slide1
Download
Skip this Video
Download Presentation
ZITOESKELETOA

Loading in 2 Seconds...

play fullscreen
1 / 21

ZITOESKELETOA - PowerPoint PPT Presentation


  • 225 Views
  • Uploaded on

ZITOESKELETOA. Hainbat proteinaren polimerizazioz eratutako harizpi- eta hodiska-multzoa da, zitoplasma osoan zabaltzen dena. Zitoeskeletoak ez du egitura finkorik, zelularen egoera fisiologikoak eskatzen duenaren arabera, polimerizazioa edo despolimerizazioa gertatzen da.

loader
I am the owner, or an agent authorized to act on behalf of the owner, of the copyrighted work described.
capcha
Download Presentation

PowerPoint Slideshow about 'ZITOESKELETOA' - kyrie


An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Presentation Transcript
slide2
Hainbat proteinaren polimerizazioz eratutako harizpi- eta hodiska-multzoa da, zitoplasma osoan zabaltzen dena.
  • Zitoeskeletoak ez du egitura finkorik, zelularen egoera fisiologikoak eskatzen duenaren arabera, polimerizazioa edo despolimerizazioa gertatzen da.
slide3
Zelularen forma mantentzen duen egitura dinamikoa da, eta zelularen itxura, barne antolakuntza eta mugimenduaren erantzulea da. Garraio intrazelularrean eta zelularen zatiketan ere paper garrantzitsua jokatzen du.
  • Zelula eukariotoen zitoeskeletoan mikroharizpiak, mikrotubuluak eta bitarteko harizpiak bereiz daitezke, eta prokariotoetan, aldiz, FtsZ (tubulinaren parekoa) eta MreB (aktinaren parekoa) egiturazko proteinak.
slide5
MIKROHARIZPIAK (Aktina, miosina)

Aktina

Miosina

8 nm

MIKROTUBULUAK (tubulina)

25 nm

Tubulinaren azpiunitateak

HARIZPI ERTAINAK

10 nm

Keratina

mikroharizpien egitura
Mikroharizpien egitura

Egitura zilindriko hutsak dira, 8 Å-eko diametroa dutenak.

Zelularen periferian kokatzen dira eta Zelularen itxura eta desplazamenduaren erantzuleak dira.

Aktina proteina globularrez eratuta daude, polimerizatuta edo polimerizatu gabe egon daitekeena.

Polimerizaturik dagoenean, miosina eta antzeko beste proteina batzuk lotzen zaizkio.

mikroharizpien funtzioak
Mikroharizpiek bi funtzio nagusi dituzte:
  • Eskeleto endozelularra eratzea
  • Muskulu-zelulen barneko muskulu-uzkurdura ahalbidetzea

Mikroharizpien funtzioak

Eskeletoendozelularra mintz plasmatikora atxikitako aktina-zuntzez osatuta dago, eta hainbat funtzio ditu:

-Forma ematen dio mintz plasmatikoari, eta zelularen morfologia egonkortzen du.

-Deformazioak sortzen dizkio mintzari, pseudopodoen sorburu. Zelula mugitzeko eta partikulak harrapatzeko (elikagaiak, adibidez) balio duena.

-Endozitosi-xixkuen eraketan parte hartzen du.

slide14
-Zitoplasmaren barnean beha daitezkeen korronteen eraketan parte hartzen du.

-Zatiketa zelularrean zehar zitoplasma bitan zatitzen duen eraztun uzkurgarriaren osagarria da. Mikroharizpiak Mitosian

slide15
Muskulu-zeluletako muskulu-uzkurdura:

.

Zelulan zehar aktina-eta miosina-harizpiz osatutako sortak daude banatuta, muskulu-zelulen mintz plasmatikora muturretatik itsatsita.

Miosina-zuntzak aktina-zuntzen artean irristatzean, mikroharizpi-sortak eta, beraz, zelulak ere laburtu egiten dira.Uzkurdura-prosezu horrek energia eta Ca2+ ioiak behar ditu.

Erlaxazio-prosezua pasiboa da, muskulu-zelulek zuntz antagonikoen ekintzaren bidez berreskuratzen baitute beren luzera; hau da, zuntz horiek uzkurtzen direnean, artean uzkurtutako zelulak luzatu egiten dira berriro.

harizpi ertainen egitura
Harizpi ertainen egitura

8 eta 10 Å bitarteko tamainakoak dira, hau da, mikroharizpien eta mikrotubuluen arteko neurrikoak.

Nukleoaren inguruko eremutik zelulen ertzetarantz zabaltzen den sare gisakoa osatuz ezarrita daude.

Zenbait proteinaz osatuta daude, ugariena keratina izanik (epitelio ehunetan bereziki).

Nukleoaren xafla ere eratzen dute, nukleoan kokatua eta nukleoaren bildukiaren barnealdearekin kontaktuan dagoena.

harizpi ertainen funtzioak
Harizpi ertainen funtzioak

Badirudi harizpi ertainek egituraketa-funtzioa dutela, eta oso garatuta daude tentsio mekanikoak jasaten dituzten ehunetan, hala nola epitelioetan.

Zelulen arteko hainbat loturetan ere parte hartzen dute, hala nola, desmosometan.

slide21
Egileak:

Kristina Learreta

Nerea Morales

ad