1 / 11

Lea gezia

Lea gezia. Egilea: Iratxe Aspiazu Rotaetxe. Bazen behin, Lekeitioko Lumentza mendian, jauregi eder bat, basoaren erdi erdian eta kobazuloaren aldamenean. Egun batean Lumentza jauregian Peru izeneko printzea jaio egin zen.

geri
Download Presentation

Lea gezia

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Lea gezia Egilea: Iratxe Aspiazu Rotaetxe

  2. Bazen behin, Lekeitioko Lumentza mendian, jauregi eder bat, basoaren erdi erdian eta kobazuloaren aldamenean.

  3. Egun batean Lumentza jauregian Peru izeneko printzea jaio egin zen.

  4. Erregeak bere semea eskualdeko ehiztaririk trebeena bilakatzea desiratzen zuen. Honela ba, bere zazpigarren urtebetetze egunean, hamar gezi eta arku handi bat, bere poltsa gorriarekin, eta guztiz, oparitu zion.

  5. Gezi hauen artean, bazegoen bat nabarmentzen zena. Bere kolore urdina Lea ibaiaren parekoa zenez, Lea zuen izena. Halaber, bere izaerak egiten zuen ezberdin. Izan ere, geziak sortzen dira animaliak ehizatzeko, gudan erabiltzeko …, baina, gure gezi urdina guzti honen aurka zegoen, berak aske bizi nahi zuen, eta inor mindu barik.

  6. Egun eguzkitsu batean, printze txikia bere ehizako poltsa lepoan hartuta, erregearekin jauregiko aldameneko basora abiatu zen. Bidean aitak azaldu zion, harrotasun handiz, nola hil zuen berak Lumentzako azken hartza. Printzeak poztasunez entzuten zuen bitartean, Lea, gure gezia, haserretuta eta marmarrean zegoen, bera animaliak hiltzearen aurkakoa baitzen. Adi seme! Okila da hori! Horietako gutxi geratzen dira eta ezin genezake ehizatzeko aukera galdu! Ah, bai, begira aita, pago horren adarrean gelditu da. Gezia jaurtiko diot! Bat-batean, erregea oso adi geratu zen zerura begira, txori berezi baten kanta aditu zuelako. -

  7. Printzeak Lea hartu, arkuan jarri eta... zart!, okilarengana zuzendu zuen. Leak ez zuen txoria hil nahi, eta horregatik norabidea apur bat aldatu zuen.

  8. Lea geziak pagoaren adar baten kontra jo zuen, bere buru zorrotza sartuz. Lea adar horretan geratu zen bakarrik eta denbora luzez.

  9. Bitartean, udaberria iritsi zen eta egunsenti baten, Peru eta Peio bikiak zuhaitzean jolasten ari zirela, Lea aurkitu zuten. Hartu, eta eskolara eramango dugu! Begira zelako gezi polita!

  10. Hurrengo egunean bikiek ikaskideei eta irakasleari erakutsi zieten gezia eta guztiak harrituta geratu ziren.

  11. Lea poz-pozik zegoen bere lagun berriekin, haurrek berak bezala animaliak maite eta zaintzen zituztelako. Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila Lumentzako basoan.

More Related