Hauxe aldarrikatu zuten langileek maiatzaren lehenean:
This presentation is the property of its rightful owner.
Sponsored Links
1 / 14

Hauxe aldarrikatu zuten langileek maiatzaren lehenean: “Kaleratzerik ez!” PowerPoint PPT Presentation


  • 106 Views
  • Uploaded on
  • Presentation posted in: General

Hauxe aldarrikatu zuten langileek maiatzaren lehenean: “Kaleratzerik ez!”. -KETA atzizkia Hiztegi Batua n. Ekintza edo jarduera adierazteko erabiltzen da batez ere, -KETA atzizkia euskalki guztietan. Hiztegi Batua

Download Presentation

Hauxe aldarrikatu zuten langileek maiatzaren lehenean: “Kaleratzerik ez!”

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Presentation Transcript


Ehulkuren aholkua

Hauxe aldarrikatu zuten langileek maiatzaren lehenean: “Kaleratzerik ez!”

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


Ehulkuren aholkua

-KETA atzizkia Hiztegi Batuan

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


Ehulkuren aholkua

Ekintza edo jarduera adierazteko erabiltzen da batez ere, -KETA atzizkia euskalki guztietan.

Hiztegi Batua

garbiketa iz.: etxeko garbiketak egiten ari da; garbiketak egiteko ontziak.

Orotariko Euskal Hiztegia

garbiketa (V-gip, G, L; Lcc, Lar, Dv, H). Ref.: A; Elexp Berg.

Limpieza (acción de limpiar); purificación, depuración.

Euskal Hiztegia

garbiketa iz. (1745, ~1763) Garbitzea.

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


Ehulkuren aholkua

Ugari ditugu tradizioan -KETA atzizkiaz osatutako izenak. Hona ekintza edo jarduera adiera dutenetako batzuk, Hiztegi Batukoak:

aldaketa, alderaketa, antolaketa, apainketa, apurketa (iz. 'apurtzea'), araketa (iz. Sin. arakatze), arauketa, arazketa, ardazketa, ariketa, arnasketa, arraunketa, arrazoiketa, artazuriketa, artekaketa (iz. Teknol.), asmaketa, astalketa, atxiloketa, aukeraketa, aurreidazketa, aurreirakurketa, azterketa

Aa

zainketa, zamaketa, zapalketa, zatiketa, zenbaketa, zigorketa, ziriketa ('zirikaldia'), zorrozketa, zozketa, zuketa, zulaketa, zundaketa, zuriketa

Zz

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


Ehulkuren aholkua

Beste atzizki batzuk ere badira, aditzak adierazten duen zer horren ‘gertatzea’ aditzera ematen dutenak: -era, -men/-pen, -mendu, -kuntza.

Horregatik, zalantzak sortzen dira askotan:

  • Ebaluaketa-teknikak edo ebaluazio-teknikak?

  • Altxorraren desagerketa, altxorraren desagertzea edoaltxorraren desagerpena?

  • Lasaitze-ariketak edo lasaiketa-ariketak?

  • Polinomioen faktorketa edo polinomioen faktorizazioa?

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


Ehulkuren aholkua

Noiz erantsi -keta, noiz -zio, noiz -tze, noiz -men/-pen? Ez da erraza galdera horri gogobeteko erantzuna ematea. Nolanahi ere, Euskaltzaindiako LEF batzordeak (Lexiko Ebazpenen Finkapena) gomendio batzuk eman zituen aspaldi:

“1. -zio atzizkia (euskal oinarriei erantsirik ere aurki dezakeguna: amorrazio, burutazio, asmazio, segizio...) onartu eta bultzatu maileguetan. Ez dugu uste instalakuntza, integrapen eta ebaluaketa esanez ezer irabazten dugunik; hobe genuke instalazio eta integrazio onartzea, Hegoaldean behintzat.

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


Ehulkuren aholkua

2. -tze/-te edozein aditzoinek har dezakeen atzizkia dela gogorarazi, eta batzuetan baliagarri gerta dakigukeela: lanaren beteketa edo betepena baino askoz samurragoa litzateke lanaren betetzea gaztelerazko "cumplimiento" adierazteko. (Izen balioan gogoratu, nahitaez, aurretik genitiboa eskatzen duela).

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


Ehulkuren aholkua

3. Nor motako aditzekin, hau da, da laguntzailea hartzen dutenekin, -era edo -tze atzizkiak erabiltzea gomendatzen du batzordeak, aditzak adierazten duenaren gertatzea edo gauzatzea adierazi nahi denean. Hobe bihotzaren geldiera/gelditzea, bihotzaren geldiketa baino (perpaus-egitura ere, jokatua nahiz jokatugabea, beste batzuetan oso egokia izan daitekeela ahantzi gabe: bihotza gelditzea, bihotza gelditu zitzaion). Edo Titanic-en hondoratzea hobe, Titanic-en hondoraketa baino. Bide beretik, damutze edo damuera hobetsiko genuke, eta ez damuketa.”

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


Ehulkuren aholkua

Aintzat hartu dira gomendiook Hiztegi Batua osatzean eta, hartara, forma batzuk zuzendu dira:

-keta* > -zio

azentuketa* e. azentuazio

baloraketa* e. balorazio

ebaluaketa* e. ebaluazio

egitarauketa* e. programazio

faktorketa* e. faktorizazio

-keta* > -pen

argitaraketa* e. argitalpen; argitaraldi

arregaketa*, erregaketa* e. ureztapen

desagerketa* e. desagerpen; desagertze

egokiketa* e. egokitzapen; egokitze

eragozketa* e. eragozpen

erakarketa* e. erakarpen

errepikaketa* e. errepika; errepikapen

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


Ehulkuren aholkua

-keta*

alderanzketa* e. inbertsio

arakaketa* e. araketa; arakatze

araupeketa* e. arauketa

biderkaketa* e. biderketa

bonbaketa* e. bonbardaketa; bonbardamendu; bonbardatze

digeriketa* e. digestio

ehizketa*, ihizketa* e. ehiza

emanketa* e. emate

erabilketa* e. erabilera

eraiketa* e. eraikuntza

gainbegiraketa* e. gainbegiratu

guduketa* e. guduka

lapurketa* e. lapurreta

liseriketa* e. digestio

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


Ehulkuren aholkua

-keta > Hobetsitako beste forma batzuk

agerketa 1 iz. h. agerkera; agertze; agerraldi

2 iz. h. agerpen; agerraldi; agerkunde

aitorketa iz. g.er. h. aitorpen; aitortza

erorketa iz. h. eroriko

hausketa iz. h. hauste

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


Ehulkuren aholkua

Dena dela, kasuan-kasuan aztertu beharko dira hitzak eta esapideak aurrerantzean ere. Esaterako:

Kaleraketarik ez!, Kaleratzerik ez!edo Despidorik ez! ?

Honela, egokien:

Kaleratzerik ez!

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


Ehulkuren aholkua

Bidea egina du ´kaleratze’ formak, euskal testuen datu-baseetan ikus daitekeenez:

  • Bidegabeko kaleratzeak salatu ditu enpresa-batzordeak.

  • Kaleratzearen kalte-ordainak merkatu ditu lan-erreformak.

  • Etxe-kaleratzeak legez saihesteko, milioi erdi sinadura bildu nahi dituzte.

Ikus bedi, halaber, ‘kaleratze’ sarrera Egungo Euskararen Hiztegian: http://www.ehu.es/eeh/cgi/bila?z=320&l=k

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


Ehulkuren aholkua

Esaterako:

Egundoko geldiketa egin zuen Mirjana Milenkovic atezainak

edo

Egundoko gelditua egin zuen Mirjana Milenkovic atezainak?

Tradiziorik ez duen arren (OEHn ez da ageri), bide puska bat egina du ‘geldiketa’ formak kirol-kazetaritzan, eta molde hori onartu du Hiztegi Batuko lantaldeak kirolaren arlorako.

Jakina, zuzena eta egokia da egundoko gelditua esapidea.

-keta atzizkia Hiztegi Batuan


  • Login