabi mahatsak jaten dituenak, kontrako eztarrira joaten ez bazaizkio, hurrengo hamabi hilabetetan zorte ona izango duela. Portugesek berdina sinesten dute.

  6. MEXIKO Mexikarrek, dantzatzen, abesten eta ondo pasatzen igarotzen dute eguna egunsentiaren oso berandu arte arte, Urtea agurtzeko. Noski, beraiek ere haien tradizioak dauzkate. Batzuek etxeari erratza pasatzen igarotzen dute gau hori Urte Berriak zorte "garbia" ekartzeko. Beste batzuk maleta batekin paseatzea bidaiak hobetuko dituela uste dute.

  7. ARGENTINA ETA URUGUAY Tradizioa urtea suarekin agurtzean datza. Alde batetik suziriak eta beste elementu piroteknikoak botatzen dituzte; beste alde batetik, egurrezko, telazko eta paperezko panpinak egiten dituzte gero sutara botatzeko, Argentinarrek haien intentzio hobearekin egiten duten arren. Panpina hauek erretzea erritu garbitzailea da.

  8. EKUADOR Urtarrilak 1eko gauean 12 mahatsak jaten ospatzen da Ekuadorren. "Urte txarrak“ deiturikoak erretzen dira, non, norberak gertatutako gauza txarrak idazten ditu. Hamabietan su artifizial asko botatzen dituzte, "Argiaren ordua" deiturikoa.

  9. VENEZUELA Venezuelakoentzat Gabon Zahar Gaua une hoberena da inguratzen dutenekin haien adiskidetasuna hobetzeko. Horretarako ez dago ezer hobeagorik "hallaca" baino. "Hallaca" plater berezi bat da, beraiek prestatzen dutena. Beste ohitura bat desioak karta batean idaztea da, urtarrilean daudenean, eta gero erretzea, inork irakurri ez ditzan.

  10. KOLONBIA Abenduak 31n , Kolonbiako protagonistak augurioak dira. Gustu guztientzat daude: adibidez, gauerdia zutik jasotzea, osasuna eta zortea izateko; ate-kolpe bat eman hamabi kanpai-hotsak eta gero, espiritu txarrak uxatzeko; kontrako sexuko pertsona bati muxu eman fortuna ona jasotzeko.

  11. ITALIA Italiarrek "nottediCapodanno“-ri hasiera ematen dute afari tradizional batekin, non dilistak derrigorrezko platera da fortunazko urte bat izan nahi baduzu. Gau horretan, emakume askok opari moduan lentzeria gorria jasotzen dute, eta esaten dutenez horrek zorte ona ekarriko die. Beste leku batzuetan, Roman eta Napolesen, adibidez, ohitura da trastu txarrak leihotik botatzea, hau modu bat da iraganarekin bukatzeko, eta beste etapa bat ondo hasteko.

  12. BRASIL Brasilgo Urte Berriak itsasoarekin erlazioa dauka. Jendea hondartzara joaten da su artifizialak ikusteko; batzuk zuriz janzten dira eta beste batzuk olatuen gainetik salto egiten dute, uste delako hor zorte ona ekarriko duela; baita loreak olatuetara botatzen dira desira bat eskatuz. Copacabanan, Brasilen bizi diren Afrikako emakume apaizek kandelak pizten dituzte eta itsasora itsasontziak botatzen dituzte loreekin eta opariekin. Itsasoak eramatea prestigio bat da urtea aberastasun onarekin has dadin.

  13. ESTATU BATUAK Urte Zahar Gau ezagunena Ipar Amerikakoa da , Times Squarekoa hain zuzen ere (Nueva Yorken) . Jende asko ingurunetik biltzen da gertuko plazan gauerdiko hainbat ordu lehenago, baina momentu gorena heltzen da hamabi kanpai-hotsekin batera. Kristalezko bola jaisten denean su artifizialek, konfettiek, argien jokoek eta poztasun oihuek hasiera ematen diote gauari.

  14. INGALATERRA Gabon Zahar gaua Londresen igarotzeak hainbat aukera ditu: batzuk urtea agurtzeko TrafalgarSquarenbiltzen dira edo PicadillyCircusen; beste batzuk nahiago dute Big Benen aurrean Urtea agurtu kanpai-hotsen erritmoan. Gauerdian, jendea haien artean besoak heltzen dituzte abesti zahar bat abesten duten bitartean: "AuldLangSyne". Hurrengo egunean ume asko goiz esnatzen dira eta kalera ateratzen dira auzokideei abestera, diru edo goxokien truke.

  15. FRANTZIA Urte zaharrean, Pariseko hiritarrak kalera ateratzen dira urteari agur bero bat emateko asmoarekin. “ Campos-Eliseos “ da hiritarrak batzen diren gune tradizionala, bertan hiribide osoa txapainez ospatzen ari den jendez eztaltzen da. Etxean geratzen direnentzat berriz, errazagoa da tradizioa betetzea: 12ak jotzean, hiritarrak mihura-ardaxkapean besarkatu eta muxukatuz hasten dute urtea, hurrengo urterako aberastasuna handiagoa izateko asmoz.

  16. ALEMANIA Alemaniarrek San Silvestreren ohorez ospatzen dute. Urte Berria jasotzen dute petardoekin eta su artifizialekin espiritu txarrak uxatzeko. Tradizio berezia dute hauek, non gauerdira arte afaltzeko erabilitako platerean janari puskak uzten dira, hurrengo urtean despentsan janari oparoa izateko asmoz.

  17. DINAMARKA Dinamarkan platerak apurtzea ez omen da keinu txartzat hartzen, urte berriko egunean ez behintzat. Dinamarkako hiritarrek gabonetako egunetan familia edota adiskideei euren maitasuna erakusteko ohitura daukate, eta maitasun hau erakusteko familia edota adiskide hauen ateei platerak botatzen dizkiete. Horrela, zenbat eta plater gehiago aurkitu zeure etxean, orduan eta maitatuagoa zarela esan nahi du

  18. AUSTRALIA Australiar batzuei gustatzen zaie Urtea zaratarekin jasotzea. Erlojuak gauerdia markatzen duenean, orduan txistuak, klaxonak, txaloak eta elizako kanpai-hotsak entzuten dira. Urtarrilak 1ean, jai eguna beraientzat, hondartzan edo zelaian piknikekin, rodeoekin eta surf txapelketekin ospatzen dute. Erraz jakin dezakegu hemengoek Gabonak uda garaian igarotzen dituztela.

  19. ERRUSIA Errusiar umeentzako, urte berria, Europako umeentzat den gabonak bezalakoa da. Egun horretan, haien etxeetatik Izotzaren Aitona pasatzen da, hau da, Santa Klaus moduko bat, baina, herrialde osoa zeharkatzen du umeei gozokiak, jostailuak eta Matriuskako panpinak eramateko. Opari hauek lortzeko, umeek, gabonetako zuhaitzaren azpian dantzatzen dute, eta poemak eskaintzen dizkiote Izotzaren Aitonari.

  20. HEGOAFRIKA Hego Afrikakoek, elizetako kanpaiak jotzen dituzte, eta zerura Salbak botatzen dituzte Urte berriaren helduera ospatzeko. Herrialdeko toki batzuetan, festa hau inauterietako aireekin ospatzen da: jendea mozorrotzen da, kalera ateratzen da ondo pasatzeko, eta danborren doinuekin batera dantzatzen dute.

  21. KOREA Normalean, Korean bizi direnek Solnal-a ospatzen dute; hau da, urte berriaren lehen egunaren lehen ilargia. Kondairak esaten duenez, urtearen azken gauean lokartuta gelditzen direnak, hurrengo goizean bekain zuriekin jaikiko dira. Horregatik, urtearen azken gauean, guztiak esnatuta egongo dira, eta gela bakoitzeko argiak pizten dituzte. Hurrengo egunean, espiritu txarrak uxatzera dedikatzen dira: etxe guztia garbitzen dute, eta Banbuko sastrakak erretzen dituzte, pentsatzen dutelako haren soinuak beldurtzen dituelako.

  22. INDIA Indian, Diwaliak, edo argiaren jaialdiak, urte berriaren hasiera adierazten du. Urriaren eta Azaroaren artean ospatzen da, eta bost egun irauten du. Lurralde bakoitzak bere erara ospatzen du, baina, guztietan argiak eta ura oso garrantzitsuak dira.

  23. ISRAEL Judutar urte berria, Rosh Hashanah deitzen da. Ez dauka data zehatzik, baina, Irailean edo urrian ospatzen da. Egun horretan debekatuta dago lana egitea. Judutarrak sinagogara joaten dira otoitz egitera, eta gero, haien etxeetara bueltatzen dira bazkari berezi bat egitera. Han, Shofar-ra (ahariaren adarra) jotzea ohitura da, baita sagarrak eztiarekin jatea ere, ailegatzen den urtea gozoa izateko.

  24. PERU Perun, normala da urte zaharra irudikatzeko panpinak egitea. Gauerdia ailegatzean, panpina erretzen dute urte zaharraren agurra ospatzeko, eta honen testamentua irakurtzen da. Ospakizun hau suziriekin ospatzen da. Azpiko arropa horia izan behar da, eta alderantziz egon behar da.

  25. TAILANDIA Tailandiar urte berria Songkran deitzen da, eta 3 egun irauten du, Apirilaren 13tik-15era arte. Jendea haien artean ur ontziak botatzen dituzte, hurrengo urtean euritea asko eduki ahal izateko. Baita, aprobetxatzen da Budaren estatuak garbitzeko. Beste ohitura zorte ona izateko, txoriak beren kaioletatik askatzea da eta arrainak arrainontzietatik ibaira botatzen.

  26. EGIPTO El Cairon, ohitura zaharra errespetatzen dute, ohitura horrek, esaten duenez, urte berria hasten da lehen ilgora dagoenean. Cairotar asko joaten dira gauez, ilargia ikustera Alabastroko mezkitara. Buruzagi erlijiosoak ateratzen direnean, ofizialki urte berria hasten dela esaten dute. Geroago, jendea haien etxeetara joaten dira urte berria haien familiekin ospatzeko. Urte berrian, guztiek jantzi bereziak eramaten dituzte, baita emakumeek ere, urtean zehar emakumeek beltzez jantzi ohi direlako, eta egun horretan kolore argiz jantzi ahal direlako.

  27. JAPONIA Japonian, 108 aldiz jotzen dituzte kanpaiak japoniar tenpluetan, urte berriaren etorrera ospatzeko. Tradizio hau, gaitzak askatzean datza: Kanpai-hots bakoitzak, urrundu nahi digun munduko desira batean oinarrituta dago. Etxeak banbuko orriz dekoratzen dira. Japoniarrek urtea barrezka hasten dute uste dutelako horrek zorte ona ekarriko dielako.

  28. ESKOZIA Urte berria, edo Hogmany, era berezian ospatzen da Eskoziako leku batzuetan: Hango jendeak barril bati sua ematen dio, eta kaleetatik biraka botatzen dute; horrekin urtearen sarrera onartzen dutela esaten dute. Eskozian tradizio bat dago “first footing” deritzona; tradizio horrek esaten duenez, aberastasuna izateko etxean heltzen den lehenengo pertsonak erabakiko du familia horren aberastasuna. Horretarako ile beltzaraneko gizon bat sartu behar da, eta polita bada, hobeto.

  29. AUSTRIA Suziriak botatzen, kanpaina edaten, confettia edo serpentinak botatzen, musuak ematen... horrela ospatzen dute Urte Berria Austriakoek. Hau da, besteek egiten duen moduko zerbait egiten dute. Haien desberdintasuna, Urte berriko Vals-a da.

  30. TXINA Txinatar urte berria Otsailean ospatzen da, data ilargiko egutegia zehazten du. Lurralde osoko festarik garrantzitsuena da, eta baita luzeena ere, 9 egun irauten du. Helburu nagusia zortea, osasuna eta zoriontasuna izatea da. Ospakizunak hasi aurretik, jendea haien etxea garbitzen dute, zorte txarreko zeinu guztiak joateko. Kaleetan zehar, Dragoien dantzak eta suziriak daude, espiritu gaiztoak uxatzeko.

  31. VIETNAM Vietnamekoek, urte berria irrika askorekin prestatzen dute: haien etxeak behetik gora garbitzen dituzte, eta zorrak kentzen dituzte. Azken egunean, Banbu edo antzeko zuhaitz bat landatzen dute haien etxeko patioan, eta dekoratzen dute, espiritu gaiztoak beldurtzeko.

  32. TIBET Tibetarrek, urte zaharraren azken egunak, urte berria prestatzen igarotzen dituzte. Gutorrean zehar, etxeak ondo garbitzen dituzte, eta argi-zuziak pizten dituzte espiritu txarrak beldurtzeko. Baita, monasterioetara joaten dira monjeei opariak eramatera. Urtearen lehen bi egunetan, familiarekin opariak banatzen dituzte, eta haien jainkoei otoitz egiten diete.

  33. TXILE Txilen, tradizio asko daude, haietako batzuk, panpinak erretzea da. Tradizio hau, azken eguneko gauerdian panpina erretzen da, panpina, paperaz eta arropa zaharrez eginda dago. Beste ohitura bat txanpaina astintzea eta gero familia kideekin edatea da.

  34. EGILEAK MIRIAM NÚÑEZ ETA DIEGO GARCIA

More Related