1 / 5

ARRASATE

ARRASATE. Arrasate edo Mondragon Gipuskoako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Debagoiena eskualdeko populatuena dena. Bertakoak arrasatearrak edo mondragoetarrak dira. Bergarako barruti judizialaren menpe dago.

rayya
Download Presentation

ARRASATE

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. ARRASATE Arrasate edo Mondragon Gipuskoako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Debagoiena eskualdeko populatuena dena. Bertakoak arrasatearrak edo mondragoetarrak dira. Bergarakobarruti judizialaren menpe dago. Kooperatiben hiriburua da, bertan sortu zirelako euskal enpresa kooperatibo garrantzitsuenak: Euskadiko Kutxa, Eroski, Fagor, Mondragon Unibertsitatea (MU)... guztiak ere Mondragon taldearen partaide izanik. Herriko eta inguruko jende gehienak enpresa hauetan egiten du lan. Honetaz gain, garrantzi handikoa izan da herrian Union CerrajeraXX. mendean zehar, herritar askoren lantoki zen eta sarrailak egiten zituen enpresa ezaguna. Izan ere, arrasatearrek "sarrailagile" ezizena hartzen dute.Udalerriaren izen ofiziala Arrasate edo Mondragon da gaur egun. Urteetan zehar atzera eginez gero, udalerriaren izenak biak direla erakusten du historiak, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Hala eta guztiz ere, Arrasate hartzen da euskarazko izentzat eta Mondragon gaztelerazkotzat; izan ere, hizkuntza bakoitzean erabilpen horixe egiten da oro har. Euskaraz, gainera, Mondragoe ere erabili ohi da. Arresate edo Arrasate herrixka kokatuta zegoen lekuan 1260an sortu zuen herria Alfontso X.a Jakitunak. Horrenbestez, sorrerako hiri-gutunean irakur daiteke

  2. Arresate edo Arrasate herrixka kokatuta zegoen lekuan 1260an sortu zuen herria Alfontso X.a Jakitunak. Horrenbestez, sorrerako hiri-gutunean irakur daiteke hurrengo esaldia: por fabor que avemos de fazer bien e merced a todos los pobladores de la puebla que es en Leniz, que avie ante nombre Arressate, a que Nos ponemos nombre Montdragon. Kondaira batek dioenez, Mondragon izena aspaldian herritarrak beldurtzen zituen Santa Barbara mendiko herensuge baten oinarritzen da. Eskualdeko olagizonek garaitu zuten dragoi hura, eta hala jaso zuen izena herriak. Historialariek diotenez, ordea, izena ez dago kondairan oinarrituta; beren ustez, kondaira horren ondoren asmatutakoa da, izena arrazoitzeko, eta erregearen burutazioa baino ez zen izan. Arrasate hitzaren etimologia ez dago argi, baina ate eta arras (arratsaldea, iluntzea) berbak barne ditu; horrenbestez, iluntzeko atea edo halako zerbait izan liteke haren esanahia.Beste batzuen ustez, berriz, arresi eta ate hitzen arteko loturatik dator, herriko harresian ziren ate ugarien ondorioz. Lehen mendeetan hiriaren izen ofizial bakarra Mondragon izan zen, euskal hiztunek Mondrague edo Mondrau deitzen zioten arren.Bestalde, ezaguna zen hiria sortu aurretiko herrixkaren izena Arrasate zena, baina izen hori erabiltzeko ohiturarik ez zegoen. XX. mendearen bigarren erdian, eta Francisco Francoren heriotza eta demokraziaren itzulerarekin batez ere, euskararen sustapena indartzearekin batera, herrien euskarazko izenen erabilpena handituz joan zen poliki-poliki. Horien artean, Arrasate euskarazko izen ofizial bezala erabiltzea proposatu zuten, Mondragoe ordeztuz. Proposamen honek onarpen maila altua izan zuen, bai herritarren artean eta bai Euskal Herri osoan. Honenbestez, Euskaltzaindiak euskarazko izen ofizialtzat onartu zuen Arrasate. Gaur egun, Arrasate da euskaraz gehien erabiltzen dena, Mondrague edo Mondrau ere erabiltzen den arren. Euskaltzaindiak bere 140. arauan azaldu bezalaxe, Arrasate da udalerriaren euskarazko izena. 2005. urtean arau hori onartu zen arte, Euskaltzaindiak ontzat ematen zuen Mondragoe izena berak argitaratutako hainbat izendegitan.

  3. Geografia Arrasate GipuzkoakoDebagoiena eskualdearen mendebaldean kokatuta dago, Araba eta Bizkaiarekin mugan. Udalatx (1.117 m) mendiaren magalean kokatuta dago, haren hegoaldean. Herria mendiz inguratuta dago, aurrekoaz gain Murugain (778 m) eta Kurtzetxiki (532 m) ere inguruan dituelarik. Mendi guzti horien artean, eta beste hainbat udalerrirekin batera Leintz bailara osatzen du. Euskal Autonomia Erkidegoari erreparatuz, erdi-erdian dagoen herria da Arrasate, hiru lurraldeen lotura puntuan. Gertuen duen euskal hiriburua Gasteiz da, 39 kilometrora, eta ondoren Bilbo (48 km.), Donostia (78 km.) eta Iruñea (109 km.) daude. Herria Deba ibaiak bustitzen du, baina izen bera duen herritik datorren Aramaio ibaia ere Arrasatetik igarotzen da, herrian bertan aurrekoarekin bat egiten duelarik.

  4. Ausoak Arrasatek herrigunetik kanpo dauden bost auzo ditu: Bedoña Garagartza Gesalibar Meatzerreka Udala Horrez gain, herrigunea bera beste hainbat auzotan banatuta dago: Erdialdea Musakola San Andres Santa Marina Uribarri

  5. Ekonomia Arrasate Gipuzkoako gune industrial nagusia da, eta baita Euskal Herriko nagusienetakoa ere. Euskal kooperatibismoaren erdigunea da, XX. mendearen bigarren erdialdean kooperatiba ugari sortu zuen mugimenduari esker. Kooperatiba hauetako gehienak Mondragon Corporacion Cooperativa taldean barne daude, askok eta askok egoitza nagusia Arrasaten dutelarik. Arrasaten 12.000 lanpostu inguru daude; honi esker, herriko biztanleei lana eskaintzeaz gain, inguruko herri eta eskualdeko pertsona askok bertan lan egiten dute. Lehen sektorea: gaur egun oso txikia da Arrasaten lehen sektorean lanean dabilen jendearen portzentaia; herri aktiboaren  %0,5 baino ez, 50 pertsona. 200 baserritik gora daude, baina bertako bizilagun gehienek beste lanbide bat dute nekazaritzaz gain. Bigarren sektorea: herriaren sektore nagusia da bigarrena, aberastasunaren %62 eta lanaren %58 hartzen baitu. Esparru horretan garrantzi handienekoa metalurgia-industria da, sektore horren %79 hartzen duena. Fagor Elektrotresnak, Fagor Ederlan, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Elektronika eta Alecop dira enpresa nagusiak metalurgiari dagokionez; horiek herriko lanpostuen %50 osatzen baitute. Hirugarren sektorea: aberastasunaren %37,5 eta lanaren %41 hartzen du. Euskadiko Kutxa, Lagun Aro eta Mondragon Unibertsitatea dira sektore horretan dauden enpresa nagusiak

More Related