1 / 6

Kanabera bezala dardaratzen da Patxi, jendaurrean hitz egin behar duenean.

Konparazioetan erabiltzen da ‘ bezala ’, oro har. Hona adibide bat:. Kanabera bezala dardaratzen da Patxi, jendaurrean hitz egin behar duenean. Euskara Zerbitzua. Sakonean, perpaus hau dago ” bezala ” horren baitan:.

ronda
Download Presentation

Kanabera bezala dardaratzen da Patxi, jendaurrean hitz egin behar duenean.

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Konparazioetan erabiltzen da ‘bezala’, oro har. Hona adibide bat: Kanabera bezala dardaratzen da Patxi, jendaurrean hitz egin behar duenean. (Kalko okerrak: 'bezala') Euskara Zerbitzua

  2. Sakonean, perpaus hau dago ”bezala” horren baitan: NOLAdardaratzen den kanabera,HALAdardaratzen da Patxi, jendaurrean hitz egin behar duenean. (Kalko okerrak: 'bezala') Euskara Zerbitzua

  3. Zenbaitetan, hala ere, konparazioetarako erabili ordez, beste adiera batzuetarako erabiltzen da ‘bezala’, gaztelaniaren interferentziaren eraginez. Hona erabilera oker batzuk: • *Duela lau urte hasi nintzen Institutuanirakasle bezala. • *Atzelari bezalafamatua izan zen Juan Antonio Fares,Mexicon eta Kuban, 1930eko hamarkadan. • *"Mendilatz"bezala ezagutzen denorubean eraikiko dira babes ofizialeko etxeak. (Kalko okerrak: 'bezala') Euskara Zerbitzua

  4. Gaztelaniazko como adberbioaren beste adiera batzuen kalkoak dira adibide horiek guztiak. Honela behar dute esaldi horiek euskaraz: • Duela lau urte hasi nintzen Institutuan irakasle. • Atzelari modura / moduan / gisa / gisarafamatua izan zen Juan Antonio Fares, Mexikon eta Kuban, 1930eko hamarkadan. • “Mendilatz" esaten dioten orubean eraikiko dira babes ofizialeko etxeak. (Kalko okerrak: 'bezala') Euskara Zerbitzua

  5. Beste erabilera oker bat: • gaztelaniaz (tales) como, euskaraz*bezalako. Hona adibide okerra: • *Beira-zuntza, poliamida eta erretxina bezalakomaterialak erabiltzen hasi zen eskultorea. (Kalko okerrak: 'bezala') Euskara Zerbitzua

  6. Hobe da adibidegile hauetakoren bat erabiltzea: • hala nola • esate baterako • besteak beste • eta halako • eta antzeko • … Hona aukera batzuk, aurreko esaldia zuzentzeko: • Beste material batzuk erabiltzen hasi zen eskultorea, hala nola beira-zuntza, poliamidak eta erretxina. • Beira-zuntza, poliamidak, erretxina eta antzeko / halako materialak erabiltzen hasi zen eskultorea. (Kalko okerrak: 'bezala') Euskara Zerbitzua

More Related