20 likes | 160 Views
Sufí maixuaren parabola. “Sufí” maisua parabola zalea zen. Egunero kontatzen zuen bat eskola amaitzerakoan. Ikasleak, baina, ez zuten beti haren mezua harrapatzen.
E N D
Sufí maixuaren parabola “Sufí” maisua parabola zalea zen. Egunero kontatzen zuen bat eskola amaitzerakoan. Ikasleak, baina, ez zuten beti haren mezua harrapatzen. • - Maisu! – bota zion ikasle batek horrelako arratsalde batean- . Zuk kontuak kontatu bai beti, baina ez dizkiguzu haien esangurak azaltzen. • - Barkaidazu horrela egiteagatik – erantzun zion maisuak-. Arinduko al dizu zure egoneza nik muxika gozo-gozo bat emateak?. • - Bai horixe – ikaslea pozik-. • - Eman bakarrik ez, zuritu ere egingo dizut, zuk hala nahi izanez gero. • - Tira bada, eskerrik asko. • - Bide batez eta labana eskuan dudala, ataletan zatituko dizut zuri lana errezteagatik?. • - Nahiko nuke baina gehitxo iruditzen zait. • - Ez da ezer, nik neronek eskaini egin dizut eta. Zure hobebeharrez ari naiz. Beste zerozer egingo dizut, gainera, apur bat murtxikatu egingo dizut zuk jan baino lehen. • - Ez maisu, ez. Hori ez nuke nahi – ikasleak harri eta zur-. • - Maisuak isiliune bat luzatu zuen. • - Kontu bakoitzaren esanahia neuk emango banizue fruta mutxikatua ematea bezalakoa izango zen. • Sufí jakinduriatik hartu eta itzulita