1 / 31

HISTORIAK jarraitzen du...!

HISTORIAK jarraitzen du...!. Eskaintzen dizugu. 2006. urte honetan bertan GERTAERA pozgarri bat ospatzen da Euskal Herriko txoko honetan: Pasiotarren PRESENTZIAREN eta BIZITZAREN 50. urteurrena. “Txoko” honek badu izen bat: ORUE-EUBA, Amorebietan dago, Bizkaiko Probintzian. 1949.

ekram
Download Presentation

HISTORIAK jarraitzen du...!

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. HISTORIAK jarraitzen du...! Eskaintzen dizugu

  2. 2006. urte honetan bertan GERTAERA pozgarri bat ospatzen da Euskal Herriko txoko honetan: Pasiotarren PRESENTZIAREN eta BIZITZAREN 50. urteurrena

  3. “Txoko” honek badu izen bat: ORUE-EUBA, Amorebietan dago, Bizkaiko Probintzian.

  4. 1949 1949. urtean iritsi ziren Pasiotarrak toki honetara. Balendin Mendibek, Teodoro Oruek eta Julian Gerrikagoitiak “Zubieta” baserrian, Ibaizabal ibaiaren ertzean, hartu zuten ostatu; handik ezarriko zuten indarrean asmo ederra: lehenengo eta behin, eta batez ere, heziketa ardura; laster urratu ziren beste zenbait zeregin, esaterako, pastoral ekintza eta kultura arloa, gerora hainbesteko eragina izango zuten esparruak.

  5. Eginbeharrik behinena: ingurua landu eta behar zirenak prestatu, eraikuntza berria hasteko. 1954. urteko urriaren 24an izan zen lehen harriaren bedeinkapena.

  6. Bi urte pasa aurretik, eman zitzaion hasiera ikastetxeari. 1956. urteko irailaren 14a zen, artean etxegintza lanak burutu baino lehen. Baina hasiera eman zitzaiola-eta, poza eutsi ezinezkoa zen, urtero zetozen apaizgai ugariak ikusita.

  7. Askoren arteko elkarlan honetan, gora handiko hainbeste pertsona izan dira tarteko, nor baino nor jokatu dutenak, isilean eta bihotz handiz ekinean lan hain txalogarri bezain erabakigarrian. Erlijiosoen Elkartea, hezkuntza eta pastoraltzakoekintza honen hasieran, 14 erlijiosok osatzen zuten.

  8. 1956 - 1969

  9. Irakaskuntzaren lehen aldian (1956-1969) SEMINARIOA zen etxea, pasiotar familiaren beharrei eta helburuei erantzuteko eta sasoiko giroei eta eskabideei egokituta.

  10. Seminarioa erabat pasiotar bizitzari begira zegoen. Baina, giza, kultura eta eliz eremuetan aldaketa sakonen aldia izanik, hemen ere bokazio eskasiak gogor jo zuen, begi bistako ondorenak utziz.

  11. Aldi hau erlijio giro gozoz eta ilusioz gainezka dago, Pasiotar Elkartearentzat, batez ere, apaizgai gaztetxoen ugaritasunez.

  12. Erlijiosoek, berez hain neketsua den heziketa arloan lan gogo beroz eginez, gainera, han-hemenka zenbait pastoral ekintza arduratxo hartzen zituzten. Horrek sortu zuen nekea astuna izan zen.

  13. Baina pastoral ekintza alor hau luze eta zabal Bizkaiko bazter eta herri askotara iritsi zen: Misio Santuak, hitzaldiak, gazteen eta helduen taldeen mugimenduak... sekulako pastoral ekintzen sarea landu zuten, laikoen PRESTAKUNTZARI begira, euskal kulturgintzan, bizi balioetan eta giza arloetan jarduteko gai bihurtuz.

  14. Sasoi horretan, Orue-Euba ospakizun eta ekintza askoren topaleku nabarmen bihurtu zen: “Euskal Jaiak” izen handia hartu zuten Euskal Herri osoan. Elkarteak eta Nekaldiko Kofradiak biek jokatu zuten elkarlan estuan, etorkizunean eragin handia izango zuten ekintza aipagarri honetan.

  15. Aldi berean, beste lanbide berri bati eman zitzaion hasiera: Pertsona eta talde askorentzat HARRERA eta ESPITUALITATE eremua indarrean jartzea. Aparteko txokoa otoitzerako eta Jaunarekin topo egiteko. 1961. urtean izan zen gogo jardunetako lehen taldea. 30 urte iraungo du pastoral ekintzari begira, eta era askotako bileren eta ikastaroren topaleku izango da.

  16. Baina inguruko giroa iluntzen joan zen, batez ere, apaizgaien kopuru handiari erantzuteko orduan. Hemen azaltzen da BASERRIA eta bere inguruko hainbeste zerbitzu eder: behitegia; oilategia, geroago inprimategi bihurtu zen zati bat; eta azkenik, dena Lauaxeta ikastolako osagarri izatera iritsi zen.

  17. 1969 - 1977

  18. Hezkuntza zereginari dagokionez, bigarren aldia 1969. urtean hasi zen: giza eta kultura mailan goitik beherako aldaketak sortu ziren; adibidez, ikastetxe bihurtzea erabaki eta onartu zen, askotariko kristau bokazioetara irekiz; horrelaxe hasi zen aldi berri bat Historia honetan.

  19. SAN GABRIEL ikastetxearen historia da, legezko onarpenaren jabetasun eta guzti, egoera berrira erabat egokitu beharra etorri zen, erlijiosoz eta laikoz osaturiko irakasleen kopurua gehituz.

  20. Vatikano II. Kontzilioko aire berritzaileak Orue-Eubako Pasiotar Elkarteari ere eragin zion, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure etxea inguruko baserri aldearen PARROKIA bihurtu zen, harrezkero Parrokiako PASTORAL EKINTZA izan da hemengo Pasiotarren presentziaren oinarrizko ardatz.

  21. Ikastola LAUAXETA: 1977

  22. Hezkuntza topa gune den aldetik, martxa barri bat hasten da 1977-78ko ikasturtean: LAUAXETA ikastola da; ikastetxean indarrean zegoen zerbitzuak -mailaz maila- hartzen eta nork bereganatzen joan zen. Ikastetxea erabat ikastola bihurtzea 1981-82ko ikasturtean gertatu zen.

  23. Eskakizun berriei zegozkien azpiegiturak egokitu ondoren, Hezkuntza Egitasmoak hezkuntza garrantzitsuari eman zion leku, eta, pertsonaren balio eta esparru guztietako garapenean oinarrituz, Europa mailan domina eta guzti goraipatua izan da. 1400 inguru da ikasleen kopurua.

  24. Gaur egun eta aurretiazko lanaren ondorio bezala, KULTURA ERRONKARI aurre ematen zaio Euskal Herriaren aurrean. Bai Ibaizabal argitaletxea, bai IKA (Ikastola Katolikoen Alkartea) dira hartutako konpromisoei dagokien erantzuna; eta, urteetan zehar, fruitu ederrik eskaini dizkio euskal gizarteari.

  25. EGOERA BERRIA: 1998

  26. Baina urteen joanean eta hezur mamituz zetorren giza eta erlijiozko egoera berriaren aurrean, 1998. urtean pasiotarren presentziak inguru honetan BIRMOLDAKETA sakon bati ekin dio: Elkartearen bizilekua oso-osorik berregituratu da, gaixoen eta adinekoen egoitzaren zerbitzua eskaintzeko egokituz, Pasiotarren bizileku izateaz gain. Aldaketarako Pasiotar Familiak erakutsi duen ahalmena benetan txalogarria izan da.

  27. Horrez gain, pastoral eskakizunei erantzunez, eliza berria eta parrokia aretoak eraikitzea bultzada sendo bat izan da konpromiso bidean, bai Elizbarruti mailan, bai baserri munduari zerbitzu berezi gisa. Horrela, hezkuntza eta ospakizun topa gune bihurtu da ETORKIZUNERA begira.

  28. Eta gaur egungo aldira iritsi gara: ETORKIZUNA.... egiazko ERRONKA da, hasi berri dauden ekintzen aldetik, bai eskuartean ditugun eta lantzen ari garen esparruen aldetik.

  29. Pasiotar Elkarteak oraintsu indarrean jarri duen ekintza da www.bidean.net WEBGUNE BERRI hau, lehengoaz gainera eta lehengo guztiaren oinarri eta lagungarri izateko asmotan, bizi esparru guztiei gizatasun eta kristautasun arnasa ezarriz.

  30. Erronka nabarmena da... eta hemen dago. Horregatik, eta gogotik, aitortzen dugu: ”Onena jazotzeko dago...!”

  31. GONBIDATZEN ZAITUGU...!

More Related