50 likes | 194 Views
**BIKTIMAK**. Zapata pare bakoitzak hildako pertsona bat adierazten du. ETSAI POLITIKOAK. - Naziek juduak jarraitzeaz gain,beraien etsai politikoak ere diskriminatzen zituzten.
E N D
**BIKTIMAK** Zapata pare bakoitzak hildako pertsona bat adierazten du
ETSAI POLITIKOAK -Naziek juduak jarraitzeaz gain,beraien etsai politikoak ere diskriminatzen zituzten. -1933an naziek lehen kontzentrazio esparrua jarri zuten martxan, Dachau izenekoa, preso politikoen atxiloketa gunetzat.Gainera,artista desberdinak ere marjinatuak izan ziren beraien obra zein lanak judu edo subertsibotzat ematen zirelako.
ERROMA IJITOAK • Nazien helburu nagusia juduak baziren ere,erroma ijitoen aurka ere zuzentzen ziren.Hasiera batean, Nuremberg legeek(1935)juduen kontrako jarrera islatzen zuten baina gerora, erroma ijitoak arautzeko ere erabiliak izan ziren. Naziek, hainbat mesprezu hitz erabiltzen zituzten erroma ijitoak definitzeko,antisozial eta alper besteak beste eta horrek, argi erakusten zuen hauenganako gorrotoa. Lodz-eko ghettora deportatuak izan ziren nazien lehen biktimak bilakatuz eta baita Auschwitz-Birkenauko gunera ere, gas pozoitsuen bidez hilez.
POLONIARRAK ETA ESKLABUAK • Poloniar eta esklabuei lan gogorrak eta astunak agintzen zizkieten beraien gorputzak ahultzeko eta hauek hiltzea errezago izateko. Poloniarrak,ideologikoki arriskutsutzat jotzen ziren (jakintsuak eta baita apaiz katolikoak) hori dela eta, AB- Aktion operazioaren bidez anikilatu nahi zituzten. Einsatzgruppen operazioetan, beraien kartzelapeko denboran edota beste hainbat lekuetan ere gerra sobietikoko hiru milioi preso hil ziren.
BESTE BATZUK • Naziek,nazismoaren aurka zeuden buruzagi katolikoak atxilotu zituzten. Adibidez, “Testigos de Jehova” Hitlerri agurtzearen eta baita Alemaniako armadan (Wehrmacht) parte hartzearen kontra zeudenak.Horrez gain, Eutanasia proiektua jarri zuten martxan,elbarritu psikiko eta psikologikoak hiltzeko helburuaz. Gainera, homosexualak ere hauen biktima izan ziren, kontzentrazio guneetara bidaliz, arraza garbi mantentzearen aurka zioazela uste baitzuten.