1 / 18

Abaltzisketako soinujoleak

Abaltzisketako soinujoleak. Martin Zubeldia Aizpurua. Abaltzisketan jaio zen, 1907/03/03an. Belauntzan hil zen, 1979/08/24an. Lanbidez hargina, inguruetako Eliza gehienetan lanean aritua. Bere kabuz ikasi zuen soinua jotzen. Larraitzen jotzen zuen, 10 edo 15 urte aritu zen horretan.

Download Presentation

Abaltzisketako soinujoleak

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Abaltzisketako soinujoleak

  2. Martin Zubeldia Aizpurua • Abaltzisketan jaio zen, 1907/03/03an. • Belauntzan hil zen, 1979/08/24an. • Lanbidez hargina, inguruetako Eliza gehienetan lanean aritua. • Bere kabuz ikasi zuen soinua jotzen. • Larraitzen jotzen zuen, 10 edo 15 urte aritu zen horretan.

  3. Bernardo Zubeldia Irazusta • Abaltzaisketan jaio zen, 1935ean. • Martin Zubeldiaren semea. • Aitarekin eta bere kabuz ikasi zuen soinua jotzen. • Txantxoekin ibiltzen zen eskean.

  4. Agustin Zubeldia Irazusta • Abaltzisketan jaio zen, 1947/03/03an. • Martin Zubeldiaren semea. • Abaltzisketan hasi zen solfeoa ikasten Jose Eizmendirekin. • Tolosako akademia batean jarraitu zuen solfeoa ikasten. • Tolosako Ramon Otamendirekin ikasi zuen soinua jotzen. • Gaztetan leku askotan ibilia soinuarekin.

  5. Xabier Zubeldia Ugartemendia • Ibarran jaio zen, 1974/07/14an. • Agustin Zubeldiaren semea. • Ignazio Olazabalekin eta Isidro Larrañagarekin ikasia soinua jotzen. • Goi Mailako musika ikasketak egina eta Jazz eskolan pianoa ikasia. • Maisutzako ikasketak egina, musika arloan. Irakaskuntzan dihardu. • Marruma, Basajaun, Akelarre, Zirika taldeetan, Larrañagaren orkestran eta beste musikari askorekin aritua.

  6. Edurne Zubeldia Ugartemendia • Ibarran jaio zen, 1985/02/16an. • Agustin Zubeldiaren alaba. • Trikitixa ikasi zuen, Iñakirekin eta Kristina Soroarekin. • Hiru bat urtez Izaskungo erromerian jo zuen eta Euskal Herrian zehar leku askotan. • Alur dantza taldeko kidea.

  7. Ignazio Mujika Amondarain • Abaltzisketan jaio zen, 1917/02/15ean. • Teruelgo frentean hil zen, 1936/11/20an. • Soinua jotzen bere kabuz ikasi zuen. • Anaiak hartu zuen haren soinua, jotzen jarraitzeko.

  8. Juan Mujika Amondarain • Abaltzaisketan jaio zen, 1919/05/23an. • Billabonan hil zen, 1990/1/20an. • Musika irakurtzen ikasia. • Larraitzen, Ataunen, ezkontzetan eta hainbat lekutan soinua jotzen ibilia. • Seme-alabak musika ikastera bidaltzen zituen, asko arduratzen baitzen horien hezkuntzaz.

  9. Paulo Urretabizkaia Telleria • Abaltzisketan jaio zen, 1922/12/18an. • Beasainen hil zen, 2004/12/19an. • Bere kasa ikasi zuen soinua jotzen. • Eskualdeko hainbat erromeriatan eta ospakizunetan ibili zen. • 1989/03/12an Foru Aldundiak omendutako trikitilarietako bat izan zen.

  10. Jose Gorostidi Plazaola • Abaltzisketan jaio zen, 1917/03/02an. • Lakuntzan hil zen (istripuz), 1950/02/18an. • Bere kasa ikasi zuen soinua jotzen. • Larraitzen, Amezketan eta hainbat lekutan ibili zen soinuarekin. • Soinua jotzera joanda Lakuntzan hil zen istripuz.

  11. Bittori Etxeberria Dorronsoro • Zaldibian jaio zen, 1914/02/18an. • Jose Gorostidiren emaztea. • Ezpainetako soinua jotzen ikasi zuen. • Larraitzen, Araman eta zebilen lekuan jotzen zuen, erromeriatan ere bai.

  12. Jesus Mujika Astiasaran • Ordizian jaio zen, 1943/10/21ean. • Oso gaztetatik bizi da Abaltzisketan. • Elgetarekin eta Eleuterio Tapiarekin ikasi zuen soinua jotzen. • 14 urterekin hasita Larraitzen jo du urte askotan eta beste hainbat lekutan ere bai. • Zaldibiako Jesus Telleriarekin batera “Jexuxen Jazpana” osatzen dute.

  13. Joxe Mari Mujika Altuna • Abaltzisketan jaio zen, 1966/05/20an. • Jesus Mujikaren semea. • Panderoa joz hasi zen aitarekin. • Trikitixa ikasten aitarekin hasi zen eta gero bere kabuz jarraitu zuen. • Urte batzuetan Euskal Herrian zehar ibilia, arrebarekin. • “Larraizko Trikitixa” grabatu zuten.

  14. Idoia Mujika Altuna • Abaltzisketan jaio zen, 1973/08/17an. • Etxean ikasi zuen panderoa jotzen. • Joxe Mari Mujikarekin, anaiarekin, han eta hemen ibilia. • Iker Goenaga lehengusuarekin ere ibili zen panderoa jotzen. • Oraindik ere, maiatzaren batean Larraitzen jotzen du aitaren taldearekin eta ilobarekin.

  15. Juan Manuel Zubizarreta Lanz“Joanito” • Zizurkilen jaio zen, 1942/01/06ean. • Larraitzen bizi da, ostalaritzan. • Yabenekin ikasi zuen solfeoa eta soinua jotzen. • Hainbat ospakizunetan ibili zen taldean: • - Eleuterio Tapiak trikitixa. • - Roberto Gáratek bateria. • - Joanitok soinu handia.

  16. Felix Mayoz Muñoa • Asteasun jaio zen, 1963/12/01ean. • ARINKA taldeko kidea: • - Felixek soinua eta teklatua, • - Gorkak bateria, • - Karmelek gitarra baxua, • - Garbiñe kantaria. • Isidro Larrañagarekin ikasi zituen solfeoa eta soinua. • Isidroren orkestrarekin Europan zehar ibilia kontzertuak ematen. • Ikasketak utzita jotzen hasi zen han eta hemen, batez ere Nafarroan. • Taldearekin ezkontzatan jotzen du, batez ere.

  17. Eva Dorronsoro Zubillaga • Billabonan jaio zen, 1978/04/20an. • Zortzi urtez Astiazaran anaiekin eta beste hiru urtez Billabonako Martinekin aritu zen trikitixa ikasten. • Hainbat txapelketetara aurkeztu zen, eta plaza askotan jo zuen soinua: Ugarte, Bedaio, Lasarte... • Panderoarekin lagundu dutenak Aitziber Sarasola, Izaro Anza eta bere ahizpa Edurne Dorronsoro izan dira.

  18. Iñaki Artola Artola • Abaltzisketan jaio zen, 1982/11/3an. • Abaltzisketako Txantxoen soinujolea. • Juan Tapiarekin ikasi zuen lehenengo eta Maixarekin geroago. • Herri askotako plazatan eta ospakizunetan aritzen da soinua jotzen. • Trikitixa jotzen erakusten die Orendaingo eta Abaltzisketako haurrei.

More Related