1 / 20

UEP: URTEKO ELKARBIZITZA PLANA

UEP: URTEKO ELKARBIZITZA PLANA. 07-08 IKASTURTEA. KONPARTITU.

aurora
Download Presentation

UEP: URTEKO ELKARBIZITZA PLANA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. UEP: URTEKO ELKARBIZITZA PLANA 07-08 IKASTURTEA

  2. KONPARTITU Beste pertsona batekin edozein tema biziki konpartitzeak, pozbideak konpartitzeak, poz fisikoak, emozionalak, psikologikoak edo intelektualak konpartitzeak, konpartitzen ari direnen artean zubi bat eraiki egiten du, konpartitzen ez dena hobeto ulertzeko eta ezberdintasunarekiko beldurra gutxiagotzeko oinarri izan daitekeen zubia. Audre Lorde, La hermana, la extranjera

  3. ZERGATIK UEP egiteko GIDA? • ( 2006ko Maiatzaren 3a) LEY ORGÁNICA DE EDUCACIÓN(LOE): Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak, ikastetxearen inguru soziala eta kulturala kontuan hartuko duenak, barruan eramango ditu ikasleriaren aniztasuna kontuan hartzeko modua, tutoretza-plana eta baita ELKARBIZITZA PLANA ere. Oinarrizko balio bezala diskriminaziorik eza eta inklusio hezitzailea... • Hori dela eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak Elkarbizitza Programari eskatu GIDA BAT EAEko ikastetxeeiElkarbizitza Plana egiteko eta Elkarbizitza Behatokia martxan jartzeko prozesuaren dinamizazioan laguntza emateko.

  4. Zer lortu nahi du GIDAk? • Hausnarketa konpartitua bultzatu • Parte hartze aktiboa sustatu • Komunitatearekiko kidetasun-sentimendua indartu. • Harremanetarako eta lanerako kultura eraiki. • Elkarbizitzarako hezkuntza eta pertsona guztien ongizatea ikastetxearen eguneroko jardueretan barneratu. • Ikastetxeak berea sentituko duen Plana eraikitzea

  5. GIDAREN MARKO LEGALA (I) • 1993ko Otsailaren 19ko EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN LEGEA. Xedeen artean: “Elkarbizitza demokratikoa ahalbideratzen duten balioetan oinarriturik ikasleen nortasuna askatasunean garatzea eta heziketa osatua bultzatzea, besteak beste, gaitasun eta jokaera kritikoa, berdintasuna, zuzentasuna, partaidetza, aniztasunarekiko eta kontzientzia askatasunarekiko begirunea, elkartasuna, gizartearekiko kezka, elkar eramankortasuna eta elkarrenganako begirunea, bai eta giza eskubideen aldeko jarrera ere” , “bakerako, askatasunerako eta herrien arteko lankidetza eta elkartasun-ideiak sustatzeko heziketa” eta “ematen den heziketaren hezkidetasuna ziurtatzea”

  6. GIDAREN MARKO LEGALA (II) • EUSKAL CURRICULUM berriak bere izaera konpetentziala azpimarratzen du. ZERGATIK KONPETENTZIAK ESKOLAN? Herritar guztiek gutxienezko konpetentziak garatzeak=aukera berdintasuna Eskolak ezin ezagutza guztiak eman Ezagutza-iturri asko daude esparru desberdinetan Bizitza osoan zehar ikasteko beharra Ikasleak bizitzarako, hiritar aktibo izateko eta lan mundurako prestatu

  7. Zer dira oinarrizko konpetentziak: • “Egiten jakitean” datza, hau da, jakintza kontuan izan baina aplikatua. • Egiten jakin hori zenbait testuinguru eta egoera praktikotara egokitu eta erabili ahal izan behar da. • Ezagutzak, prozedurak eta jarrerak integratuak.

  8. EUSKAL CURRICULUM berriak “XEDAPEN OROKORRETAN: “Ikastetxeetako elkarbizitza egokia izan dadin, bake positiborako,giza eskubideetarako, justiziarako, elkartasunerako eta inklusiborako heziketa eman behar dute ikastetxeek. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sustatu egingo du ikastetxeko proiektu osoak egin daitezen, horien xedea bada bake-kultura bat sortzea eta oinarritzat hartzen badituzte errespetuan, elkarrizketan eta emozioen erregulazioan eta kontrolean ardaztutako jardunbideak. Proiektu horiek, halaber, oinarri izan behar dute gatazken trataera etikoa eta hezkuntza-komunitateko pertsona guztien eskubideak eta betebeharrak”..

  9. EUSKAL CURRICULUM berriak OINARRIZKO HEZKUNTZAREN XEDEen artean: “Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso bat izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo izateko; eta izadiaren zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duten pertsonak izateko”.

  10. EUSKAL CURRICULUM berriak Hezkuntza-konpetentzia orokorren barnean Elkarrekin bizitzen ikastea, eta, berariaz, hartu-eman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea. Halaber, gogoz eta demokratikoki parte hartzen ikastea, lankidetzan jarduten eta taldean lan egiten ikastea, eta aniztasuna errespetatzea, elkartasun-jarrerak erakutsiz. Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea. Pertsona autonomoa izatea, norberak hartutako erabakien ardura hartzea, eta printzipio etikoei jarraitzea. Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea izatea, bizitzaren alor guztietan.

  11. EUSKAL CURRICULUM berriak OINARRIZKO KONPETENTZIEI DAGOKIONEZ • “f)Gizarte- eta hiritar-konpetentzia”:gizarte-errealitatea ulertzea; balio eta jardunbide demokratikoetan oinarritutako irizpide etikoak erabiltzea elkarbizitzari eta gatazkei aurre egiteko; eta herritartasunaren jarduera-esparrua irizpide propioz erabiltzea, bakea eta demokrazia eraikitzen laguntzea, eta herritarren eskubide eta betebeharrak jarrera eraikitzailez, elkartasunez eta arduraz erabiltzea eta betetzea.

  12. EUSKAL CURRICULUM berriak “h)Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia”: Balio eta jarrera pertsonalen kontzientzia izatea eta horiek aplikatzea Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentziak hautuak irizpide propioei jarraituz egiteko konpetentzia, norberak egindako hautuak eta norberaren planak, proiektu indibidualetan nahiz talde-proiektuetan jasoak, aurrera eramateko ekintzak egiteko konpetentzia izatea. Hori guztia arduraz egin behar du ikasleak, bai bizitza pertsonalean, sozialean nahiz lan-esparruan… Norberaren autonomiak eta ekimenak, sarri, beste pertsona batzuen parte-hartzea eskatzen duenez, harremanetarako, lankidetzarako eta talde-lanerako gizarte-trebetasunak izatea eskatzen du konpetentzia honek; hala nola, gainerako pertsonen lekuan jartzen jakitea

  13. GIDAREN MARKO LEGALA (III) • 2005ko Otsailaren 18ko EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LEGEA • 1994 Apirilaren 19koa, EUSKAL AUTONOMIA ELKARTEKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IKASTETXEETAKO IKASLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARREAK • ARARTEKOAK 2006 urtean “Elkarbizitza eta gatazkak bigarren hezkuntzako ikastetxeetan” informean eginiko GOMENDIOAK

  14. GIDA-EGITURA

  15. FASEAK

  16. ELKARBIZITZA BEHATOKIA (I) • Elkarbizitza kudeatzeko organoa da. • Xedea: harreman positiboak eta Elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea. • Helburua: komunitatekide guztiak baloratuak direla sentitu dezaten lortzea, baita guztiei entzun egiten zaiela adieraztea eta partaide direla sentiaraztea ere. Halaber erabakiak hartzeko orduan ardurarik badutela eta ikastetxeko bizitzaren parte aktiboa direla ere bai.

  17. ELKARBIZITZA BEHATOKIA (II) EBak, agian, Elkarbizitza-batzordeak ekar ditzake gogora. “EBa” kontzeptuarekin foro berri bat aldarrikatu nahi izan dugu, sarritan gertatu delako hasiera batean oso kontzeptu positiboa zuten Elkarbizitza-batzordeak, eguneroko errealitatean diziplina eta zigorra ezartzeko soilik erabili izan direla. Hori dela eta EBa sortu egiten da dominazio-sumisio eskema guztiak desagertarazteko, praktika demokratikoak sustatzeko, berdintasunezko harremanak bultzatzeko sortzen da.

  18. EB – FUNTZIOAK (III) A) Elkarbizitza Planaren elaborazioa eta martxan jartzea bultzatu. Baita beraren jarraipena eta ebaluazioan parte hartzea ere. E) Hezkuntza´komunitate osoan, harreman positiboak sustatzen dituzten jarduerak proposatu. F) Elkarren arteko zaintza-kultura bultzatu. H) Harremanak sendotzeko, gatazkak eraldatzeko, eta Elkarbizitza osasuntsu bat eratzeko egonezinak, iradokizunak eta proposamenak jaso (estamentu guztiengandik) eta bideratu. L) Beste erakunde eta inguruko organizazioekin lankidetza sustatu, Elkarbizitza positiboa eta kooperazio-kulturaren alde aritu.

  19. UEP: Urteko Elkarbizitza Plana Hezkuntza-ekintza bat da. Partaidetza eta hezkuntza-komunitatearekiko kidetasuna areagotzen duena. Ekintza sistematiko bat, sekuentziatua, denbora eta guneekin, graduala den plana, ikasturtez ikasturte egonkortasuna eta iraupena izango duena.

  20. UEP: Urteko Elkarbizitza Plana Helburuak: • GIDAn aurkezten den lan-proposamena jarraituz Elkarbizitzaren inguruan hausnarketa-prozesua zabaltzea. • Ikastetxearen eguneroko errealitatea aztertzea. • Ikastetxearen Elkarbizitzan hobekuntza-beharrei erantzuna ematea planifikazio, jarraipena eta ebaluaketa prozesu bat zabalduz.

More Related