60 likes | 225 Views
Gaur goizean, jaikitzen ari zinenean, begira egon natzaizu eta zain egon naiz ea noiz hitz egiten zenidan, besterik ezean hitz gutxi batzuk, nire iritziaz galdetzeko edo atzo gertatu zitzaizun zerbait onagatik eskerrak emateko. Baina oso lanpetua ikusi zaitut
E N D
Gaur goizean, jaikitzen ari zinenean, begira egon natzaizu eta zain egon naiz ea noiz hitz egiten zenidan, besterik ezean hitz gutxi batzuk, nire iritziaz galdetzeko edo atzo gertatu zitzaizun zerbait onagatik eskerrak emateko. Baina oso lanpetua ikusi zaitut lanera joateko jantzi egokiaren bila.
Gero ere itxaroten egon natzaizu, apaintzeko etxetik zehar lasterka ibili zaren bitartean; banekian minuturen batzuk izango zenituela gelditu eta niri “KAIXO” esateko, baina lapetuegi ibili zara. Horregatik piztu dut zerua, kolorez eta txorien kantu gozoz bete dut ea horrela entzuten duzun. Baina honetaz ere ez zara konturatu.
Lanera bidean zoazela begira egon natzaizu eta egun osoa itxaroten aritu naiz. Zure zeregin guztiekin, uste dut lanpetuegi zabiltzala niri zerbait esateko. Itzultzean, nekatuta ikusi zaitut, zu ur pixka batez zipristintzea nahi izan dut, urak eraman zezan zure estresa; zuri atsegin ematea izan da nire asmoa, horrela nigan pentsa dezazun, baina erneguz iraindu egin duzu nire izena Hain dut gogoko hitz egin diezadazun... Oraindik denbora asko dago.
Ondoren telebista piztu duzu, patxadaz itxaron dizut, telebistari begira afaltzen ari zinen bitartean, baina berriz ere ahaztu egin zaizu nirekin hitz egitea... Nekatuta ikusi zaitut eta, ulerturik zure isiltasuna, itzali egin dut ortziko distira Baina ez zaitut itzalean utzi, argizagi eder batez trukatu dut, baina ez duzu izan hori ikusteko ardurarik.
Lotarako orduan, unaturik zeundela pentsatu dut. Zure familiari “gau on” esan ondoren, ohean sartu zara eta ia berehala loak hartu zaitu, musikaz babestu dut zure loa, nire gaueko abereek arrakasta izan dute; ez dago arazorik, berharbada ez zara konturatu ni hor nagoela beti zurekin
Zuk uste duzun baino egonarri gehiago dut Besteekin egonarria nola izan ere erakutsi nahi nizuke Hainbesteraino MAITE ZAITUDAlako, egunero itxaroten dut zure otoitz bat; zuretzat bakarrik egiten dudan paisaia... Ongi... berriz ere jaikitzen ari zara eta berriz ere itxarotera, zureganako dudan maitasun hutsagatik. Egun ona izan dezazula! Zure adiskide JAINKOAK!