1 / 33

SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN EGUNGO EGOERA - Inmigrazioa Estatuan eta Euskal Herrian - Hizkuntza komunitatearen egituraketa ZENBAIT EGITASMO ETA HAUSNARKETA AZKEN GOGOETA. SARRERA. Egun, migrazioaren gaia pil-pilean dago .

tammy
Download Presentation

SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. SARRERA LURRALDE MIGRAZIOAK HIZKUNTZA / INTEGRAZIOA HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN EGUNGO EGOERA - Inmigrazioa Estatuan eta Euskal Herrian - Hizkuntza komunitatearen egituraketa ZENBAIT EGITASMO ETA HAUSNARKETA AZKEN GOGOETA

  2. SARRERA • Egun, migrazioaren gaia pil-pilean dago. • Euskal Herria ez da, jakina, fenomeno hau jasaten ari den herrialde bakarra. Baina gurean,hizkuntza minorizatua izaki, eragin handiagoa izango du gure komunitatean. • Beraz, badirudi indarrak batu eta ahaleginak egin behar ditugula giza talde honek erdal komunitatera hurbiltzeko duen joera natural horri buelta emateko. • Haiek gurera hurbiltzeko guk ere ahalegin berezia egin beharko dugu haienganaino iristeko. • Gizarte osoak (bere alor guztietan) landu eta kontuan hartu beharko duen afera bezala ikusi beharko dugu.

  3. LURRALDE MIGRAZIOAK • Migrazioak • Faktoreak 

  4. Migrazioak: Mendebaldeko gizarteotan, gero eta gutxiago dira jaio, bizi eta hil leku berean egiten duten pertsonak. Emigratzaileak mota askotakoak izan daitezke;sozioekonomikoki maila ezberdinetakoak arazo pertsonalengatik, politikoengatik...lurraldea utzi behar izan dutenak... Nazio,udalerri,bizileku,lagun...eta kasu guztietan giza harremanen sareen aldaketa dakar. Gizabanakoaren eta bere giza ingurumenaren arteko elkargune berriak izugarrizko garrantzia hartu du. 

  5. Mendeetan zehar sistema kolonialak Europatik Ameriketara jende ugari mugitzea ahalbidetu zuen. II.Mundu Gerratearen amaierak aldiz, kolonizazio sistemaren gainbehera ekarri zuen,eta horrekin batera Europako industriaren zabalkundea: migrazio mugimendu berriak alegia. Egun tradizioz emigratzaileak izandako herriak, inmigratzaileen helmuga erakargarri bilakatzen ari dira. 

  6. Faktoreak. Arrazoiak oso ugariak dira; ekonomiaren globalizazioa, komunikazioen hobekuntza, bizi baldintza hobeen bila abiatzea...tentsio etnikoak... Egun migrazio gehienak 3.munduan egiten dira, bertan gelditzen dira asko eta asko. Aldaketa gertatu da; egun migratzen duten pertsonak orokorki gazteak dira eta askok familia dakarte haiekin. Horrek, gizarteko zerbitzu ezberdin asko erabiltzea dakar. “La nueva estructura de los grupos migratorios supone un coste social creciente, porque del emigrante temporal,adulto y con trabajo se ha pasado (…) a grupos familiares con necesidad de escolarización, atención médica, asistencia social y seguro de desempleo”.(Ignasi Villa) 

  7. Migrazioek ez dute logika zehatzik,eta aurreiritzi asko okerrak dira ( ez dutela hezkuntza mailarik, gizarteari garesti ateratzen zaizkiola...) Integrazioaz bi hitz: Hitz polisemikoa da. Asimilazioa eta integrazioa ez dira gauza bera. Etorkin hauen integrazioak gizartearen alor guztietan integrazioaren bidetik joan beharko luke. 

  8. Zergatik da hizkuntza integraziorako bide? • Hizkuntzaren teoria soziologikoek, hizkuntza komunikazio sistema izateaz gain, errepresentazio sistema gisa ere definitzen dute. • Bakarra ez den arren, hizkuntza da komunikazio sistemetanbeharrezkoena eta horregatik, giza-integraziorako bide da. • Hizkuntzak giza talde baten munduikuskera islatzen du, eta beraz, hizkuntzak talde kontzientzia eta talde nortasunaren eraketarako funtsezkoak bihurtzen zaizkigu. • Honenbestez, bere funtziosinbolikoaren bidez, hizkuntza, giza integraziorako bide dela esan daiteke. 

  9. HISTORIKOKI MIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN • Euskal Herria historian zehar herri migratzailea izan da. • Euskal Herrian etorkinen afera ez da berria; joan den mendeko datuak oso esanguratsuak dira ( Bizkaiko lantegietan adibidez izugarrizko proportzioan igo zen langileen kopurua) • Industrializazioarekin batera, estatu espainoletik etorritako pertsonen kopuru handi horrek, gizarte mota berri bat ere ekarri zuen. • Euskararen egoeran eta ordura arteko gizarte motan aldaketak izan ziren. 

  10. 50-60.hamarkadan demografikoki garrantzi handiko inmigrazio fenomenoarekin egiten dugu topo beraz. Gizartearen egituraketa aldaketa komunitate osoaren nortasunaren krisia izan zen. Garai hartako pertsona horietako batzuk, (edo horien bigarren edo hirugarren belaunaldiak) hizkuntza ikasi eta euskal mundura hurbildu ziren (ikastolek egindako lana ezin ahaztu) 

  11. Egungo egoera • Inmigrazioaren fenomenoa ez da berria. • Datuak ez dira inoiz zehatzak, baina ideia orokorra eta joera ikusteko balio digute. • (iturria SOS Arrazakeria) ESTATUKO DATUAK 1996 538.984 1997 609.813 1998 719.647 1999801.329 2000 895.720 2002 1.243.919  

  12. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA 199613.135 199715.647 199816.995 199918.622 200018.822 • 21.299 NONGOAK DIRA EUROPA BATUA 7.328 %34,4 EUROPAKO BESTEAK 1.119 %5,25 AFRIKA 3.885 %18,24 LATINO AMERIKA 6.976 %32,75 IPAR AMERIKA 490 %2,3 ASIA 1.438 %6,75 OZEANIA 55 %0,25 APATRIDAK 4 %0,018 BESTEAK 4 %0,018 

  13. NAFARROA (2002KO ERROLDA) EUROPA BATUA 2.857 %16,27 EUROPAKO BESTEAK 1.605 %9,14 AFRIKA 4.547 %25,89 LATINO AMERIKA 7.952 %45,29 ASIA 576 %3,28 BESTEAK 20 % 

  14. Atzerritarren gehiengoa Europa Batua, Latino Amerika eta Afrikatik datoz. • Euskal Herrian %1-2ko portzentaia inguruan gabiltza • Etorzen diren petsonetariko asko, ikasketak dituztenak dira

  15. HEZKUNTZAKO DATUAK • Hezkuntzaren ikuspegitik fenomeno honek aldaketa eta moldaketa ugari dakartza:metodologia, didaktika eta lan ildoak...berrikusi beharko dira. • Atzerritar gehienak ikastetxe publikoetan (%70)eta A ereduetan (%65)(EAEn) matrikulatzen ari dira. • Horrek, A eredua indartzeaz gain, etorkizuneko biztanleriaren zati batek euskal kultura eta hizkuntzarekin izango duen harremana oso txikia izango dela ekarriko duela erraz aurreikus daiteke.

  16. Hezkuntzaren ikuspegitik, bi arazo nagusirekin egiten dutela topo ikusten ari gara: ikasle atzerritarren konzentrazioa zenbait ikastetxetan eta hizkuntzen trataera. • Kontuan hartzeko zenbait faktore: • Etxebizitza merkeak, lan eskaintzak eta haien artean sorturiko elkartasun sareak direla eta, etorkinak zenbait auzo eta zonaldetan pilatzen ari direla dirudi. • Normalean guraso horiek ez dakite Euskal Herrira iritsi arte hemen hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten denik eta normalean A ereduetako ikastetxeetan matrikulatzeko gonbitea jasotzen dute.

  17. Administrazioa dagoeneko gaia aztertzen ari da eta zenbait egitasmo ere martxan daude: zenbait orientazio zerbitzu daude (Gipuzkoan adbz)familiei ikastetxeekiko harremanetarako orientazio zerbitzu gisa. • Araban adbz harrera ikastetxe batzuk daude eta ikasleek bertan ematen dituzte hiru hilabete dagokien ikastetxera joan baino lehen. • Hizkuntzaren irakaskuntzan, A ereduko ikastetxeek gaztelaniazko murgiltze eredu bezala funtzionatzen dute normalean. • Zenbait ikastetxetan ikasle horrek irakasleren batekin zenbait ordu ematen ditu kalean edo gelan erabili beharko duen hizkuntzan gutxieneko trebakuntza lortzeko.

  18. B eta D ereduko zenbait ikastetxetan trebakuntza hori gaztelaniaz egiten dute, kalera irtetean hori izango baita ikasleak nagusiki erabili beharko duen hizkuntza. • Hala ere, askotan trebakuntza horrek iraupen motza du. • A ereduko ikastetxe gehienek beherakada izan dute aspaldian eta pertsona horiek etortzeak eredu hau indartzeko balioko du. • Hezkuntza arloan, bi giltzarriren inguruan garatu beharko litzatekeela gaia azpimarratzen dute adituek:kulturarteko hezkuntza eta hizkuntzen trataera egokian. • Kulturarteko hezkuntza: • Hezkuntza sistema osora hedatu (ez bakarrik ikasle atzerritarrak dituzten ikastetxeetara) • Ohiko curriculumetan kultura ezberdinen inguruko edukiak txertatu. • Ezin alde batera utzi jatorrizko hizkuntzen eta kulturaren irakaskuntza.

  19. Hizkuntzen trataera: • Osagai afektibo-emozionalak lantzea • Garrantzitsua da familiei haien hizkuntza erabili eta lantzeko aholkua ematea • Ikaslearen trebetasunen berri izatea • Eskola elebidunetan sartzea. Horretarako zenbait faktore hartu beharko dira kontuan: -adina -eskolako eta herriko egoera soziolinguistikoa -dakizkien hizkuntzak eta zein mailatan ezagutzea -eskolatua egon den ala ez eta zenbat denboraz -etxekoen hizkuntza ezagupena

  20. Soziolinguistikaren ikuspegitik arazo zenbait sortzen: • Pertsona hauek beste koordenada batzuetan mugitzen dira; lehentasuna bizimodu duinago bat lortzea da. • Euskarak oraindik ez du lortu gizarteko funtzio guztietan normalizazio egoki bat eta funtzio nagusienak erdarak ditu. • Horrek etorkinari funtzionaltasun eza azaltzen dio eta ondorioz praktikotasun gutxi eta motibazio praktikoa gutxitu. • Horren aurrean, badirudi seme-alabak euskarazko ereduetara hurbiltzea izan daitekeela modurik eraginkorrena haiengana hurbiltzeko eta aldi berean haiek gugana hurbiltzeko. 

  21. HIZKUNTZA KOMUNITATEAREN EGITURAKETA AB  B A BA  oraindik ez euskaldunak B: euskaldun berri (ikasten) A: euskaldun zaharra kulturizatu gabea BA:euskaldunberri kulturizatua

  22. Jose Maria Sanchez Carrion “Txepetx”ek hizkuntza komunitatea nola egituratzen den azaltzen digu ikusitako grafikoaren bidez. • Txepetxek, hizkuntza honako faktore nagusi hauengatik ikasten dela adierazten du: motibapena, ezagutza eta erabilera. • Hizkuntza ikasteko motibazioak anitzak izan daitezke; batzuetan motibazio sinbolikoa da, maila afektiboan nolabaiteko interesa azaltzen dutelako; bestetan aldiz, kulturan edo komunitatean integratzeko modu eta behar gisa azaltzen zaigu hizkuntza ikastea. “ La necesidad puede convertirse en una motivación simbólica, cuando se trata de una necesidad de aprender el idioma para sentirse integrado en una comunidad y en una cultura, o para integrarse en la vida social y cotidiana del espacio geográfico donde se habita” (Benjamin Tejerina)

  23. Euskara erakargarria eta aldi berean funtzionaltasun maila bat esakini beharko die. • Aldi berean, motibazio sinbolikoa oso garrantzitsua izan daiteke. • Alde honetatik, euskal komunitateak eta gizarteak hauenganako hurbilketa egitea egokia ikusten da; ezagutarazi egoera, kultura, hizkuntza...

  24. SORTZEN-IKASBATUAZ • Nafarroan egindako egitasmoa (Iruñerrian) • Etorkinei D ereduren berri ematea • Normalean ez dute egoeraren berri 3 arrazoi: • Euskarara eta euskal kulturara hurbiltzea • Hezkuntza alorrean oso infomazio gutxi • Gizartean benetan integratzeko bi hizkuntzak beharrezkoak 

  25. Europar batasunetik kanpo 15.000 pertsona inguru(Komunitateko biztanleriaren %2 inguru) • Gehienak latinoamerikarrak(Kolonbia/Ekuador) eta magrebtarrak • Erriberan magrebtar gehienak eta latinoamerikarrak, ekialdeko europarrak eta gainerako afrikarrak nagusiki Iruñerrian. • Gehienak bertan gelditzeko asmoa eta familia ekartzeko asmoa Egitasmoa: • D ereduaren inguruko informazio orriak banatu (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, inglesez eta arabieraz) • Mezu positiboak:euskararen aurkezpen xumea, erabilgarritasuna,inglesa irakasten dela ohartarazi, bi hizkuntza ikastearen alde onak eta D ereduko ikastetxeak non.

  26. Jasotako erantzunak: • Jarrera positiboa baina lehentasunak beste batzuk. • Talde nortasuna dutenen artean jarrera hobea izan zen Zenbait arazo: • Pedagogikoki; 3-4 urte bitarteko haurren euskarazko hezkuntza errazagoa, baina helduagoekin arazoak. • Zonalde euskaldunetako A ereduak bultzatzea • Koordinazio falta Hurrengo urteetarako lana. • Kanpaina auzoz auzo harreman zuzena • Elkarteetan elebitasunaren inguruan hitzaldiak antolatzea • Gurasoak ere euskarara hurbiltzea 

  27. TAE (Taller de Adaptación Escolar/Eskolan egokitzeko tailerra) • Kokapena:Katalunia betidanik pasalekua izan da;50-70.hamarkadetan Espainiako estatuko jende asko hurbildu zen eta horietako askok ez dute katalaniera ikasi.Horrek, hizkuntzaren ezagupenean eta erabileran ondorioak izan ditu. • Egungo inmigrazioa bestelakoa da; beste ezaugarri batzuk ditu. • Normalean, ikasturte horretan iritsitako ikaslek dira, alfabetatu gabeak eta gure alfabetoa ezagutzen ez dutenak. • Tailer hauetan 9 hilabete pasatzen dituzte idazten eta iraurtzen ikasten. • Astean 18 orduz eta gainontzekoak institutu arruntetan ikasgai zehatz batzuetara. • Talde malguak dira, mugimendu handikoak.

  28. Zer lortzen du TAEk: • Katalaniera ezagutzea • Hezkuntza sistemara hurbiltzea • Egokitze prozesu bat • Ze espektatiba dituzte: • Hizkuntzaren ezagutza ona espero dute • Ikasten jarraituko dutela pentsatzen dute • Gerora lanean hasteko lagungarri izango zaiela • Espektatiba hauen mugak: • Askok TAE ondotik ikasketak utzi egiten dituzte • TAEri esker hizkuntza iaksten dute eta hori ongi baloratzen, baina behin hizkuntza ikasita, beste espektatiba batzuk dituzte. • Beraz, TAE hezkuntza akdemiko baten hasiera edo bukaera izan daiteke.

  29. Alde negatiboak: • Administrazioak ez du egoera ezagutzen eta beraz laguntza eskasa eman dezake • Goizetan TAEn dauden guztiak etrokinak dira, arratsaldez bakoitza bere institutuetara doaz, eta asko ez dira joaten. • Sarritan, TAEn egoera idiliko batean daude; arreta berezia jasotzen dute, paternalismoan erortzea erraza da eta hori ez da etrokinarentzat ona. • Alde positiboak: • 80.hamarkadan garatzen ziren egitasmoak eskoaltik kanpo egiten ziren, gaur aldiz eskolan bertan. • Egoera berri honi aurre egiteko material berria sortzen ari da. • Irakaslea erreferentziala da iakslearentzat eskolatik kanpoko bizitzan ere bai. • TAEko emaitzak beti onak dira; ikaslearen egoera beti hobetzen baita.

  30. Halaz ere zalantzak sortzen dira: TAE amaitu ondoren zer? • Egun ez dute beste aukera edo eredurik. • Lortu beharreko zenbati gauza: • Institutu guztiek bere TAEa izatea • Ikaslea beti institutu berean egotea • Ikalse eta irakasleen egonkortasuna • Irakasleen kontzientzia lantzea ikasleei transmititzeko.

  31. AZKEN GOGOETA • Gai zabala eta korapilatsua da. • Giza talde hauek haien lurraldeetatik ateratzera bultzatzen dituzten arrazoiak anitzak dira baina denak bizitza hobe baten bila abiatzen dira eta beraz, praktikotasunera jotzen dute. • Egun Euskal Herriko datuek %1-2ko portzentaietan mugitzen garela adierazten dute eta haien hezkuntza maila uste duguna baina altuagoa da. • Lehen kontaktua gizarte zerbitzuekin edo GKEekin izaten dute eta normalean ez dute gure ohitura, kultura eta hizkuntzaren berri. • Gero eta gehiago dira etortzen diren familiak eta bertan gelditzeko asmoa dutenak. Zenbait alorretatik hasiak gaude gai hau lantzen (euskalgintza, kultura, hezkuntza...)

  32. Hezkuntzak gai honetan duen garrantzia azpimarratzen dugu, baina ezin utz daiteke dena bere esku; gizarte guztiari dagokion lana da. • Zenbait tokitan gertatzen ari den ikasle metaketak ez du integraziorako laguntzen. • Zenbait irizpide lantzen ari dira hezkuntzaren alorretik, eta eskoletan harrera prozesua ongi bideratzeko lan ildoak eta beharrak markatzen ari dira. • Zenbait zonaldetan euskarak pertsona hauentzat duen baliagarritasuna zalantzan jartzen da.Zonalde euskaldunetan faktore hau errazago bidera daiteke,gizarteratzeko euskarak duen baliagarritasuna oso erreala delako. • Etorkinarekiko hurbilketak, hauek gerturatzea bultzatzen du.

  33. Euskarak eskaintzen ahal dien integrazioa; bi hizkuntza dituen herria izaki, biak jakinda izan dezakeen aukera zabalagoak eskaini. • Giza alor guztietan esku hartzea proposatzen dute adituek; helduen irakaskuntzan, umeen eskolatzean, aisialdian, gizarte zerbitzuetan, udaletan, euskaltegietan, elkarteetan, euskalgintzan...eta eguneroko praktikotasunean behar dugun alor guztietan. • Egiten diren plangintza, programa..e.a.guztietan haiek kontuan hartzea ezinbestekoa da; beste giza talde bat da (bakoitzak bere ezaugarriak eta kultura dituena) eta haiei egokitutako mezuak zabaltzea da eraginkorrena.

More Related