70 likes | 221 Views
Okina. Josebak egun batzuez okindegian lagun diezaion eskatu dio bilobari. Festa baterako eskaera handia egin diote eta ez du hutsik egin nahi. 1.
E N D
Josebak egun batzuez okindegian lagun diezaion eskatu dio bilobari. Festa baterako eskaera handia egin diote eta ez du hutsik egin nahi.
1 -Patxi, har ezazu papera eta arkatza zenbaketa batzuk egiteko. Ogi kilogramo bakoitzeko 0,7 kg irin beharko dut. Zenbat irin erosi behar dut 10 kilogramoko eskaera egin badidate? -Ai, aitona, ez dut paper eta arkatzik behar hori ebazteko. Nola kalkulatuko du Patxik irin kantitatea? 0,7 hamarrez biderkatzeko, koma eskuinera mugituko dugu toki bat. 7 kg behar ditu.
-Gainera, 0,25 kilo ogiko 10 gramo legamia beharko dut... kalkulagailua nahi al duzu? -Ez, aitona! Hori ere oso erraza da! 2 Zuk ere kalkula al dezakezu? Gainera, 2,5 kg ogiko 100 gramo legamia behar du, hau da, guztira 10 kilorako 400 gramo.
3 -Ados, baina ziur nago zenbaketa horretarako papera eta arkatza beharko dituzula... 0,01 kg margarina behar dut opil bat egiteko, eta 17 opil egin behar ditudanez... -Ez, aitona, ez dut paper eta arkatzik behar hori ebazteko. Zenbat margarina behar du Patxiren aitonak? 0,17 kg margarina behar du 17 opil egiteko.
-Ongi, paper eta kalkulagailurik gabe zenbatzeko gai zarenez, esadazu zenbat diru irabaziko dudan hori guztia saltzen dudanean. Kilogramo bakoitzeko 0,25 euro irabazten badut, zenbat lortuko dut 15,5 kilogramo saltzen badut? -Beno... non dauzkazu papera eta arkatza? 4 Zenbat diru irabaziko du Patxiren aitonak salmenta horrekin? 3,875 euro irabaziko ditu.