1 / 5

Termometroa

Termometroa. Termometroa atmosferako tenperatura neurtzeko erabiltzen da. Tenperatura egunean zehar aldatzen denez, komeni da eguneko tenperatura maximoa eta minimoa erregistratzea.

ethel
Download Presentation

Termometroa

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Termometroa Termometroa atmosferako tenperatura neurtzeko erabiltzen da. Tenperatura egunean zehar aldatzen denez, komeni da eguneko tenperatura maximoa eta minimoa erregistratzea. Lortutako tenperatura-datuak gradu zentigradutan (ºC) adierazi ohi dira, baina beste herrialde batzuetan ohikoagoa da Fahrenheit eskala erabiltzea.

  2. Plubiometroa Plubiometroa prezipitazio-bolumena neurtzeko erabiltzen da. Tresna horren bidez, euri-urak ontzian zer altuera hartzen duen erregistratzen da egunero. Ontzia milimetrotan dago graduatuta. Kontuan izan behar da milimetro bakoitzari dagokion prezipitazioa litro bat metro koadroko dela. Behin prezipitazioa erregistratu eta gero, ontzia hustu egiten da, hurrengo egunekoa neurtzeko prest egon dadin.

  3. Higrometroa Higrometroa atmosferako hezetasuna neurtzeko erabiltzen da. Atmosferako hezetasuna arnasten dugun aireak tenperatura jakin batean duen ur-lurrunaren kantitatea da, kondentsatzera iritsi gabe izan dezakeenarekiko. Atmosferako hezetasuna ehunekotan adierazten da. Esaterako, hezetasuna % 25 bada 25 ºC-ko tenperaturan, horrek esan nahi du aireak, une horretan, tenperatura horretan izan dezakeen ur-lurrunaren kantitatearen laurdena duela.

  4. Anemometroa haizearen abiadura neurtzeko erabiltzen den gailua da. Ardatz baten inguruan bira egiten duen, eta haizeak gailuaren kopa metalikoetan egiten duen presioa nolakoa, halakoa izango da biraketaren abiadura. Neurria orduko kilometrotan (km/h) adierazten du. Anemometroa Haize-orratza Haize-orratza haizearen norabidea neurtzeko erabiltzen dugun tresna da. Bira egiten duen orratz bat da eta haizeak jotzen duen norabideari begira jartzen da. Ohikoa izaten da lau puntu kardinalak adierazita dituen disko baten gainean kokatzea.

  5. Barometroa Barometroa presio atmosferikoa (alegia, aireak egiten duen presioa) neurtzeko gailua da. Eskualde jakin bateko presio atmosferikoaren erregistroei esker, zehatz daiteke zer lekutan dauden goi-presioko guneak (antizikloiak) edo behe-presiokoak (depresioak). Ariketa Adierazitako eskemari erreparatuta, azaldu al dezakezu barometroaren funtzionamenduaren oinarria?

More Related