1 / 19

> lan osasuna

Laneko jazarpenari eta antzeko egoerei loturiko gatazkak kudeatzeko protokoloak eta prozedura. >. > lan osasuna. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN. DEFINIZIOAK

mandell
Download Presentation

> lan osasuna

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Laneko jazarpenari eta antzeko egoerei loturiko gatazkak kudeatzeko protokoloak eta prozedura > > lan osasuna

  2. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN DEFINIZIOAK • OMS: Indarkeria:“indar fisikoa edota boterea, mehatxatuz edota hura gauzatuz, nork bere buruaren aurka edo beste norbaitek edo taldeka nahita erabilita, non lesioak, kalte psikologikoak, garapenaren nahasmenduak edo estualdiak eragiten dituen edo eragiteko aukera handia duen” • OIT:jazarpen moralalanean egindako indarkeriaren egintzatzat hartzen du, eta indarkeria ekimenetan garrantzia bera ematen die jokaera fisikoei eta psikologikoei. • Indarkeriari eta Laneko Jazarpenari buruzko Europako Esparru-Akordioa(AMEVA): Jazarpenaz ari da“langile edo zuzendari batez edo gehiagoz, behin eta berriz eta nahita, lanarekin zerikusia duten egoeretan behartzen eta/edo lotsarazten denean”. Indarkeriaz ari da“langile edota zuzendari bat edo gehiago erasotzen direnean, lanarekin zerikusia duten egoeretan”. • Lan Ikuskaritzaren Irizpide Teknikoa (69/2005): Mobbingaz jarduten den 34/2003 Irizpidea indargabetzen du. Bortxa egoera guztiei, psikologikoei nahiz fisikoei ekiteko beharra ezartzen du. Lan Osasuna

  3. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN Gatazkak ebazteko, lanean gertatu jazarpena eta antzeko egoerak ebazteko prozedura batzuk ezarri dira enpresetan, hainbat arau onartuz geroztik: • Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunaren 3/2007 Lege Organikoa (48. art.), sexu zioengatik gertatu sexu jazarpenen harira. • Zerbitzuak Sektorean Indarkeriaz OIT-k eman Arauei buruzko aholkuak (2003). • Europako Esparru-akordioa lanean ematen den Jazarpen eta Indarkeriari buruzkoa(2007). • Beste norbaitek egin jazarpen eta indarkeriari buruzkoArau Multisektorialak(2010) lanean gertatu indarkeria fisikoa eta psikologikoaren balizkoetan. Lan Osasuna

  4. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN Ikuspuntu tekniko batez prozedurak guztiz beharrezkoak dira, beti ere, honetan oinarritzen badira: Lehenengo eta behin, arazoa edozein jazarpen motaren zergatia nagusian kokatu behar da, lanaren antolamenduan alegia. • Prebentzio osoa eta eraginkorra lortzeko jazarpen egoerak esparru zabalago batean hartu behar dira gogoan: laneko indarkerian alegia (barne zein kanpo mailan). • Hirugarren gakoaren giltzarri laneko indarkeriaren arazoak berekin duen gizarte edo talde garrantzian datza. Ez gara norbanako arazo batez ari, horrenbestez, tratamenduak ekoizpen prozesua osatzen duten subjektu guztiak (enpresa, langileak, bezeroak eta/edo erabiltzaileak) orokortasunez eta era integratzaile batez hartuko ditu. • Benetako konpromisoa ekar dezatela berekin. Lan Osasuna

  5. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN • Eraldatze handiak lan munduan (lana kanpora eramatea, lan-indarra dibertsifikatzea, globalizazioa, tertziarizazioa, deslekutzeak, etab), horrek bizitzeko eta laneko baldintzak errotik aldatu ditu (prekarietatea, azpikontratazioa, bazterkeria, desarautzeak, eskubideen galera, etab). • Azalerazten ari diren arriskuak dira; gaur egun nabarmenagoak izateak ez du esan nahi lehen ez zirenik. Betidanik, lanean islatzen dira indarkeria ekimenak izatea aurrez bultzatzen duten norbanako eta gizarte mailako eragile guztiak (jendarte matxista eta patriarkalak, sexuaren edo generoaren eraginez jazo jazarpena). • Indarkeria hau, hor nonbait zehaztua dagoen botere harreman egituratutako antolamendu batean suertatzen da; horrek dakar aipatu boterea maltzurki erabiliko dela. Lan Osasuna

  6. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN Egungo egoera haintzat hartu behar da: • Lan merkatuaren erreformak • Malgutasuna, iraizpen librea, deskuelgeak, Hitzarmen Kolektiboak desagertu izana, EEEak • Laneko osasunaren egoera mundu mailan • Osalanek egin ikerketa baten araberako arrisku psikosozialen egoera berezia: • EAE: APE* lantokien %5,01ean (37.453tatik 1.878an) ARABA: APEa aztertutako lantokien % 7,73ean. BIZKAIA: APEa aztertutako lantokien % 5,93an. GIPUZKOA: APEa aztertutako lantokien % 2,74an. *APE: Arrisku Psikosozialeen Ebaluazioa Lan Osasuna

  7. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN APEaz egin den azterketaren arabera: • Zerbitzu sektore gehiena • Sindikatuek ordezkaritza duten100 eta 499 langile arteko enpresa gehienetan • Bertako P.Z.k eta Enpresa arteko P.Z.ek APEa euren lantokien %63,15ean egin dute, aldiz, Besteren P.Z.ek %2,34an egin dute. • Gehien bat egin dira: Z.P.aren plangintza egin delako (844), legea bete dadin (458) eta salatu / eskatu egin delako (127). • Metodologiarik erabiliena kuantitatiboa da. Metodorik ohikoena INSHT-FPSICOa da, bigarren ohikoena INSL-arena eta hirugarrena ISTAS dugu. • APEa eta beste proga moten artean nahasmena sortzen da. • Prebentzio neurri asko landu dira, baina ez da hauen plangintzarik ez eta jarraipenik egin. • Z.P.ek ia-ia ez dute indarrean dauden gatazken berri. Lan Osasuna

  8. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN JOKABIDERIK OHIKOENA • Indarkeria larriko egoeretara mugatzen diren jarduera protokoloak • Salaketa tarteko denean • Berandu eta unean uneko erantzunean oinarritu planteamendua • Sexu jazarpentzat eta psikologikotzathartuko dira soilik, ez ordea kanpo-indarkeria, ez eta sexuko arrazoiarengatik, ez eta oro har, antolamenduari lotu indarkeria (asko jota, agertu den arazoa konponduko da, sortzen duten antolamenduari lotu atalak kontuan hartu gabe). • Prebentzioaren antolamenduaritxertatu gabeko jokabideak. • Salaketak barne mailan kudeatzeko era, ez daitezen auzibidera iritsi: enpresak bere irudia garbitzeko duen beharra. Lan Osasuna

  9. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN ARAZORIK OHIKOENAK • Enpresak norbanako eta/edo norberaren arazoakaipatzen ditu • Arazoaren sustratia ukatzen da • Sindikatuen ordezkaritzarik gabe, bestela, testigantza hutsezko zeregina bete dezala • Behar besteko prestaketarik eta baliabiderik gabe • Saiatzen da kanpoko aholkularitzatik ez izaten • Neurri iragankorrik gabe • Kasu gehienetan, lehen neurria: jazarria aldendu • Ikerketa-taldearen erabakia ez da loteslea enpresarentzat Lan Osasuna

  10. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN Lau adibide, benetazkoak eta berriak: 1.- Garbitasun enpresa. Madrilen du egoitza nagusia. Lantoki batzuk dituzte. Arduradunak sexu erasoa burutu ondoren, emakume-langileak Madrilera deitu du gertatua azaltzeko. Enpresak gezurretan ari dela dio, ez dela ezer jazo (froga dezakegu deitu zuela), eta langilea LANETIK IRAITZI DU. Sindikatua ez du solaskidetzat onartzen. INSSak ukatzen du laneko jatorria. Hau duela hiru aste gertatu zen Donostian eta laneko ikuskaritzari salatu zitzaion. 2.- Bilboko 3. adineko egoitza batean LABeko 2 ordezkariri ukatu zaizkie euren eskuduntzak sindikalgintzan jarduteko: ez zaie bisiten berri ohartarazten,... hauen lankideen artean, jazartzeari ekin diote, zaharrak gaizki tratatzen dituztela leporatuz. Emakumezko detektibe pribatua infiltratu zuten garbikuntzako langileen artean hauen zeregina ikuskatzeko, beste detektibe pribatuak ere kontratatu dituzte euren bizitzan arakatzeko. Azkenean iraitzi zituzten; hala ere, Bilboko lan-arloko epaitegiak baliogabetu du iraizpena eta hauetako bati kalte ordaina eman dio (bestea epaiaren zain dago) kalte moralak argudiatuz. Lan Osasuna

  11. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN 3.- Arabako udal handi bateko udal-egoitza bateko emakumezko langilea; aipatu langilearengan biltzen da batik bat indarkeria. Udalak langileen arteko ika-mikak aipatzen ditu. Osalanek egin txostenean jazarpentzat har daitezkeen egoerak antzeman zituen, baina hala ere, ez da engaiatzen. Udalak emakumezko jazarleari (taldeburua) baldintza eta soldata bereko beste lanpostua esleitu dio. Jazarria eskola bateko garbitzaile gisa jarri du, bakar-bakarrik, soldata urriago batez eta azalpenik jaso gabe. Horrek eragin zuen eskola hartako langileen artean txutxumutxuka aritzea. 4.- Bilboko empresa. Erostetxe handietako estatuko hitzarmen kolektiboa. Egoera: 2 behargin jazarriak. Sindikatu mailan mugitzen da salaketa. Aipatu hitzarmenak agintzen duenaren arabera, aipatu ikerketan atalburuak eta giza baliabide buruak (jazarpena “onartu duten” batzuk) bakarrik izan daitezke partaide. Enpresak erabaki du EZ DELA JAZARPENIK JAZO. Sindikatuek egin lanari esker, beste lanpostu batean birkokatu da. Lan Osasuna

  12. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN Topo egiten ditugun arazo gehienetan oso erraza litzateke konponbideak jartzea (antolamenduari, teknikari edota prebentzioari lotutako irtenbideak). Jakin badakigu laneko istripuak, lanbide-gaixotasunak, lanarekin zerikusia duten gaixotasunak, higatze fisikoak eta psikikoak, estresa edota jazarpen eta indarkeria egoerak ez direla ezagutza tekniko edo mediku ezaren ondorio. Ezagutza: arriskuak eta aipatu arriskuak ezabatzeko edota urritzeko irtenbideak ezagutzen ditugu (ebaluazio kuantitatiboak eta kualitatiboak, protokoloak, hauei aurre ez egiteko politikak eta konpromisoak enpresetan, etab). Hala ere, jazarpena, indarkeria, gaixotasunak eta heriotza gertatzen dira. Zergatik? Lan Osasuna

  13. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN Patronala egoera honen eragilea eta arduraduna da. Ez du inolako gogorik azaldu egun indarrean dagoen legeria betetzeko eta langileriak lanaren antolamenduan nahasteko. Eta hori arrazoi soil batez egin du, araudi aldaketak, presioa, iraizteko mehatxuak, laburbilduz, prekarietatea erabiltzen duelako giza baliabideak kudeatzeko elementu gisa. LAP (PRL) eta gure osasuna euren negozio bilakatu dute. PZ eta ugazaben mutualitateak euren jaunen ahots dira. Ahal den traba gutxien egitera mugatzen dira. Depresioak, antsietateak edota jazarpenak sortzen dituen asaldura egokigarriak eragiten dituzten estres egoeren laneko jatorria ukatzen da, eta zorroztasun zientifiko urriz edo gabe, identifikatzeko edo ebaluatzeko metodoak erabiltzen dituzte. Lan Osasuna

  14. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN Administrazio publikoak: Patronalaren ezbetetzeen eta PZ-en eta Mutualitateen ezbetetzeen aurrean, otzantasun ideologikoa eta geldotasun gaizkidea. Ez digute osasuna, ez eta gure bizi-modua bermatzen, ez baitute behar adinako zaintzarik, kontrolarik eta zigorrik ezartzen egoera alda dadin. Lan egiteko era berri eta lotsagarri honen aurrean, prekarietatearen aurrean, lan baldintzak ez hobetzeaz gain, egunez egun okerrera egiten dute, ekoizpen sektore guztien eta bakoitzaren egoera kaskarra areagotuz. Administrazio publikoak enplegatzaile suertatzen direnean, eredu neoliberalik pragmatikoenak erabiltzen dituzte, eta kostuak murrizten dituzte langileriaren bizitzaren kontura. Patronalaren esanekoak diren adiministrazio publiko batzuei egiten diegu aurre; osasunerako eta bizitzarako dagokigun eskubidearen aurrean patronalak intsumiso jokatzen du. Ez diete benetako arazoei eragiten (prekarietatea, behin-behinekotasuna, lanaren antolamendua, etab), eskuak ikuztera, liburuak egitera, jardunaldiak eta behatokiak antolatzera, ezertxo ere aldatzen ez duten arren itxurak egitera mugatzen dira. Eskuak ikuzteko aitzakiak asmatzen dituzte, sinestarazi nahi digute ez den errealitatea, sinestarazi nahi digute lan osasun arazoak legeria ezari (arrisku psikosozialeen gaian, beste arlotan kontrakoaz kexu diren bitartean), kontzientziazioezari eta langileen prebentzio kulturari eta norbanakoaren arazoei lotuak daudela. Ez gaitezke haien segadan eror. Lan Osasuna

  15. PROZEDUREN SARRERA ETA EZARPENA ENPRESETAN Aipatu prozedura eta protokoloakonuragarriak izan daitezkela berriro badiogu ere, hemen adierazten diren baldintzagarri batzuk betez eta gertatzen den egoera ulertuz gauzatu behar dira. Egungoarekin: • Murriztu dira gertaerak? • Enplegurako eta lan baldintzak hobetu dira? • Ba al dago demokraziarik lanpostuetan? • Ganorazkoa edo duina den lanera hurbiltzen da? Horrengatik, protokoloak, berez, helburu bihur daitezke; ezin diogu bidea eman patronalaren onuran egin den protokoloari. Bestela, laneko baldintzak eta langileriaren bizitza kaskartzen ari den bitartean, zuhaitzak oztopatzen digu ohiana ikusten. Zer egin dezakegu? Lan Osasuna

  16. SINDIKALGINTZAREN ARDATZAK BETE BEHAR DENEZ, enpresa mailako ekintza sindikalean datza bide bakarra. Giltzarri diren hiru hitz:ikuspena, partaidetza eta mobilizazioa. IKUSPENA Osasunari egin kaltearen erabakagarrietara, lanaren antolaketaren “erdigunera” iristeko gaitasuna. Osasunari egin kalteak ikusgarri bihurtu (gaur egun dagoen errealitateaz erabiltzen diren adierazgarriak oso urriak dira) Arazo hauek jendarteko eztabaidera eraman eta egunero islada izan dezala hedabide handitan. Gizartea arazo honen partaide bilakatu behar da, adituen arteko gaia soilik ez dadin bilakatu lortu behar da. Lan Osasuna

  17. SINDIKALGINTZAREN ARDATZAK PARTAIDETZA Langileen partaidetza lortuz bakarrik egin daiteke prebentzioa, eta berau honakoan oinarritu behar da: • Partaidetzan: Patronalak lan baldintzak ezartzen dizkigunez, langileok bakarrik jasan ohi ditugu arriskuak eta kalteak. Erabilgarritasunean: Langileek aktiboki parte hartuko ez balute, prebentzioak aukera txikia luke arrakastatsu suertatzeko. • Metodoa: Langileen eskarmentua eta iritzia ezinbestekoak gertatzen dira prebentzio prozesuan. Partaidetzak eragiten du prebentzioa “adituen” ezagutzan bakarrik oinarritzen den jarduera baino, prozesu sozio-teknikoa izan dadin. Lan Osasuna

  18. SINDIKALGINTZAREN ARDATZAK MOBILIZAZIOA Ekintza sindikalak boterearen aurka daukan funtsezko lanabesa. Gauza izan behar dugu mobilizatzeko • langileria eta • gizartea • Erantzuteko garaian (jazarpena edo lan istripua jazo ostean) • nahiz prebentzioa egiteko garaian (gure osasunarentzat eta bizitzarentzat duinak eta seguruak diren lan baldintzak eskatuz). Hiru hitzak: Adostasuna, Konpromisoa, Gatazka. Lan Osasuna

  19. SINDIKALGINTZAREN ARDATZAK Langileriaren kontzeptu batetik abiatuz, haratago joan behar dugu; ez gaitezke muga gu esplotatzen gaituzten baldintzak, ez eta itxaropena sortzen duten eta patronalaren interesak langileriaren interesekin lotzen saiatzen diren estrategia sindikal konformistak negoziatzera, ez delako egia. Oinarrizko zergatiek bere horretan iraungo duten bitartean, adibidez, gizakiak gizakia menperatzen iraungo duen bitartean, enplegurako eta lan baldintza hauek sustatuko diren bitartean,... laneko jasarpenak eta indarkeriak iraungo dute. Borrokan iraun behar dugu, eutsiz, ezaguera eta kontzientzia antolatuz, benetako alternatiba eraiki dezagun, norabidea alda dezagun eta bestelako eredua sor dezagun, non langileriaren osasuna eta bizitza bilaka daitezen politiken ardatz eta gizarte eta lan harremanetarako eredu. Hau suerta dadin, benetako aldaketa jazo dadin, baldintzatzeko gai izango den, erabakigarria izateko gaitasuna izango duen gehiengoa izan behar da. Huraxe dugu bidea. Lan Osasuna

More Related