slide1 n.
Download
Skip this Video
Loading SlideShow in 5 Seconds..
Psikologia deritzon zientzia PowerPoint Presentation
Download Presentation
Psikologia deritzon zientzia

Loading in 2 Seconds...

play fullscreen
1 / 11

Psikologia deritzon zientzia - PowerPoint PPT Presentation


  • 144 Views
  • Uploaded on

Psikologia deritzon zientzia. PSIKOLOGIA DERITZON ZIENTZIA Psikologiaren definizioa Psikologiaren sorreraren historia laburra Psikologia eskolak Psikologiaren ikerketa-alorrak. 1.1. Psikologiaren definizioa. Antzina :

loader
I am the owner, or an agent authorized to act on behalf of the owner, of the copyrighted work described.
capcha
Download Presentation

PowerPoint Slideshow about 'Psikologia deritzon zientzia' - konane


An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Presentation Transcript
slide2

PSIKOLOGIA DERITZON ZIENTZIA

    • Psikologiaren definizioa
    • Psikologiaren sorreraren historia laburra
    • Psikologia eskolak
    • Psikologiaren ikerketa-alorrak
slide3

1.1. Psikologiaren definizioa

  • Antzina:
      • Antzina psikologia gaiak Filosofiareninguruko foroetan eztabaidatzen ziren, eta ospe handiko filosofo asko horretan aritu ziren luzaroan: Platon, Aristoteles, Descartes…
  • Psikologia zientifikoa:
      • Psikologia zientifikoa ezarri ondoren, garapen anitzak egin dira hainbat eremutan eta hainbat teoriatatik abiaturik. Horien berri emango dugu, laburbilduta, hurrengo lau ataletan:
    • Ikaskuntza-teoriak.
    • Nortasun-teoriak, psikoanalisi edo psikodinamika orientaziokoak, S. Freud-en obra zabala abiapuntu izan zutenak.
    • Formako psikologia (gestalt), Alemaniaren eraginpeko esparruan.
    • Adimen-gaitasunak eta psikometriaren inguruko teoriak.
  • Etimologia: Grezierako psykhé (arima, adimena, espiritua) eta logos (zientzia, ezagutza) hitzen elkarketa da.
  • Definizioa: Jokabideak eta jokabideak baldintzatzen dituzten gogamen prozesuak aztertzen dituen zientziada.
          • Jokabidea: Pertsoneketa animaliek egiten dituzten gauzen arteanbehatu eta erregistratu ahal den guztiada.
          • Gogamen prozesuak: Ezagutza lortzeko erak: pertzepzioa, oroimena, arrazoitzea, problemak ebaztea, amets egitea, desiratzea, itxarotea, iragartzea…
slide4

1.2. Psikologiaren sorreraren historia laburra

  • XIX. mende aurretikpsikologia filosofiaren alorra zen.
  • XX:
          • Psikologoakmetodo esperimentalaketalaborategiko ikerketakerabiltzen hasi ziren, psikologiazientzia autonomo bihurtuz.
  • Aitzindariak:
      • W. Wundt
      • (1832-1920):
        • Psikologia esperimentalaren sortzaile kontsidera dezakegu.
        • Medikuntza ikasi zuen.
        • 1879an psikologia esperimentalaren lehenengo laborategi ofiziala sortu zuen eta introspekzioa proposatu zuen metodo gisa.
        • Estrukturalista dela esan ohi da, kontzientziaren egitura edo estruktura aztertu zuelako. Introspekzioaren bidez, kontzientziaren prozesuak osagaietan banatzen direla uste zuen. Metodo horren arabera, norbera da protagonista, norbera baita kontzientzia ahalik eta zehatzen behatu behar duena.
        • W. James:
          • Fisiologoa. Bere laborategia zabaldu zuen Massachussets-en. Bere asmoa faktore fisiologikoekgogamen prozesuetan duten eragina irakastea zen.
          • Wundt bere aurka agertu zen, aurkezten zuen psikologia estua artifiziala eta inozoa zela esanez.
          • James psikologiaren alde praktikoaz arduratu zen eta, eguneroko bizitzara aplikatzeko korrontea sortu zuen. Bere ustez, askoz ere interesgarriagoa da gizakiak bere inguruan moldatzeko erabili ohi dituen errekurtsoak aztertzea gogamenaren egitura aztertzea baino. Psikologiaren helburua kontzientziak eta beste gogamen prozesuek gizakiari esperientzietara moldatzen nola laguntzen dioten ulertzea izan behar du eta, horregatik, James-en lanaren ardatza gogamenak nola funtzionatzen duen aztertzea izan zen.
          • Horregatik berak sortutako eskolari funtzionalismo deritzo.
  • Orokorrean:
  • Desadostasunak albo batera utzita, bai estrukturalistentzat eta bai funtzionalistentzat psikologiaren helburua kontzientzia aztertzea zen:
        • Wundt-en eskolan gogamenaren oinarrizko osagaiei, egiturari, ematen zitzaion garrantzi handiagoa.
        • James-en eskolan gogamenaren funtzioak eta funtzio horien erabilgarritasun biologikoa aztertzen ziren.
slide5

1.3. Psikologia-eskolak

  • Psikoanalisia
  • Behaviorismoa edo konduktismoa
      • Watson
      • Thorndike
      • Skiner
  • Gestalt-a
  • Psikologia humanista
  • Psikologia kognitiboa
slide6

1.3. Psikologia-eskolak

    • Psikoanalisia

Sigmund Freud-ek sortu zuen XIX. mendearen bukaeran. Teoriainkontzienteanoinarritzen da.Haurtzaroan erreprimitutako esperientziakinkontzientean gordetzen dira eta heldutasunean, gainditu ez badira,nahastegisa azaltzen dira. Psikoanalisiaren helburua jokabidearen esanahiinkontzientea kontzientera ekartzeada, azal daitezkeen arazoakkonponduahal izateko.

  • Freud-en irakasle izan zen Breuermediku austriarraz hitz egin behar dugu, nahitaez. Breuer-ek, hipnosiazbaliaturik, histeriasendatzeko lortu zituen emaitzen berri eman zion Freud-i eta hasierako lanak elkarrekin egin zituzten.
  • Psikoanalisiak, kontrako amorratuak izan bazituen ere, nahikoa arrakasta izan zuen garaiko psikologoen artean, eta Freud-en jarraitzaileak Psikoanalisiaren nazioarteko elkarteanbildu ziren 1910ean.
  • Gero, psikoanalisiaren barruan sartzen diren zenbait autorekaldatu eginzutenFreud-ek inkontzienteari buruz zuenikuspegia. Jung, Szondi eta Lacan psikologoek beren teoria pertsonal berriak eratu zituzten inkontzientearen egitura eta dinamikari dagokionez.
  • Psikoanalisia berria, psikologia dinamikoa da eta emozioak, afektua eta irrikak ikertzeari ematen dio lehentasuna eta ez, psikologia estatikoak egiten duen bezala, sentipenak, pertzepzioak eta abar ikertzeari.
slide7

Behaviorismoa edo konduktismoa

  • Watson
    • Bera izan zen korronte honen sortzailea. Abiapuntua 1913an Psikologia behaviorista baten ikuspuntutik izeneko artikulua izan zen.
    • Behavioristen ustez, psikologiak objektiboa izan behar du eta, ondorioz, animalien psikologian erabiltzen diren metodoak eta printzipioak aplikatu behar zaizkie gizakiei. Hori dela eta, behavioristek laborategian lan egiten dute eta praktikotasuna bilatzen dute.
    • Walden esperientzia.
    • Usteak:
      • Psikologia natur-zientzien adar bat da. Animalien eta gizakien artean ez dago etenik, jarraipena baizik.
      • Psikologiaren helburua jokabidea aurreikustea eta kontrolatzea da.
      • Kontzientzia ez dago zertan aipatu.
      • Psikologiak praktikoa izan behar du, bizitzan oinarritutakoa eta gizartearentzako onuragarria.
  • Thorndike
    • Watsonen garaikide izan zen. Animalien psikologia ikertu zuen. Ezaguna da katuekin egin zuen esperimentua. Katu gosetibat hartu eta kaxa itxi baten barruan sartu zuen, katuak kanpoan zegoen janaria ikusteko moduan. Kaxa itxita egon arren, eragingailu bat ukitzea aski zen atea irekitzeko.
    • Katua, hasieran, ikaragarri mugitzen zen, baina mugimendu haiek alferrikakoak ziren. Halako batean, ordea, atea irekitzeko eragingailua ukitu zuen eta atea zabaldu egin zen.
    • Behin asmatu ondoren, katuari gero eta gutxiago kostatzen zitzaion mugimendu egokia egitea. Azkenean, alferreko saiakerak desagertu egin ziren eta katuak atea irekitzen ikasi zuen.
    • Ondorioz: erantzun egokiak (ingurunera moldatzeko balio dutenak) indartuz doazen bitartean, erantzun desegokiak (alferrikakoak) indargabetuz doaz, desagertu arte. Beraz, ariketa hutsak ez du ikasten laguntzen; arrakasta duten ariketek bakarrik ahalbidetzen dute ikaskuntza.
  • Skiner
    • Walden 2 esperientzia
slide8

3. Gestalt-a

  • Eskola hauAlemaniansortu zen XX. mendeko bigarren hamarkadan.
  • Bere ustez, prozesu psikikoakosotasun bateratuakdira etaez ekintza edo osagai bakunen batura.
  • Gestalt-a estrukturalismoari kontrajartzenzaio.
slide9

Psikologiahumanista

  • Psikologia eskola hau XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadan sortu zen eta psikoanalisiaren eta behaviorismoaren aurka agertzen da. Autore ezagunenak Maslow eta Rogers dira.
  • Behaviorismoa eta psikoanalisia kritikatzendituzte, lehenegoa giza psikologiatik urruntzen delako eta bigarrena jokabide patologikoak baino ez dituelako aztertzen.
  • Nork bere bokazioen eta nahien arabera jokatuz gero, autorrealizazioa lor daiteke. Batzuetan, ordea, ezinezkoa da, gizakiok gure benetako nahiak baztertzen ditugulako, besteenak asetzeagatik (familia, eskola, gizartea). Gizakia, beraz, ez da zoriontsua izango, berak nahi duena eta besteek berarengandik espero dutena kontrajartzen diren bitartean. Helburua pertsona autorrealizatzerairisteada, bakoitzak bere burua onartuz.
  • Psikologia humanistak kritika ugari jaso zituen bere gaian, batez ere, zientifikotasun faltagatik. Hala ere, ukaezina da humanistek arrakasta ugari lortu dituztela, gehienbat, talde-dinamikak erabiliz.
slide10

Psikologia kognitiboa

    • Ezaugarriak:
  • Gogamen prozesuak dira jokabideari gizaki zentzua ematen diotenak; beraz, psikologiaren aztergaia gogamen prozesuetara eta prozesuon egiturara eta funtzionamendura bideratu behar da.
  • Psikologiaren helburua gogamen prozesuak identifikatzea da, prozesuon artean zein jokabiderekin dituzten erlazioak aztertuz.
  • Gizakia informazioaren prozesadoreaktiboa da.
  • Gogamena osatzen duten egiturak dinamikoak eta moldagarriak dira.
    • Ikuspegi kognitiboek eragin handia dute gaur egun, baina kritikak ere jasotzen dituzte; zabalduena emozioei eta sentimenduei garrantzirik ez emateari buruzkoa da.
slide11

Psikologiaren ikerketa-alorrak

  • Psikologia esperimentala
    • Metodo esperimentalaren bitartez fenomeno psikikoak eta organismoaren portaera ikertzen dituen psikologia da.
    • Filosofian oinarritzen den psikologiaren kontrakoa da.
      • Psikofisiologia
    • Gizakiaren eta animalien portaeraren oinarri fisiologikoak azterten ditu. Adibidez, jokabide oldarkorra gertatzen denean, arazoaren arrazoia bilatzeko, zerebroan jarduera handiena duen unea aztertzen da. Psikofisiologoek beste alorretako zientzialariekin harreman estuak izan ohi dituzte: biologoekin, kimikariekin, etologoekin… eta, askotan, elkarrekin lan-taldeak sortzen dituzte.
      • Garapenaren psikologia
    • Gizakiaren jokabideak jaiotzatik heldutasunera arte izaten dituen aldaketak aztertzen ditu. Bizitzako garapen-fase bakoitzaren ezaugarri orokorrak zehaztea du helburu.
      • Psikologia klinikoa
    • Jokakibidean eta emozioetan gertatzen diren nahasteak aztertu, diagnostikoa eman eta terapia ezartzen du. Buruko nahasteak (psikosia, eskizofreniak, etab.) sendatzen ahalegintzeaz gain, adimen-atzerapenak, drogomenpekotasunak, depresioak, gizarteratze-arazoek, antsiak edo sexu arazoek sorrarazitako jokabide arazoak ere aztertzen ditu.
    • Komenigarria da psikologo klinikoaren eta psikiatraren artean dagoen desberdintasuna bereiztea. Psikiatra medikua da, buruko gaixoak sendatzen espezializatuta dagoen medikua alegia, eta gaixoak sendatzeko, medikuntzan oinarritutako azterketak eta metodoak erabili ohi ditu (analisiak, eskanerrak, botikak, kirurgia…). Psikologo klinikoa, ordea, terapeuta da eta jokabidean oinarritutako azterketak egin ondoren, terapia psikologikoak erabili ohi ditu pazienteari jokabidea aldatzen laguntzeko asmoz.
      • Ikaskuntzaren psikologia
    • Heziketarekin zerikusia duten arazo psikologikoak aztertzen ditu. Askoren ustean, profesional hauek ikasteko arazoak dituzten ikasleekin bakarrik lan egiten dute, baina ikaskuntzaren psikologoen zeregin profesionala beraien kargu dauden ikasle guztiak dira.
    • Eskola-psikologoek irakasleekin lan egiten dute eta heziketa-prozesuan sor daitezkeen arazoak konpontzen laguntzea dute helburu.
      • Psikologia soziala
    • Gizarte-taldeek eta komunikabideek gizakiaren jokabidean duten eragina aztertzea da bere helburua.
      • Psikologia industriala
    • Industria eta lanaren munduan gizakien parte-hartzearen gorabeherak aztertzen ditu.
    • Betebehar nagusiak:
      • Pertsonala aukeratzea (testak eta elkarrizketak erabili ohi ditu).
      • Bakoitzaren gaitasunen arabera lan-taldeak eratzea.
      • Langile bakoitzari, dagozkion gaitasunen eta prestakuntzen arabera, lanpostua egokitzea.