PLASTIKOAK
This presentation is the property of its rightful owner.
Sponsored Links
1 / 21

PLASTIKOAK PowerPoint PPT Presentation


  • 103 Views
  • Uploaded on
  • Presentation posted in: General

PLASTIKOAK. Jon Rodriguez. David Novales. Mikel Amarika. Definizioa. Lehenik eta behin, polimeroak zer diren azaldu beharra dago. Polimeroak:

Download Presentation

PLASTIKOAK

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Presentation Transcript


Plastikoak

PLASTIKOAK

Jon Rodriguez

David Novales

Mikel Amarika


Plastikoak

Definizioa

Lehenik eta behin, polimeroak zer diren azaldu beharra dago.

Polimeroak:

Materia molekulaz osatuta dago. Molekulak erraldoiak badira, polimero deitzen zaie. Milaka molekula txiki (monomeroak) lotzean sortzen dira polimeroak, eta monomero deitzen zaie molekula txiki horiei. Gaur egun erabiltzen diren polimero gehienak material sintetikokoak dira, erresistentzia mekaniko oso ona dutenak haien lotura konplexuei esker.

Plastikoa oso material erabilia da, zelulosaren eta proteinen deribatuez eta polimero organikoz osatuta dagoena. Petroliotik deribatutako karbono, oxigeno eta hidrogeno molekulaz edo monomeroz ere osatuta dago.

Ia edozein forma hartzeko propietatea dauka.


Plastikoak

Historia

Plastikoa 1860. urtean sortu zen, urte horretan egindako lehiaketa batean sortu baitzen. Lehiaketan Phelan and Collarder enpresak 10.000$-eko saria eskaini zion marfilaren ordezkoa lortzen zuen pertsonari, billar bolak egiteko. John Wesley Hyatt-ek parte hartu zuen eta zeluloidea garatu zuen, baina ez zuen irabazi.

1909an Leo Hendrik Baekeland ek lehen plastiko sintetikoa sortu zuen eta bakelita deitu zuen. Iraultza bat izan zen teknologian eta handik aurrera gero eta gehiago hasi zen plastikoa erabiltzen.

1920an Hermann Staudinger-ek pentsatu zuen plastikoak makromolekulaz osatuta zeudela, eta hau demostratzean kimika aldetik garapen handia lortu zuen


Plastikoak

Plastikoen ezaugarriak

  • Plastikoak: substantzia sintetikoak dira, polimeroak ere deituak, hauetaz osatuta baitaude.

  • Bere egitura molekularrari esker moldagarria izan daiteke beroaren eraginez eta karbonoz osatuta dago gehienbat. Monomerotan antolatzen dira prozesu baten bitartez, eta prozesu honen izena “polimerizazioa” da.

  • Prozesu honi esker plastikoak propietate asko lortzen ditu, hala nola kolorea, pisu txikia eta moldeatzeko gaitasuna.

  • Plastikoa materialaren egoera bati deritzo. Egoera hau gertatzen da materiala egoera likidoan dagoenean eta erresistentziarik ez duenean. Materiala egoera solidora pasatzean esaten da plastiko egoerara pasatu dela.

  • Prozesu honi esker materiala (plastikoa) nahi den moduan molda daiteke. Plastikotzeko aukera duten materialak sintetikoak dira.


Plastikoak

Plastikoaren propietateak

Merkeak

Lantzeko errazak

Dentsitate baxua

Iragazgaitzak

Elementu kimiko askori erresistentzia diote.

Elektrizitatearen, beroaren eta soinuaren isolatzaile onak dira

Ez dira biodegradagarriak eta erretzekotan kontaminazio ugari sortzen dute.


Plastikoak

Lehengaiak

  • Produkzioan erabiltzen diren lehengaietako batzuk landare-jatorria dute, hala nola:

    • Zelulosa

    • Haziek sortutako olioak

    • Ikatzaren eta almidoiaren deribatuak

  • Besteen artean, hau da, landare jatorria ez duten lehengaien artean, hauek daude:

    • Petrolioaren deribatuak

    • Ikatzaren gasifikazioari esker lortutakoak.


Plastikoak

Plastikoen gehigarriak

Plastiko komertzial guztiek dituzten elementuak dira, plastikoari aplikatzen zaizkienak propietate zehatzak emateko. Gehigarri mota asko dago, eta hori dela eta propietate ugari eman zatzaizkie plastikoei, hala nola kolorea edo gogortasuna.

Horrela, adibidez, itzalean egongo den plastiko bati ez zaio eman behar izango izpi ultramoreei aurre egiteko gehigarririk, baina errekuntzei aurka egiteko propietatea hartu behar izango du, telebista bat adibidez.


Plastikoak

Plastikoen gehigarri motak

  • Errekuntza gelditzekoak:

  • Produktua hain erraz ez erretzeko.

  • Antioxidanteak:

  • Plastikoen degradazioa geldiarazten dute, polimeroen degradazioari esker fabrikazio prozesuan.

  • Plastifikatzaileak:

  • Plastikoei elastikotasun gehiago emateko.

  • Argi ultramorearen xurgatzaileak:

  • Plastikoen bizitza erabilgarria luzatzeko.

  • Antibakterialak:

  • Bakteriak plastikoan haztea eragozten dute.


Plastikoak

Produkzio prozesua

  • Plastikoak sortzeko polimeroak sortzen dira industria kimikoetan.Horretarako, polimerizazio prozesua erabiltzen da, non polimeroak sortzen diren erreakzioen bidez.

  • Prozesu gehiena egiteko makina horneatzaile bat erabiltzen da, plastikoak berotzeko (forma emateko berotu beharra dago).

  • Berotu eta gero moldeatu egiten da nahi den forma hartzeko. Hainbat metodo dago plastikoa moldeatzeko, hala nola konpresio bidezkoa eta “Calandrado” deritzona, azken hau plastiko xaflak egiteko erabilia.

  • Hoztean, plastikoak nahi dugun forma hartua izango du. Berokuntza denboraren arabera, plastikoak dentsitate eta bestelako ezaugarriak alda ditzake.


Plastikoak

Plastikoaren produkzioaren garapena Espainian


Plastikoak

Plastikoaren erabilerak

  • Plastikoak erabilera asko ditu adibidez:

Industrian:

Aparatu elektrikoak, isolatzaile elektrikoak,..

Eraikuntzan:

Hodiak, material iragazgaitzak...

Kontsumo industrian:

Jostailuen bildukinak, jostailuak, poltsak, kirol materialak…


Plastikoak

Erabilerak etxean

Plastikoz egindako ontziak erabiltzen dira bertan elikagaiak hobeto kontserbatzen direlako. Gainera, produktuek itxura txukunagoa dute eta erosoagoak eta arinagoak dira plastikoak. Beste alde batetik, hondakin gutxiago sortzen dituzte plastikoek beirak edo kartoiak baino, baina plastikoak sortutako hondakinak zailak dira deskonposatzen.


Plastikoak

Erabilerak Euskal Herrian eta Europan

Plastikoek Europan eta Euskal Herrian 1992an izan zuten aplikazioa eta kontsumoa


Plastikoak

Plastikoen kontsumoa Europan

1992an


Plastikoak

Plastikoen sailkapena

Osagai diren monomeroen arabera:

  • Monomeroak produktu naturaletatik deribatuak dira.

    • Zelulosaren deribatuak: zeluloidea, zelofana eta zelloia

    • Kautxuaren deribatuak: goma eta ebonita

  • Sintetikoak: Gizakiak sortutako produktuetatik sortzen dira, batez ere petroliotik datozenak.

  • Naturalak:

    Sintetikoak:


    Plastikoak

    Beroarekiko duten portaeraren arabera:

    Termoplastikoak:

    • Giro tenperaturan deformatu egin daiteke, eta berotzean likido bihurtzen da, gero hoztean berriro gogortzeko.

    • Gogortu eta gero, berriro berotu eta likidotu daitezke berriro moldeatzeko, eta hori da plastiko termoestableekiko diferentzia.

    • Polietilenoak (PVC-a adibidez), proteinen deribatuak (Nilon-a kasu), kautxuaren deribatuak eta zelulosatik deribatutako materialak dira termoplastikoak.

    • Plastiko mota hauek ezin dira berriro likidotu jadanik behin jasan dutenean likidotze (berotze)-gogortze (hozte) prozesua. Hortaz, material oso iraunkorrak dira.

    • Hauek dira horietako batzuk: Fenolaren polimeroz egindakoak, aminoplastikoak eta poliesteres-ak. Hauek plastiko termoplastikak baino ezezagunagoak dira.

    Termoestableak:


    Plastikoak

    Egitura molekularraren arabera:

    Amorfoak:

    • Bere molekulak ez daude ordenan jarrita. Hori dela eta, molekula kateen artean zuloak daude eta bertatik argia pasatzen da. Beraz, gardenak dira.

    • Parte batzuetan molekulak ordenaturik daude eta beste batzuetan ez. Horregatik, argia ez da pasatzen oso meheak ez badira.

    • Polimero semikristalinoekin, haien molekula ordenatuen kopurua alda daiteke hozte denboraren arabera. Zenbat eta denbora luzeagoz utzi polimeroa hozten, orduan eta kristalinoagoa izango da, hau da, molekula gehiago egongo dira ordenatuta. Hala ere, polimero amorfoak ezin dira kristalizatu nahiz eta denbora luzez utzi.

    Semikristalinoak:

    Kristaligarriak (kristal egin daitezkeenak):


    Bestelakoak

    Bestelakoak:

    Komodities-ak:

    • Baliagarritasun, eskari eta fabrikazioa mundu osoan zehar dutenak dira. Ez da prozesu oso konplexurik behar haien fabrikazioan, eta prezioak ez dira oso garestiak.

    • Oso funtzio espezifikoa duten plastikoak dira, eta fabrikazio prozesu konplexua behar da haiek sortzeko.

    Ingeniaritzakoak:


    Plastikoak

    Elastomero edo kautxuak

    • Elastomeroek malgutasun handia dute, eta luza daitezke, eta gero haien hasierako forma eta neurriak hartzen dituzte. Kautxu naturala latex naturaletik eta sintetikotik lor daiteke, neoprenoa adibidez.


    Plastikoak

    Abantaila eta desabantailak

    Abantailak:

    -Merkea

    -Gogorra

    -Erabilera asko, poltsak adibidez

    -Plastiko mota asko dago

    -Denbora asko behar du desintegratzeko.-Ezin da erre atmosferarako oso txarra delako (ke asko sortzen du) eta osasunerako kaltegarriak diren gasak askatzen dituelako.

    Desabantailak:


    Plastikoak

    BIDEOAK

    http://www.youtube.com/watch?v=qx60D4a25p4&feature=related

    http://www.youtube.com/watch?v=5Bg-Xo4Q3r8&feature=related

    http://www.youtube.com/watch?v=cANyNnr_n5A

    http://www.youtube.com/watch?v=KmMUzWsfyfQ&feature=fvst

    http://www.youtube.com/watch?v=P3zg1mhWNoM&feature=related


  • Login