1 / 13

Eskolako Agenda 21

Eskolako Agenda 21. Zer egin dezakete familiek?. ZER DA ESKOLAKO AGENDA 21?. Gure herriek eta gure ikastetxeek jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean .

jovita
Download Presentation

Eskolako Agenda 21

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Eskolako Agenda 21 Zer egin dezakete familiek?

  2. ZER DA ESKOLAKO AGENDA 21? • Gure herriek eta gure ikastetxeek jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean . • Beraz Eskolako Agenda 21, guztion konpromisoa da, eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.

  3. ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 21AREN HELBURUAK? • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu. • Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri. • Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

  4. ZER DAGO FAMILIAREN ARDURAPEAN? • “Familiaren eragina eskolarena baino dezentez handiagoa da ikasleen lorpenetan; egia esan, familiak eskolaren eragin bikoitza du”. (James Coleman,Chicagoko Unibertsitateko soziologoa, hezkuntzaren ikerlari handia)

  5. Arau, jarrera eta baloreetan hezitzea, emozio eta portaeraren izaerako alderdietan hezitzea familiaren ardurapean dago. • Noski, baloreetan hezitzea ez da bakarrik familiaren ardura; ikastetxeak ere badu lana horretan.

  6. Ikaslea eskolako lanetan inplikatzeko behar diren bi faktore nagusiren garapenean garrantzi handia du familiak: ikasteko gogoa eta ikasteko gaitasuna duela uste izatea.

  7. NOLA PARTE HARTU IKASTETXEAN • Ingurumen-batzordean parte hartuz. • Programatutako ekintzetako bat koordinatuz; adibidez,familientzako informazio-aldizkaritxo bat. • Ekintza baten jarraipena eginez; adibidez, gurasoen iritziari buruzko inkesta bat. • EA21n alde eginez Eskola-kontseiluan. • Eskolaz kanpoko ingurumen-hezkuntzako jarduerak antolatuz. • Proposatzen diren jardueretan parte hartuz. • Ideiak proposatuz, eta iradokizunak eta kritikak eginez. • Euren ezagutzak eta esperientzia profesionala eskolari eskainiz. • -…

  8. Ingurumen Batzordea • Hezkuntza Komunitatearen eragile guztien irudikapena da.

  9. Ingurumen Batzordea • Ikastetxeko ingurumen arazoei aurre egiteko eratzen den batzordea. • Eskolako Agenda 21aren plangintzaz, aurrera eramatez eta ebaluaketaz arduratzen da. • Eragile guztien partaidetza eta erabaki-hartzea sustatzen du.

  10. FAMILIEN FUNTZIOAK INGURUMEN BATZORDEAN • Familiak ordezkatu. • EA21 proiektuarekiko koherentzia ziurtatu etxeko jardunbideetan. • Jardueretan lagundu. • Beraien batzar eta taldeetan (IGE) proiektuaren zabalkundeaz arduratu. • Proiektuaren zabalkundean lagundu.

  11. NOLA PARTE HARTU ETXEAN • Eskolak egindako proposamenetan lagunduz. • Material, informazio eta beste hainbat gaiekin lotutako eskakizunei erantzunez. • Familian egiteko diren jarduerak eginez: inkestak, iritziak… • Elkarrekin ikasiz, EA21en lantzen ari diren gaiak familian tratatuz. • Etxeko lanak eta erantzukizunak partekatuz, portaera eredugarri bezala. • Inbaditzen gaituen publizitatearekiko jarrera kritikoa hartuz. • Modu arduratsuan kontsumituz. • Baliabideak aurreztuz, hondakinak murriztuz, berrerabiliz, birziklatuz. • …

  12. NOLA PARTE HARTU HERRIAN • Bizikidetza-giro egokia bultzatuz. • Gatazkak elkarrizketarekin konponduz. • Giza eskubideak, ingurumena eta abar defendatzen dituzten elkarteetako kide eginez. • Garapena bultzatzen duten gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetzan arituz. • Guztiona dena baloratuz. • Herriko Agenda 21eko ekintzetan parte hartuz. • Borondatezko lana eginez. • Zerbitzu publikoak behar bezala erabiliz eta haiek hobetzen lagunduz. • Gure kultura eta natura-ondarea errespetatuz. • Bidegabekeria eta biolentziarekin intolerantea izanez. • …

  13. Mila esker

More Related