1 / 11

Mohandas Gandhi

Mohandas Gandhi. Datu pertsonalak. BIZITZA. Indiar abokatu, politikari eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Mahatma Gandhi izenez egin zen ezaguna. Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen eta Bapu izena eman zioten. Bizitza osoan zehar mota guztietako indarkeriaren aurka egon zen.

amadis
Download Presentation

Mohandas Gandhi

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Mohandas Gandhi

  2. Datu pertsonalak

  3. BIZITZA Indiar abokatu, politikari eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Mahatma Gandhi izenez egin zen ezaguna. Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen eta Bapu izena eman zioten. Bizitza osoan zehar mota guztietako indarkeriaren aurka egon zen. XIX. Mendean erreforma garrantzitsuak gertatu ziren Indian. Mugimendu hauek, hinduismo tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzea zuten helburu. Arlo honetan Gandhik eragin handia izan zuen. 1918tik aurrera Indiar mugimendu nazionalistaren buruzagia izan zen. Borroka armatuari uko egin zion, britainiar dominatzaileei eusteko bakezaletasuna predikatuz. 1931n, Londresen izan zen hitzaldi bat ematen eta Indiaren independentzia aldarrikatu zuen. 1942an Gandhi eta bere emaztea zen Kasturba kartzelan sartu zituzten eta hantxe hil zitzaion emaztea. Berak, berriz, 21 eguneko baraualdia egin zuen. Ez zituen Indiaren independentziaren ondoren etorri ziren erlijio istiluak ontzat hartu, hinduen lurraldetako musulmanak defendatuz. Horregatik , 1948ko urtarrilaren 30ean, hil zuen Nathuram Godsek, indiar integrista fanatiko batek, 78 urte zituen. Errautsak Ganges ibaira bota zuten. Gandhik oso bizimodu umila izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen. Horrez gain, begetarianoa zen. <<Herri bat zibilizazio bat bere animaliak nola tratatzen duen daitezke epaitu>>

  4. Gandhiren aita Gandhiren ama

  5. LANA HEGOAFRIKAN 1893an, KwaZulu-Natalen (Hegoafrika) lan egiten zuen konpainia batekin sinatu zuen kontratua. 150.000 indiar bizi ziren han eta Mohandasek haien egoeran erreparatu zuen, Hegoafrikako le driskriminatzaileen aurka eginez. Hortxe hasi zen erresistentzia pasiboa eta desobedientzia zibila erabiltzen. Bizipen hauek gustiek, Hegoafrikan arraza beltzak zituen arazorekin gerturatzea eragin zioten eta, arrazakeria eta injustizia jasan eta gero gizartearen egoera zalantzan jartzera eraman zuten. Egonaldia luzatuz, 1894an, KwaZulu-Nataleko <legebiltzarreko Alderdi Indiarra sortu zuen eta, erakunde honekin, Hegoafrikako indiar komunitatea bildu zuen, prentsa eta gobernuari diskriminazio eta eskubide zibilen urratzeen ebidentzia ugari bidaliz. Indiara joan zen emaztea eta seme-alaben bila eta, 1897ko urtarrilean, berriro zetorren Hegoafrikara. Arraza zuriko gizon talde batek erazo zion eta egurra eman zion. Ondoren, bere bizitza osoan zehar egon zuenari jarraituz, ez zituen salatu. Hegoafrikako gerran, hasiera batean, Gandhik indiarrak, eskubide osoko hiritar izan nahi bazuten, parte hartu beharrean zeudela uste zuen. Borrokan egingo ez zuten boluntario taldeak antolatu zituen, britainiarrei laguntzeko. Hala ere, gerra amaitzean, indiarren egoerak ez zuen onera egingo.

  6. 1906an, Transvaaleko gobernuak indiar orok erregistratu behar zuela promulgatu zuen eta honek protesta itzela eragin zuen Johannesburgon. Hau izan zen Gandhik satyagraha, biolentziarik gabeko protesta, erabiliko zuen lehen aldia.

  7. INSPIRAZIOA Hegoafrikan eman zituen urteetan zehar, Bhagavad Gita izan zen Mohandasen inspirazioa eta baita Tolstoiren liburuak ere. 1880ko hamarkadan, autore hau anarkismo kristaurantzerako bidean sartu zen eta Gandhik hura 1910ean hil arteko harremana mantendu zuen.

  8. INDIARA BUELTAN 1915ean, Gandhi Indiara itzuli zen. Garai honetarako, bizimodua aldatuta zuen, Indiako ohitura tradizionalenak praktikan jarriz. Egunkari berri bat sortu eta abokatu lanetan hastekotan ibili zen, baina Gopal Krishna Gokhalek nazioarentzako garrantzi handiko pertsona zela sinestarazi zion.

  9. BIGARREN MUNDU GERRA 1939an, Alemaniak Polonia inbaditu zuenean, Bigarren Mundu Gerra hasi zen. Hasiera batean, Gandhi indiferentzia eta britainiarren kontrako biolentziaren aurkakoa izan zen, baina, herriari galdetu gabe, India gerran sartu zuten eta Legebiltzarreko liderrak haserretu egin ziren, denek dimisioa aurkeztu zutelarik.

  10. INDEPENDENTZIA ETA INDIAREN BANAKETA ( 1945 – 1947 ) 1946 eta 1947 artean, 5.000 pertsona baino gehiago hil zen indiar eta musulmanen arteko borroketan. Indiaren banaketa onartu zen Legebiltzarrean, gerra zibilari ekiditeko xedean. Gandhik ez zuen gainontzeko indiarrek bezala prestatu eta bakar-bakarrik eman zuen eguna Kalkutan.

  11. ERAILKETA ETA AZKEN HITZAK • 1948ko urtarrilaren 30ean, Gandhi errezatzera zihoan, New Delhiko Birla Bhavanen asasinatu zutenean. 78 urte zituen Nathuram Godsek erail zuenean. • Godse eta bere lagun Narayan Apte epaitu eta heriotza-zigorrera kondenatu zituzten. 1949ko azaroaren 15ean, exekutatu zuten. • Hil aurretik esandako hitzak hauek izan ziren: • Hey, Rama!. • Espiritualismoak lagundu zion azken unean ere eta bere herrirako bakearen bilaketa idealista bat dago tartean. Bere omenez, New Delhin eraikitako monumentuan, idatzita daude hitz horiek.

More Related