1 / 12

KALEAN BIZITZEN IKASTEN: OZTOPOAK ETA ARRISKUAK

KALEAN BIZITZEN IKASTEN: OZTOPOAK ETA ARRISKUAK.

manchu
Download Presentation

KALEAN BIZITZEN IKASTEN: OZTOPOAK ETA ARRISKUAK

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. KALEAN BIZITZEN IKASTEN: OZTOPOAK ETA ARRISKUAK

  2. Kaleak haurrari bere garapenean laguntzeko aukera asko eskaintzen dizkio (alderdi motorea, komunikazioarena, soziala...) eta globaltasunean hezitzeko ingurune paregabea da. Gainera, zenbaitetan, kaleak, barruko espazioek (gela, etxea...) eskaintzen ez dituzten aukerak eskaintzen ditu. Horrexegatik, haur eskolan egunero erabiltzen saiatzen garen espazioa da, eguraldiak laguntzen duenean,noski.

  3. Dena den, kalean oztopo eta arriskuak ohikoak dira eta are gehiago oraindik hain konsziente ez diren gure txiki hauentzat. Ez dugu horregatik,ordea, atzera egin behar, izan ere, gure helburuetako bat baita arriskuen aurrean HEZITZEA.

  4. Arriskuak esistitzen dira, hor daude eta gure lana haurraren ongizatea eta segurtasuna bermatzea da. Hala ere, beraien trebetasun eta zentzuan konfidantza edukitzea garrantzitsua da eta gure beldurren baitan ez hezitzen saiatu behar dugu, haurrarengan behar baino eragin handiagoa izan ez dezan. Gure haurren adinean, 1-2 urte, ez da hainbeste denbora oinez ikasi dutela eta gorputzaren kontrola behar adinakoa ez denez, horixe bera “arrisku” bilakatzen da, eta oreka-desorekak uste baino gehiagotan bizitzen dituzte.

  5. Honen harira, kaleko oztopo eta azalera ezberdinen aurrean nork bere buruaren kontrola lantzen du. Maldetan, eskaileratan, esaterako, goranzko bidea errazagoa da eta bakoitzak, bere aukeren baitan igotzeko modalitate ezberdinak erabiltzen ditu ( katuka, barandari helduta, bakarrik...).

  6. Maldan beherako norabideak abilezia handiagoa eskatzen du, ordea.. Batzuek aurrera egiten dute, bere gaitasunengan konfidantza dutelako edo zenbaitetan baita arriskurik ikusten ez dutelako ere.

  7. Besteak arriskuen aurrean inseguru sentitzen dira eta laguntza eskatzen dute. Halako kasuetan, beraien burua estu eta larri sentitzen dutenean, hor gaude gu, bultzada txiki bat eman eta aurrera egin dezaten animatzeko. Arriskurik ikusten ez dutenean, egoeraz ohartarazten saiatuko gara.

  8. Haurrek oinez ikasten dutenean froga desberdinak egiten dituzte, horien artean korrika joan eta intentzioz geratzea. Maldan behera doazenean gelditzea zailagoa da eta horrek kontrol handiagoa eskatzen du.

  9. Aurrerago, hain gustukoa duten altueretara igotze horrek ere abilezia eskatzen du eta askotan helduak urduritzen garen arren, haurraren handitze prozesuaren parte da. Ekintza hauek, askotan, lagunak imitatuz suertatzen dira, haien arrimuan gauza asko ikasten baitituzte.

  10. Dena den, ez ditugu bestelako arriskuak ahaztu behar eta handienetakoa autoena da. Kontu hau, txiki-txikitatik karroan edo kaleko aulkietan doazenetik lantzen dugu, baztertu egin behar dugula adieraziz, zergatik... Haurrak adin honetan gai dira arau hauek ulertu eta barneratzeko eta horren adibide, dugu, egun auto bat datorrela adierazten dugun bezain laster, asko bakarrik eta berehala baztertzen direla.

  11. Haur bakoitzarengan konfidantza jarri arren, kanpoko faktoreak kontutan eduki behar dira, esaterako, lagunen nahi gabeko bultzadak, oreka galtzeak etab. Horregatik, arriskua handia den tokietan ( altura handiak, erreka bazterra...) limiteak ondo markatzen ditugu. Halako tokietara iritsi eta bertan ekintzaren bat egin nahi dugunean ( ahateei jaten eman, harriak errekara bota...) kurtso hasieratik araua izan zen lurrean eserita jartzea eta denbora aurrera joan ahala, arau hau barneratu dute.

  12. Presente eduki behar dugu haurrek kuriositate handia daukatela, “egiteko” gogoa, trebatzekoa... Beraien interesak, gaitasunak eta kaleak eskaintzen diguna uztartuz, haurrak bere garapenean aurrera egingo du. Ainhoa Garaño eta Iraia Etxebeste. Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa.

More Related