Entzun gorputzaren musika
Download
1 / 12

Entzun gorputzaren musika! - PowerPoint PPT Presentation


  • 91 Views
  • Uploaded on

AHOA. Entzun gorputzaren musika!. ESKUA. IPURDIA. Ahoa, ipurdia eta eskua. 1.a Zer soinu ateratzen dira ahotik, eta zergatik sortzen dira? KORROKADAK DOMINISTIKUA ZURRUNGA EZTULA.

loader
I am the owner, or an agent authorized to act on behalf of the owner, of the copyrighted work described.
capcha
Download Presentation

PowerPoint Slideshow about ' Entzun gorputzaren musika!' - reuel


An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Presentation Transcript
Entzun gorputzaren musika

AHOA

Entzun gorputzaren musika!

ESKUA

IPURDIA


Ahoa ipurdia eta eskua
Ahoa, ipurdia eta eskua.

  • 1.a Zer soinu ateratzen dira ahotik, eta zergatik sortzen dira?

    KORROKADAK

    DOMINISTIKUA

    ZURRUNGA

    EZTULA

KORROKADA: Guk edaten ditugun hainbat edarik gasa dute eta gasak sabelean sortzen dira eta nolabait kanporatu egin behar denez, gasa exofagotik igotzen da, eta ahora heltzean ahots kordek bibratu egiten dute. Hori guztia gasaren presioa handitzen denean gertatzen da.


DOMINISTIKUA: Substantzia ezezagun bat detektatzen denean aktibatzen den defentsa mekanismoa da. Horren eraginez sudurrean nolabaiteko erreakzioa sortzen da eta horren ondorioz izugarrizko aire pila sartzen dugu biriketan barrena.

Ondoren muskulo abdominalak diafragma igoarazi egiten dute eta diafragmak berriz birikak uzkurtu eta bertako airea kanporatzerakoan sortzen da doministikua.


ZURRUNGAK: Sudurreko eta ahoko bibrazioaren ondorioz ateratzen diren zaratak dira. Ia ahoko atal guztiek bibratu egiten dute. Elkarren artean tarte gutxi dagoenean hau da, elkarrengandik hurbil daudenean ostopo bihurtzen da airearentzat sartu eta irtetzeko.Horrela ateratzen da zurrunga hotsa.

EZTULA: arnas bidearen berezko erreflexua da. Narridura sortzen duten substantzia arrotzak edo jarioak kanporatzerakoan sortzen da.


Ahoa ipurdia eta eskua1
Ahoa, ipurdia eta eskua.

  • 1.b Zer soinu ateratzen da ipurditik, eta zergatik sortzen da?

    PUZKARRAK

Puzkerra ipurditik ateratzen den soinu bakarra da. Puzkerra gas nahasketa bat da.

Elikagaiak jaten ditugunean, bitaminak, proteinak eta abar, bakterioz beteta daude etaheste mehean eta heste lodian sakabanatu egiten dira gasak sortuz. Gorputzak elikagai horiek kanporatu egiten ditu gas, solido eta likido eran.


Gasak kanporatzeko modu errazena puzkerra da. Kalkulatzen da 12 eta 25 puzker artean botatzen direla egunean.

Elikagaien arabera puzkerrak izan daitezke usaindunak eta usaingabeak edo zaratatsuak.


Ahoa ipurdia eta eskua2
Ahoa, ipurdia eta eskua. 12 eta 25 puzker artean botatzen direla egunean.

  • 1.c Zer soinu ateratzen da eskutik, eta zergatik sortzen da?

    HEZURRETAKO SOINUAK

Eskutik ateratzen diren soinuak hezurretakoak dira.

Hezurren soinuak, hezur tartetan aire burbuila txikiak daudelako

sortzen dira. Belaunak eta besoak tolesten ditugunean, burbuila

horiek lehertu egiten dira eta orduan soinu berezi hori egiten dute,

enbalatzeko erabiltzen den ponpadun plastikoa zapaltzean bezala.

Hatzamarrak tiratzerakoan eta belaunak eta besoak tolesterakoan

zaratatxo hori entzuten da, baina ez da desatsegina.


Gorputzaren beste zein soinu ezagutzen duzue
Gorputzaren beste zein soinu ezagutzen duzue? 12 eta 25 puzker artean botatzen direla egunean.

  • Kontatu zein diren eta zein zerk sortzen dituen.

TRIPA-ORROAK:

Gose gaudenean, gure urdailak eta hesteak hutsik daudenean soinu berezi bat ateratzen dute gasak alde batetik bestera ibiliko balira bezala. Soinu horiei tripa-orroak deitzen diegu eta zarata horiek ateratzen zaizkigunean kilikiliak sentitzen ditugu. Tripa-zorriak ditugula esaten dugu.


BIHOTZAREN TAUPADAK: 12 eta 25 puzker artean botatzen direla egunean. Bihotzeko taupadak zailak dira entzuten,baina pertsona baten bularrean belarria jartzen badugu zerbait entzungo dugu. Bihotzeko bi mugimenduen eraginez, sistole eta diastole, barrunbea uzkurtu eta lasaitu egiten da eta ondorioz hots apal hori entzun ahal da.

ZOTINA: Norbere borondatearen kontra diafragmak sortzen duen soinua da. “HIP, HIP,…” normalean minutuko hainbat alditan ematen da, aire-jarioak glotisa itxiarazten duelako.Hau bizkorregi jan edo edateagatik izaten da. Edari alkoholdun gehiegi edanez gero edota gas asko duen edaria.


Eztabaida gorputzaren soinu eta hotsak ezkutatu behar dira
Eztabaida: gorputzaren soinu eta hotsak ezkutatu behar dira? 12 eta 25 puzker artean botatzen direla egunean.

  • Eztabaidatu taldean, eta eman ateratako argudio eta ondorioen berri.

  • Gorputzak ateratzen dituen hots guztiak ez dira berdinak.

  • Bakarka gaudenean ez dugu izaten arazorik soinu horiek ateratzeko. Naturalak eta onak dira gorputzerako:

  • Lasaitu egiten dute

  • Ondoeza arindu egiten dute

  • Gorputzak zerbait behar duenaren seinale dira


  • Beste pertsona batzuk aurrean daudenean sortzen dira problemak, usaina sortzen dutelako edo hots desatseginak direlako.

  • Horietako batzuk, molestatu egiten dutenak, gure gizarteak ez ditu ontzat ematen eta ateratzen dituen pertsona seinalatu eta gaizki ikusita egoten da.

  • Orduan, non atera daitezke horrelako soinuak?

  • Bakarka gaudenean

  • Familian edo etxeko giroan, beti komunera joanez gero hobe

  • Larritasuna dagoenean, ezinbestekoa denean, eskua ahoan jarrita edo.


Saiatu beharko genuke soinurik ez ateratzen: problemak, usaina sortzen dutelako edo hots desatseginak direlako.

Autobusean, ikasgelan, zinetokian, jantokian, taberna edo restaurantetan eta publikoarekin egoten garen toki guztietan.