Egizu etenaldi bat tabako 2006
This presentation is the property of its rightful owner.
Sponsored Links
1 / 12

“Egizu etenaldi bat” tabako 2006 PowerPoint PPT Presentation


  • 74 Views
  • Uploaded on
  • Presentation posted in: General

“Egizu etenaldi bat” tabako 2006. Kontsumoa (I). Erretzearen berezko larritasuna eta abantailak antzematea: Euskadiko herritarren % 63k larritzat edo oso larritzat jotzen du erretzea; % 6,7k, ordea, uste du ez dela batere larria tabakoa kontsumitzea.

Download Presentation

“Egizu etenaldi bat” tabako 2006

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Presentation Transcript


Egizu etenaldi bat tabako 2006

“Egizu etenaldi bat”

tabako 2006


Egizu etenaldi bat tabako 2006

Kontsumoa (I)

  • Erretzearen berezko larritasuna eta abantailak antzematea:

  • Euskadiko herritarren % 63k larritzat edo oso larritzat jotzen du erretzea; % 6,7k, ordea, uste du ez dela batere larria tabakoa kontsumitzea.

  • Euskadiko herritarren % 87,8k uste du erretzeak arazo dezente edo arazo asko eragiten dituela. Bestalde, herritarren % 2,4k ez du batere arazorik ikusten tabakoaren kontsumoan.

  • Euskadiko herritarren % 90,2k ez dio batere abantailarik ikusten erretzeari (erretzen ez dutenen % 94,1k eta erretzen dutenen % 83’2k hala pentsatzen dute.


Egizu etenaldi bat tabako 2006

Kontsumoa (II)


Egizu etenaldi bat tabako 2006

Erretzaileak (I)


Egizu etenaldi bat tabako 2006

Erretzaileak (II)


Egizu etenaldi bat tabako 2006

Erretzaile izandakoak

Gehienetan, lehenengo aldian ez da lortzen erretzeari uztea.


Egizu etenaldi bat tabako 2006

Ondorioak

  • Azken hamarkadan, beheruntz egin du euskal erretzaileen ehunekoak, bai eta, neurri handiagoan gainera, sekula erretzaile izan ez direnenak ere. Datu esanguratsu bat erretzeari utzi diotenei buruzkoa da: 1996an %13,2 ziren; 2006an %24 dira. Nolanahi ere, erretzen ez dutenak populazioaren %69 dira, eta portzentaje hori urteekin handitzen doa.

  • - Euskal herritarrek ondotxo dakite erretzeak arazo handiak eragiten dituela, batez ere osasun-arazoak, eta ez duela batere onik ekartzen.

  • Hala ere, erretzaile gehienak (%70 inguruk) edo ez dira sekula erretzeari uzten saiatu (%47) edo behin bakarrik saiatu dira (%22,5). Baina hori bai, gehienek (%58 inguruk) uste dute gauza direla erretzeari uzteko eta antzeko ehuneko batek dio saiatuko dela (askoren kasuan, bigarren aldiz) erretzeari uzten.

  • Bestalde, erretzaile izandako pertsonei dagokienez, adierazgarria da ez dagoela batere arazo nabarmenik erretzeari uzteko; denak maila berean daude. Uzteko arrazoien artean, pisu handiena du gaisotasunari eta bereziki minbiziari zaion beldurrak. Gero, antzeko datuak dituela, sendagilearen aholkua dago, familiaren presioa eta osasun-arazo orokorrak. Lantokian erretzea debekatzeak ez du ia-ia batere eraginik.

  • Datu horiek eta herritarren artean oso zabalduta dagoen pentsamolde hori, kerik gabeko guneak errespetatzearena alegia, eta Tabakoaren kontrako Estatuko Legea ez betetzeagatik aurkeztutako salaketa urriak pizgarri eraginkor gertatu zaizkigu euskal herritarrei motibazio-tailer bat eskaintzeko, erretzeari uztea helburutzat hartuta. Hona tailerraren izena: “Egizu etenaldi bat”. Euskal Jaurlaritzaren web orrialdearen bidez (www.euskadi.net) dago eskuragarri.


Egizu etenaldi bat tabako 2006

Egizu etenaldi bat

  • “Egizu etenaldi bat” motibazio-tailer birtual bat da, erretzaileei erretzeari uzteko erabakia hartzen lagundu nahi diena. Erabakia hartzea funtsezkoa da gero lortu ahal izateko. Erabakia sendoa bada, ordezkapen edo/eta laguntza psikologikoko terapiak egin litezke, eta ondo atera litezke, gainera.

  • “Egizu etenaldi bat” tailerrak jende guztiari modua ematen dio motibazio-elkarrizketa bat egiteko. Saio horretan, erretzaileak bere motibazioetara jo lezake, tabakoaren mendekotasunaren nondik norako guztiak jakinda, bai eta osasunean izan ditzakeen ondorioak eta uzteak ekar ditzakeen onurak ere. Errespetuz jokatzen du une oro tailerrak, eta oso erosoa geratzen da tailerrera nahi bestetan eta nahi denean jotzea. Hori dela eta, tailer birtual bat aukeratu da, internet bidezkoa (www.euskadi.net/ezerre).

  • Motibatzeko tekniken oinarrian, pazientea, bere sinesmenak eta bere balioen eskala errespetatzea dago. Motibazioa pizten saiatzen dira. Ohitura osasungarriei heltzeko jarrera sustatu nahi da, pazientearen ikuspegia eta aukeratzeko duen askatasuna azpimarratuz. Ezin da inor motibatu sakrifika dadin, non eta ez duen oso argi ikusten etekina aterako duela. Orobat, inor ez da ezer aldatzen hasten, oso argi ez badu aldaketa hori egiteko gauza izango dela. Oso subjektiboa da nola ikusten den ataza horren neurria.

  • “Egizu etenaldi bat” tailerra batez ere hiru aldaketa-fase hauetan dauden pertsonei dago zuzenduta:

  • Behatu aurreko aldia: aurrean duten arazoa ikusten ez duten edo ikusi nahi ez duten pertsonak (“zerbaitetaz hil behar da”).

  • Behaketa: aldeko gauzak eta kontrakoak neurtzen hasitzen diren pertsonak, baina oraindik aldaketari ekin nahi ez diotenak (“erretzeari utzi beharko nioke, baina…”).

  • Erabakia: erretzeari uzten dioten pertsonak, aldi berriari ekiteko laguntza-puntu bat bilatzen dutenak (“urtarrilaren 1ean, erretzeari utziko diot”).


Egizu etenaldi bat tabako 2006

Egizu etenaldi bat, ez erre gehiago


Egizu etenaldi bat tabako 2006

Egizu etenaldi bat, ez erre gehiago


Egizu etenaldi bat tabako 2006

Egizu etenaldi bat, ez erre gehiago


Egizu etenaldi bat tabako 2006

Egizu etenaldi bat, ez erre gehiago


  • Login