590 likes | 724 Views
UMEKIAREN ONGIZATEA. Nerea Marin Donostia Ospitalea, Obstetrizia eta Ginekologiako zerbitzua. HELBURUA: Umekiaren garapen egokia baieztatu eta ager daitezkeen zailtasunak garaiz antzeman.
E N D
UMEKIAREN ONGIZATEA Nerea Marin Donostia Ospitalea, Obstetrizia eta Ginekologiako zerbitzua
HELBURUA: • Umekiaren garapen egokia baieztatu eta ager daitezkeen zailtasunak garaiz antzeman. • HIPOXIA detektatu, honek umekiarengan ematen dituen ondorioak antzemanez: hau da, ongizatea galtzeko arriskua eta egoera normala bereizi.
Umekiaren oxigenazioan parte hartzen duten faktoreak: • Amaren oxigenazioa: anemia, arnas aparatuko gaitzak, kardiopatiak • Karenaren funtzionamendua: plazentazio anormala, gutxiegitasuna • Zilborrestearen zirkulazioa: konpresioak, korapiloa • Umeki funtzio kardiozirkulatorioaren gutxiegitasuna: anemia, arritmiak, bihotzeko sortzetiko akatsak
UMEKIAREN ONGIZATEA • METODOAK: • EKOGRAFIA • KARDIOTOKOGRAFIA • UMEKI MUGIMENDUAK • AMNIOSKOPIA
EKOGRAFIA • Sonda edo transduktore batek ultrasoinuen ondak jaurtitzen ditu eta ehun desberdinetan isladatzen dira, ekografoak sinale hauek interpretatzen ditu eta irudiak sortu.
1.Go HIRUILABETEAN • 11-14 asterekin • Umetoki eta obulutegien morfologia balioetsi • Umeki kopurua zehaztu • Haurdunaldia datatu, umekiaren luzera erabiliz ( buruhezur-isats neurria). • Markatzaile ekografikoak • Karena eta likido amniotikoaren balorazioa
6 ASTE 7 + 3 ASTE 13 ASTE
2. HIRUHILABETEKOA • 20-22 asterekin • Umekiaren garapen anatomiko normala zihurtatu ( sortzetiko malformazioak baztertu) • Umekiaren hazkuntza balioetsi • Karena eta likido amniotikoa balioetsi
3.HIRUHILABETEKO ekografia • 32- 34 astetik aurrera • Umekiaren hazkuntza / biometria • Likido amniotikoa eta karena • Umekiaren arnasketa mugimenduak eta gorputz mugimenduak • Doppler ebaluazioa beharrezkoa denean
DOPPLER-A • Zilborresteko Arterietako Fluxuaren Abiadura: plazentako baskularizazioaren erresistentziak: ama-umeki elkartrukearen eragozpenak (Hipoxemia ) • Umekiaren odol hodietan ematen diren aldaketak, erasoen aurrean umekiak egiten dituen aldaketaren isladapena dira • Eraso baten aurrean ( hipoxia), odol fluxua burmuinera bideratzen da eta hau dopper-aren bidez ikusi daiteke. • Odol fluxua neurtzeko indize desberdinak erabiltzen dira, gaur egun pultsatilitate indizea (PI).
PI kalkulatzeko: Sistolean odolaren abiadura – diastolean odol abiadura / abiadura medioa. • Odolaren erresistenzia odol basoan zehar neurtzen duenez PIak, erresistentziak haunditu egiten direnean, odolaren abiadura diastolean gutxiagotzen da eta ondorioz PI haunditu egiten da • PI zilbor hesteko arterietan eta garun erdialdeko arterian neurtu egiten dira
Noiz erabili doppler-a? • Ez arrisku baxuko haurdunaldietan, faltsu positiboak eman ditzazkelako. • Bi egoeratan: • Umekiaren tamainaren garapena egokia ez denean ( txikiagoa) • Arrisku altuko ahurdunaldietan, odol jarioaren konpromezua susmatzen denean: LES, Hipertentsioa edo preeklampsia, Diabetesa
LIKIDO AMNIOTIKOA • Zuzenean ikustea: AMNIOSKOPIA • Likidoaren koloreren baitan, umekia ondo dagoen hala ez jakitea: • Gardena da bere kolore normala • Berdea edo odolarekin tindatua dagoenean umekiaren sufrimendua dagoela ondorioztatzen zen • 40. astetik aurrera eta zerbixa dilatatua egonik • Garu egun ez da erabiltzen
LIKIDO AMNIOTIKOA- kantitatea • Ekografia bidez kantitatea baloratzen da, 2 modu desberdinez: • Likido amniotikoaren indizea ( phelan) • Likido amniotikozko poltsa bertikal haundienaren neurketa: 2 zm baino gehiago neurtu behar ditu • Likido gehiegi (hidramnios) edo gutxiegi ( oligoamnios) aurkitzerakoan ikerketa gehiago egin behar dira umekiaren ongizatea konprobatzeko
LIKIDO AMNIOTIKOA • ANALISIA: • Amniozentesi bidez
LIKIDO AMNIOTIKOA- analisia • HAURDUNALDIAREN 1. ERDIALDEAN: • Umekiaren zelulen kariotipoa • Analisi biokimikoak: α-fetoproteina hodi neuralaren akatsak baztertzeko • HAURDUNALDIAREN 2. ERDIALDEAN: • Umekiaren biriken heldutasuna zehazteko • LAn umekiaren infekzio arriskua baztertu edo baieztatzeko ( zitomegalobirusa) • Analisi biokimikoak (bilirrubina adib)
UMEKIAREN MUGIMENDUAK • Teorian, umekiaren mugimenduak gutxitzea, honen ongizatea galtzearen seinale izan daiteke. • Arazoa, zenbat mugimendu diren normalak definitzea da. Batazbesteko bezala, 6-12 ordutan 10 mugimendu baino gehiago nabaritu behar ditu haurdunak. • ADI haurdun batek bere haurra ez duela nabaritzen esaten duenean!!, honek, beste forga osagarri batzuk egitera behartzen gaitu.
KARDIOTOKOGRAFIA • ALDI BEREAN, umekiaren bihotzaren frekuentzia (UBF) eta umetokian ematen diren presio aldaketen erregistroa. • Umetokian ematen diren presio aldaketak, kontrakzioen edo/eta umekiaren mugimenduen ondorioz.
UBF neurtzeko sistemak: • Kanpoaldekoa ( ultrasoinuen bidez) • Barrualdekoa: umekiaren buruan elektrodo bat ezartzen, erditzeko garaian kanpoaldeko sistemak ez duenean ondo funtzionatzen • Umetokiko presio aldaketak neurtzeko sistemak: • Kanpoaldekoa • Barrualdekoa: (tranzerbikala)erditzeko garaian, kanpoaldekoak ez duenean ondo funtzionatzen edo presioaren kontrol oso zehatza behar denean ( aldez aurretik umetokian orbainen bat duenean, zesarea batengatik adibidez)
Erregistro bat eskuratzen degu, eta honen interpretazioa egin behar da paperaren abiadura kontutan hartuta • YouTube - Cardiotocografia basal... Tuntz Tuntz
UBF • UMEKIAREN BIHOTZAREN OINARRIZKO FREKUENTZIA: • NORMALA 120-160 taupada/minuturo • BRADIKARDIA: < 120 taupada minuturo( <90, larria) • TAKIKARDIA: >160 taupada minuturo (> 180, larria)
UBF ALDAKETA GELDOAK: • AZELERAZIOAK • DEZELERAZIOAK: • GOIZTIARRAK • BERANTIARRAK • ALDAKORRAK • UBF ALDAKETA AZKARRAK ( aldakortasuna)
UBF AZELERAZIOAK: • Oinarrizko bihotz taupadaren frekuentzia 15 segunduz baino gehiago, 15 taupada baino gehiago igotzen denean. ( 10 minuto baino gehiago irauten baditu, oinarrizko frekuentzia aldatu dela kontsideratu beharko genuke
DEZELERAZIOAK: • GOIZTIARRAK: kontrakzioaren puntu altuena, UBFren jeitsierarekin bat egiten dutenean • Orokorrean, ez dute hipoxiarekin loturarik
DEZELERAZIO BERANTIARRAK: • U formarekin, UBFren jeitsiera poliki ematen da eta puntu baxuena kontrakzioaren igoera altuena eta gero ematen da (hipoxiarekin lotura izan dezakete)
DEZELERAZIO ALDAKORRAK: • UBF azkar jeisten da ( 30 seg baino gutxiagotan iristen da puntu baxuenera), 15 taupada baino gehiago eta 2 minutu baino gutxiago irauten ditu. (TIPIKOA). Esandako ezaugarriak beteta, orokorrean ez daude umekiaren hipoxiari lotuta, baino 60 seg baino gehiago iraunduz edo 70 taupada baino gehiago jeisten bada bihotzren frekuentzia hipoxia susmatu beharko degu. • Itxuraz forma desberdinekoak izan daitezke: U,V edo W.
ALDAKORTASUNA: • Taupada batetik bestera dagoen frekuentziaren desberditasuna da aldakortasuna • Umekiaren heldutasuna eta ongizatearen informazioa ematen digu aldakortasunaren azterketak • Moetak: • 0 edo aldakortasunik gabea: 5 taupada baino gutxiagoko diferentzia • I edo minimoa: 5-10 taupada / minuturo • II edo neurrizkoa: 10-25 taupada/min • II edo gehiegizkoa: 25 taupada/min baino gehiago
Resultados de la Búsqueda de imágenes de Google de http://utilis.net/fhmesp/fhm/media/baseline.001.jpg
UMETOKIAREN PRESIO ALDAKETAK • KONTRAKZIOAK: • FREKUENTZIA : • Zenbat kontrakzio 10 minututan • Erditzeko garaian, kontrakzio bat 2-5 minuturo eta 30-60 segunduko iraupenarekin. • 6 edo gehiago 10 minututan: takisistolia (umekiarentzako kaltegarria izan daiteke) • INTENTSITATEA: • Presioa mmHg tan neurtzen da eta 10 minututan ematen diren kontrakzioen presioa gehituta, MONTEBIDEO UNITATEAK lortzen ditugu. 400 unitate baino gehiago: hipertonia deritzaio, umekiarentzat kaltegarria izan daitekeena
KTGren interpretazioa • OINARRIZKO TESTA EDO EZ ESTRESANTEA: • Haurduna alde batera etzanda edo eserita • 20 minutuko erregistroa • Bertan: • UBF 120-160 taupada biartean egon behar du • 3 azelerazio, 15 segundukoak eta 15 taupadakoak • Aldakortasuna 5-25 taupadakoa izan behar du • Eta honelakoa ez denean??
2 egoera: • Test patologikoa: • Bradikardia edo takikardia mantenduak • Aldakortasun eza • Dezelerazioak • HAURDUNALDIA BUKATU • Test ez erreaktiboa: • ez ditu egoera normal baten baldintzak betetzen baino ez da patologikoa Test estresantea