1 / 5

PROTEINEN DENSATURALIZAZIOA

PROTEINEN DENSATURALIZAZIOA. Zuek proposatutako esperimentua egin genuen ikastetxeko laborategian. Hasiera batean zer gertatuko zen ez genekien, baina lehenengo minutuan gauzak aldatzen joan ziren. Zer gertatu da?

derex
Download Presentation

PROTEINEN DENSATURALIZAZIOA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. PROTEINEN DENSATURALIZAZIOA Zuek proposatutako esperimentua egin genuen ikastetxeko laborategian. Hasiera batean zer gertatuko zen ez genekien, baina lehenengo minutuan gauzak aldatzen joan ziren. Zer gertatu da? Badirudi arraultzaren zuringoan dauden proteinak bere buruaren inguruan kiribilduak daudela; proteina “globularrak” deitzen zaie. Baina alkoholara botatzean sare hoiek laxatzen dira eta bere forma naturala galtzen dute. Horren ondoren laxatuak dauden kateak, elkarren artean lotzen dira beste lotura moata baten bitartez. Kanpoan ikusten duguna zera da zuringoaren kolorea eta izaera aldatzen dela, arraultza frejitua egiten denean bezala. Badirudi alkoholaren bitartze, berotu etab. proteinen densaturalizazioa lortzen dela.

  2. DASTAMENA Guk saiatu saiatu ginen baina edo ez gara oso trebeak edo ez dakigu baina ozpin a eta kafearena soilik asmatu genuen. Besteetaz arduratzeko liburetan begiratu izan behar genuen • Begiratzen begiratzen.... hau topatu genuen • Oinarrizko 4 zapore daude: gazia, gozoa, mingotsa eta garratza. • 5. Zaporea bat ere badago (umami) • Gure mingaina ukimena (janarien testura) tenperatura eta mina hautematen du. • Adibidez; piperra jaten dugunean eta erretzen digunean, laguntzen du, esnea edatea, Bere gantza lakteoak substantzia kimikoak disolbatzen dituztelako. Ura edatea txarra da, substantzia kimikoa ingurunean banatzen duelako.

  3. PRESIO-ELTZEA Denbora aldetik Presio eltzean beroa handitzen da baina ezin da irten. Beraz, bertan lortzen den tenperatura altuagoa denez jakiak azkarrago eginen dira. Salda lodiago Tapa irekita duen eltzean ura behin eta berriro lurruntzen da, hau da, babarrunak ura galtzen dute horregaitik salda lodiagoa da. Bestetik, presio-eltzean ura lurruntzen da baina ezin da atera, beraz ez duenenez urik galtzen hasieran ere ur gutxiago behar du. Denak ados, babarrun hoberenak amonak egindakoak eltze irekian, zapore hobeagoa dute. Poliki-poliki egiten dira eta zapore guztia xurgatzen doaz.

  4. JOGURTA EGITERA! Gure irakasleak etxean jogurta egiten du eta berak daukan lagina bulgariarra da. Beraz, jogurta errez egin genuen. Berak etxetik lagin bat ekarri zuen eta harekin eta esnea botaz (berotu gabe), hurrengo egunean jogur elegantea genuen. Gure hamaiketakoa izan zen. Lagin hori behin eta berriro erabili daiteke jogurta egiteko. Nola egin da jogurta? Bueno hasteko jogurta aintzineko Bulgariarrak ekarri omen zuten Ekialdeko Europara eta horren ondorioz bizi omen dira horrenbeste urte. Kontutan izan guk genuen lagina Bulgariarra zela. Badirudi, jogurtaren barruan bakterio batzuk daudela, mikroorganismo onak omen dira, zein jogurtak duen azukrea (laktosa) azido laktikoan bihurtzen dute. Azido horren kantitatea handitzen den heinean esnearen proteinen estruktura aldatzen da eta esnearen egitura ere aldatzen da. Eta zein dira bakterio hoiek? Ba bi kolega dira elkarrekin bizi direnak (sinbiosian). Haien izenak Streptococcus thermophilus eta Lactobacillus bulgaricus.

  5. Gaur egungo jogurtak? Gaur egungo jogurtak denetarik dute, bifidusa eta beste mila gauza. Baina esneari eta jogurtari egiten dioten pasteurizazioa eta gero... bakterio bizirik gelditzen al da bertan? Gero nola ez gehitu beharko dizkiote gauza asko haien atean bifidusa. Guk ez dugu sinisten. Gauza hauetan gezur asko dagoela uste dugu, zenbat gauza dute orain esneek ere, eh? Azkenaldi honetan batzueri laktosa eta guzti kentzen diote. Zuek zer uste duzue?

More Related