FOTOSINTESIA - PowerPoint PPT Presentation

Jimmy
slide1 n.
Skip this Video
Loading SlideShow in 5 Seconds..
FOTOSINTESIA PowerPoint Presentation
Download Presentation
FOTOSINTESIA

play fullscreen
1 / 62
Download Presentation
FOTOSINTESIA
821 Views
Download Presentation

FOTOSINTESIA

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Presentation Transcript

    1. 1 FOTOSINTESIA Saioa Urdanpilleta Eizagirre

    2. 2

    3. 3 D.B.H. 1.zikloa 1.LANDAREAK Zer dira Zein zati dituzte Zerez osatuta daude (landare zelula) 2.ELIKADURA AUTOTROFOA 3.FOTOSINTESIA ( definizio deskriptibo motxa)

    4. 4 D.B.H. 2.zikloa 1-FOTOSINTESIA Zer da Nork egiten du 2. LANDAREEN ELIKAPENA Lurra ura Zertaz elikatzen dira

    5. 5 3. FOTOSINTESIA ETA ARGIA 4. LANDAREEN ARNASKETA 5. FOTOSINTESIAREN ERAGINA GIZARTEAN

    6. 6 BATXILLERGOA 1.FOTOSINTESIAREN FASEAK Fase argia Fotolisia Fotofosforilazioa Fase iluna Calvin zikloa 2.ALDAKETA KIMIKOAK 3.ENERGIA ALDAKETAK

    7. 7 D.B.H. 2. ZIKLOA

    8. 8 EDUKI KONTZEPTUALAK 1. LANDAREEN ELIKAPENA 1.1. LURRA 1.2. URA 1.3. AIREA / FOTOSINTESIA ETA HOSTOAK

    9. 9 2-FOTOSINTESIA 2.1.Zer da fotosintesia?Definizioa 2.2.Zer gertatzen da fotosintesian, zer lortzen da bertan eta zertarako balio du. 2.3. Nork egin dezake fotosintesia: Kloroplastoa/ klorofila 2.4. Calvinen zikloa aipatu

    10. 10 3. FOTOSINTESIA ETA ARGIA 4. LANDAREEN ARNASKETA 5. FOTOSINTESIAREN ERAGINA GIZARTEAN 5.1. Gizaki eta animalien elikadura 5.2. Airearen berritzea 5.3. Negutegi efektua

    11. 11 PROZEDURAZKO EDUKIAK Beraien ideiekin esperimentu bat planteatzea Esperimentu eta praktikak aurrera eramatea Zientzia nola egiten den ulertzea Zientzia egitea Bibliografia erabiltzen ikastea Informazioa bilatzea bai interneten baita liburutegian ere

    12. 12 Lan eta txostenak txukun eta atal guztiekin entragatzea Teknologia berriak erabiltzea Ideiak arrazonatzea Ideiak defendatzea

    13. 13 BALIO-JARRERA-ARAUZKO EDUKIAK Jarrera kritikoa izatea Ingurua baloratzea Ingurugiroarekiko sentsibilizazioa Landareriaren garrantziaz jabetu Ingurugiroa errespetatu beharra Zientziaren garrantziaz jabetu Zientziaren aldakortasunaz jabetu

    14. 14 Laborategiko arauen garrantziaz jabetu Laborategian arauak betetzea Talde lanean elkar errespetuaren garrantziaz jabetu Besteen ideiak errespetuz tratatzea

    15. 15 HELBURUAK (D.B.H.2.zikloa) Ziklo honetarako ezarri diren eduki kontzeptualak ulertu eta barneratu Ikasle aktiboak sortu Esperimentuak planteatu eta aurrera eraman laborategiko arauak errespetatuz Ikaskide edo lankideak errespetatu Ingurugiroarekiko sentsibilizazioa lortu

    16. 16 Zientzia egin Zientzian historiak duen garrantziaz jabetu Gauzen zergatia bilatu

    17. 17 JARDUERAK

    18. 18 AURREIDEIA OROKORRAK 1. FASEA- ESPLORAZIOA Galdeketa, (bakarka erantzuteko) Zer dira landareak? Nolakoa da landare zelula? Zein zati,organulo ditu? Zer da fotosintesia? Zer gertatzen da fotosintesian? Nork egiten du fotosintesia? Zein elementu dira beharrezkoak fotosintesian?

    19. 19 Landareek jaten al dute? Zertaz elikatzen dira landareak? Landareek arnasten al dute?

    20. 20 1. LANDAREEN ELIKAPENA Nondik ateratzen dituzte landareek beharrezko elikagaiak? 1. FASEA- ESPLORAZIOA : Galdera erantzun 2. FASEA- IKUSPEGI BERRIEN SORRERA : Erantzun desberdinak arrazoituz gelan komentatu eta eztabaida sortu.

    21. 21 1.1. Lurra 3. FASEA- FORMAZIO FASEA: Landareen elikagaia lurra al da? Landarea hazten doan einean lur kantitatea gutxituz joango da => Landareak irabazten duen pisua eta lurrak galtzen duena berdina izango da.

    22. 22 Hipotesi hau konprobatzeak denbora luzea eskatuko luke beraz irakasleak Van Helmonten lana irakurri eta azalduko die.

    23. 23 100 Kg lur ==> Labean lehortu eta lorontzian jarri zituen 2,5 Kg-ko sahatsa landatu zuen Lurra bustita mantentzeko ur destilatua eta euri ura erabili zituen, ez zion ezer gehitu. Lorontzia estali egin zuen, zuhaitzaren enborra pasatzeko lekua besterik ez zuen laga hautsez kontamina ez zedin

    24. 24 5 urte ondoren sahatsa lorontzitik atera zuen Sahatsak 84,59 Kg pisatzen zituen: 84,59 - 2.5 = 82 Kg irabazi ditu zuhaitzak beraz lurrak 82 Kg galdu beharko lituzke Lurra lorontzitik atera, lehortu eta 99,5 Kg pisatzen zituen ==> Lurrak gramo batzuk besterik ez zituen galdu!

    25. 25 2. FASEA- IKUSPEGI BERRIEN SORRERA: Zerez osatuta zeuden zuhaitzak irabazitako 82 Kg-ak?Ura?

    26. 26 1.2. Ura 1. FASEA- ESPLORAZIOA : Ura al da landareen alimentua? Landareek lurretik hartzen duten ura nora doa? Nola konproba genezake hau?

    27. 27 2. FASEA- IKUSPEGI BERRIEN SORRERA Ura merkrominarekin tindatzea proposa daiteke eta praktika egingo da. Zer gertatu da urarekin? Ondorioak aterako dituzte eta gelan eztabaidatuko dira.

    28. 28 3. FASEA- FORMAZIO FASEA : Ikasleek ateratako ondorioak konpletatzeko Hales-ek XVIII.mendean idatzitako memoria irakurri eta azalduko die irakasleak( memori honetan bere esperimentuak azaltzen dira)

    29. 29 1.3. Hostoak Zer gertatzen zaie landaeei hostoak galtzean? 3. FASEA- FORMAZIO FASEA : Irakasleak Malpighik XVIII.mende amaieran pentsatzen zuena azalduko die ikasleei eta hau pentsatzeko zituen arrazoiak gogoratuka zaizkie:

    30. 30 Malpighik uste zuen hostoek elikagaiak sortzeko balio zutela. Elikagai hauek lurretik hartutako sustantzietan oinarrituta sortzen direla uste zuen. Beste zientzilari batzuen esperimentuei esker bazekien: sustraiek lurretik hartutako ura eta mineralak enborraren barnekaldetik hostoetaraino iristen direla Beste bide batetik, enborraren kanpokaldetik sustantzia berri batzuk hostoetatik zuhaitzaren beste zatietara joaten zirela.

    31. 31 Malpighik uste zuena egia balitz eta elikagaiak hostoetan sortuko balira, elikagai hauei zuhaitzaren zati batera iristea oztopatzea lortuko balu zati hori ez litzateke haziko. Hau konprobatzeko esperimentu bat diseinatu zuen.

    32. 32 Zuhaitzaren azala moztu zuen, sustantzia berriak garraiatzen diren inguruan. Denbora baten ondoren moztutako zonaren goikaldea handituta ageri da, moztutako lekuaren azpitik dagoena berriz ez da hasten. Zer gertatu da? Handituta agertu zen zatian zegoena analizatu zuen, bertan glukosa eta almidoia topatu zituen. Bi sustantzia hauek zuhaitzak ez zituen sustraien bidez hartu,zuhaitzak sortuak ziren!

    33. 33 4. FASEA-APLIKAZIO-INTERPRETAZIO-EBALUAZIOA: Malpighiren hipotesi, esperimentu eta ondorioak aztertu eta laburpen bat egin jarritakoa arrazonatuz.

    34. 34 3. FASEA- FORMAZIO FASEA : Hostoen garrantziaz jabetu ondoren hostoetran zer dagoen azalduko du irakasleak.

    35. 35

    36. 36

    37. 37 ESTOMA: Transpirazioa eta gasen elkartrukea kontrolatzeko, landareen epidermisean dauden zulotxoetako bakoitza.

    38. 38

    39. 39 KLOROPLASTOAK:Zenbait alga, briofito eta goi-mailako landareen zeluletako organulua, mintz bikoitzez eratua dagoena eta fotosintesia egiteko behar den klorofila duena. Klorofila eta beste pigmentu batzuk ditu bere tilakoideetan, hemen gertatuko da fotosintesiaren fase argia. Fase ilunean gertatzen dena estroman gertatuko da( Calvinen zikloa)

    40. 40

    41. 41 2. FOTOSINTESIA 3. FASEA- FORMAZIO FASEA Irakasleak Fotosintesiaren definizioa eta zenbait azalpen emango ditu. FOTOSINTESIA: Algek eta klorofiladun landareek (landare berdeek) eguzki-argia erabiliz egiten dituzten erreakzio kimikoen multzoa, ur eta karbono dioxidotik abiatuz oxigenoa eta konposatu organikoak (karbohidratoak) sortzen dituena. FOTOSINTESIAREN ERREAKZIOA: HO2 + CO2 + ARGIA + Klorofila ------> Glukosa + O2

    42. 42

    43. 43 3. FASEA- FORMAZIO FASEA : Irakasleak fotosintesian materia organikoa sortzen dela azalduko du. Gainetik Calvinen zikloaren azalpentxo txiki bat egingo du, azaletik zer gertatzen den jakin dezaten. Gai hau batxilergoan sakonduko dutela aurreratuko zaie.

    44. 44 Calvinen zikloa fotosintesiaren fase ilunaren parte da. Hemen fase argian lortutako energia erabiliko da CO2, nitratoak eta sulfatoak reduzitu eta C, N, eta S asimilatzeko. C,N eta S hauekin gluzido,a.a. Eta beste zenbait sustantzia sintetizatuko dira hauetatik proteinak eta abar lortuko direlarik.

    45. 45

    46. 46

    47. 47 4. FASEA-APLIKAZIO-INTERPRETAZIO-EBALUAZIOA: Aurreko guztia ikusi ondoren saiatu ondorengo galdera arrazoituz erantzuten: Zein da landareen elikadurako oinarrizko elementua eta nondik hartzen dute?

    48. 48 3. FOTOSINTESIA ETA ARGIA Landareak bizi al daitezke argirik gabe? 1. FASEA- ESPLORAZIOA : taldean eztabaidatu erantzuna. 2. FASEA- IKUSPEGI BERRIEN SORRERA : informazioa nahi duten tokian bilatu ondoren hipotesiak planteatu eta esperimentua diseatu eta egin. Talde bakoitzean ateratako ondorioak txosten batean idatzi eta gero gelan azaldu.

    49. 49 2. FASEA- IKUSPEGI BERRIEN SORRERA : ondorengo galderak erantzun informazioa taldeka bilatuz. Gero erantzunak gelan komentatu eta zuzenduko dira. Poloen inguruko lurraldeetan (6 hilabeteko gaua duten lekutan)zer gertatzen da? Ibai, laku eta itsasoetako landareek behar al dute argia? Zein zailtasun izango dute argia hartzeko?

    50. 50 Zer egiten dute landarek argiarekin? Zergaitik da ezinbestekoa argia? 3. FASEA- FORMAZIO FASEA : Beraiek aurreko hariketa egin ondoren irakaslea fotosintesiaren fase argia azaletik azaltzen saiatuko da eta energia aldaketen sarrera bat egingo du baina ikasleek hau ondorengo kurtsoetan landuko dutela argi utziz.

    51. 51

    52. 52

    53. 53 4. FOTOSINTESIA ETA ARNASKETA PRAKTIKA: Zuzena al da esatea landareek fotosintesia egunez egiten dutela eta arnasketa gauez bakarrik? 1. FASEA- ESPLORAZIOA: taldeka jarri eta aurreko galdera erantzuten saiatu. 2. FASEA- IKUSPEGI BERRIEN SORRERA : erantzuna konprobatzeko praktika bat diseinatu, hipotesiak elaboratu.

    54. 54 3. FASEA- FORMAZIO FASEA :Irakasleak laborategian lan egiteko arauak gogoratu ondoren diseinatutako praktikak eztabaidatu irakasleak ere bere proposamena egingo du eta gero denen artean aukeratuko da egokiena iruditzen zaiguna.

    55. 55 Erabakitakoa modu egokian egiten saiatu. 4. FASEA-APLIKAZIO-INTERPRETAZIO-EBALUAZIOA: taldeka gertatu denaren ondorioak atera eta gelan komunikatu.

    56. 56 4. FASEA-APLIKAZIO-INTERPRETAZIO-EBALUAZIOA: Ondorengo hizki sopan topa hitzazu fotosintesiarekin loturiko 10 hitz ondoren, bakoitzari buruzko azalpenak idatzi arrazoituz. Zer den, zergaitik dagoen fotosintesiarekin lotuta,non dagoen, zein funtzio duen fotosintesian, aldaketarik jasaten al du?...

    57. 57 J D U B A L N G E K L M K L O R O F I L A G A A A P N A I R E A T O P S R A C A J Z L D T N E O B A R G I A E S F I R K O X I G E N O A R V U U N K P E I H L E O L M L O B A L G A K U R A A G A K H O F L E G S C L E

    58. 58 B- FOTOSINTESIAREN GARRANTZIA 1. FASEA- ESPLORAZIOA: Zure ustez ba al du garrantzirik fotosintesiak?Zergaitik? Gure gizartean zerbaitetan eragiten al du?zertan?

    59. 59 2. FASEA- IKUSPEGI BERRIEN SORRERA Egun hauetako prentsan eta hemerotekan bila itzazu gaiarekin lotura duten artikuluak Badaezpada irakasleak eramango ditu artikulo batzuk Gelan artikuluek diotena eztabaidatuko da

    60. 60 3. FASEA- FORMAZIO FASEA Gaiarekin lotuko da arrazonamenduak emanaz eta irakaslea ikasleak gaiarekin sentsibilizatzen saiatuko da

    61. 61 4. FASEA-APLIKAZIO-INTERPRETAZIO-EBALUAZIOA Antzerkia: Eskolatik gertu solar handi bat ago, solar honek bertan etxeak eraikitzeko edo parke publiko bat egiteko balio dezake.Ikasleen artean ondorengo paperak banatuko dira eta ongi arrazoituz antzerkia egingo da:

    62. 62 Etxeak eraikitzearen aldeko norbait Herriko alkatea Ikastetxeko ordezkari bat, jardin publikoa egitearen aldekoa.