100 likes | 283 Views
MONARKA TXIMELETA. June Arroitaonandia eta Maore Ugarte. ARRAUTZA JARTZEN. Udako arratsalde bero honetan, monarka tximeleta arrautzak ipintzen ari da.Ameriketako Estatu Batuen iparraldean eta Kanadaren hegoaldean bizi da. ARRAUTZATIK ATERATZEN.
E N D
MONARKA TXIMELETA June Arroitaonandia eta Maore Ugarte
ARRAUTZA JARTZEN • Udako arratsalde bero honetan, monarka tximeleta arrautzak ipintzen ari da.Ameriketako Estatu Batuen iparraldean eta Kanadaren hegoaldean bizi da.
ARRAUTZATIK ATERATZEN • Handik lau egunera atera dira arrautzatik beldarra. Izaki ñimiño hauek gose dira. Lehenbizi oskola jaten dute eta, gero, landarea. Asclepias landareak pozoia dauka, baina ez dio kalterik egiten monarkari.
BELDARRAREN BIZITZA • Beldarra bizkor hazi eta aldatzen da. Laster, marra beltz, zuri eta horiek estaliko dute.
HANDITZEN, HANDITZEN… • Mauka, mauka, mauka…belarra beti jaten ari da, hosto bat bestearen atzetik. Hainbeste janarirekin agudo hazten da, eta laster estu dauka azala.
KRISALIDA BIHURTZEN • Handik bi astera, beldarra erabat hazi da. Jateari utzi, zetazko zorro bigun bat egin, eta buruz behera eseki da. Marradun azala azken aldiz ireki zaio.
TXIMELETA BERRIA • Bi astez egoten da krisalida zurtoinetik zintzilik. Gehienetan geldi-geldi egoten da, baina noizbehinka dardara egiten du. Barruan, aldaketa handiak ari dira gertatzen.
HELDUAROA • Tximeleta berriaren gorputz delikatuak hiru hanka pare ditu eta gorputzean hiru zati: burua, toraxa eta abdomena. Lau hego koloretsu dauzka, ezkata distiratsuz estaliak.
JANARIA ERREGAI • Tximeletek nektarra jaten dute, loreen barruko zuku gozoa. Hegan doazela loreak ikusi, pausatu,eta hanketako dastamen-sentsoreen bidez aurkitzen dute nektar-iturria. Gero ziri antzako mihiak luzatu eta nektarra zurrupatzen dute.
MIGRAZIOAK • Negua pasatzeko Kanadatik Mexikoraino bidaiatzen duten milioika monarka tximeleta lehen txanda behintzat iritsi da bere helmugara eta gainerakoa 20 bat miloi orotara, hilabetea amaitu baino lehen helduko dira.