1 / 18

espezie inbaditzaileak

espezie inbaditzaileak. ESPEZIE INBADITZAILEAK.

quana
Download Presentation

espezie inbaditzaileak

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. espezie inbaditzaileak

  2. ESPEZIE INBADITZAILEAK • Habitataren hondamenarekin batera, espezie inbaditzaileak dira landare eta animalien suntsipenaren errudun nagusia. Globalizazioakeraginadunaturanplanetako beste toki batzuetatik etorri edo ekarritakolandare eta animaliek tokian tokiko izaki bizidunei kalte larriak -atzera gabekoak, zenbaitetan- eragiten dizkiete.

  3. ZEBRA MUSKUILUA • Jatorria: Kaspio Itsasoa eta Itsaso Beltzaren arroak • Ezaugarriak: ur gezako espezie honen etorreraakzidentala izan da, seguruenik Europatik ekarritako kirol itsasontzi eta arrantza tresneriari itsatsita beren larbak zetozelako. Kalte handia sortzen du ibai eta aintziretan fitoplanktonaren populazioak desorekatzen dituelako. Gainera bertako bibalboak desplazatzen ditu eta izugarri ugaltzen denez, bere koloniak ur hoditeria kolapsatzen dute, galera ekonomikoak sortzen. Euskal Herrian Ebro ibaitik hedatzen ari da Nafarroako eta Arabako ibai ezberdinetara.

  4. PAMPAKO BELARRA • Landare exotiko hau Espainiara XX. mendearen hastapenetan iritsi zen Atlantikoaz beste aldetik, etxe ederretako lorategien apaingarri. Izurri bilakatzear dago. Erraz hautematen da landare dotore hau, ia bi metroko altueraraino iristen den zuri edo zilar koloreko mustukari esker. Nonahi etortzen da (bide ertzean, erriberan, mendian) eta, horren erraz eta ederki egokitu denez, benetako mehatxa da Kantauri erlaitzeko landare-aniztasunarentzat.

  5. BISOI AMERIKARRA • Larru-industriak ugaltzen duena da hau. Aspaldi honetan, enpresa horietako kaioletatik ihes eginiko bisoi amerikarra europarraren lehiakide bilakatu da, kanpotarra tamainaz handiago, oldarkorrago eta egokigarriagoa baita. Araldian lehenago sartzen denez bertakoa ordezkatu du ia, desagertzear utzi duelarik.

  6. KARRAMARRO GORRIA

  7. KARRAMARRO AMERIKARRA • Ibaiko karramarro gorriak Mississipiko (AEB) ur gezetako urtegietan du jatorria. 1973an Badajozera ekarri zuten, ezkutuan; hurrengo urtean 500 kg. eraman zituzten Sevillako etxalde batera. • Karramarro horiek ingurune berrietara iritsi eta han hedatzeko bi modu nagusi dituzte: batzuetan ihes egiten dute eta beste leku batzuetan finkatzen dira; beste batzuetan, berriz, gizakiak berak ahalbidetzen du hedapena, arrantzaleek zenbait gune birpopulatzeko baliatzen baitituzte.Horrela, Iberiar Penintsulako ibai guztietara iritsi da oso denbora gutxian .

  8. Izen zientifikoa: Buddlejadavidii Jatorria:Asiako ekialdea (Txina, Tibet…). Ezaugarriak: apaingarri moduan ekarri zen. Kalte handiak egin ditzake ibaiertz degradatuetan, multzo dentsoetan hazten delako, bertako espezien garapena oztopatzen. Bere izena euskal misiolari baten omenez (Aita David) jarri zioten. TXIMELETA ZUHAIZKA

  9. TXIMELETEN ZUHAIZKA

  10. NILOKO KARPA

  11. NILOKO KARPA • 1950anNiloko karpa Victoria lakuan (Afrika) sartu zutenetik bertako espezie asko desagertu dira. • Nola joan zen edo zehazkiago, zeinek jarri zuen lakuan ez dago oso garbi eta gaiak eztabaida asko piztu ditu. Hala ere, Niloko karpa lakuko arrain-espezien oreka aldatu duenik inork ez du zalantzan jartzen. Momentu honetan beraz, ea zeinek ekarri zuen eztabaidatzea antzua da arazoa konpontzen ez duelako. • Arraina, Europan mero delakoan saltzen dute. 

  12. Hau oso konplikatua denez ume guztiek ulertzeko, guk guztiengan pentsatu dugu eta antzerki bat egin dugu. Denek ulertzeko!!! Egin klika hemen eta ikusi gure bideo zoragarria!!!!!: http://www.youtube.com/watch?v=wiQdvE6GAEE GURE ANTZERKIA

  13. ANTZEZLANAREN GIDOIA Espezie inbaditzaileak OFF ahotsa : Duela urte asko oroitzen ez dudan leku jakin eta maite batean nire bizitza asko aldatu zen. Hona hemen nire istorioa: Nire gurasoak “INBADITZAILE D’ OR” opor-gunera joan zen. (Sartzen dira 2 zebra muskuilu eta 2 karramarro) Karramarro amerikarra 2 : -Ongi etorri “INBADITZAILE D’OR” opor-gunera!!. Espezie inbaditzaileen paradisura!!! Karramarro amerikarra 1: -Gu zuen gida izango gara. Hasiko gara hemen dagoen giroa ikusten ( landareak, eta karpak paseatzen ari dira lasai-lasai, haien artean hizketan) -Orain landareen paradisura joango gara

  14. Panpako belarra 1: -Ongi etorri gure Lur gaineko paradisura!!. Gu Panpako belarra gara. Panpako belarra 2: -Lehen hau lorez beteta zegoen eta gu indartsuak garenez, bota egin genituen guztiak Panpako belarra 3: -Oso erreza izan zen irabaztea!!. Ikusi; ikusi; egin genuen dantza hau gure garaipena ospatzeko (Dantzatzen ari ziren bitartean 2 muskuilu gehiago bat-batean agertuko dira) Karramarro amerikarra 2: Orain joango gara Niloko Karpen gunera NilokoKarpa 1: Kaixo!!!; erreserba zeneukaten? Zebra Muskuilu 1 : Bai, hirurogei eta bederatzi zenbakia daukana Zebra Muskuilu 2: Eman gure giltzak Zebra Muskuilu 1: eta zuek , Nola heldu zineten hona? NilokoKarpa 2: bada…. gu arrain gehiagorekin bizi ginen baina arazoak hasi ziren eta denak bota genituen; orain oso pozik gaude gu bakar-bakarrik, etsairik gabe. NilokoKarpa 1: Lagunduko zaituztet zuen logelara

  15. (beste bi muskuilu gehiago sartzen dira eta multzo bat osatzen dute) Zebra Muskuilu 3: ( karramarroei begira) eta zuek nola iritsi zineten hona? Karramarro amerikarra 2: Guk “INDADITZAILE D’OR”; paradisu hau sortu genuen Karramarro amerikarra 1: Izan ere lehen zeuden arrain eta beste karramarroek ez gintuzten onartzen eta bota genituen: Horrexegatik da paradisua!!! (4 muskuilu gehiago sartzen dira) Zebra Muskuilu 2: Eskerrik asko informazioagatik.GOAZEN DENOK !!!!!! Panpako belarra 1: ( oso kezkaturik) Baina nondik atera dira hainbeste muskuilu??????? NilokoKarpa 2 : ( oso-oso kezkaturik) Gustuko ditugun janari guztiak jaten ari dira eta leku guztiak ere izorratzen ari dira!!!!! Karramarro amerikarra 2: -Ehi, begira zenbat muskuilu!!! .Nondik ote dira atera????? Zebra Muskuilu 1: Gustatzen zaizkigun lekuetara denok joaten gara!! Eta hau zoragarria da!!!

  16. Panpako belarra 2: bada… Ni ez naiz hemendik mugituko ( Muskuilu batzuk hurbiltzen zaizkio eta bultzatzen dute kanporatu arte, berak bitartean esaten du ezetz) Muskuilu gehiago sartzen dira eta besteak bultzaka kanporatzea lortzen dute. Karramarro amerikarra 1: ( oso triste, ia negarrez.) Maite genuen lekua utzi behar dugu Muskuilu guztiak bakarrik geratzen dira oihukatzen eta dantzatzen eta muskuilu batek “INBADITZAILE D’OR” kartelaren gainean “MUSKUILU D’OR” kartela jartzen du

  17. Aktoreak: • DBH-2 • Karramarro amerikarrak: Ainhoa eta Uralde • Panpako belarrak: Irati, Nerea eta Esti • Niloko Karpak: Iñigo, Laura eta Miriam • Zebra muskuiluak: Sandra, Markel, Iker, Aitor, Ilias, eta Asier • Ahotsa: Aitor

  18. DBH-3 ( Extrak) • Zebra muskuiluak: Valerie, Laida, Sandra eta Ainhoa • DBH-1 (Extrak) • Zebra muskuiluak: Asier, Jon, Adrián, Bojhteh eta Koldo

More Related