slide1 n.
Download
Skip this Video
Loading SlideShow in 5 Seconds..
ZARAUTZEKO GIDA TURISTIKOA PowerPoint Presentation
Download Presentation
ZARAUTZEKO GIDA TURISTIKOA

Loading in 2 Seconds...

play fullscreen
1 / 11

ZARAUTZEKO GIDA TURISTIKOA - PowerPoint PPT Presentation


  • 136 Views
  • Uploaded on

ZARAUTZEKO GIDA TURISTIKOA. GALTZADA.

loader
I am the owner, or an agent authorized to act on behalf of the owner, of the copyrighted work described.
capcha
Download Presentation

PowerPoint Slideshow about 'ZARAUTZEKO GIDA TURISTIKOA' - channing-massey


An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Presentation Transcript
slide2

GALTZADA

Galtzada erromatarra deitzen zaie, bai hemen bai beste herri askotan, aurrean duzuen bezalako harri bidexkei. Gehienak erdi aro edo aro modernoan eginikoak direla dakigu gaur, baina erromatar galtzaden antza handia dutenez urte askoz erromatarrek egindakoak zirela pentsatu da.

Erromatarrek lur eremu bat menpean hartzen zutenean ohitura zuten komunikazio bideak (galtzadak, portuak...) irekitzeaz gain beste hainbat gauza egiteko.

slide3

PHOTOMUSEUM

XIX. mende bukaerako eraikuntza honetan nesken eskola bat egon zen (Ursulinas), mutilen eskola izatera pasa zena (La Salle) – lehen neskak eta mutilek eraikuntza desberdinetan ikasten zuten. Gaur egun Photomuseum argazki museoa dago. Argazkiaren teknikaren eta artearen bilakaera ikus daiteke bertan, era kronologikoan, argazkiaren sorreratik gaur egunera arte. Argazki objektuen bilduma oparoa, hasierako dagerrotipoak eta garai eta joera askotariko argazki artistikoak ere eskaintzen ditu. Maiztasunez argazkilari ezagunen erakusketak izaten dira

slide4

BARREN PLAZA

Gaur egun hain arrakastatsuak diren pintxoak ez dira aspaldiko gauza. Lehen tailerrak zituen Barren Plaza pintxoak dituen taberna gunea da gaur egun. Pintxoek eragin handia izan dute euskal gastronomiak duen ospean. Miniaturazko sukaldaritza dela diote, artea.

slide5

TORREOIA

Isabel II. Erregina Narros jauregira oporrak pasatzera etorri zenetik, Zarautz modan jarri zen aristokrazia eta aberatsen artean. XX. mende hasieran udatiar askok etxeak eraiki zituzten Zarautzen. Mende honen lehenengo hamarkadan Villapadiernako Kondeek uda pasatzeko finka eraiki zuten. Kondeari natura asko gustatzen zitzaionez, lorategi botanikoa sortu zuen bere lurretan, gaur egun pasa dezuten Vista Alegreko parkea dena. Bertan, aurrean duzuen begiratokia eriki zuten, aisialdirako gunea. Etxebizitza bota bazen ere, imajinatu daiteke nolakoa zen Villapadiernatarren finka: lorategia eta torreoia ezagutzen ditugu eta San Inazio kalean atezaindegia ikusi daiteke, “Txokolatezko etxea” deitzen zaio ipuinetako etxeekin daukan antzagatik.

slide6

ZINE MODELO

1948. urtean eraikitako eraikuntza da, non etxebizitzak zein zinema bat aurkitu daitezke. Gaur egun zentro-komertzialetan zinema eskaintza zabala egoten da. Hala ere, zineak gure gizarteko aisialdian duen garrantzia ikusita, eskertzekoa da herrian bertan zinema aretoa izatea

slide7

DOTOREKUA

XVI. mendeko jauregia dugu Dotorekua. Juan Ortiz de Zarauzek eraiki zuen eta, beranduago, Zarauz-Berroeta Aldamar familiaren esku geratu zen. Zarauz familia, herriko boteretsuena, etxe, baserri eta herri-gune askoren jabe zen. Jauregi honen bigarren solairuan Zarauz familiaren armarria ikus daiteke.

Bestalde, eraikuntza honek Erdi Aroko hiribilduaren izkina izango litzateke, hemendik aurrera soroak eta dunak egongo zirelarik.

slide8

GAZTELEKUA

Aurrean duzuen eraikuntza Gaztelekua da. Bertan gazteentzako hainbat kultur eta kirol ekitaldi antolatzen dira. Barruan frontoi bat ere badago.

Herri kirolak, Euskal Herria antzinatik jokatu izan diren kirolak dira. Hauen jatorria garai bateko lan jarduera dira baina, denborarekin, baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira. Pilota jokuak ez du lan jatorririk baina tradizio luzea duen kirola da. Euskal kultura ezagutaraztera eman du, internazionalki ezaguna baita. Euskal Pilota bezala ezagutzen da mundu mailan.

slide9

HONDARTZA

Zarautzek Gipuzkoako hondartza luzeena du. Bertan, hainbat jarduera egiten dira urte osoan zehar. Itsas pasealekuan ibiliz, dunen eremura iristen gara, gure kostaldeko espezie arraro askoren gordeleku eta bizilekua.Historiaurretik gaur egun arte itsasoa bizimodua izan da, garai batean arrantza egiten zen eta gaur egun turismoa erakartzen du. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan bale arrantza ekintza ekonomiko inportantea zen Euskal Herrian eta zarauztar askok parte hartu zuten.

slide10

ESKULTURA

ITSAS LEMA

Dokumentu historikoek diotenez, XV et XIX. mende bitartean kalitate oneko itsasontzi eta txalupak egin ziren Zarauzko ontzioletan. Corten altzairuz eginiko eskultura eder honek ontzi baten lema irudikatzen du inguruan omen zegoen Txiliku izeneko ontziola omenduz.

slide11

SANTA MARIA

LA REAL

Museoa kanpandorrean dago, Santa Maria la Real Parrokiaren ondoan. Bi eraikin hauen azpian Santa Maria la Real aztarnategia dago (1997an hasi ziren indusketak). Bertan aurkitu dituzte Burdin Arotik hasi eta garai modernora bitarteko aztarna arkeologikoak. Gaur egun, indusketa gehiago egiten ari dira. Guztiek –aztarnategiak, eraikinek, aztarnek- osatzen dute Santa Maria la Real arkeologi eta monumentu multzoa.

Santa Maria la Real aztarnategiak garrantzi handia du euskal kostaldean erromatarrak bizi izan zirela frogatzen duelako. Lurralde hauetan beraien bizi-ohiturak ezarri zituztela ere ikus daiteke.