TRIPA HANDIA - PowerPoint PPT Presentation

slide1 n.
Download
Skip this Video
Loading SlideShow in 5 Seconds..
TRIPA HANDIA PowerPoint Presentation
Download Presentation
TRIPA HANDIA

play fullscreen
1 / 11
TRIPA HANDIA
111 Views
Download Presentation
kanan
Download Presentation

TRIPA HANDIA

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Presentation Transcript

  1. TRIPA HANDIA

  2. Bazen behin oso hodei lodi bat eta bere lehengusua. Izugarri gustatzen zitzaien bidaiatzea baina lehengusua beti amarekin joaten zen. Egun batean, lehengusuak esan zion amari hodei lodiarekin joan nahi zuela. Amak joateko baimena eman zion eta hodei lodiak esan zuen biharamunean goizeko 9etan irtengo zirela.

  3. Lehenengoz joan ziren etxe batera eta han ikusi zuten mutil bat teilatua konpontzen. Hodeiek esan zioten:-Kaixo mutil! Euri txaparrada nahi duzu?-Ez, ez. Ez dut euririk nahi, teilatua konpondu arte eguzkia egitea nahi dut nik –esan zuen mutilak.

  4. Orduan bi hodeiak beste leku batera abiatu ziren eta bi baserritar ikusi zituzten lan egiten.-Aizue! Euri txaparrada nahi duzue? – esan zuten hodeiek.-Ez ez bota euririk mesedez, bestela belarra ez da ihartuko, ustelduko da. Behiek ez dute janaririk izango eta esnerik gabe geratuko gara –erantzun zuten baserritarrek.

  5. Hodei lodi eta Hodei burutxiki herri batera joan ziren eta arropa eskegitzen hor zegoen mutil bati esan zioten:-Kaixo mutil! Asko loditu gara. Pisu handia daukagu eta euri piska bota behar dugu.-Ez, ez. Ez bota euririk! Alde hemendik! Arropa eskegitzen ari naiz eta busti egingo da –erantzun zien mutilak.

  6. Bi hodei haiek gero eta goibelago, gero eta grisago, gero eta lodiago... mendira alderantz joan ziren eta andereño eta ume batzuekin topatu ziren.- Kaixo Hodei lodi eta Hodei burutxiki! – esan zien andereñoak.- Kaixo lagunak! Elurra nahi duzue? – esan zuten bi hodeiek. - Bai, bai, mesedez. Horrela jolastuko dugu elur bolatxoekin – ohikatu zuten hiru umek batera.- Ez, ez ez bota elurrik bestela ez dugu etxerako biderik aurkituko – eskatu zuen beste ume batek erabat beldurturik. - Gainera ez dugu aldatzeko arroparik – gehitu zuen andereñoak.

  7. Hau entzun ondoren, hodeiek ez zuten bota, ez euririk ezta elurrik ere ez.Eta itxasorantz abiatu ziren. Han ikusi zuten itsasontzi bat.- Aizu Hodei burutxiki! Oso beteta nago. Botako dugu txaparrada on bat trumoiz eta guztiz.- Nozki baietz! Itsasoan ez da inor enteratuko eta arrainak poz pozik egongo dira – erantzun zion Hodei burutxikik.Eta arrantzaleak hasi ziren ohiukatzen:- Goazen hemendik! Ekaitz bat datorrela! Poparean goaz!

  8. Bi hodeiek txaparrada eder bota zuten. Bakarrik geratu zitzaizkien ur tanta batzuk. Oso urrutiko uharte batean hiru bitxilore ikusi zituzten erdi lehortuta zeudenak. - Begira hiru lore haiek – esan zuen Hodei lodik – Gizarajoak! Lehortzen ari dira! - Gure ur tanta guztiak bilduko ditugu eta haien gainean botako ditugu. Horrela bizirik iraunduko dira – esan zuen Hodei burutxikik. - Ezkerrik asko Tripa lodi eta Tripa burutxiki. Zuei esker ondo haziko gara eta kolore distiratsuak izango ditugu. Nahi duzuenean itzuli ikustera. Agurrr.

  9. Urte bat pasa ondoren Hodei lodi eta Hodei burutxiki berriro elkartu ziren. Bata lodi lodia eta bestea handi handia. Bitxiloreez gogoratu ziren eta bisitatzera joatea erabaki zuten. Ailegatu zirenean uhartea ,bitxilorez josita, ikusi zuten handiak, txikiak... kolore askotakoak eta guztiak oso distiratsuak.

  10. Gure hodeiek poza handia sentitu zuten eta badaezpada ur tanta batzuk bota zituzten. Bitxiloreek bitartean, hodeiei ura ezkertzeko petaloak mugitzen hasi ziren. Handik aurrera hodeiak ez ziren mugitu . Betirako uharte aldera geratu ziren.

  11. TRIPA HANDIA