1 / 10

Ekosistemak

5. Ekosistemak. HEGAZTIEN MIGRAZIOA. Natura Zientziak – DBH 2. 5. Hegaztien migrazioa. Hegaztien migrazioa. Migrazioak hegazti-espezie ugarik urtero egiten dituzten bidaiak dira; urtesasoi jakin batzuetan izaten dira, eta kilometro askoko distantziak egiten dituzte.

Download Presentation

Ekosistemak

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. 5 Ekosistemak HEGAZTIEN MIGRAZIOA Natura Zientziak – DBH 2

  2. 5 Hegaztien migrazioa Hegaztien migrazioa • Migrazioak hegazti-espezie ugarik urtero egiten dituzten bidaiak dira; urtesasoi jakin batzuetan izaten dira, eta kilometro askoko distantziak egiten dituzte. • Migrazio ohikoenak udaberrian eta udazkenean egiten dituzte hegaztiek. Udazkenean, ugaltze- edo umetze-eremuetatik (iparraldean) negu-tokietara (hegoaldera) bidaiatzen dute, eta udaberrian, alderantziz gertatzen da. Umetze-eremua Migrazioa udazkenean Migrazioa udaberrian Negu-tokia Natura Zientziak – DBH 2

  3. 5 Hegaztien migrazioa Hegaztien migrazioa • Hegazti handiek (adibidez, antzarek eta harrapariek) egunez migratzen dute. • Aldiz, neurri txikiko hegaztiek (adibidez, txantxangorriek) gauez migratzen dute. Brantak hegan, V forman Txantxangorria Natura Zientziak – DBH 2

  4. 5 Hegaztien migrazioa Hegaztien migrazioa • Migratzen duten hegaztiei hegazti migratzaile deritze; beti lurralde berean egoten diren hegaztiak, berriz, hegazti sedentarioak dira. Txolarrea, hegazti sendentarioaren adibidea Antzara, hegazti migratzailearen adibidea. Natura Zientziak – DBH 2

  5. 5 Hegaztien migrazioa Zergatik migratzen dute hegaztiek? • Hegaztiak bizirauteko eta beren kumetxoak hazteko eskura duten elikagai kantitatearen mende daude; beraz, behar baino elikagai gutxiago dagoenean, ugariagoa den lekuetara mugitzen dira. • Hegaztiak bizi diren eremuetako elikagai kantitatean izaten diren aldaketek lotura dute tenperatura-aldaketekin.Aldaketa horiek urtaro desberdinetan gertatzen dira, munduko hainbat eskualdetan. IPARRALDEA Elikagai ugari udan. Elikagai gutxi neguan. Udaberria Udazkena HEGOALDEA Elikagaiak urte guztian zehar. Natura Zientziak – DBH 2

  6. 5 Sahara Hegaztien migrazioa Hegaztien migrazio-ibilbideak • Hegazti migratzaileek migrazio-ibilbide berak egiten dituzte urtero. • Europa iparraldetik negua pasatzera kontinentearen hegoaldean dauden eskualdeetara migratzen duten hegaztiei, hegazti negutaredo sahara aurreko hegazti deritze (ez dute Saharako basamortua zeharkatzen). Kurriloa • Iberiar penintsulari dagokionez, Europa iparraldetik etortzen dira, negua pasatzera; besteak beste, antzarak eta kurriloak. Kurriloen migrazioa Natura Zientziak – DBH 2

  7. 5 Hegaztien migrazioa Hegaztien migrazio-ibilbideak • Udan, Afrikatik Europarantz ugaltzeko bidaiatzen duten hegaztiak udako hegaztiak edo Saharaz haraindikoak dira (Saharako basamortua zeharkatzen dute). Enara Saharaz haraindiko hegaztien ohiko eredua da. Natura Zientziak – DBH 2

  8. 5 Sahara Hegaztien migrazioa Hegaztien migrazio-ibilbideak • Iberiar penintsulari dagokionez, Afrikatik uda hemen pasatzera etortzen dira enarak, erle-txoriak, zikoinak edo harrapariak (esaterako, miru beltza, sai zuria eta Naumann belatza. Enara Miru beltza Natura Zientziak – DBH 2

  9. 5 Umetze-eremua Negu-tokia Hegaztien migrazioa Adibide bitxiak • Ipar-txenada da kilometro gehien egiten duen hegaztia; polo batetik bestera bidaiatzen du urtean bi aldiz, eta 40 000 km egiten ditu. • Horrenbestez, hegazti horrek milioi bat kilometro egin ditzake bere bizi osoan (26 bat urte). Migrazio-ibilbideak Natura Zientziak – DBH 2

  10. 5 Hegaztien migrazioa Adibide bitxiak Aipatu dugunez, eskura dagoen elikagai kantitateak hegaztien migrazioari eragiten dio; hain zuzen, egoera horren adibide da zikoina zuria. • Zikoinak beti udaberrian iristen ziren Penintsulara, uda pasatzeko eta ugaltzeko, eta gero, udazkenean, berriro Afrikara migratzen zuten, negua pasatzera. Hala ere, gero eta zikoina gehiagok pasatzen dute negua Penintsulan bertan. • Izan ere: • Zabortegi gehiago daude, eta horietan, elikagai ugari aurki dezakete urte guztian zehar. • Horrez gain, klima aldaketaren ondorioz tenperatura igotzeak ere eragina izango zuen, seguru asko. Zikoina zuria Natura Zientziak – DBH 2

More Related