1 / 8

Eta ilargirik ez balego?

Eta ilargirik ez balego?. 1. Non demontre dago?. Ilargia lurraren satelitea da, ez du berezko argirik, baizik eta eguzkitik jasotzen duena islatzen du.

miyoko
Download Presentation

Eta ilargirik ez balego?

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Eta ilargirik ez balego?

  2. 1. Non demontre dago? Ilargia lurraren satelitea da, ez du berezko argirik, baizik eta eguzkitik jasotzen duena islatzen du. Lurran ez bezala, ez du ez urik, ez atmosferarik. Lurrak bezalaxe, bi mugimendu ditu; errotazioa, bere buruari birak eta translazioa, Lurraren inguruan bira. Ilargiaren lau fase bereizten dira: ilbetea, osorik ikusten dugunean;ilbehera, gero eta txikiagoaikusten dugunean,; ilberria, desagertu arte eta ilgora, prozesua berriz hasten denean. Fase guztiak 28 eguneko epean gertatzen dira, hau da, ilargiaren translazio-mugimendua irauten duena. Duela 4.500 milioi urte, Marteren tamainako gorputz batek Lurra jo zuen, eta askatu ziren pusketetatik sortu zen Ilargia. Ez da ohikoena sateliteak planeten pusketetatik sortzea. Izan ere, gure eguzki-sisteman aurkitu dituzten 165 sateliteetatik, Ilargia da modu horretan garatutako satelite bakarra. Eta, zientzialarien kalkuluen arabera, unibertso osoko planeta-sistemen % 5-10ek besterik ez du era horretan jaiotako sateliteren bat.

  3. Sateliteak horrela sortzen direnean, talkaren ondorioz askatutako zatiak hondakin moduan geratzen dira planetaren inguruan biraka. Pixkanaka, zati horiek batzen joaten dira, eta satelitea sortzen dute. Zientzialariek uste dute horrelako satelite asko egongo balira planeten inguruetan hondakin-hodeiak ikusiko liratekeela, eta egun ez dute horrelako asko detektatu. Horregatik uste dute talken ondorioz sortutako sateliteak bitxikeria bat direla unibertsoan. • Ilargia lurraren inguruan biratzen dabil orbita elíptico batean orbitatze horetan, Lurretik urrutien dagoen puntuari apogeo deitzen zaio eta Lurretik 406.000km-ra dago. Perigeoa Lurretik hurbile dagoen puntua da eta Lurretik 363.000km-ra dago

  4. 2. Lurra Mareak lehen kaltetuak dira. Izan ere, Ilargiak Lurrean dituen eragin nabarmenetarikoak itsasgorak eta itsasbeherak dira. Eta Ilargirik ez balego, marearik ere ez litzateke egongo? Bada bai, egongo lirateke, baina beste era batekoak. Mareak bi gorputzen Lurra eta Ilargia arteko grabitate-indarra distantziarekin gutxitu egiten delako gertatzen dira. Grabitatea materia osatzen duten elementuen arteko erakarpen-indar unibertsala da. Grabitateak gertuko objektuei urrunekoei baino tira gehiago egiten die, horregatik Ilargitik gertuen dauden itsasoek gorago egiten dute. 1897an George Darwin-ek Charles-en semeak, esan zuen urtero ilargia zentimetro bat urrunago dagoela esan zuen ilargira joan zenean. Ez Lurrak eta ez Ilargiak errotazio-mugimendurik ez balute eta Eguzkiak mareen eraginik ez balu, ozeanoaren itsasgoretariko bat Ilargiaren eta Lurraren artean egongo litzateke; bestea, aldiz, Ilargiaren kontrara dagoen Lurreko aldean. Ilargitik gertuen dagoen itsasgora gerturatzen saiatzen da; urrutien dagoena, berriz, urruntzen..

  5. Lur-masa horiek, errotazioaren eraginez, ekialderantz egiten ari direnez, errotazioa bera moteldu egiten da. Hortaz, eguna luzatzen ari da. Hori ez da asko, baina milioika milioi urtetan bada zerbait. Gero eta errotazio-abiadura geldoagoa duenez, Lurra lehen bizkorrago mugitzen zela esan nahi du. Geologoen ustez, eratu zenean, lurraren errotazio-abiadura gaur egungoa baino lau aldiz handiagoa zen, eta eguna ondorioz lau zati laburragoa, 6 ordu inguru. • Beraz, Ilargia ihes egiten ari da, baina oraindik hor dago. Dena den, lehen esan bezala, Ilargirik ez balego, marearik ere ez litzateke egongo? Egongo lirateke, Eguzkia hor baitago. Gaur egun ere, mareen arduradunetariko bat heren bateko ardura du Eguzkia da. • Ilargirik gabeko Lurraren beste ezaugarrietako bat haizea izango litzateke, gaur egungoa baino askoz ere haize indartsuagoa. Izan ere, zenbat eta errotazio-abiadura handiagoa, planetetan haize gehiago ibiltzen da.

  6. Ondorioz, itsasgorak mendebalderantz jotzen dute; hori egitean, kontinenteekin etab egitan dute topo. • Ilargirik gabeko Lurrean ere egoera antzekoa izango litzateke, haizea ekialdetik hegoalderantz joango litzateke nagusiki eta orduko 160 kilometro inguruko abiaduran. Jakina, urakanak askoz bizkorrago ere mugituko lirateke. • Eta egoera horretan, bizitzarik egongo al litzateke? Galdera logikoa da; erantzuna, zuk zeuk erabaki nolakoa den. Izan ere, bizitza posible egin zuten produktu kimikoak antzinako ozeanoetan bildu ziren. Eguzkiaren erradiazioen eraginez eboluzioa abian jarri zen. Ilargirik gabeko Lurrean Eguzkiaren erradiazioa berdina izango litzateke, baina produktu kimikoak ez lirateke hain ugariak izango. Mareak hain txikiak izango lirateke ozeanoak pobre-pobreak izango liratekeela. Produktu kimiko gehienak ibaien uren mugimendutik sortuko lirateke. Gaur egun ibaiek zeregin hori ere badute, baina itsasoek zeregin horretan duten eraginarekin alderatzen bada, ezer gutxi dela esan daiteke. Beraz, itsasoan produktu kimikoak urri samarrak izango liratekeenez, biziaegun ezagutzen den bezala ez litzateke hain eboluzionatua egongo.

  7. Hala ere, ez pentsa eboluzioa geldirik egongo litzatekeenik; ezta hurrik eman ere. Haize indartsuek eta egun laburragoek nahi eta nahiez eboluzioan eragina izan beharko lukete. Logika-kontua besterik ez da. Haizearen eraginez, altuera handiko bizi-formak berez zutik egoteko gai izan ez edo zailtasunak dituztenak ez lirateke hainbeste garatuko. Adibidez, horrelako bizi-giro batean palmondoak garatzea zaila izango litzateke, azal-azaleko sustraia izaten dutenez haizeak berehala botako lituzkeelako. Era berean, zuhaitzetan bizi diren izakiek arazoak izango lituzkete, zuhaitzak berak askoz ere gehiago mugituko liratekeelako. Horrek ez du esan nahi, hala ere, tximinoek edo tximinoen antzeko animaliek ez lukete bizitzerik izango, baizik eta zuhaitzetan bizi ahal izateko hobeto egokitu beharko liratekeela. Logikari jarraiki, animalia horien burmuina, behar bada, garatuagoa ere egon beharko litzateke eta abar.

  8. 3. Ilargian bizi Urte batzuk barru, Eguzkiaren argia jaso ahal izango da eta eguzki sorgailuen energiaz baliatuta eraikinak egingo dira. Lurrerako bistak izango al dituzte eraikin horiek?NASAren aurreikuspenen arabera, estazio espazial hau 2024 urterako bukatuta egongo da. Ordurako, haraino iritsi ahal izango gara Hummer baten laguntzarekin.

More Related