1 / 19

eskubete

SHEILA BARRAGAN, PAULA ARRINDA, BEÑAT BILBAO, ION ARRIAGA ETA OIHANE ALONSO. eskubete. EGUNEROKOA. Ekainak 25.

tara
Download Presentation

eskubete

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. SHEILA BARRAGAN, PAULA ARRINDA, BEÑAT BILBAO, ION ARRIAGA ETA OIHANE ALONSO eskubete

  2. EGUNEROKOA

  3. Ekainak 25 • Ekaina da eta atzo, hurrengo ikasturtean 4 urteko gelan tutore izango naizela konfirmatu didate. Karrera bukatu berria daukat eta egia esanda oso urduri sentitzen naiz, ez dakit nondik hasi behar naizen ikasturtea prestatzen eta ez dakit ezta ondo egingo dudan ere! • Egokitu zaidan eskola, Zipiriñe eskola da eta Sopelan kokatua dago. Egia esanda, ez dut eskola ezagutzen, ezta ingurunea ere, horregatik lehenengo eta behin eskola horri buruzko ingurunearen azterketa egin beharko dut.Ezagutu nahi dut eskola horren ingurunea, nire gauzak prestatu ahal izateko, ingurune horretara egokituz. • Egunak pasa ditut informazioa biltzen,hauxe da bildu dudan informazioa:

  4. Egoeraren azterketa • Herri txikia, kostaldekoa eta batez ere erdalduna. • Ikastetxe publikoa, D eredukoa eta HH eta LH biltzen ditu. • 4 urteko gelan: 10 ume (6 mutil eta 4 neska), tutorea, heziketa berezikoa eta psikomotrizista. • Familien %50 euskaldunak, besteak euskaldunik ez. %25 etorkinak. • Haurrekin ez dago arazo nabarmenik, 2 etorkinak direla besterik ez. • Lehentasunak: integratzea, aurtengo bilerak prestatzea eta hurrengo urteetarako oinarri protokolarioa sendotzea.

  5. Irailak 1 • Beste zeregin batzuen artean, gurasoei ikasturtea aurkezteko bilera antolatu behar dut, bai eginbehar zaila hau! Gainera, esan didatenez, eskolan ez dago bilerak prestatzeko protokolorik, beraz nik sortu beharko dut protokoloa. Horretarako, informazioa bilatzen hasiko naiz, baina aldez aurretik eskola eta familiari buruzko harremanei buruzko datu batzuk izatea gustatuko litzaidake. • Karreran esan zidatenaren arabera, eskola eta familiaren arteko harremanak, oro har, ahulak dira, konplexuak eta zenbait kasutan gatazkatsuak. Horregatik bilera prestatzen hasi aurretik, Sopelako familia mota ezberdinak eta irakasle eta gurasoen arteko harremanak aztertuko ditut.

  6. Gizarte eta Ingurumena • Oso garrantzitsua da herri baten biztanleak haien ingurua segurua eta babestuaikusten duten jakitea. • Alderdi horrek eragin psikologiko eta sozial itzela du jendearen gain eta herritarren ongizatea baldintzatu ohi du.

  7. Familia motak • Gaur egun gero eta familia mota gehiago dago, hauexek dira topatu daitezkeenak: • Pertsona bakarrekoa • Konposatua • Gunea seme-alabarik gabe • Gunea seme-alabekin • Guraso bakarrekoa • Handitua • Gune askotarikoa

  8. Eskola eta erlazioak • Irakasle eta gurasoen arteko erlazioa eta kolaborazioa ezinbestekoa da. Izan ere, gurasoekin erlazio txarra badago, oso zaila izaten da kolaboratzea. • Sarritan, irakasle eta gurasoen arteko beldurra sortzen da. Maiz gurasoak defentsan jarrita joaten dira bileretara eta horrela ezinezkoa suertatzen da hau aurrera eramatea, galdetzeko eta erantzuteko erak ez baitira egokiak izaten.

  9. Erlazioa eta komunikazioa kontuak oso konplexuak dira eta askotan familia mota desberdinekin egiten dugu topo. • Aurreiritziak sahiestu behar dira. • Aurreiritziak orokortzeko joera dago, familia bakoitza desberdina dela ahaztuz.

  10. Familia batekin biltzean, egun horretan garrantzitsuena familia hori izan beharko litzateke. • Azken bilera gaizki joan arren, ahalik eta hoberen egiteko asmoa eduki behar da. • Entzun eta ulertu. • Familia batekin arazoak izanez gero, laguntza eskatu behar da.

  11. Gurasoek irakaslea zaindu beharko lukete, berak haien seme-alabak nozitzen ditu eta. • Zenbat eta hobeto egon irakaslea, eta gurasoekiko erlazioa ere hobea izan, neska-mutilek ere hobeto ikasiko dute.

  12. Irailak 10 • Informazio hau bilatu eta sakon aztertu ondoren, hau ondorioztatu dut: • Erlazioa eta kolaborazioa dira garrantzitsutzat hartzen diren puntuak baina askotan, guraso eta irakasleen artean ez da hau ematen elkarren arteko beldurra dutelako. • Teorian esaten dena egia den jakiteko, errealitatea ezagutzea gustatuko litzaidake horretarako, guraso eta irakasleei galderak planteatuko dizkiet. Bertan, bilerei buruzko galderak eta irakasle eta gurasoen arteko komunikazioari buruzko galderak planteatuko ditut.

  13. Irailak 16 • Galdetegiak egitea oso interesgarria iruditu zait, informazio asko eskuratu baitut. Hala ere, hainbeste ikuspuntu izateak ondorio orokorra ateratzea ezinezkoa izan zait. Izan ere, irakasle eta eskola bakoitza mundu bat dira, eta bakoitzak bere lana egiteko era du. • Hau guztia alde batera utzita, bileretan murgilduko naiz. Lehenengo eta behin, herrialdeko hizkuntza paisaia ezagutu beharko dut. Horretarako, bertara hurbilduko naiz hau aztertzeko asmoz. • Hizkuntza paisaia aztertu bezain laster, eskolako hizkuntza proiektua planteatzea erabaki dut, bertan ez dagoelako.

  14. Hizkuntza paisaia • Euskara hizkuntza nagusia. %60 - %80ko presentzia testu elebakarretan. Gailentzen da testu eleanitzetan. • Gaztelania testu eleanitzetan. (erakundeetako testuetan pribatuetan baino.) • Ingelesa soilik ikastetxean. (globalizazioaren ondorioa, “H.P. Mcdonalizazioa”

  15. Hizkuntza proiektua • Ikastetxearen hizkuntza nagusia euskara izango da, atzerriko hizkuntzaren arloan izan ezik. • Hizkuntza proiektua praktikan jartzeko, ikasleez gain, ikastetxea osatzen duten beste kideak ere kontuan hartu behar dira.

  16. Hizkuntza proiektua • Helburuak: • - Euskara ohiko komunikabidea izatea. • - Kide guztiak euskaraz ulertzeko, hitz egiteko eta idazteko trebetasuna lor dezaten baliabideak bilatu.

  17. Irailak 24 • Hizkuntza nagusia euskara izango da, eta hezitzaile eta ikasleen artean euskaraz egingo da beti. Gurasoei dagokionez, euskaraz ez dakitenek erdaraz egiteko aukera izango dute. • Ikasturteko lehenengo batzarra gero eta gertuago dut eta oraindik bilerak prestatzeko informazioa falta zait. Nola antolatu eta planifikatu behar dut batzarra? Nola izan behar da nire jarrera?... • Horrelako galderak erantzuteko, informazioa bilatuko dut, gero nik nire bilera antolatu ahal izateko.

  18. Batzarrak

  19. Irailak 30 • Ikasturteko lehenengo bilera, Urriaren 5ean izango da. Aurretik lortutako informazio guztia erabiliz, bilera egiteko gidoi bat prestatuko dut. • 5 egun baino ez dira falta eta gero eta urduriago nago. Izan ere, hainbeste informazio izateak, bileraren gidoia egiterakoan hainbat kontzeptu kontuan izan behar ditudala konturatu naiz. • Gidoia prestatzen hasi beharko naiz…

More Related